Xerezaderen Artxiboa
Xerezaderen Artxiboa
Munduko literaturako narrazioen irakurketa dramatizatuak, euskaraz, Jasone Larrinaga-ren eta Ana Morales-en eskutik. Euskarazko podkastik zaharrena gara? Ez dakigu, baina 2011z geroztik gabiltza. 2019an "Blogetan" saria eman zigun Azkue Fundazioak. Gure atal bakoitzeko irudia emakume artista baten lana da.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Katherine Mansfield: Ezkontza à la mode 11.10.2013
Senar-emazte bi, itxuraz bikote zoriontsua, baina bizimoduak eta interes desberdinek elkarrengandik urrundu dituena. Zirt edo zart egiteko unera helduta, baina, ez da hain erraza gauzei aurpegira begiratzea.
Etgar Keret: Nimroden pitzadura 22.09.2013
Hiru lagun, eta laugarren batek utzitako hutsunea, soldaduska garaian bere burua hil zuenean. Bata bestearen ondoren, aldi batez erotzen hasiko dira, nor bere modura. Bat ezkondu egingo da, eta bi baino ez dira geldituko txandakako eromen haietan, laugarren lagunari konpainia egiten. Noiz arte, ordea?
Grace Paley: Agur eta zorte on 02.07.2013
Rosie Liebek bere gaztaroko kontuak kontatzen dizkio Lili lobari. Haren eskutik, Manhattaneko antzerki errusiarreko giroaren xarma ezagutuko dugu, eta, bereziki haren izarrik distiratsuarena: Volodia Vlaschkin, Kieveko Rodolfo Valentino. Paleyren beste hainbat istoriotan bezala, ipuin honetan emakume langile, independente, eta indartsu bat aurkituko dugu, ironiaz eta alaitasunaz baliaturik ausardi...
Publio Ovidio Nason: Filomela eta Prokne 18.06.2013
“Nik neronek aldarrikatuko dut zure krimena. Inoiz askatasuna berreskuratzen badut, lotsak ez dit galaraziko zure ankerkeriaren berri jakinaraztea”. Horixe izan zen Filomelaren garrasi erdiragarria, Tereo koinatuak bera bahitu eta bortxatu ondoren. Tereok orduan mihia moztu zion eta dorre batean giltzapetu, biktimak ezin izan zezan haren krimena salatu. Baina Filomelak —“mihia moztuko...
W. W. Jacobs: Tximino atzaparra 02.06.2013
Xake joko polit-polita dauka Xerezadek etxean, kristauak eta musulmanak aurrez aurre jartzen dituena. Igeltsuzko figuratxo eskuz pintatuei begira, gogora etorri zaio xake joko batekin hasten den ipuin izugarri bat. Eta pentsatu du (nahiz eta Xerezade xake jokalari negargarria izan) xakean mugimendu bakoitzaren ondorioak ugariak izan arren, mugatuak direla, eta den-denak aurreikusteko modukoak joka...
Laura Bohannan: Shakespeare oihanean 19.05.2013
Nigeriako tiv gizataldeko kideek Bohannan antropologo estatubatuar zuriari Hamleten benetako esanahia azaldu ziotenekoa. Etnozentrismoa eta beste egia unibertsal batzuk lantzen dira, umore handiz, narrazio honetan.
Anton Txekhov: Logalea 13.05.2013
Hamahiru urteko umezain batek gau osoan jagon behar du negar hutsean dagoen sehaska ume bat. Une batez lo geratuz gero, zigorra datorkio berehala, eta lo bako gauaren ostean, egunsentiak lan gehiago baino ez dio ekarriko. Ba al da lo egin nahia eta ezina baino gauza gogorragorik? Irudia: «Sehaska», Berthe Morisot (1872)
Roberto Arlt: Piztiak 28.04.2013
Basakeria gorriko azpimundu honetan ez dago errukirik, eta isiltasuna ontzi komunikatu bat da tabernako barran eseritako piztien asperdura mugagabe, amorraturako. Eta hala ere, “batzuetan zure gomutak zeharkatzen du nire oroimena zazpi puntako izar baten tankeran “.
