Ainhoa Llona
Lau Haizetara
Magazine honetan danetarikoa topauko dozue, informazinorako eta entretenimendurako. Era guztietako alkarrizketak: aktualidadekoak eta han hor hemenkako gai ezbardinen ganekoak, Bizkaian zeharrekoak, kultura arlokoak…Lehenengo sektoreari eskeinitako tarte bereziak emitiduten dira magazine honetan: Garoa (baserri mundua), Kresala (arrantza mundua). Bestekako tarte bereziak be bai: eliz gaiak, Euskal Herriko Unibertsidadea eta abar. Kolaboratzaileek be gai interesgarriak jorratzen ditue astetero: Edorta Unamuno (Urdaibai Bird Center), Agus Barandiaran (munduan zeharreko folk musikea), Euskera hob...
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Hileon eta abuztuan bisitau daiteke eliza, astelehenetik barikura, 11:00etatik 13:30etara 10.07.2026
Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak Andra Maria eliza herritarrengana eta bisitariengana hurbiltzeko ekimen berezia jarri dau abian uda honetan. Garagarrilean eta abuztuan, astelehenetik barikura, 11:00etatik 13:30era , tenplua bisitatzeko aukerea egongo da , lau hizkuntzatan —euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez— argitaratutako gida labur baten eta audiogiden laguntzaz. Hori guztia doan iz...
EHUren ikerketa batek agerian itxi dau AAren erabilera hondino mugatua dala euskal komunikabideetan 09.07.2026
Euskal kazetarien ia erdiak (%45,9) ez dau Adimen Artifiziala erabiltzen, batez be zalantza etikoengatik. Hori da Euskal Herriko Unibertsidadeko ikertzaile dan Bárbara Sarrionandia k egindako tesiaren ondorio nagusienetako bat. Lehenengoz ikerketak modu enpirikoan aztertu dau Adimen Artifizialaren erabilerea Euskadiko komunikabideetan , eta erakutsi dau teknologia horren ezarpena hondino hasierako...
Euskadiko elikagaien-kateko xahuketearen bigarren diagnostikoa aurkeztu dabe 08.07.2026
Elikagai-xahuketea gizarte aurreratuen ingurumen, ekonomia eta gizarte-erronka nagusietako bat izaten segiduten dau. Hori murrizten jarraitzeko helburuagaz, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Elika Fundazioak egindako euskal elikagaien-kateko elikagai xahuketearen bigarren diagnostikoa aurkeztu dau. Azterketearen arabera, azken lau urteetan datu orokorrak ia bere horretan ma...
Helburu nagusia publikoak barre egitea eta une atsegina pasetea dala azpimarratu dau 07.07.2026
Sare sozialetan lortutako arrakastaren ostean, Janire Atxurra oholtza gainera igoko da, umorez eta naturaltasunez beteriko ikuskizuna eskaintzeko. Aulestiko eduki sortzaileak L au Haizetara irratsaioan azaldu dau ilusino handiz baina urduritasunez bizi dauela erronka barria. Bere esanetan, bakarrizketan sare sozialetan erakusten dauen estilo bera mantendu ko dau, bere eguneroko bizipenak eta umore...
Dei horregaz bat egin dau Gernika-Lumoko Odolkideak alkarteak be 07.07.2026
Udaro errepikatzen dan egoerea da: oporraldiagaz eta eguneroko ohituren aldaketagaz batera, odol-emoteen kopurua jaitsi egiten da . Horregaitik, Gernika-Lumoko Odolkideak alkarteak herritarrak odola emotera animetan dauz, udan be ospitaleetako beharrizanei erantzuteko odol-erreserbak bermatzea ezinbestekoa dala gogorarazoz. Hori nabarmendu dau Amagoia Lopez de Larruzea alkarteko kidea k Bizkaia Ir...
