Ainhoa Llona
Lau Haizetara
Magazine honetan danetarikoa topauko dozue, informazinorako eta entretenimendurako. Era guztietako alkarrizketak: aktualidadekoak eta han hor hemenkako gai ezbardinen ganekoak, Bizkaian zeharrekoak, kultura arlokoak…Lehenengo sektoreari eskeinitako tarte bereziak emitiduten dira magazine honetan: Garoa (baserri mundua), Kresala (arrantza mundua). Bestekako tarte bereziak be bai: eliz gaiak, Euskal Herriko Unibertsidadea eta abar. Kolaboratzaileek be gai interesgarriak jorratzen ditue astetero: Edorta Unamuno (Urdaibai Bird Center), Agus Barandiaran (munduan zeharreko folk musikea), Euskera hob...
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Egunean zehar kontzertuak, herri bazkaria, bertsolariak, herri kirol erakustaldiak eta umeentzako ekintzak egongo dira 16.06.2026
Lemoa k hartuko dau Bizkaiko Erromeria Egunaren bigarren edizinoa datorren urriaren 17an . Bizkaiko Foru Aldundiak, Danok Pro kooperatibak eta Lemoako Udalak aurkeztu daben ekimenak, 20 taldetik gora batuko dauz, eta herri osoa euskal musikeagaz, dantzeagaz eta erromeriaren bueltako jardueregaz girotu ko dau. Jon Gomez Danok Proko kidea k Lau Haizetaran azaldu deuskunez, egunean zehar kontzertuak,...
Proiektuaren idea 'One Piece' animearen euskerazko bersinoarekiko zaletasunetik sortu zan 14.06.2026
Musikari eta eduki-sortzaile dan Aritz Mendiola arrakasta handia dabil lortzen sare sozialetan marrazki bizidunen sarrera-kantu klasikoen moldaketekin . Proiektuaren idea One Piece animearen euskerazko bersinoarekiko zaletasunetik sortu zan, eta lagunen artean izandako harrera onak TikTok eta Instagram bidez zabaltzera bultzatu eban. Erabiltzaileen erantzun positiboari esker, bere bideoek gero eta...
Euskadiko 10 eta 20 urte arteko 7.600 haur eta nerabe baino gehiagoren erantzunetan oinarritu dira 13.06.2026
Haurtzaroa, nerabezaroa eta ongizate digitala. Osasunaren, bizikidetzaren eta erantzukizun sozialaren ikuspegitik egindako hurbilketa txostena k telefono mugikorraren, sare sozialen edo bideo-jokoen kontsumo ohiturak aztertu dauz haur eta nerabeen artean. UNICEF Espainiak, Santiagoko Unibertsidadeak, Informatika Ingeniaritzako Elkargo Profesionalen Kontseilu Nagusiak eta Red.es-ek egindako ikerket...
Erakusketa bi be ikusgai dagoz: bata Arranztaleen museoan eta bestea Nestor Basterretxea aretoan 12.06.2026
Aurten 20 urte beteko dira Bermeoko Erraldoien Konpartsa sortu zanetik . Hamarkada bi honeetan zehar, konpartsak herriko jai-giroaren, kultur transmisinoaren eta herri-nortasunaren parte bihurtu diran pertsonaka zaindu, sustatu eta bizirik mantendu dauz, hainbat herritarren konpromisoari eta lan boluntarioari esker. Urteurrena dala eta, Bermeoko Erraldoien Konpartsak hainbat ekimen antolatu dauz,...
Danetara hamar gako eskaintzen dauz, eta Maitane Azurmendiren ilustrazinoakaz bateratu dauz 08.06.2026
Gaur egungo munduan, tragedia historikorik lazgarriena izan daiteke Palestinakoa. Baina egunero hedabideetan ikusten dogun triskantzaz harago, hondamendi horrek badaukaz bere aurrekariak, arrazoiak, zergaitiak. Horreek ulertzen laguntzako liburua idatzi dau Markel Elortza irakasleak , Maitane Azurmendi artistearen ilustrazinoez lagunduta. "Behar bat neukan" esan deusku Elortzak. Palestinako gatazk...
