Xerezaderen Artxiboa

Xerezaderen Artxiboa

Arts EU ↓ 130 episodes

Munduko literaturako narrazioen irakurketa dramatizatuak, euskaraz, Jasone Larrinaga-ren eta Ana Morales-en eskutik. Euskarazko podkastik zaharrena gara? Ez dakigu, baina 2011z geroztik gabiltza. 2019an "Blogetan" saria eman zigun Azkue Fundazioak. Gure atal bakoitzeko irudia emakume artista baten lana da.

Author

Xerezaderen Artxiboa

Category

Arts

Podcast website

xerezade.org

Latest episode

May 20, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Ursula K. Le Guin: Legez kanpokoa 12.10.2015

Basoaren ertzean bizi den mutiko batek heskai erraldoi bat aurkitu du. Beste aldean zer dagoen jakiteko grinaz, bide bat mozteari ekin dio, baina denbora luzea eman beharko du horretan. Ezagutzen duzu ipuin hau? Ez? Ea, entzun arretaz, eta agian gogoratuko duzu. Irudia: “Udaberria”, Frances MacDonald (1905)

Alice Walker: Egunero erabiltzeko 04.10.2015

Amerikako Estatu Batuak, XX. mendeko 70eko hamarkada. Bisita bat: aspaldi kanpora ikastera joandako alaba nagusia bere jaioterrira itzuli da ama eta ahizpa gaztea ikustera. Bi belaunaldi, bi hizkera, bi mundu. Izen zaharrak eta izen berriak. Irudia: “Belengo Izarra” estiloko ohazala

Margaret Atwood / Angel Erro: Goraipamenak 11.08.2015

Atal honetan Margaret Atwoodek horren argiak ez diren emakumeei egiten die gorazarre, eta Angel Errok laudorio egiten dio gizonik ederrenari.

Robert Heinlein: Zuek guztiok, zonbiok 06.07.2015

Agente sekretu bat, denboraren makina bat, eta mendeku bila dabilen gazte bat, denboran atzera eta aurrera bidaiatuz. Eta bakardaderik erradikalena, izenburuan “zonbi” hitza eduki arren zonbirik ageri ez den ipuin honetan.

Katherine Mansfield: Eulia 18.05.2015

Bi gizon aurrez aurre bulego batean, eta Heriok ostutako lagun maiteen oroimen eta desoroimena airean. Boterearen dinamika, dominazioa, gerra. Eta haren emaitza: suntsipena edo sorgortasuna.

Franz Kafka: Akademia batentzako txosten bat 13.04.2015

Ipuin honetako protagonistak modua aurkitu zuen preso zegoen kaiolatik irteteko; orain, bost urte igaro direnean, hitzaldi bat emango du jakintsuen aurrean bere lorpenaren nondik norakoak azaltzeko. Ah, protagonista, tximino bat da.

G. K. Chesterton: Oinkada misteriotsuak 31.01.2015

Gertaera lazgarri batek astindu ditu “Benetako Hamabi Arrantzaleen Klub”eko zaldunak beren urteroko afari esklusiboan, Vernon Hotelean. Baina zer zerikusi dute gertaera horrekin hoteleko karraju batean entzuten diren oin hots harrigarriek?  Aita Brown abade detektibe zuhur eta bihozberak argituko digu.

Thomas Meehan: Ymaren ametsa 01.01.2015

Sozializazio egoeretan sarri gertatzen zaigu jende berria ezagutu beharra, baita guk geuk bitartekari lana egitea eta ezezagunak elkarri aurkeztea ere. Eta orduan bakardadearen abantailez jabetzen hasten da bat zenbaitetan. Espero dugu zuk guk beste barre egitea ipuin umoretsu honekin.

Pep Bruno: Itzel handien lo kuluxka / Tim Bowley: Jack eta Heriotza 24.12.2014

Adin guztietako kakanarruentzako bi haur ipuin.

William S. Burroughs: Apaiza, halaxe deitzen zioten 03.11.2014

Trapitxeo egun gorabeheratsu baten ostean, «Apaiza» bere logelara itzuli da, egun zailari amaiera emango dion heroina dosia hartzeko prest.

William Fryer Harvey: Abuztuko beroa 24.10.2014

“…Gaur izan da, uste dut, nire bizitzako egunik harrigarriena, eta gertaerak oraindik ere buruan bizi ditudala, paperean jarri nahi ditut ahalik eta argien. Hasteko eta bat, esan dezadan nire izena dela James Clarence Withencroft…”. Stephen Kingek dio bere ikasleei ipuin hau irakurri zienean, gelako isiltasuna orratz bat lurrean jausi eta haren zarata entzuteko modukoa zela...

Kate Chopin: Ordubetean 20.10.2014

Senarra hil zaion albistea jaso, eta ordubetean makina bat gauza aldatuko dira Mallard andrearen bizitzan, ustekabean.

Iolanda Zuñiga: Post-it bizitzak 09.09.2014

Goiz umelak, langileak, trenak, emakume bakartiak… Iolanda Zuñiga galiziarraren lau ipuin hiritar, Post-it bizitzak liburutik hartuak: “…gravissimo…” “…allegretto agitato…” “…con fuoco…” “…crescendo…” Musika: Ravelen «Boleroa» www.goear.com-etik hartua da. Gainerako musika, berriz, www.musopen.org webgunetik hartua.

