Xerezaderen Artxiboa

Xerezaderen Artxiboa

Arts EU ↓ 130 episodes

Munduko literaturako narrazioen irakurketa dramatizatuak, euskaraz, Jasone Larrinaga-ren eta Ana Morales-en eskutik. Euskarazko podkastik zaharrena gara? Ez dakigu, baina 2011z geroztik gabiltza. 2019an "Blogetan" saria eman zigun Azkue Fundazioak. Gure atal bakoitzeko irudia emakume artista baten lana da.

Author

Xerezaderen Artxiboa

Category

Arts

Podcast website

xerezade.org

Latest episode

May 20, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Literatur mikropilulen farmazia: Literatura mikropilulak 28.05.2012

…Halaxe bildu ziren gau batean Xerezade eta Literatur Mikropilulen Botikaria. Larruzko poltsa handi bat zekarren Botikariak, urrezurizko itxitura batez hornitua. Nekatuta eta pixka bat triste zegoen Xerezade, baina Literatur Mikropilulen Botikariak duna baten magalean goxo eserarazi, larruzko zorroa kontu handiz zabaldu, eta, apurka-apurka bere erremedio zahar eta berriak ateratzeari ekin zi...

Shirley Jackson: Loteria 29.04.2012

Udako egun eguzkitsua herri txiki batean, xorinoak kantari, auzoko atseginak harmonia ederrean bilduta herriko plazan urteroko ekitaldirako. Bada gauza inozenteagorik? Shirley Jacksonek 1948an argitaratu zuen ipuin hau The New Yorker aldizkarian, eta sekula ez bezalako erreakzio oldea eragin zuen. Hegoafrikan debekatu eta guzti egin zuten. Zeren zain zaude? Irudia: “Otoitza”, Anna Boch...

Hainbat egile: Gutunak 01.04.2012

Atal honetan muturra sartu dugu jendearen kaxoietan gutun pertsonalen bila. Gutunak literatur genero bat dira, ez da hala? Beraz, entzun kontzientzia lasaiaz gaurko gonbidatuen sekretuak. Ez dira makalak, gero: Anne Boleyn (edo «Ana Bolena»), Mary Wollstonecraft, Harriet Wilson, Gustave Flaubert, Julian Gaiarre, James Joyce, J. R. R. Tolkien, Virginia Woolf eta «Kapitaina eta Balea». Itzulpenak: I...

Hainbat egile: Euskal arkaikoak 18.03.2012

Atal honetan iragan lanbrotsuan murgildu gara, gure arbasoen oihartzunen bila. Belarria ernatu eta, bihotza zirrara batean taupa-taupa dugula, aditu ditugu gudu zelaietako ezpaten klin-klanak, ziega ilunetako aieneak, amodio zizpuruak, hileta eresi erdiragarriak… Aspaldi joandako munduetatik, gaur, Xerezaderen Artxiboan, euskal arkaikoak mintzo zaizkigu, atzoko ahotsez, betiko kontuez.

Flannery O’Connor: Ez da erraza gizon on bat aurkitzea 08.03.2012

Xerezade Estatu Batuetako Georgiaraino joan da bere lagun Flannery O’Connorri bisita egitera. Izan ere, Xerezaderi ez zaio batere interesatzen jende arrunta, eta Flanneryk jende berezi piloa ezagutzen du. Batzuek amerikar gotikoa edo groteskoa deitu izan diote haren pertsonaiek osatzen duten gizarte espezial xamar horri, baina, tira, horiek etiketak baino ez dira.

Katherine Mansfield: Ma Parkerren bizitza / Etxekoandrearen neskamea 21.02.2012

Ipuin hauetan Katherine Mansfieldek ez dakargu dama eta zaldun dotoreez betetako saloirik, ez zetaren fru-frua alfonbra dotoreen gainetik dandarrez; ez da konplimenduzko hitz politik entzuten piano nota alaiez nahasirik. Bestelako bizitzak erakusten dizkigu: duela mende pare bat bezala, oraindik ere inorentzat bizi diren emakumeen istorioak.

Virginia Woolf: Emakumeen estatus intelektuala 04.02.2012

1920ko udazkean Arnold Bennetek liburu bat argitaratu zuen emakumeen gaitasun intelektualaz. Bertan esaten zuen begi bistakoa zela emakumeak gizonak baino buru motelagoak direla, eta gaineratzen zuen ez hezkuntzak ez askatasunak ez zutela hori sekula aldatuko. Desmond MaCarthy idazleak, Zapelatz Jatorra ezizenez, liburu horri buruzko erreseina bat argitaratu zuen New Statesman egunkarian, eta adie...

