Paperezkoak

Paperezkoak

Arts EU ↓ 49 episodes

Paperezkoak, altxor bat hilero Paperezkoak, 2 eta 7 urte bitarteko haurrei hilero ipuin ilustratu bat oparitzeko proiektua da. Hilabetero album ilustratuari lotuta podcast bat. Liburuan landutako hariari tiraka Marina urpekariak eta Alex kapitainak abentura zoragarri bat kontatuko digute.

Author

Paperezkoak

Category

Arts

Podcast website

www.buzzsprout.com

Latest episode

Jun 4, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

PARTXIS ETA BESTE JOLAS BAZUK 04.06.2026

Alessiok mahai-jokoak gustoko ditu. Eta zuk?

SAGU BILDUMAGAILEA ETA LAPURRA? 02.06.2026

Sagu txiki eta bizkor batek urdaiazpiko bokadiloa lapurtu dio Alessiori. Haserre bizian, saguaren atzetik irten da Alessio. Harrapatuko al du?

ERAMAN NAZAZU ZUREKIN ETA TXORIA 09.04.2026

Alessioren txoriak etxetik alde egin du. Nola egingo du Alessiok txoria berreskuratzeko?

FAMILIARTEAN 26.02.2026

Alessio eta Marinatxok familiartean denbora gehiago pasa nahi dute. Badakite elkarrekin plan eder eta dibertigarriak diseinatzen...eta noski, elkarrekin oso ondo pasatzen!

HANDI BEZAIN TXIKI, AZKAR BEZAIN AMESLARI 10.02.2026

Alessiok bizikleta berria erosi du. Urteak badaramatza ere bizikleta baten gainean ibili gabe, lasterketa batean parte hartzeko prest agertuko da. Marinatxok ez du ez du ezertxo ere ulertzen. Zer du buruan gure Alessiok?

MENDIEZ HARAINDIKO PRINTZESA ETA BIRUSAK NON-NAHI 09.01.2026

Marinatxo gaixo dago: sukarra eta beherakoarekin dabil. Alessio ere gaixo xamar dago. Hala ere, ez du umorea galdu. 

BIXI HARKAITZ PUNTAN ETA ALESSIO BEREKOIA 10.12.2025

Alessiok uste du itsasoa berea dela. Baina itsasoak ez dauka jaberik. 

KAKONTZI KAPITAINAREN BELDURRAK ETA ALESSIOREN LOTSAK 11.11.2025

Alessiori zerbait gertatu zaio, baina lotsa ematen dio gertatutakoa Marinatxori kontatzea. Zer ote da? 

BENITOREN TEILATUA ETA ALESSIOREN TXITXARROA 21.10.2025

Urria arrantzarako azken hilabetea da. Ondoren, arrantzaleek, 3 hilabetetako oporrak hartzen dituzte.  Gaurkoan txitxarro mordoa gerturatu da kostara. Arrantzale ugari dago lanean. Zerbait geratuko ote da Alessio eta Marinatxorentzat?

NORK LAPUERTU DU DINOSAUROA? 08.09.2025

Ea ba, hemen egon behar dute Marinatxoren eskolako liburuak....ehh...esango nuke armairu honetan gorde nituela, baina ez ditut topatzen. Gonbidatuen logelan gordeko ote nituen? Banoa begiratzera!!

VERA ASTRONAUTA ETA MARINA NABIGATZAILEA 16.08.2025

Bi hilabete daramatza Marinatxok barkua nabigatzen ikasteko klase teorikoak jasotzen. Aspertu da, ordea. Klase praktikoak jasotzeko garaia iritsi dela uste du. Eta halaxe esan dio, Alessiori: ´´Alessio, klase praktikoak jaso nahi ditut´´.  Alessiok, ordea, oraindik goiz dela uste du. Nork du arrazoia?