Ray Bradbury: Oinezkoa 07.07.2014

2052 urtea da. Krimena gainbeheran dago, ez dago poliziaren beharrik. Kaleak inoiz baino lasaiago daude eta Leonard Meadek hiritik ibiltzea maite du. Alabaina… Porlana desagertzen ari zen belar eta loreen azpian. Hamar urteko ibileretan, gauez edo egunez, milaka miliatan, egundo ez zuen beste ibiltaririk ikusi, ezta behin ere denbora hartan guztian.

Willa Cather: William Tavenerren sentimentaltasuna 16.06.2014

Umeak hazten hasi zirenetik, senarrarekin izaten zituen elkarrizketak ekonomiaren eta gastuen arloetako gaietara mugatzen ziren ia. Euren harremana negozioetako harreman bihurtu zen, ugazaba eta maizterraren artekoa bezalakoa. Baina zirkua etorri da hirira, eta horrek iraganeko urak nahasiko ditu… * Atal honetako musika guztia goear.com-etik hartua da.

Eider Rodriguez: Hazia 01.06.2014

Leihoan erretzen dagoen emakume erditu eta erdibitu baten istorioa.

Alfonso Henriques de Lima Barreto: Kalifornia Berria 13.05.2014

Raimundo Flamel Tubiacangara heltzen denean, mesfidantzaz hartzen dute hasieran herritarrek. Laster zabaltzen da, baina, zientzia gizona dela, jakintsua, itzal handiko alkimista bat, eta herria begirunez hartzen hasten da… Baina bolada baten ostean Flamel bat-batean desagertuko da, eta gauza arraroak gertatzen hasiko dira herrian. Ezkutuko esperimentuak, hilobi profanatuak, sekretu handien j...

Mark Twain: Gizonarentzat egin ote zen mundua? 27.04.2014

Jantzi kapela eta eskularru zuriak eta etorri gurekin lurrun ibaiontzira, eta, brisara leunak azala kilikatzen digula, entzun Mark Twain pilotuaren gogoeta ironikoak munduaren edadeaz eta gizakiak bertan betetzen duen lekuaz. *Atal honetako musika goear.com-etik hartua da

Mia Couto: Lur gau-ibiltaria 31.03.2014

Muidinga mutikoa eta Tahuir agurea oinez doaz bide infinituan, beren herria odolusten dagoen gerra ankerretik ihesi. Bidean: desolazioa, herioa, eta etsipenaren paisaia kolorgea. Bidaiariengan: tristezia, beldurra eta aurrera jarraitzeko grina setatia. Eta sekretu bat. Mia Couto idazle mozanbiketarraren Terra sonambula nobelako lehenengo bi atalak.

Mervyn Wall: Haiek ere zerbitzua ematen dute 17.03.2014

Carmody jauna ez dago bere bizitzaren une goxoenean: Ostatuko  bere  gela  tristea gogoratu zuen, non ez baitzegoen surik eta errenta ordaindu barik baitzegoen.  Bizitzen  jarraitu  behar  hutsaren  zorigaiztoaz  pentsatu zuen (…)         Hala ere, hitzordu bat lortu du Dublingo Gazteluan administrazioko norbaitekin lanpostu batez berba egiteko.

Giovannino Guareschi: Hirugarren istorioa / Julen Gabiria: FOAF tale 03.03.2014

Oraingoan bi ipuin dakartzagu: Giovannino Guareschiren “Hirugarren istorioa” eta Julen Gabiriaren “FOAF tale”. Ilunabar alderantz egin dugu, mundu honetan ei dauden beste mundu horien interferentziak sentitzen diren eremura. Eta, apur bat beldur ginenez, Julen Gabiriari eskatu diogu gurekin irakurtzeko… Bai, bai: egilea bera dugu irakurle gonbidatua “FOEF tale” gurekin batera leitzeko!

Xabier Montoia: Haur jolasak 17.02.2014

Haurtzaroko etxera itzultzeko tren bidaian, oroitzapenek mina eta beldurra sortzen dute. Familia barruko sexu abusuen gai gordinari eusten dio Montoiak ipuin honetan.

Carson McCullers: Madame Zilesky eta Finlandiako erregea 02.02.2014

Carson McCullersi ez zitzaion asko interesatzen jende «normala», edo, beharbada, jende normalik ez dagoela ohartzeko moduko begi zolia zeukan, bai eta horren berri emateko artea ere. Izan ere, nondik begiratzen zaion, mundua jende arraroz beteta dago. Begira zu eta gu, adibidez. Guk primeran ulertzen dugu Madame Zilensky eta Finlandiako erregearen kontua, ezta? Gaurkoan Edu Lartzanguren eta Izarne...

Katherine Mansfield: Panpina etxea 17.01.2014

Xerezaderen Artxiboak beti dauka atea zabalik eta te kikara bat prest Katherine Mansfieldentzat, bere idazketarekin Virginia Woolf handia jeloskor jarri zuen idazle bakarrarentzat. Gauza ederrez betetako ipuina da “Panpina etxea”: umeak, lorategiak, panpina etxe xarmant bat eta haren miniaturazko altzari miragarriak… Edertasun horren kontrastean ikusten da ondoenik azpiko itsusta...

Raymond Carver: Mandatua 16.11.2013

Gaur errealismo zikinaren ordezkaritzat ezaguna den Raymond Carver idazle estatubatuarraren ipuin bat dakargu. Hala ere, ipuin honetan ez dugu aurkitzen haren ezaugarri izan ohi den minimalismoa. Ipuin berezia da «Mandatua» Raymond Carverren literaturan. Bertan, Anton Txekhoven azken egunen eta heriotzaren kontaketa egiten du, narrazio maila desberdinak konbinaturik, omenaldi jostari eta xamurra e...

Listen to the Xerezaderen Artxiboa podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.