Xerezaderen Artxiboa
Xerezaderen Artxiboa
Munduko literaturako narrazioen irakurketa dramatizatuak, euskaraz, Jasone Larrinaga-ren eta Ana Morales-en eskutik. Euskarazko podkastik zaharrena gara? Ez dakigu, baina 2011z geroztik gabiltza. 2019an "Blogetan" saria eman zigun Azkue Fundazioak. Gure atal bakoitzeko irudia emakume artista baten lana da.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Alice Munro: Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak (1. zatia) 29.12.2019
Ume jolas baten arabera, neskato batek bere izena eta gustuko mutilarena paper batean idatziz gero, errepikatutako letrak behin ezabatuta gainerakoak zenbatzen baditu eta letania jakin bat kopuru hori osatu arte errepikatzen badu, jakin lezake zein izango den bien arteko harremana etorkizunean. Letania hori hauxe da: “etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak”. Irudia: An...
Katixa Agirre: Feng Shuiaren errua 08.10.2019
Zer gertatzen da etxea galdu, saldu edo erosi nahi duten zenbait pertsona biltzen direnean? Zergatik uzten dugu Feng Shuiaren esku gure itxaropena eta etorkizuna? Atalean entzuten den musika: Artista: Antti Luode “A Journey Into Sevenths”: https://www.last.fm/music/Antti+Luode/Anttis+Instrumentals+1/A+Journey+Into+sevenths “5 minutes” ( https://www.last.fm/music/Antti+Luode/Anttis+Inst...
Mayi Peloten zientzia fikzioa: Miren/Boga-boga/Feedback 08.07.2019
Espaloi mugikorrak, zeru berdeak eta eguzki urdinak, airetik gidaririk gabe ibiltzen diren automobil biribilak, bulegoak kudeatzen dituzten androideak, teleikastolak, meskitetako muezzin elektronikoak, euskaraz abestuz arrakasta intergalaktikoa lortu duen abeslari bat, otso jendeak edo hartz jendeak populatutako planetak… Kitzikagarria, ezta? Ba horietaz eta beste askotaz ari zen idazten ora...
George Orwell: Zergatik idazten dudan 08.05.2019
Entsegu kitzikagarri honetan, George Orwellek atzera begirada batez aztertzen du bere biografia literarioa, bere idazteko motibazioak mahai gainean jartzeko: “Lau motibo nagusi daude prosa idazteko (…). Bat, egoismo hutsa. Bi, grina estetikoa. Hiru, bulkada historikoa. Lau, helburu politikoa”.
NoViolet Bulawayo: Jo dugu Budapest 18.12.2018
Goseak jotako sei neskato oinez doaz beren herri Paradisetik Budapest herri aberatsera, guaiabak ostera. Bi enkontru izango dituzte txango horretan: bata, Budapesten, andrezko turista londrestar batekin; bestea, Paradisera bueltan, bertako emakume batekin.
Iban Zaldua: Gerra zibilak 15.10.2018
Espainiako Gerra Zibilean, Euzko Gudarosteko patruila bat ezkutuan dabil mendian zelatan, agintearen instrukzioen zain.
Joxe Azurmendi: Filosofia eta poesia. Hilobiz hilobi 19.07.2018
Bidaia apunte moduko hauetan, Joxe Azurmendik Walter Benjamin, Antonio Machado eta Paul Valéryren pentsamenduan barrena eramaten gaitu, eta gogoeta egiten du poesiaren eta filosofiaren arteko auzian —bihotzaren eta arrazoiaren arteko auzian— haietako bakoitzak hartutako jarreraz. Irudia: “Angelus Novus”, Paul Klee (1920) Musikaren iturria: Musopen
Garazi Arrula Ruiz: Abian 14.05.2018
E-mail bidezko harreman politiko eta intelektual kitzikagarria izan ostean, gizon bat trenez abiatzen da ordura arte idatziz eta irudi digitalen baten bidez besterik ezagutu ez duen emakumea ezagutzera.
Ursula K. Le Guin: Neure buruaren aurkezpena + Zergatik dira estatubatuarrak herensugeen beldur? 17.03.2018
Emakumeak orain dela gutxiko asmakuntza dira, diosku Le Guinek ironiaz, mendeetan zehar “gizona” eta “pertsona” sinonimotzat jo baitira. Horrek ondorio oso interesgarriak dakartza maila askotan, eta, harrigarria bada ere, zerikusia dauka estatubatuarrek herensugeei dieten beldurrarekin. Beharbada, horrela esanda ez da berehalakoan ikusten, baina bi saikerok entzuten dituzun...
F. Scott Fitzgerald: Autore baten arratsa 15.01.2018
Autorea inspirazioaren bila doan bitartean, hiria bizi-bizi agertuko da bere begien aurrean, oroitzapenekin nahastuta.
Jaume Gelabert: Ur bila basamortuan / Mahmud Darwish: bi poema 04.12.2017
Nazioarteko boluntarioen talde bat Palestinara doa, armada israeldarraren erasoen aurrean “giza eskutu” lanak egitera. Jaume Gelabertek palestinarren eguneroko bizitzaren latza kontatzen digu (hala ere) umorez beteta dagoen kronika honetan. BONUS TRACK: amaitzeko, Mahmud Darwish poeta palestinarraren bi poema dakartzagu: “Ezerk ez nau betetzen” (itz. Koldo Izagirre) eta ...
Hassam Blasim: Kristo irakiarra 02.11.2017
Amerikarren inbasio gerraren erdian, gazte irakiar batek bere dohain paranormala bitxia baliatzen du biziak salbatzeko. *Atal honetako musika guztia Jamendo-tik hartua da.