Kate Chopin: Désiréeren umetxoa 24.03.2013
Egun zoriontsuak ziren Louisianako Aubigny plantazioan: umetxo bat, ederra eta osasuntsua, jaio berria zitzaien, ugazaba jaun-andreen maitasunaren fruitu eta lekuko. Désiréeren zoriona hain zen betea, beldurra ematen zion. Irudia: “Dama bat bere burua apaintzen”, Berthe Morisot (1880)
Iñigo Roque: Airea 04.03.2013
Gonbidaturik izan dugu lehenago ere Iñigo Roque gure artxiboan itzultzaile bezala (Scott Fitzgerald, Mia Couto, Pessoa…), baina atal honetan bere poema originalen bildumarekin datorkigu, aurrez beste inon argitaratu gabea. Erdu eta arnastu paisaia legendarioen espezia usainez betetako aire hau. Irudia: “Aingeruen koruak”, Hildegarde von Bingen (1150)
Henry Thoreau: Desobedientzia zibila 11.02.2013
“Thoreaurentzat” —dio Markos Zapiainek— “ongi da esklabotza amai dadin eskatzea, manifestuak izenpetuz eta abar. Baina are zuzenagoa da intsumisioa, desobedientziazko ekintza; esaterako, zergak ez ordaintzea”. Eta halaxe egin zuen Thoreauk, eta atxilotu egin zuten. Baina idatzita utzi zuen liburu hau, eta honetatik edan zuten, egarriz eta probetxuz, Mahatma Gandhik, Martir...
Vladimir Nabokov: Lehenengo maitasuna 24.01.2013
Haurtzaroa baldin bada gure aberri bakarra, Vladimir Nabokoven aberria lotuta dago Miarritzeko hondartza bati, miresikoleta hitza irakatsi zion euskaldun lepoker bati, eta, batez ere, lehen amodioaren pasioa biziarazi zion Collette neskatilari. Irudia: “Neskatila mahats-otar bati eusten”, Elizabeth Jane Gardner (1837-1922)
Percival Everett: Kultur jabekuntza 07.01.2013
Daniel Barkleyri inork ez zion esan ze zaila zen Hego Karolinan afroamerikarra izatea, hobe zuela munduko herritarra izatea… Zailtasun horrekin enegarren aldiz estropezu egin zuenean, baina, estrategia irudimentsu bat probatzea erabaki zuen. Entzun eta gozatu Percival Everetten umore finaz eta haren kritika politikoaren eztenaz, euskaraz, lehen aldiz, egileak Xerezaderi jentilki emandako bai...
Francis Scott Fitzgerald: Hamarkada galdua 24.12.2012
Orrison Browni bere nagusiak enkargatu dio goiz batez lagun egitea Louis Trimble jaunari New York bisitatzen duen bitartean. Louis Trimble jaun misteriotsuak harat-honat ibili gura du errari, hiriaren eta bertako biztanleen xehetasun sinpleenek liluraturik. Ez da berria New Yorken, hala ere: izatez, bertakoa da, baina azken hamar urteetan ez du hiria ikusi. Egia esan, azken hamar urteotan ez du ez...
Virginia Woolf: Etxeko aingerua 10.12.2012
Woolf andreak, saiakera honetan aitortzen digunez, hilketa estonagarri bat egin zuen bere esku atzamar luze, dotore eta modernista horiekin… zer eta Etxeko Aingerua akabatzea!!! Aingeruarekin kontuak garbitzen amaitu zuenerako, luma zuri pare bat baino ez omen ziren geratu Woolf andrearen gela propioan, dantzan airez aire, udazkeneko orbelen antzo. Baina, ai, borreroak nola, Etxeko Aingeruak...
Raymond Queneau: Estilo ariketak 12.11.2012
Egun batean Xerezadek postontzia zabaldu eta igel berde bat aurkitu zuen bertan, ahoan paketetxo bat zuela. Igelari ez zion musurik eman, printze bihurtuko ote zen beldurrez, baina eskuan jaso zuen eta kontu handiz atera zion paketea ahotik. Igelak salto egin zion lepo gainera, eta Xerezade, sustotxoa hartuta saltoagatik baina jakinguraz beterik, begira-begira geratu zitzaion esku artean zeukan ku...
Allen Ginsberg: Ulua 30.10.2012
50eko hamarkadan Estatu Batuetako poesia Beat Generation deritzonak markatu zuen. «Ulua» poema talde horren ikurra bihurtu zen, Allen Ginsbergek idatzitako oihu gordina, bere belaunaldiko bururik argienen omenez eta sistema kapitalistaren basatitasuna salatuz. Entzun «Ulua» Harkaitz Canoren itzulpenean eta ahotsean, Xerezaderentzat esklusiban grabatua. [Oharra: Howl edo Ulua filmaren azpidatziak e...
