ZuZeu Podcast

ZuZeuko Bipareta

Arts EU ↓ 56 episodes

Hizketaldi saioak, askotariko gaiez, Euskal Herri osoko gazteekin. Beren bizimodua, zaletasunak, gogoak, ametsak… ezagutuko ditugu.

Author

ZuZeu Podcast

Category

Arts

Podcast website

podcast.zuzeu.eus

Latest episode

Dec 25, 2025

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Hezkuntza Masterra: bokazioa ala ihesbidea? 10.01.2022

Bigarren atal honetan, CAP eta Hezkuntza Masterra: bokazioa ala ihesbidea? Bipareta saioaren denboraldi berriaren 2.atala hemen, Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojok aurkeztua. Bi astetik behin hausnarketa saio honek erreportai formatuan gai bat hurbilduko digu atal berri bakoitzarekin.

Pantailen atzean 28.12.2021

Lehen atal honetan, ikus entzunezkoen munduan murgildu gara. Telesailak, filmak, realityak… denon bidelagun dira dagoeneko. Denok dakigu modako telesailean agertzen den protagonista horren izena edo sari potolo hori irabazi zuen zuzendariaren abizena, baina pantailen eta kamaren atzean ezkutatzen diren gainontzeko langile horien berririk badugu? Ezkutuko lana ote? Izaskun Arandia, Olatz Beobide, N...

Sentitzen duzun horrek izen bat du 10.04.2020

Gure gorputza entzuten ikasiko dugu saio honetan, emozioen mundura egingo dugun bidaian. Amaia Ayerra Munduate irakaslea da eta Haur Hezkuntzan emozioak lantzeko materiala sortzen ari da Ikastolen Elkartea n . Donna Apellaniz Nieto , berriz, emozio terapeuta da eta helduekin aritzen da batez ere Educando la Emoción izeneko proiektu pertsonalean. Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude! &nbs...

Emakumeak oholtza gainera 03.04.2020

Lide Hernando eta Olatz Salvador musikariek emakume gisa musikaren industrian bizitu eta bizi dituzten esperientziak ezagutuko ditugu atal honetan. Generoak beren letretan, irudian, beldurretan eta abar luze batean nola eragin duen arakatuko dugu eta batzen dituzten gauza guztien gainetik, bakoitzaren ahotsa entzun. Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude? Harpidetu eta babestu proiektua! p...

Eta zuk nola bizi nahi duzu? 27.03.2020

Eremu pribatutik atera eta bizitzeko modu komunitarioak ezagutuko ditugu saio honetan. Katixa Jauregi txikitatik bizitu da gune autogestionatu eta okupatuetan. Gaur egun, berriz, alokairuan bizi da. Naiara Rodrigez , bestalde, Errenteriako Etxe Komunitarioan. Jende asko eta askotariko errealitateak ezagutu dituzte esperientzia hauen bitartez eta horrek haien burua gehiago ezagutzeko balio izan die...

Euskara: mugarik ez duen herrialdea 20.03.2020

Janusz Borkowski eta Lluis Hontecillas ezagutuko ditugu atal honetan. Lehena, Poloniatik etorri zen eta dagoeneko 10 urte daramatza Euskal Herrian. Bigarrena, aldiz, iaz heldu zen Kataluniatik. Euskara presente dago haien egunerokoan, ikasteko ahaleginaz gain, hizkuntza praktikan jartzeko espazioak sortu dituzte eta. Gure kulturaren ikur nagusienak mundu berriak zabaltzeko duen gaitasunaz gain, as...

Bizitzeko min bizia 13.03.2020

Minbizia gertutik bizitu duten bi emakume indartsu ezagutuko ditugu atal honetan: Julene Ilarramendi Elexpuru eta Ixabel Uzkudun Iriarte .  Illarramendik 22 urte ditu eta duela 2 urte galdu zuen bere ama, Eva. Garai hartan somatu zuen Ixabelek koxkortxoa bularrean. Gaixotasunak momentu zailak pasarazi dizkien arren, beste modu batean begiratzen diote bizitzari orain, bizipozez blai. Beharrezk...