Iban Zaldua: Menpekotasuna / De Pauli irakaslearen etsamina / Entropiarena 23.01.2012

Txikitan eskolakide izandako bi gizonen enkontrua, edo iraganaren tentakuluak zein modu sotiletan hel daitezkeen oraineraino. Berez estresagarria den egoera bat –klaseko azterketa bat– hil ala bizikoa nola bihur daitekeen. Eta zer gerta daitekeen bikote erlazioko eguneroko amore eman beharrek eta zapalkuntza txikiek gaina hartzen digutenean.

Javier González de Durana: Anakabe kapitainaren balada 03.01.2012

Lan filologiko baterako dokumentazio bila dabilela, Agustín Gorrondatxena Murgialdai ikertzaileak balada ezezagun bat aurkitu du Lekeition. Entzun ezazu aho zabalik, Xerezadek egin zuen bezala, euskal baleazaleak, ezbeharra, obsesioa eta munduko balearik ezagunena lotzen dituen istorio liluragarria.

Patricia Highsmith: Suizidio bitxi bat 12.12.2011

Patricia Highsmith thriller psikologikoaren artista handia eta umore gaixto eta zorrotzekoa da, baina ez dauka, hala esateko, oso-oso iritzi onik gizakiez… Ah, eta asko gustatzen zaio trenekin jolastea. Konturatu da jendeari, trenean luzaro jesarrita egon behar denean, sekulako gauza xelebreak bururatzen zaizkiola…

Edgar Allan Poe: Putzua eta pendulua 05.12.2011

Osaba Edgarren eskutik, goazen Espainiako Inkisizioaren ziegetako izuen gordelekuetan barrena jolastera. Zer nahiago duzu: putzua ala pendulua?

Fernando Pessoa: portugesezko poemak 27.11.2011

Fernando Pessoak bere izenez sinatu zituen idazlan batzuk, heteronimoen mozorrorik gabe. Idazlearen izaera konplexuaren ispilu da nortasun literarioen anabasa hori, izengoiti bakoitzak bere ezaugarriak baititu. Pessoaren izenpeak (ortonimoak), ordea, askotarikotasun ugari hori jasotzen du, eta bateratzen hein batean, poemok ez baitzaizkio ildo jakin bati jarraikitzen. Atal honetan Pessoak sinatuta...

Augusto Monterroso/Eduardo Galeano/Julio Cortazar/Mario Benedetti: Istorio hiperlaburrak 20.11.2011

Testu trinkoak, batzuetan epigrama edo teorema modukoak dira hauek. Sarritan, konturatzerako, amaitu egin dira, eta aho zabalik uzten gaituzte, aurrean zabaltzen zaizkigun posibilitate harrigarriez zorabiaturik. Letra latinoamerikanoetako lau izar, zuretzat, pilula oso fuerteetan. Prestatu baso bat ur.

Herman Melville: Queer Moby Dick (Moby Dick-en hiru atal) 11.11.2011

Moby Dick en hiru atal hauetan hankaz gora jartzen dira Melvillen garaian nahiz gurean gizarte heteronormatiboak gizonei inposatzen dizkien estereotipo eta arauetako asko . Homoerotismoa da? Zeuk erabaki, baina gauza bat argi dago: Ismael guztiz queerra da.  Uste duzu esajeratzen ari garela? Ba entzun eta gero esan. Bitartean, guk topa egingo dugu Queer Moby Dick en alde!

Alberto Caeiro: Poema hautatuak 30.10.2011

Fernando Pessoa poeta portugesak hainbat heteronimo sortu zituen, hau da, hainbat nortasun literario, bakoitza bere biografia eta estilo propioarekin. Horietako bat Alberto Caeiro dugu. Alberto Caeiro Maisu Xaloa da, ardirik gabeko artzain bat. Zentzumenak aldarrikatzen ditu jakintza-iturri bakartzat, zientzia eta parazientzia oro alboraturik. Naturaren eta unearen poeta ere bada, fisikoa, neopaga...

Guy de Maupassant: Apaingarria 23.10.2011

Mathilde Loisel langileen familia batean jaioa da, eta bulegari ilun baten emaztea. Haren bizitzan ez da luxurik, baina betidanik egin du amets saloietako dotorezia eta fintasunarekin. Halako batean aukera sortzen zaio  gau batez ametsa betetzeko. Dantzaldi batera doa, eta egun berezi horretarako lepoko bat eskatuko dio maileguan txikitako lagun bati.