Roald Dahl: Dastaketa 22.09.2017
Bi lagun aurrez aurre. Bata ardotan aditua, bestea burtsako artekaria. Afari primerakoa, ardo bikainak, konpainia ezin hobea… Baina nahikoa ez nonbait, eta hor hasi dira, ea nork handiagoa. Apustua, jakina.
Luis Fernandez: Kontaktua 15.05.2017
Ipuin honetan izua eta umore beltza nahasten dira, ETA indarrean zegoen eta kafea pezetetan ordaintzen zen garai ez hain urrunean.
Ana Malagon: Lasai, ez da ezer gertatzen 03.04.2017
Ingurune urbanoko biztanleen egunerokotasunaren absurdoak, dezepzioak eta antsietateak, umore beltzaz eta ironiaz betetako mikroipuinetan.
J. D. Salinger: Egun zoragarria banana arrainarentzat 03.02.2017
“… Bananaz beteta dagoen zulo batean sartzen dira. Sartzen direnean, beste edozein arrain bezalakoak dira. Baina, behin barruan daudela, txerriak bezala portatzen dira (…) hainbeste gizentzen dira non zulotik atera ezinez gelditzen diren”. Itxura batean dena lasai dago opor lekuan, ez, ordea, bihotz barrenetan.
Goizalde Landabaso: Babeserako kopia 21.12.2016
Goizalde Landabasoren poesiak hizpide ditu bakardadea, bakardade batzuetan goxoki lagundua, kristal lurrunduetan idazten diren eta berehala ezabatzen diren hitzak, sekula guztiz osatzen ez diren zauriak, gogoratu nahi eta oroimenen atxiki ezin dena. Haizeak dena higatu orduko, egin beharko dugu ba babeserako kopia.
Iban Zaldua: Madrid-Roma 2646 hegaldia 01.11.2016
“…eta hegazkinera zeraman tunelean sartu nintzen: jadanik ez zegoen atzerakorik”. Hegazkin bidaia bat, itxuraz arrunta. Kontuz, baina: inoiz ez dakizu alboan nor jesarriko zaizun.
Guy de Maupassant: Mari Gizen 13.06.2016
1870 urte ingurua. Frantzia eta Prusiaren arteko gerra. Hamar andre-gizon bidaia arriskutsu batean doaz zaldi kotxez. Helmugara heltzearen truke, prezio bat ordaintzea eskatuko diete. Guy de Maupassanten istoriorik famatuena da “Mari Gizen”. Bere garaian bi zatitan argitaratu zen, eta halaxe dakargu guk ere.
Xerezaderen Artxiboa + Eremuz Kanpo: Joseba Breaking Basque 20.05.2016
Bilbo Hiria Irratiko “Eremuz Kanpo” saioko zaldun jentilek gonbidatuta, Xerezade atera da bere lorategi iturridunetatik lagun horiekin batera zuei izaki bakan bat aurkezteko. Hona hemen Super Euskalduna. Bekadun erraria. Golema. Gure Zelig Iruritakoa. Euskal hitzaren atrakatzailea. Txandal laranjadun timadorea. Zuekin, Joseba Breaking Basque!
David Foster Wallace: Hau ura da 30.03.2016
Izan al duzu inoiz zeu protagonista EZ zaren bizipenik? Ez? Guk ere ez. Ez al da bitxi xamarra? Nola askatu geure burua denok unibertsoaren erdigunea garela pentsatzeko joeratik? D. F. Wallacek kontatzen digu zertan den askatasun hori, bere ustez axola duen bakarra. Hitzaldi zorrotz, humanista, iratzartzaile eta hunkigarria.
Xabier Montoia: Gizonezkoekin 27.02.2016
Xabier Montoiak berak irakurritako ipuin honetan, neskato bat aurkituko dugu ustekabeko abentura batean murgilduta. Festa bat dirudi hasieran, baina mundu anker honek toki gutxi dauka xalotasunarentzat. Ez da kasualitatea ipuin hau dakarren liburuaren izenburua Hondamendia izatea.
Hector Hugh Munro, “Saki”: Nemesisen jaia 17.01.2016
Thackenbury andreari eta haren lobari ez zaizkie batere gustatzen lagun hurkoari onginahia ospatzeko omen diren jaiegun horiek: Gabonak, urtebetetzeak… Zergatik ez dago egun berezirik aurrean ikusi ezin duzun jendeari zure sentimenduak zintzoki adierazteko? Atal honetan umore viktoriar gaizto pixka bat dakargu Sakiren eskutik.
Philip K. Dick: Elfoen erregea 22.12.2015
Shadrach Jones agurea gasolindegi batez arduratzen da. Orain, baina, negozioa gainbehera dago, errepide moderno batek trafikoa desbideratu baitu. Batzuetan, ezohiko zirkunstantziak direla eta, ustekabeko eginkizunak hartu behar izaten ditugu gure gain. Adibidez, Shadrach Jonesi, elfoen errege bihurtzea egokitu zitzaion.
Joseba Sarrionandia: Enperadore eroa 12.11.2015
“Harriturik, Enperadorea oihalera hurbildu zen eta, bekainez ia ukitzen zuela, beha egon ondoren, eskua sartu eta pinturako arrosa bat ebaki zuen”: boterea eta sormena aurrez aurre aurkitzen dira Ekialde legendarioan kokatutako ipuin fantastiko honetan. Irudia: Yongzheng Enperadorea Gorteko Jantzian (1750)
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.