Nork zainduko zaitu zu? 20.12.2019

Bigarren denboraldiko azken atal honetan lanbide bati merezi duen errekonozimendua eman nahi izan diogu. Zaintza lanei, alegia. Bi errealitate oso ezberdin ordezkatzen dituzte etxez etxe aritzen den Elena Ugartemendiak eta erresidentzietako Aitziber Aranberri gerokultoreak . Sektoreak bizi duen egoera prekarioan, bataren lana duina da, bestea berriz, hori lortzeko borrokan ari da. Profesioa maite...

Perfekzioaren zulo beltza 13.12.2019

Atal honetan elikadura desoreken unibertsoan murgilduko gara anorexiaz gaixotuta egon ziren bi testigantzetatik abiatuta. Geroz eta kasu gehiago ematen ari dira eta jende gazteagoarengan, gainera. Itxaro Mendizabal 15 urterekin hasi zen lehen sintomak azaleratzen eta bizitza erdia gaixo eman duen arren, garaitu du borroka. Maria Zunzunegi k ere anorexia izan zuen eta bere esperientzia pertsonala p...

Bizitzen ikasteko, artea 30.11.2019

Atal honetan artearen onurak aztertuko ditugu musika eta antzerkiaren bueltako bi esperientzietatik abiatuta. Bizikidetza hobetzeko tresna izan daitezke, baita zahartze aktibo bat lortzeko bide ere. Xabier Lizaso pianojoleak Do Re Ni metodoaren bidez landu eta erdietsi duena kontatu digu. Esther Uria aktore, ikerlari eta irakasleak, bestetik, antzerki aplikatua lantzen du, teatroa tresna pedagogik...

Hautsi infekzioen katea 22.11.2019

Atal honetan gure bizitza sexualean presente dauden okerreko praktika batzuen ondorioak ezagutu ditugu: Sexu Transmisiozko Infekzioak (STI). Informazio faltak eta estigmek ez diete mesederik egiten infektatu kopuruaren goranzko joerari eta kontzientziazio beharraz mintzatu zaizkigu Hiesaren aurkako Harribeltza elkarteko Joseba Errekalde eta Gehitu LGTBI+ bilkurako Ander Prol . Jarri kaskoak eta sa...

Suizidioa, isiltasuna hiltzailea da 15.11.2019

Atal honetan gai tabu bat jarri dugu mahai gainean: suizidioa. Egoera larria bezain delikatua da eta garrantzitsua da tratamendu egoki bat ematea, bizitzak daude arriskuan. Suizidioak mindutako pertsonen elkartea da Biziraun eta bertako bi kidek, Nora Gorosabel eta Agustin Erkizia k, beren esperientziak konpartitu dituzte gurekin. Gaia profesionalki lantzen duen Jakobe Batanero psikologo psikotera...

Gaztetxeak, beude 08.11.2019

Atal honetan Gaztetxe eta okupazio mugimenduak aztertuko ditugu Baionako Zizpa eta Irungo Lakaxita Gaztetxeetako kasuetatik abiatuta. Guilhem Dacosta Mongabour rek kontatu digu euskararen egoera zail batek baldintzatuta erantzuten diotela hiriaren beharrei, Mikele Eizagirre Etxeberria k, berriz, migrazio mugimenduaren eraginpean. Markel Ormazabal en laguntzari esker, denboran atzera egin eta Euska...

Hondarribiko Alardearen arrakaletan 01.11.2019

Hondarribiko alardeak bitan banatu izan du herria. Gogoan izango dituzu telebistan eta sare sozialetan hedatzen diren irudi tristeak, Jaizkibel konpainia kale nagusian barrena, plastiko beltzen artean desfilatzen. Ezin bereizi txapel gorridunak eta ertzainak. Urte luzez iraun duen gatazka bat da, baina, badirudi mugiezinak ziruditen aburuak apurka eraldatzen ari direla. Gazte talde batek ' Guztion...

Zuen festa amaitu da 25.10.2019

Kapitulu honetan generoak baldintzatutako botere harremanak aztertuko ditugu emakume eta gizon gazte banaren ikuspegitik. Amaia Oulad eta Ander Murua Donostiako Piratetako kideek zintzotasunez konpartitu dituzte bataren ahalduntze eta bestearen pribilegioak.   Donostiako Aste Nagusiko abuztuaren 14an Piratek erantzun irmoa eman zioten bezperan -eta aurreko egunetan- gertatutako sexu erasoei....

