ZuZeu Podcast

ZuZeuko Bipareta

Arts EU ↓ 56 episodes

Hizketaldi saioak, askotariko gaiez, Euskal Herri osoko gazteekin. Beren bizimodua, zaletasunak, gogoak, ametsak… ezagutuko ditugu.

Author

ZuZeu Podcast

Category

Arts

Podcast website

podcast.zuzeu.eus

Latest episode

Dec 25, 2025

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Izar de la Hoz Agirre (Itsasoko izakia) 25.12.2025

Izar de la Hoz Agirre Getarian jaio zen, 1999an. Bi urte zituenean, itsas bidaia bati ekin zion, gurasoekin eta anaiarekin batera, Silver Cloud belaontzian. Atlantikoa zeharkatu ondoren, ia Hego Amerika eta Karibe osoan ibili ziren. Dozenaka herrialde, kultura eta hizkuntza ezagutu zituzten, eta abentura asko bizi, baita arriskuren bat ere. DBH hastekoa zela itzuli behar izan zuten, baina gerora P...

Eñaut Urkiza Aizpurua (Euskarabentura, aparteko esperientzia) 01.12.2025

Eñaut Urkiza Aizpuruak 16 urte ditu, Lapuebla de Labarcakoa da (Arabar Errioxa) eta Assa ikastolan ikasten du. Etorkizunean, Ferrari auto enpresan lan egin nahi luke, ingeniari mekaniko gisa. Uda honetan, kirola eta euskara uztartzeko asmoz, Euskarabenturan parte hartu du, beste 125 gaztetxorekin eta 28 laguntzailerekin batera. Esperientzia berezia izan da berarentzat; bizitzan behin izatea merezi...

Andoni Carpentier Ampo (Parkour, free-running eta tricking-a, jauzika bizitzea) 11.11.2025

Andoni Carpentier 1996an jaio zen, Angelun (Lapurdi). Nerabea zela, rapa abesten eta parkourra egiten hasi zen. Parkourretik freerunning-a eta tricing-a ere egitera pasatu zen. Acrofeel elkartekoa da eta elkartearen gimnasioan nahiz kalean entrenatzen da, astean hirutan. Jarduera horiek “mugimenduaren artetzat” jotzen ditu, ez kiroltzat, nahiz eta tarteka lehiaketetan parte hartzen duen. Bi izengo...

Jon Fernandez Iturregi (Senak gidatutako musikaria) 20.10.2025

Jon Fernandez Iturregi (Bilbo, 1995). Klarinetea, pianoa, bateria, trikitia, eta gitarra jotzen daki, baita abesten ere. Beraz, berak bakarrik talde bat osatzeko adina musika tresna menderatzen ditu. Amari esker, garai batean kontserbatorioko ikasketak amaitu zitzan tematu zelako. Txopet taldeko kidea da, Iñigo Guemes eta Andoni Barinaga-Rementeriarekin batera. Jonek teknika ezagutzen duen arren,...

Irene Araujo Garcia (Dantzaren bidez, auzogintza) 29.09.2025

Irene Araujo Garcia 2001ean jaio zen, Iruñean. Bost urte zituenean Oberena euskal dantza taldean sartu zen eta egun bertan jarraitzen du, dantzatzen zein helduei erakusten. Arrosadia eta Azpilagañako talde feministan ere parte hartzen du. Lanbidez, erizain laguntzailea da, X izpietan espezializatua…

Amaia Chocarro Salaberria (Artea itsasargi) 08.09.2025

Euskal Herri osoko gazteen bizimodua, zaletasunak, gogoak eta ametsak ezagutzeko  hizketaldi saioak … BiPareta poZkasta, denboraldi berri bat Ainara Mendiolarekin. Amaia Chocarro Salaberria Donostian jaio zen, 2002an. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen. Idazketa, argazkilaritza eta zinema ekoizpena gustatzen zaizkio, baita begirale izatea ere. Une honetan, Besarkada baten usaina eleberri...

Aisialdia (Aniztasun funtzionala aisian) 27.01.2025

Gazte asko gara zaintzan oinarritutako lanak gure lehen ogibide bilakatzen ditugunak. Izan, umeen monitoretzan, haurren eskola-laguntzan, entrenatzaile gisa,... Gehienetan, guk geuk bizi izan dugunaren esperientziatik abiatuta, ilusio eta maitasun osoz, baina formakuntza eskasa edo inolako formakuntzarik gabe hasten gara ume eta gazteekin egoten. Izugarrizko ardura da, gugan jartzen dutena, eta na...

Gazteak (Zeinena da etorkizuna?) 25.11.2024

Gazteok "kristalezko belaunaldia" omen gara, edozein zailtasunaren aurrean apurtu egiten garen belaunaldia, ezer jasateko gaitasunik gabekoak. Baina, etorkizuna ere bagara, eta gure esku dago mundu honen noranzkoa. Ardura guztia jarri nahi digute gainean, inork gugan konfiantza ez duen bitartean; inork gu entzuten ez gaituen bitartean. Ezinezkoa zaigu etorkizun batean pentsatu, orain jasan ezin ba...