181 kilometro osotuko dabez, Bizkaiko bost deiadar mendietatik igaroz 05.06.2026
Aste osoan zehar dabilz mendirik-mendi eta guztira, 181 kilometro osotuko dabez, Bizkaiko bost deiadar mendietatik igaroz: Gorbeia, Oiz, Sollube, Kolitza eta Ganekogorta . Astelehenean abiau ziran Zeanuriko Pagomakurretik , eta domekan amaituko dabe ibilpidea Ganekogortan , Deiadar Mendien Egunagaz batera. Mendi bakotxean adarra jo tzen dabe, antxina Bizkaiko Batzar Nagusietarako deia egiteko era...
Hemeretzigarren edizinoa izan da aurtengoa, eta Txillardegiren 'Leturiaren egunkari ezkutua' eleberria irakurri dabe 04.06.2026
Goizeko zortzietan hasi da irakurraldia, eta aurtengoan, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua eleberria irakurri dabe eten barik, eguerdiko ordu bietara arte. Bizkaia Irratian geugaz izan dogun Joseba Sarrionandia k emon deutso hasierea irakurraldiari, eta ostean, ehunka pertsona igaro dira; tartean ikasleak, irakasleak, erakundeetako ordezkariak eta diasporako euskara ikasleak. 1957an argit...
Eredu aitzindaria da 04.06.2026
Bizkaidendak-ek Euskaldendak-agaz alkarlanean eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren bultzadagaz, Berriro plataforma aurkeztu dau . Fidelizazinorako plataforma digital aitzindaria da Euskadin, tokiko merkataritzearen eta zerbitzu pertsonalen lehiakortasuna indartzeko asmoagaz sortutakoa, plataforma handien eta merkataritza-gune handien aurrean. Euskadin jarduten daben...
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren zuzendariak atzera begirada bota dau balorazino orokorra eginez 03.06.2026
Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren 30. urteurrena ospatu dau Bilbon. 1993an martxan jarri zanetik, ekimenak Euskadiko 2.500 gazte baino gehiago eroan ditu Amerika, Afrika eta Asiako herrialdeetako lankidetza-proiektuetara. Urteurrena ospatzeko antolatutako topaketan, programan parte hartu daben hainbat lagun batu dira...
Gastronomia jasangarriago baterantz aurrera zelan egin aztertuko dabe 01.06.2026
Bagilaren 8an Bizkaiak Euskal Gastronomiaren Topaketa ren bosgarren edizinoa hartuko dau. Jardunaldia Mantala Basque Gastronomyk —Basque Culinary Centerrek eta Hazi Fundazioak bultzatutako ekimenak— eta BISUBIk (Bizkaiko Sukaldarien Bilkura Fundazioak) antolatzen dabe. Gastronomia-sektoreko profesionalak eta eragileak batuko dira Dimako Garena jatetxean , euskal gastronomiaren orainaz eta etorkizu...
Presoen bergizarteratzea administrazino publikoek bere gain hartzea eskatzen dau Harrerak 30.05.2026
Asteon Giza Eskubideen Behatokiak eta Harrerak iragarpen garrantzitsu bi egin dabez. Alde batetik, Behatokiak Nazino Batuen Erakundeak egindako txosten baten barri emon dau. Txostenean Harrera alkartearen lana gorapaitu eta erakunde publikoek bergizarteratze politiketan esku hartze handiagoa izatea eskatzen da. Beste alde batetik, euskal presoen, iheslarien eta deportatuen egoerea zein dan jakin g...
Liverpoolen jokatu da aurtengoa, 300 parte hartzailegaz 29.05.2026
Kevinth Cardona ondarrutarrak Red Bull -ek antolatutako nazinoarteko kukaña txapelketa irabazi dau. Hiru biderrez parte hartu dau Red Bullek antolatutako lehiaketan, eta bi biderrez irabazi dau. Liverpoolen jokatu da aurtengoa, eta berak eroan dau saria. Txapelketan 300 lagun aritu ziran lehian, bost talde tan banatuta. Lehen fasean parte-hartzaile bakotxak aukera bakarra izan eban, eta puntuazino...
