Xerezaderen Artxiboa
Xerezaderen Artxiboa
Munduko literaturako narrazioen irakurketa dramatizatuak, euskaraz, Jasone Larrinaga-ren eta Ana Morales-en eskutik. Euskarazko podkastik zaharrena gara? Ez dakigu, baina 2011z geroztik gabiltza. 2019an "Blogetan" saria eman zigun Azkue Fundazioak. Gure atal bakoitzeko irudia emakume artista baten lana da.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Nikolai Gogol: Sudurra 25.04.2025
Sudurra oharkabean pasatzen da askotan baina lan handiak egiten ditu. Arnasa hartzen, usaintzen eta gure gorputza kanpoko mehatxuetatik babesten laguntzen digu. Organo zoragarria da! Beraz, zure islari begiratzen diozun hurrengoan, gogoratu zure sudurrari estimu pixka bat ematea.
Ana Morales: Trans Kafka: Metamorfosiarako hitzoste bat 09.01.2025
Zenbait gogoeta Kafkaren Metamorfosia z, ortzadar betaurrekoak jantzita egindakoak.
Franz Kafka: Metamorfosia (3. zatia) 09.01.2025
Egun batean Gregor Samsa saltzaile bidaiaria mamarro bihurtuta esnatzen da ohean. Bere nagusiaren, senideen eta ingurukoen erreakzioa ez da, nolabait esan, munduko abegikorrena. Hau Metamorfosia ren hiru ataleko hirugarrena da. Haien ostean, hitzoste bat dator: “Trans Kafka. Metamorfosia rako hitzoste bat”.
Franz Kafka: Metamorfosia (2. zatia) 09.01.2025
Egun batean Gregor Samsa saltzaile bidaiaria mamarro bihurtuta esnatzen da ohean. Bere nagusiaren, senideen eta ingurukoen erreakzioa ez da, nolabait esan, munduko abegikorrena. Hau Metamorfosia ren hiru ataleko bigarrena da. Haien ostean, hitzoste bat dator: “Trans Kafka. Metamorfosia rako hitzoste bat”.
Franz Kafka: Metamorfosia (1. zatia) 09.01.2025
Egun batean Gregor Samsa saltzaile bidaiaria mamarro bihurtuta esnatzen da ohean. Bere nagusiaren, senideen eta ingurukoen erreakzioa ez da, nolabait esan, munduko abegikorrena. Hau Metamorfosia ren hiru ataleko lehena da. Haien ostean, hitzoste bat dator: “Trans Kafka. Metamorfosia rako hitzoste bat”.
Herri literatura/Bernardo Atxaga: Gizapiztiak (“Joantxo Hartza”, “Orein bilakatu neska” eta “Camilo Lizardi”) 25.04.2024
Atal honetan hiru testu bildu ditugu -ahozko tradizioko ipuin bat, balada tradizional bat eta literatura idatziko ipuin bat- ezaugarri komun bat daukatenak: gizakiaren eta animaliaren arteko muga lausoan dabiltzan pertsonaiak.
Rokeya Sakhawat Hossain: Sultanaren ametsa 30.12.2023
Zientzia-fikzio feministaren aurreneko adibideetako bat, irudimenez eta umorez idatzitakoa.
Anton Txekhov: Korista 15.08.2023
Bi emakume aurrez aurre: korista eta emaztea. Alboko gelan, ezkutaturik, “salbatu” beharreko gizona. Ipuinaren amaieran zeure buruari galdetuko diozu: zer gertatu da benetan hemen?
Edna Saint Vincent Millay: poemak (1. zatia) 23.04.2023
Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari errezitatzen entzuteko, eta aldraka batzen ziren aretoetara aurrez aurre ikusteko: Edna Saint Vincent Millay magnetikoa zen, Jazz Aroko izarra. *Atal honetako bi zatietan entzuten den musika guztia Musopen.org webgunetik hartua da.
Edna Saint Vincent Millay: poemak (2. zatia) 23.04.2023
Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari errezitatzen entzuteko, eta aldraka batzen ziren aretoetara aurrez aurre ikusteko: Edna Saint Vincent Millay magnetikoa zen, Jazz Aroko izarra. *Atal honetako musika guztia Musopen.org webgunetik hartua da (ikus zerrenda atal honen 1...
Neil Gaiman: Zaldun kontuak 02.01.2023
Edadeko andre batek Grial Santua aurkitzen du bigarren eskuko gauzen denda batean. Baina xerka handi baten jomuga da Griala aspaldi handiko garaietatik… Ipuin hau Rosa Moralesi eskainia da, in memoriam .