Migrazioa (Inor ez da ilegala) 04.11.2024

Ez da berria migrazioaren gaia gure artean. Ez dira berria haien kontrako lege eta ekintza guztiak. Ez dira berriak haien inguruko berri faltsuak, ezta haien kontrako gorrotoa. Eta hala ere gauzak ez doaz aurrera, atzeraka baizik. Azken aldian, Europan hedatzen ari den xenofobia eta ezartzen ari diren migrazioaren kontrako legeak, giza eskubideak kolokan jartzen dituzte; laguntza humanitarioa, esa...

Gorputzak (Nire gorputza baino gehiago naiz) 12.02.2024

Denok pairatzen ditugun gorputzarekiko beldurrak, deserosotasunak, konplexuak eta lotsak obsesionatzen gaituzte, gure bizitzan zehar askotan izaten dugun barne gatazka orokortuenetariko bat izatera iritsiz. Gizarteak ezarritako kanon estetikoen mugetan egon edo ez, denok ditugun presio eta exijentziak dira. Gaurko atalean, gure gorputzekin dugun harremana aztertuko dugu, horren atzean dagoen guzti...

Unibertsitatea (Unibertsitatera joatearen obsesioa) 29.01.2024

18 urterekin behartuak izaten gara gure etorkizunaren nondik norakoa erabakitzera. Askotan sekula argi izan gabe sikiera momentuan zer egin nahi dugun, edo zertan igaro nahi dugun gure bizitzako urte gehienak. Izugarrizko presioa sortarazten da horren inguruan; notak direla eta, etxetik kanpo joatea dela eta, bata edo bestea hautatzearen beharra dela eta… Presioa gainera hainbat bidetik datorkigu,...

Historia (Nork idatzi du historia?) 15.01.2024

Txikitatik izan dugu ikasgai historia. Historiaurretik gaur egunera arteko urteak nola izan diren biltzen dituzten liburuak eta hori guztia azaldu diguten irakasleak, gu guztiok zalantzan jarri gabe ikasi duguna. Historia ezinbestekoa da gure gizartearen garapenean, noski. Dena den, noizbait pentsatu duzu nola izan daitekeen historia, alderdi anitz izan dituen historia, gainera, errealitate eta eg...

Lagunak (Lagun arteko harremanak) 18.12.2023

Pertsonak gizaki sozialak gara eta gure inguruarekin harremantzako beharra daukagu. Nor berak bere izaera propio badu ere, beste batzuk behar ditu izaera hori garatzeko. Gure sistema, harreman sozial horien inguruan sortuta dago eta ezin dugu beste modura ikusi. Lagunak gure bizitzaren erro nagusietako bat bilakatzen dira. Euskal Herrian, gainera, are indartsuago dugu errotuta hau. Gure bizitzen e...

Abstinentzia (Alkohola ez edateak ez zaitu definitzen) 12.12.2023

Alkoholaren kontsumoa guztiz normalizatuta dugu gure gizartean. Gure giro sozial guztiak alkohola izaten dute erdigune. Izan, lagun artea, familia artean, edota beste edozein girotan ere, jendea batzen omen duena alkohola da. Kontran, edozein arrazoiengatik alkohola edaten ez dutenak kondenatuak daude; aurreiritzi, zirikada, mespretxu eta guztizko iruzkinetara kondenatuak. Jakin badakigu alkohola...

Sexualitatea (Sexualitateari buruz ondo hitz egin) 05.12.2023

Hezkuntza sexual formal bat izatea ia pribilegio bat da egun. Ikastola bakoitzaren eskuetan dago honen eskaintza, eta larri eskasa izaten da gehienetan. Hamasei urtetan zehar, hiru aste soilik eskaintzen badiougu, ezinezkoa da inolako sakontasuna bermatzea. Bermatu daitekeen bakarra, honek eragina duela guztion etorkizunean; izan ere, sexualitatea ez da soilik harreman sexualei buruz hitzegitea, h...

Kultura III (Zinema, zinemaldia, lehen aldiak) 14.11.2023

Donostiako zinemaldiaren 71. edizioak emakumearen lana eta talentua bistaratu ditu. Beste arlo guztietan bezala, zinemaren industrian ere, emakumeak bidea egiten hasiak dira. Euskal Herriko panoramara hurbilduz, asko dira emandako aurrera pausoak. (H)emen, euskal emakume zinelamagileen elkarteak, lan izugarria egiten du honetan beriziki.  Kristina Zorita , kazetari eta zinemagilea, eta ...