Ana Morales: Adibidez 17.10.2011

Egunero bezala, Miliak goizeko zazpietako autobusa hartu du lanera joateko. Betiko bidea, betiko bidaideak, betiko logura… Baina gaur zerbait berezia gertatu da. Gaur, autobuseko gizarte txikiak gu guztion hobe beharrez aritzen diren ikuskaritza zerbitzuen bisita jaso du.

Kirmen Uribe: Lagun bat 10.10.2011

Batzuetan hobeto jakin beharko genuke lagunak aukeratzen, ezta? Atal laburra dugu hau, baina oso-oso berezia: Kirmen Uriberen poema bat, Oihenart Garai gaztearen ahotsean.

Susan Glaspell: Bere parekoen epaimahaia 02.10.2011

Dickson Countyn hilketa bat gertatu da. Wright jauna hilda agertu da ohean. Bost pertsona bildu dira hilketa gertatu den etxean frogak biltzeko. Hiru gizon (fiskala, sheriffa eta gorpua aurkitu duen baserritarra) eta bi emakume (gizonetako biren emazteak). Wright andrea, hildakoaren alarguna, ez dago bertan, atxilotuta baitago hilketaren susmopean. Hala ere, bere historia utzi du idatzita sukaldek...

Francis Cott Fitzgerald: Gozoki 26.09.2011

Hegoaldeko istorio bat da hau; Lily of Tarleton hiri txikia du gertaleku, Georgian. Han bizi da Jim Powell, “Gozoki”, bizitza osoa alferra izan aditza jokatzen eman duen gizona. Apirileko ilunabar batez, alkoholez blaituriko festa batean, dado jokoan irabazi eta bere patuaren aurrean jaikitzera eramango duen bizipen txundigarri bat izango du baina luze gabe, egunak argitu eta berehala, eguzki bero...

Indalezio Bizkarrondo, “Bilintx”: Olerki hautatuak 18.09.2011

Gaur Xerezade erromantiko jarri da, eta nor hobea amodioaz eta desamodioaz berba egiteko, gure bertsolari eta poetarik goxoena, sentikorrena baino? Bizitzak gogor hartu zuen Bilintx, baina berak irribarrez eta burla ttantta batez egin zion aurre, eta are gehiago: transgresore galanta izan zen, barrenak izan baitzituen bere kaleko hizkeran euskaldunen aurrera agertzeko amodioa gora-gora aldarrikatz...

Hans Christian Andersen: Urretxindorra 12.09.2011

Bazen Txinan, enperadorearen hirian, guztiak liluraturik uzten zituen altxor preziatu bat. Ez zuen urrearen distirarik, ezta harribitxienik ere, baina haren ospea munduko bazter guztietara hedatu zen. Jakintsuek hainbat liburu idatzi zuten hartaz eta olerkariek poemarik ederrenak egin zizkioten. Hain zen miresgarria, ezen Heriok berak ere, txunditurik, amore eman baitzuen haren aurrean. Ez al duzu...

Sojourner Truth (Frances Gage-ren bidez): Ez naiz emakumea ala? 04.09.2011

Akron, Ohio, 1851. Emakumeen Eskubideei buruzko Biltzarra. Hizlari eta entzuleak eliza batean bilduta daude, eta elizgizon piloa sartu dira aretoan kongresua lehertzera. Beren autoritate erlijiosoaz eta burla haizezko hitzez eraso gogorraren pean dauzkate sufragistak. Halako batez Sojourner Truth, emakume beltz esklabo ohia, mintzalekura hurbildu da hitza eskatzeko… Frances Gage andre zuriak...

Guy de Maupassant: Menuet / Gaua 25.07.2011

“Menuet” Gizon batek, ustez bakarrik, atseden hartzen du Pariseko parke lasai batean. Berehala ohartzen da, ordea, ez dela leku hartara joaten den bakarra eta egun baten, aguretxo berezi batekin eta haren emaztearekin egiten du topo. Haiek erakutsiko diote zein den “dantzen erregina, eta erreginen dantza”. “Gaua” Gau epela Parisen. Kafetegiak distiratan daude; barrez, pasea...

Malcolm X: Botoa edo bala (2/2) 18.07.2011

Malcolm Xen ustez, Estatu Batuetako demokrazia ez da benetakoa. Hori dela eta, eskubide zibilen alde borrokatu beharrean, giza eskubideen alde borrokatu behar da. (Bi zatitan eman dugu hitzaldi hau, eta hauxe da bigarrena).

Listen to the Xerezaderen Artxiboa podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.