Hiru gune izango dira: ikastola, Europa parkea eta Txurdinagako kiroldegia 26.05.2026
Bizkaiko Ikastolen aldeko jaia ren eguna gero eta hurrago dago. Ibilaldiaren 48. edizinoa domekan ospatuko da Bilbon , Txurdinaga auzoan, Kirikiño Ikastolak antolatuta . Amaia Galindez ikastolako zuzendaria k esan dauanez, ilusinoa da nagusi azken egunotan, nahiz eta urduritasun puntu bat be badaukien antolatzaileek. Kirikiño ikastolak orain 38 urte antolatu eban Ibilaldia (1988. urtekoa be Txurd...
Gastronomia, kultura eta itsas ondarea izango dira ardatz domekara arte 22.05.2026
Bermeok ofizialki inaugurau dau eguerdian XXXII. Arrain Azoka , herriko agenda sozial, ekonomiko eta kulturaleko hitzordu esanguratsuenetako bat. Lamerako karpan egin dan ekitaldian herriko agintariak, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak, inguruko herrietako alkate batzuk, enpresa eta erakundeetako ordezkariak eta herritarrak batu dira. Itsasoa zaindu, bizia dastatu lelopean,...
Udalak ikerlari ondarrutarrak isilean egindako lana bistaratu eta herriari erakutsi gura izan deutso, zientziaren eta ikerketaren garrantzia azpimarratzeko 21.05.2026
Ondarroako Udalak 2026ko Antxoa egunean Zidarrezko Antxoa saria emon deutso Iker Badiola Etxaburu ikerlari, biologo eta dibulgatzaileari . Badiolak urteak daroaz minbiziaren ikerketan lanean, batez be, gibeleko metastasien inguruan. Eta dibulgazinoan be buru-belarri dabil. Aitortza hunkituta jaso ebala esan deusku, "emozino handiko eguna" izan zala, eta saria bera baino, horrek zientziari emoten d...
Maiatzaren 24an Helmugak Bizipoza jaia ospatuko da Berriatuan 20.05.2026
Berriatua prest dago maiatzaren 22tik 24ra Helmugak Bizipoza jaia ospatzeko. Bizipoza eta Helmugak alkarteek alkarregaz antolatuta, alkartasunaren, euskerearen eta inklusinoaren aldeko astegoiena izango da. Egun handia maiatzaren 24a izango da, baina barikutik ekingo deutsie ospakizunari eta zapatuan be ez da egitasmorik faltako. Tartean, Helmugak Bizipoza erronka . Ander Txakartegi Helmugak alkar...
2027an Gasteizek hartuko dau Europako Gizarte Zerbitzuen Kongresua 19.05.2026
European Social Network (ESN) erakundeak antolatuta, European Social Services Conference egiten dabilz Vallettan (Maltan). Hitzordua gizarte-zerbitzuen eremuko politiken eta praktiken Europako foro nagusitzat hartzen da , eta hainbat herrialdetako erakunde-arduradunak, profesionalak, gizarte-erakundeak eta ikertzaileak biltzen dauz. Euskadik presentzia nabarmena dauka Maltan. Eusko Jaurlaritza bur...
Hogeita seigarren edizinoa da aurtengoa 15.05.2026
Atzo hasi eta domekara bitartekoa izango da Leioa n, Umore Azokaren hogeita seigarren edizinoa . Euria izan da protagonista azken orduetan, eta hau dala eta aldaketak egin behar izan dabez. Lekuz aldatu dira emonaldietariko batzuk eta beste batzuk bertan behera geratu dira, bihar edo etzi eskaintzeko. Euskal Herriko, estaduko eta nazinoarteko konpainiek 60 emonalditik gora eskeiniko dabez egunota...