Itsua, ikusi nahi ez duena 18.10.2019

Eta gorra berriz entzun nahi ez duena. Jendarteak askotan ez du entzun nahi edo beste alde batera begiratzen du zenbait kolektiboren arazoei bizkarra emanda.  Atal honetan irisgarritasunaren alorretik erreparatu diegu aurrerapen teknologikoei. Hauek sortzen dituzten aukera eta erronkei. Behar bereziak dituzten bi kolektibotako ahotsak bildu ditugu: Joxean Txintxurreta eta Ramoni Jauregi Begir...

Familia ulertzeko beste modu bat 11.10.2019

Biparetak bi horma ditu, bi bizitzeko modu, bi azal. Gai bakarra landuko dugu saio bakoitzean, bi ikuspuntutatik abiatuta. Arrate Hernandezek gidatua. Harrera etxeen eta familien errealitatea ezagutuko dugu atal honetan, lehen pertsonan. Jon Martin, larrialdiko harrera familia bateko aita, eta Udane Martin, bigarren faseko harrera etxe bateko hezitzailea, gonbidatu ditugu haien esperientzia ezagut...

S2- Pilotua - Beldurgarria izango da! 24.09.2019

ZuZeu Podcast bueltan da! Eta Bipareta, 10 minututan eta Barruan Gaude saioez gain, Euskal Gaizkileak Seriea estrenatuko dugu. Entzun pilotua!     Euskal Gaizkileak Seriea (Beñat Hach Embarek) ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach Embarekek zuzendutako saio honen kapitulu bakoitzean Euskal Herriko gaizkile doilorrenak ez...

S1-E13 - Bipareta: LGTBI power eta kazetaritza burujabetasuna 21.06.2019

Arrate Hernandez ek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Aitzole Araneta Sexologoa izateaz gainera Podemoseko LGTBI arduraduna da estatu mailan, eta Donostiako alkategaia izan da pasa den hauteskundeetan. LGTBI harrotasunaren egunaren...

S1-E12 - Bipareta: Osakidetza papers eta Udako Euskal Unibertsitatea 14.06.2019

Arrate Hernandez ek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Roberto Sánchez anestesista da eta bera izan da Osakidetzako LEPeko filtrazioen ikerketan deklaratu duen lekukoetarik bat. Argi eta garbi hitz egin du gaiaz, sistemikoa den uste...

S1-E11 - Bipareta: Plastikozko planeta eta emakumeen kirola 07.06.2019

Arrate Hernandez ek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Planeta edukiontzi hori erraldoi bat bilakatu dugu eta orain ez dakigu nola eman buelta egoerari. Ozeanoetan plastiko irlak daude, urtero 2 milioi elefante adina plastiko botatz...

S1-E10 - Bipareta: Nafarroako bozkaren bilakaera eta sorkuntza terapia gisa 31.05.2019

Arrate Hernandez ek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Nafarroako hauteskundeen biharamuna gogorra ari da izaten. Aldaketak ezin izango du aurreko legegintzaldiko formula errepikatu. Hala ere, hainbat irakurketa egin daitezke: Adibi...

S1-E9 - Bipareta: Nafarroa bidegurutzean eta irudien kanpaina 24.05.2019

Arrate Hernandez ek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Nafarroa ez da 1933an hego Euskal Herriko estatutua bozkatu zuen hura. Ezta 1978koa ere. Eta aldatzen ari da. Udal eta Foru hauteskundeetan bidegurutze historiko batean paratuko...

S1-E8 - Bipareta: Marihuanaren legeztatzea eta bizitza mahai gainera 17.05.2019

Arrate Hernandez ek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Zertan da Marihuanaren legeztatzea Munduan? New Jerseyko estatuak 2020an erreferenduma egingo du marihuana erregulatzeko eta munduko hainbat herrialdetan aurrerapausuak eman dir...

S1-E7 - Bipareta: Maskulinitatea auzitan eta Maiatzeko Plazako amak 10.05.2019

Arrate Hernandez ek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: ZuZeuko erredakzioan gizonezko asko ditugu, eta aukera probestea okurritu zaigu, zer eta maskulinitateaz hitz egiteko. Horretarako, Jokin Beristain TOKA gizon taldeko kidea gonb...

Listen to the ZuZeuko Bipareta podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.