Kultura II (Euskaraz sortzea) 14.11.2023

Aurreko atalarekin jarraituz, kulturaren esparruan murgiltzen jarraitu dugu. Gaurkoan, euskal kulturara hurbildu gara zehazki. Hemengo sortzaileak, euskaraz sortzeko duten zailtasun eta oztopoak mahaigaineratuko ditugu. Honekin batera, oztopo handiena ere aztertuko dugu, zentsura eta bere determinazioaren marra lauso horretan jokatzen duten faktoreak. Horretarako, gaurkoan ere,  Lorea Intxaus...

Kultura I (Mirespenetik gutxiestera?) 14.11.2023

Kultura  bada gure bizitzetako arlo oso garrantzitsua, gure egunerokotasunean edonon aurkitzen duguna. Badago izaeraren parte bilakatzen dela diona ere. Kulturak, gizartearen momentu okerrenak salbatu dizkigu, pandemia garaia, esaterako. Zeinek ez zuen kultura kontsumitu etxeko lau pareten artean geundenean? Ez diogu duen garrantzia ematen, kultur sortzaile batzuk miresten ditugun bitartean,...

Edozein herriko jaixetan 04.07.2022

Udarekin batera iritsi dira jaiak herri askotan. Bi urte eta gero jai batzordeek buru belarri ekin diote pandemia aurreko jai horien antzekoak antolatzeari. Osasun krisia dela eta bertan behera geratutako horien artean egon ziren jaiak. Momentuko egoera eta baldintzek ez zuten herriko jaiekin aurrera jotzea bermatzen. Aurten ordea, esan daiteke egoerak hobera egin duela, urtearen hasieran, Donosti...

Itzalpeko gaixotasunak 13.06.2022

Bi paretaren bosgarren denboraldiko hirugarren atal honetan hain ezagunak ez diren gaixotasunak izango ditugu hizpide. Fibromialgia, Lipedema eta Fibrosi Kistikoa gaixotasunak dira ezkutuan dauden gaixotasunetako batzuk. Gaur pixkat gehiago ezagutuko ditugu, Zer dira? Nola hauteman daitezke? Nola eragiten diote pertsona baten bizi kalitateari? Horretarako, Noemi Uriberekin, Junkal Ruiz de Apodakar...

Euskal eduki sortzaileak 30.05.2022

Asko dira egungo gazteek euskara alde batera utzita dutela uste dutenak. Edo asko dira gaur egun modan dauden Tik Tok, Twicht eta bestelakoek datozen belaunaldi gazteetan kalte egiten dutela pentsatzen dutenak. Baina aldi berean, asko dira modako formatu desberdinetan euskarazko edukia sortzen dutenak. Eta asko dira ere gure hizkunta plataforma berrietara eraman dutenak. Pantailak euskaraz egitasm...

Artisautzan dantzan 16.05.2022

Askok hobby bezala dute, beste askoren lanbide bihurtu da, azken urteetan asko sortu dira, 0 kilometro delakoaren ordezkari gorenak dira, haien eskuekin eta imajinazioarekin egunerokotasunean janztekoak sortzen dituzte, Bi pareta podcastaren denboraldi berri honetako lehen atal honetan, ekintzaile artisauak izango ditugu protagonista.  Ziur ikusi duzuela sareetan belarritakoak, poltsak, motot...

Emantzipa zer? 28.02.2022

Zer gertatzen da lan baldintza kaskar, prekario, diru sarrera finkorik ez izateak eta etxebizitzaren prezioaren etengabeko inflazio ez-erregulatua lapiko berean sartzen denean? Bai… emantzipazioa utopia bihurtzen dela. Asko eta asko dira gurasoen etxetik alde egin eta independizatu nahi duten gazteak. Baina ez dira horrenbeste hori gauzatzea posible ikusten dutenak. Horixe da gaur egungo gazteen e...

Ttakun ttan ttakun 07.02.2022

Jatorri ezezaguna duen perkusiozko instrumentua da txalaparta. Hainbat dira instrumentu honen sorreraren hipotesiak: horietako baten arabera, aintzinan baserrien artean sagardotegien irekieraren berri emateko erabiltzen ziren txalaparta hotsak. Beste hipotesi batzuen arabera, baserrietako nekazariak itsasoratzeko abisua sortzeko erabiltzen zen txalaparta. Jatorri ezezaguna izan arren, ezagunak dit...

Podkasten sukarra 24.01.2022

Hirugarren atalean, podcastak. Interneteko audio ziren hasiera batean. Podkast deitzen zaie orain. Gaur egun, plataforma digitaletan musika entzutea bezain ohikoa da hauek entzutea. Lehen arrotza izan zitekeen hitza orain oso ohiko bihurtu da, baita gure euskal komunitatean ere. Formatu nahiko bilaterala dela esan daiteke. Zer esan nahi dugun honekin? Ba alde batetik, gizartearen zati handi batek...

Listen to the ZuZeuko Bipareta podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.