DROMEDARIO TXIKIAREN ANTZERA, ALESSIO ERE PETRALDUTA DABIL 05.07.2025

Alessio erabat petralduta dabil. Hiru orduz paseoan ibilita ere, oraindik ez dute Marinatxok agindutako lakua ikusi. Aurkituko ote dute?

GURPILTXORIK GABE ARRANTZAN! 11.06.2025

Nola da posible? Bi ordutan Alessiok arrain mordoa arrantzatu du eta Marinatxok batere ez! Zergatik ote da? Tranparik egin al du Alessiok?

LUDWIG ETA IRLA EZKUTUA 06.05.2025

Alessio eta Marinatxo irla ezkutuaren bila aterako dira Paperezko baporean. Marinatxo, ordea, ez dago irla ezkutuaren existentziaz konbentzituta. Aurkituko ote dute?

BAGA BIGA HIGA OLATUEN BARRENA 09.04.2025

Itsasoan barrena,  olatu artean, nire itsasontziarekin,  arrantzan ibiltzen naiz.

EDER TXIKIA 04.03.2025

-Zein zen King-Kong? -King-kong King-Kong da, Marinatxo! King-Kong, King-Kong da!

LORATEGI POZOITSUA ETA ITSASONTZIAREN KOLOREAK 28.01.2025

Berdea mendizaleen kolorea omen da, urdina berriz arratzaleena. Alessio-ri, ordea, ez zaio kolore urdina gustatzen. 

HAU EZ DA...? 08.01.2025

Marinatxo, oso aspertuta nago. Zer iruditzen joku batera jolasten bagara?

ITSASO BETE MALKO 03.12.2024

Kaixo, Marina. Hau Mimi da eta beste hau berriz, Lili. Lehengo astean arrantzan nenbilela harrapatu nituen. Politak dira,  baietz? Begira, begira! Mimik kolore gorria du eta luze-luzea da. Lilik berriz kolore horixka du eta txiki-txikia da 

SOKATIRA ETA ARRANTZATU! 14.11.2024

Lehenengo aldia da itsasontzi batean arrantzara noala eta urduri samar nago. Sarabardoarekin trebea naiz, baina arrantzarako kañabera erabiltzen ez dakit… lagunduko didazue?

ORTZADAR ARRAIA ETA ZORTE KONTUA 07.10.2024

Kolore aldaketak zortea omen dakar. Arrantzaleen artean oso hedatua dagoen sinesmena da hori. Zorte txarra baduzu eta urte guztian zehar arrainik harrapatu ez baduzu, egin behar duzuna itsasontziari kolorea aldatzea da.

ARRAI BAT EDO ZAZPI? 13.09.2024

Kaixo, lagunok! Zer moduz eskolako  itzulera? Udaran batetik bestera jolasean ibili ostean, seguru eskolako lagunak ikusteko irrikitan zaudetela. Alessiori ere eskolara itzultzea tokatzen zaio. Gizajoa nahiko urduri ikusten dut azkenaldian...Alessio, lagun maitea, eskolara itzuli behar izateak urduri jartzen al zaitu? 

BANPIRO ARRIZKUTSUA ETA PALINDROMOAK 03.08.2024

-Okitu, mutiko! -Asto hotsa! -Autore erotua! Baina, zer demontre da hau?  -Palindromoak dira, Alessio, Palindromoak!

PANDA ETA MARINATXO OPORRETAN 11.07.2024

Pentsatzen jarrita…neure oporrak ere antolatu beharko ditut egunen batean…urteak daramatzat inora joan gabe….umm…nola zen….eh….opor batzuk nola antolatzen ziren ere ahaztu zait 

ETA ZER? 04.07.2024

Inoiz kontatu al dizuet Axieriko arraintxoaren istorioa? Antoñito loroarena bai....baina Axieriko karraspioaren istorioa? Axieriko karraxpio lotsati xamarra zen, bi adiskide zituen, eta beti futbolean ibiltzen zen haiekin....

Listen to the Paperezkoak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.