Algortarko gizarte hezitzaileak joan dan astean hartu eban parte 06.07.2026
Transpirenaica Solidaria 2026 k aurrera darrai. Bagilaren 18an Hondarribian hasi zan hezkunzta eta gizarteratze proiektua hau, eta garagarrilaren 20an amaituko da Cadaqueseko Cap de Creus-en. Pirinioak oinez zeharkatzeaz harago, egoera ahulean dagozan gazteen inklusinoa, autonomia, bizikidetza eta balioen transmisinoa sustatzea dauka helburu. Formació i Treball fundazinoa k antolatzen dau. Joan da...
Jon Arretxe: "Touré albo batera itxi behar neban, nik neuk behar neban atsedena" 03.07.2026
Jon Arretxe idazle bizkaitarra Gijongo Aste Beltzan izango da aurten be. Basauriko idazleak astelehenean aurkeztuko dau Cerdos y amapolas eleberria , igazko urte amaieran euskaraz argitaratutako Txerriak eta loreak lanaren gaztelaniazko bertsinoa. Arretxek aitortu dau urte asko daroazala Asturiasko jaialdira joaten, ia hamabost urte jarraian, eta ia etxean lez sentiduten dala. Bere esanetan, antol...
Antzezlanaren hurrengo emonaldia domekan izango da Larrabetzuko gaztetxean, arratsaldeko 19:30ean 02.07.2026
Janire Arrizabalaga bertsolaria k Bizkaia Irratian azaldu dauanez , Gazteok ez daukagu ezer antzezlan barria poesia, musika eta bertsoa buztartzen dauzan sorkuntza kolektiboa da. Aurreko lanarekin alderatuta, oraingoan autogestinoaren alde egin dabe, antzokietatik harago gaztetxeetara eta herriko espazio autogestionatuetara iristeko helburuagaz. Arrizabalagaren esanetan, gaztetxeek funtsezko ekarp...
Garagarrilaren 1ean iritsi dira, eta hile bi pasauko dabez berton 02.07.2026
Astelehenean abiatu ziran Ukrainatik Euskal Herriko harrera-familiakaz uda pasatzera etorri diran 92 ume eta gazteak, Chernobil alkarteak sustatutako programearen barruan. Bidaia osoa autobusez egin dabe, Ukrainako iparraldetik urten, Polonia zeharkatu eta Euskal Herrira iritsi arte. Atzo heldu ziran, eta hile bi igaroko dabez gurean. Chernobil alkartearen harrera-programak , aurten , 2026an, 30...
Egunero 17 eta 20 kilometro arteko etapak egingo dabez 01.07.2026
Gaur abiatu da EuskarAbenturaren zortzigarren espedizinoa . Guztira 130 gaztek egingo dabe hilebetez Euskal Herria oinez zeharkatzeko bidea, Atharratzetik urten eta Getxoraino heldu arte. 500 kilometro inguru egingo dabez, 32 herri bisitatuz. Aurten Ondarroara eta Sakanara iritsiko da lehenengoz EuskarAbentura. Egunero 17 eta 20 kilometro arteko etapak egingo dabez, baina ibilaldiaz harago, barne-...
Erreserbak gero eta lehenago, eta egotaldiak gero eta luzeagoak 01.07.2026
Uda sasoiaren hasieragaz batera, Euskadiko kanpinek eta landa-ostatuek aurreikuspen baikorrak egin dabez. Erreserben erritmo onak, oporrak gero eta lehenago antolatzeko joera eta Europatik datozan bisitarien hazkundeak uda ona iragartzen dabe sektorearentzat. Irati Sesma Euskadiko Kanpinen alkarteko presidenteorde eta Gran Camping Zarautzeko zuzendaria k azaldu dauanez, denboraldia oso ondo hasi d...
Ikusle askok euren burua islatuta ikusiko dabe antzezlanean 29.06.2026
BBK Salak Gaupasa antzezlan barria aurkeztu dau, Bilboko Aste Nagusirako propio sortuta ko komedia. David Caiña bilbotarra k idatzi eta zuzendu dau lana, eta kuadrilla baten jai giroko bizipenak kontetan dauz , urte desbardinetan kokatutako egoeren bidez. Aiora Sedano, Josu Angulo, Iñaki Maruri, Lucia Astigarraga, Ibai Gonzalez eta Caiña bera dira protagonistak, eta abuztuaren 23tik 30era bitartea...