E. M. Forster: Makina gelditzen ari da (3/3) 14.08.2022
Ipuin harrigarri honetan, E. M. Forsterrek Internet, posta elektronikoa, bideokonferentziak, sare sozialak eta beste gauza asko iragarri zituen. Baita konfinamenduak eta maskarak ere.
E. M. Forster: Makina gelditzen ari da (2/3) 14.08.2022
Ipuin harrigarri honetan, E. M. Forsterrek Internet, posta elektronikoa, bideokonferentziak, sare sozialak eta beste gauza asko iragarri zituen. Baita konfinamenduak eta maskarak ere.
E. M. Forster: Makina gelditzen ari da (1/3) 14.08.2022
Ipuin harrigarri honetan, E. M. Forsterrek Internet, posta elektronikoa, bideokonferentziak, sare sozialak eta beste gauza asko iragarri zituen. Baita konfinamenduak eta maskarak ere.
Vicente Blasco Ibáñez: Zinematografoko atsoa 07.06.2022
Gerra, pobrezia eta heriotzaren aurrean, zinemak esperantza itzultzen dio barazki saltzaile zahar bati.
Perpetua Saragueta: Indar handiko emakumeak 04.03.2022
Bere oroitzapenen liburuaren bigarren partean, Perpetua Saraguetak berak ezagututako Euskal Herriko 47 emakume handiren bizitzak jaso zituen, bere panteoi femenino partikularra egiteko. Bilduma horretatik, guk hamar emakumeren historiak aukeratu ditugu. Iraun beza haien memoriak.
Edith Warton: Erromako sukarra 26.06.2021
Aspaldiko bi lagun, gaztaroko ilargi beteko gau bat gogoratzen eta elkar deskubritzen, Erroma zaharraren hondakinei begira. Ataleko irudia: “Udako eguna”, Berthe Morisot (1879)
Perpetua Saraguetaren oroitzapenak (I) 06.03.2021
…Nere biziko neguan egin behar dut ahal guztia hurbiltzeagatik nire biziko udaberrira, eta hala nola udaberrian betetzen diren lorez aldaskatu berri guziak, hala neure biziko oroimen guziek atera ditzatela lore mota guztietatik neure idaztietan. Emakume itzel baten bizipenak, bere memoria liburutik hartuak.
Perpetua Saraguetaren oroitzapenak (II) 06.03.2021
…Nere biziko neguan egin behar dut ahal guztia hurbiltzeagatik nire biziko udaberrira, eta hala nola udaberrian betetzen diren lorez aldaskatu berri guziak, hala neure biziko oroimen guziek atera ditzatela lore mota guztietatik neure idaztietan. Emakume itzel baten bizipenak, bere memoria liburutik hartuak.
Chimamanda Ngozie Adichie: Jumping Monkey Hill 21.10.2020
Zortzi egile idazketa-tailer batean. Zortzi jatorri, zortzi pentsaera, zortzi esperientzia. Denak afrikarrak.
Bea Salaberri: Baionak ez daki 19.07.2020
Begi zoliarentzat ez dago urrun joan beharrik bizitzaren eta munduaren katramilez harritzeko. Goizalbako ibilera arrunt batek oraindik estreinatu gabe dauden aukerez eta egiteke dauden balentriez pentsatzeko era ematen digu; usain batek, gustu batek hamaika oroitzapen eta ebokazio askatzen ditu; makrohistoria eta mikrohistoria gurutzatzen dira txipiroi platerkada batean… Atalaren irudia: ...
Magdalena Mouján: Gu eta gutarrak 16.04.2020
Erradiazioak eragindako mutazio genetikoa, zazpi senide hiperadimentsu, Eibarren egindako superkonputagailua, Pinpilinpauxa izeneko denbora makina bat. Azaleratuko ote da azkenean euskaldunen eta haien hizkuntza zaharraren sekretua? Atalaren irudia: “Exploración de las fuentes del río Orinoco”, Remedios Varó (1959)
Alice Munro: Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (3. zatia) 29.12.2019
Ume jolas baten arabera, neskato batek bere izena eta gustuko mutilarena paper batean idatziz gero, errepikatutako letrak behin ezabatuta gainerakoak zenbatzen baditu eta letania jakin bat kopuru hori osatu arte errepikatzen badu, jakin lezake zein izango den bien arteko harremana etorkizunean. Letania hori hauxe da: “etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak”. *Lehen atalaren amaier...
Alice Munro: Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (2. zatia) 29.12.2019
Ume jolas baten arabera, neskato batek bere izena eta gustuko mutilarena paper batean idatziz gero, errepikatutako letrak behin ezabatuta gainerakoak zenbatzen baditu eta letania jakin bat kopuru hori osatu arte errepikatzen badu, jakin lezake zein izango den bien arteko harremana etorkizunean. Letania hori hauxe da: “etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak”. *Lehen ata...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.