Otxandiok hartuko dau maiatzaren 16an Udalerri Euskaldunen Eguna 13.05.2026
Zapatu honetan, maiatzaren 16an , Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko dabe Otxandion . UEMAk urte birik behin antolatzen dau hitzordua, udalerri euskaldunen ekarpena balioan ipinteko eta arnasguneek gaur egun daukien egoeraren inguruan hausnartzeko. Martin Aramendi UEMAko lehendakaria k Bizkaia Irratian azaldu dauanez, aurten be jaia eta aldarria batuko dauz egun berezi honek. Aramendik gogorarazo...
Bilboz gain, Bermeo, Pasaia eta Portugaleteko portuetan be izango da Aita Mari hileon 08.05.2026
Mediterraneoan erreskate humanitarioak egiten dauan Aita Mari ontzia Bilbon dago egunotan, eta herritarrei bisitak egiteko aukera eskaintzen dabil, itsasoan migratzaileek bizi daben erealidadea hurretik erakusteko helburuagaz. Erreskate ontzia Itsas Salbamendu Humanitario (SMH) gobernuz kanpoko erakundeko proiektua da, eta azken misinoan 32 pertsona erreskatatu eta egoera kritikoan egozan beste 74...
Bildutako diru guztia Ausarta Zentroa proiektura bideratuko da 07.05.2026
Maiatzaren 10ean Leioan Ausarta Eguna 2026 ospatuko da, Aspanovasek Leioako Udalagaz lankidetzan antolatutako jardunaldi solidarioa. Aurten lehenengoz egingo da Ausartak martxa solidarioa . Haurren minbiziaren errealidadea ikusarazoteko eta minbizia daukien adintxikikoen familiei babesa erakusteko helburuagaz sortu da martxa hau, herritarren parte-hartzea sustatuz, ikuspegi inklusibo, familiar eta...
Erabilera intentsiboa ez da beti adikzinoa: gakoa ondorioetan dago 06.05.2026
'Entzun eta zabal ezazu' lelopean, EHUPodcast Euskal Herriko Unibertsidadearen plataformea da, ezagutza zientifikoa gizartera modu atsegin eta ulergarrian hurreratzeko, pentsamendu kritikoa sustatzeko eta publiko orokorraren jakin-mina pizteko. Hileroko proiektua da, eta azken atalean, apirileko atalean , Juan Manuel Machimbarrena EHUko Psikologia Fakultadeko irakasle eta ikertzailea k adintxikiko...
Zaporeak Eguna ospatzeko gonbidapena luzatu dabe antolatzaileek 05.05.2026
Maiatzaren 9an hitzordua izango da Getxon , TikiToki Zentroan . Zaporeak Eguna ospatuko da, egun osoko egitarau zabalagaz. Musika, bertsoak, herri bazkaria eta kalejirea izango dira protagonista, giro parte-hartzailea eta festiboa sortuz. Paul Benito del Valle k Bizkaia Irratian azaldu dauanez, jardunaldiak gastronomia eta alkartasuna buztartzea dauka helburu, herritarrak alkartzeko topagune bihu...
Artizarra sareak itxura barritua eta parte-hartzea sustatzeko hobekuntzak aurkeztu dauz 02.05.2026
Udako Euskal Unibertsidadeak (UEU) bultzatutako Artizarra sare sozial zientifiko-profesionala k eguneraketa garrantzitsua izan dau. 2018. urtean sortutako plataforma k euskal komunidade zientifikoa saretu, ikusgarri egin eta sendotzea dauka helburu. Gaur egun 1.000 kide baino gehiagok osotuten dabe. Artizarrako koordinatzaile dan Zihara Enbeita k azaldu dauanez, proiektua Inguma datu-basetik abiat...
Gerediaga Elkartearen egitasmoa, Jesus Mari Arruabarrenak idatzia 27.04.2026
1936ko gerraren oihartzuna. Abadiñarren testigantzak izeneko liburua aurkeztu dau Gerediaga alkarteak Abadiñon, bertako udalaren babesagaz. Orain urte bi hasi eben ikerketea, eta horren emaitza Jesus Mari Arruabarrena abadiñarrak idatzi dau. Gerra garaiko gertakari historikoak, artxiboetako datuak eta herritarren testigantzak batu dauz lanean. Herri-oroimena berreskuratzeko ariketa honetan lan-tal...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.