Ekimenaren arduradunek nabarmendu dabe ondarearen transmisinoa ezinbestekoa dala euskal kulturearen etorkizuna bermatzeko 27.06.2026
Arratiako Ondare astegoienaren beste edizino bat egingo dabe Areatzan , ondare immateriala eta euskal kulturea balioan ipinteko helburuagaz . Aiko taldeko kidea dan Sabin Bikandik azaldu dauenez, ekimenak hizkuntzea, musikea, dantzea eta ahozko tradizinoa lako ondareak ezagutarazo eta belaunaldiz belaunaldi transmitidutearen garrantzia azpimarratuko dau. Aurtengo programan Arratiako jota, Durangal...
Bisitak euskeraz eta gaztelaniaz eskainiko dira 27.06.2026
Leioako Udalak eta Ekobidea enpreseak Artatzako Jauregia ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dabez beste urte batez uda honetan. Laugarren edizinoa izango da, eta helburua da herritarrei eta bisitariei jauregiaren historia, ondarea eta ingurunea gertutik ezagutaraztea. Bisitak euskeraz eta gaztelaniaz eskainiko dira, talde txikietan, eta parte-hartzaileek jauregiko areto nagusiak eta lorategiak ez...
Lehen harrera oso ona izan dau 25.06.2026
Iker López Etxebarriko alkatea k Lau Haizetara saioan azaldu dauenez, ekimena udaleko langileen ideia batetik sortu zan, komunikazino bide barriak bilatzeko helburuagaz. Komikia etxe guztietara banatu dabe, eta udalaren esanetan, lehen harrerea oso ona izan dau. Formatu barriak adin guztietako herritarrengana heltzea bilatzen dau, batez be ohiko komunikazino bideetara edo sare sozialetara hain err...
Umeei zuzendutako lana izan arren, familia osoak batera irakurteko moduko liburua da 25.06.2026
Euskal mitologian eta udako solstizioaren inguruko errituetan oinarritutako ipuina k Lore eta Ekiaren abentura kontetan dau. Protagonistek auzoa salbetako Udaburua ren sekretua aurkitu beharko dabe, Mariren lurraldera egindako bidaia batean. Jon Etxebarria liburuaren idazlea k azaldu dau, liburuaren helburua udako solstizioaren benetako esanahia berreskuratzea eta euskal mitologia erritu eta tradi...
'Lur' diskoa zuzenean aurkezten dabilz kontzertu berezietan 25.06.2026
Juantxo Zeberio musikariak eta konpositorea k bere azken lanari buruz egin dau berba Lau Haizetara saioan, Lur izeneko diskoa . Proiektua Maddi Oihenart egaz batera sortu dau, urteetako lankidetza artistikoaren emoitza legez. Diskoak Euskal Herriko sustraiak eta kultura partekatua daukaz ardatz moduan , baina nazinoarteko Palestinako egoerea k be eragin handia izan dau bere sorkuntzan. Zeberiok az...
Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek diseinatu eta egindako ibilgailuak hainbat barrikuntza daukaz 25.06.2026
Formula Student Bizkaia taldeak bere monoplaza barria aurkeztu dau, proiektuaren 20. urteurrena gaz bat eginez. Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek diseinatu eta eraikitako ibilgailuak hainbat barrikuntza daukaz, besteak beste aurreko ardatzean motor barriak eta kontrol-sistema optimizatua. Taldea aurten Europako txapelketetan lehiatu ko da barriro. Igaz Erresuma Batuko Silverstoneko Formula St...