X10: Bidaietako pasartetxoak (II) 30.09.2012
X10 izenaz ezagutzen den euskal kale artista anonimoari hormek berba egiten diote, eta berak, hain jator, esprai lurrinez kontatzen dizkigu han-hemenka lurrak eta paretek xuxurlatu dizkioten istorioak. Gainera, Telegarraio miragarriaren jabea izateagatik-edo, X10ek askotxo bidaiatzen du. Ibilera horietatik hitzezko pintzeladak ere ekartzen ditu bueltan, “bidaietako pasartetxoak” deritz...
X10: Bidaietako pasartetxoak (I) 30.09.2012
X10 izenaz ezagutzen den euskal kale artista anonimoari hormek berba egiten diote, eta berak, hain jator, esprai lurrinez kontatzen dizkigu han-hemenka lurrak eta paretek xuxurlatu dizkioten istorioak. Gainera, Telegarraio miragarriaren jabea izateagatik-edo, X10ek askotxo bidaiatzen du. Ibilera horietatik hitzezko pintzeladak ere ekartzen ditu bueltan, “bidaietako pasartetxoak” deritz...
Elliott Murphy: Lau poema, ipuin bat eta elkarrizketa 10.09.2012
Gaur Xerezadek berriz ere eman dio amore bere ahulezia ezagun horri, hau da, rocka eta literatura uztartzen dituen artista bat gonbidatzeari. Elliott James Murphy rockero handia ezagutzen ez duen errukarriren bat edo beste geratuko da bazterretan apika, baina ziur aski gehiago izango dira haren musikaren berri izan arren, Elliott Murphy literaturgilea ere badela ez dakitenak. Lasai: ezjakintasunar...
Giovanni Boccaccio: Masetto di Lamporecchioren ipuina (Dekameroia) 27.08.2012
Kanpoan Herio zebilen nagusi, bere hegal beltzen itzalaz dena estaltzen. Harengandik ihesi, hamar gazte etxe batean bildu ziren, konpainiaren eta ipuinen epeltasunaz bakardadeari eta izuari izkina egiteko esperantzaz. Beren oasi partikularrean, ehun ipuin kontatu zituzten eta guk horietako bat dakarkizugu gaur, uda amaieraren melankoliari aurre egiten laguntzeko. Gaur, Xerezaderen Artxiboan, Bocca...
John Cheever: Igerilaria 23.07.2012
Uda betea, zeru urdinak, eguzkiaren atzamar epelak azalean… Bada proposamen hoberik txipli-txapla freskagarri bat baino? Horixe pentsatu zuen Neddy Merrilek ere. Munduak irribarre egiten zion, eta goiz hartan, adorez beterik, erabaki zuen konderria igerian zeharkatzea, lagunen txaletetako igerileku batetik bestera igaroz. Ideia originala eta ausarta, inondik ere, Neddy bera bezalakoa. Ahotik...
Luistxo Fernandez/Iban Zaldua: Rock’n roll ipuinak 25.06.2012
Gaur Xerezaderen Artxiboan larruzko jaka beltza jantzi dugu rock´n roll doinuen abaroan sortutako ipuinak irakurtzeko. Beraz, naturala den bezala, bi poesia zale amorraturengana jo dugu —zer da rock´n rolla, poesia ez bada?— haiek liluratu zituzten kantuen misterioa eta magia beren istorioetan dastatzeko irrikaz. Luistxo Fernandez en “Eskuak ugatz guruinetan” eta Iban Zaldua ren “Playa Negra” , “E...
Arthur Conan Doyle: Eskandalua Bohemian (1. zatia) 11.06.2012
Elefante ehizan hezurrak hausteaz gain, erregeek tradizio handia dute, bai, bestelako ergelkeriak egiten. Gaurko istorioan badugu errege harroputz, berekoi eta pepelerdo bat, eta badugu operako diva buru argi eta mindu bat ere. Tartean, erresuma baten zutoinak dardarka jar litzakeen eskandalu baten mehatxua. Detektibe kokainomano bat, mozorroak, engainuak, trabestismoa… Hainbeste gauza mamit...
Arthur Conan Doyle: Eskandalua Bohemian (2. zatia) 11.06.2012
Elefante ehizan hezurrak hausteaz gain, erregeek tradizio handia dute, bai, bestelako ergelkeriak egiten. Gaurko istorioan badugu errege harroputz, berekoi eta pepelerdo bat, eta badugu operako diva buru argi eta mindu bat ere. Tartean, erresuma baten zutoinak dardarka jar litzakeen eskandalu baten mehatxua. Detektibe kokainomano bat, mozorroak, engainuak, trabestismoa… Hainbeste gauza mamit...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.