Antolatzaileek ehun lagun ingururen parte-hartzea gura dabe 25.06.2026
Antolatzaileek ehun lagun ingururen parte-hartzea gura dabe, adina eta aurretiko esperientzia kontuan hartu barik. Bagilaren 24tik 26ra bitartean doako tailerrak egingo dira, eta hilaren 26an parte-hartzaileak Bilboko hainbat auzotatik abiatu eta Abandoibarraraino helduko dan esku-hartze koreografiko berezi baten protagonista izango dira. Helburua da uria beste modu batera bizitzea eta eguneroko i...
Aurten, segurtasuna izango da lehentasun nagusietako bat 25.06.2026
Txupinazoagaz batera, adin guztietarako jarduerak antolatu dira, herriko alkarte eta taldeen parte-hartze handia ri esker. Alaitz Erkoreka Mungiako alkatea k azpimarratu dau jaietan tradizinoa eta modernidadea buztartuko dirala. Kontzertuak, kale animazinoa, ume eta familientzako ekintzak eta jarduera solidarioak izango dira, herritarren arteko giro ona eta parte-hartzea sustatzeko. Bestalde, segu...
40 jarduera baino gehiago eskainiko dauz 24.06.2026
Bilbo n hasita dago Zinegoak jaialdia ren beste edizino bat, eta hurrengo egunetan 40 jarduera baino gehiago eskainiko dira. Programearen barruan zinema emonaldiak, laburmetraiak, topaketak eta kultur ekitaldiak izango dira, publiko anitzari zuzenduta. Maren Zubeldia Zinegoakeko laburmetrai programatzailea k azaldu dauenez, aurtengo barrikuntzen artean gazteentzako programa berezi bat eta nazinoa...
Euskaltzaindiak euskerearen erreferentzia-korpusa erabilten dau, ehundaka milioi berba biltzen dauazan datu-base zabala 23.06.2026
Euskaltzaindiak hiztegiaren azken eguneraketan hainbat berba eta esamolde barri gehitu dauz , gaur egungo gizartean gero eta gehiago erabilten diran terminoei erantzuteko . Horreen artean dagoz teknologiagaz eta ingurumenagaz lotutako formak, esaterako berotze globala, aztarna digitala eta autobus elektrikoa. Miriam Urkia Euskaltzaindiako Hiztegi zuzendaria k azaldu dauenez, berba bat hiztegian s...
Belaunaldien arteko bizikidetza da, hirugarren sektorearen erronka barrietako bat 19.06.2026
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren (EHSS) 2025 Barometroaren emaitzak aurkeztu dauz. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailak egin dau barometro hau, Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiaren esparruan. Txosten honek erakunde sozialen ikuspegi integrala emoteko helburuagaz, datu kuantitatiboak zein kualitatiboak biltzen dauz. 2025eko Barometroaren emaitze...
Gazteak eskualdean mantentzea eta enpresen beharrei erantzutea dira erronka nagusiak 17.06.2026
Leartibai Fundazinoaren sorreraren 25. urteurrena ren eta Lea Artibai Ikastetxea kooperatiba bihurtu zaneko 50.urteurrena ren ekitaldia egin zan Markina Xemein en bagilaren 15ean. Egunari erakunde bien instalazioetan zehar egin eben bisita gidatuagaz emon jakon hasierea, eta, ondoren, ekitaldi instituzionalagaz emon eutsen amaierea. Leartibai Fundazioko Ainhoa Arrizubieta k eta Lea Artibai Ikastet...
Aholkularitza pertsonalizadua eskainiko da 17.06.2026
Jarduera fisikoa erregulartasunez egiteak onura ugari dakarz osasun fisiko eta mentalean, eta eraginkorra da hainbat gaixotasunen prebentzinoan nahiz tratamenduan. Oinarri horretatik abiatuta, Biztu Bermeo zerbitzua k herritarrei laguntza pertsonalizadua eskeiniko deutse, jarduera fisikoa euren eguneroko bizitzan txertatu eta ohitura osasungarriak sendotzeko . Zerbitzuaren bitartez, orientatzaile...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.