Ainhoa Llona
Lau Haizetara
Magazine honetan danetarikoa topauko dozue, informazinorako eta entretenimendurako. Era guztietako alkarrizketak: aktualidadekoak eta han hor hemenkako gai ezbardinen ganekoak, Bizkaian zeharrekoak, kultura arlokoak…Lehenengo sektoreari eskeinitako tarte bereziak emitiduten dira magazine honetan: Garoa (baserri mundua), Kresala (arrantza mundua). Bestekako tarte bereziak be bai: eliz gaiak, Euskal Herriko Unibertsidadea eta abar. Kolaboratzaileek be gai interesgarriak jorratzen ditue astetero: Edorta Unamuno (Urdaibai Bird Center), Agus Barandiaran (munduan zeharreko folk musikea), Euskera hob...
No dejes de visitar la web del podcast y apoyar a su creador: bizkaiairratia.eus
Autor
Ainhoa Llona
Categoría
Web del podcast
Último episodio
11 de nov. de 2026
¿Dónde escuchar?
Podcasts en la app Replaio Radio Muy prontoLos podcasts llegarán muy pronto a la app. Instálala ahora y sé el primero en descubrir una forma totalmente nueva de vivir los podcasts
Episodios
Caritas Bizkaiak ohartarazo dau etxebizitza duina lortzea gero eta gatxagoa dala 11.11.2026 0:05
Caritas Bizkaiak 70 urte bete dauz , eta joan dan astean urteurren hori ospatzeko ekitaldi berezia egin eban Bilboko Euskalduna jauregian. Mila pertsona inguru batu ziran bertan, erakundearen ibilbidea gogoratu eta etorkizuneko erronkei begiratzeko. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendaria k nabarmendu dauanez, urteurrena Bizkaiko gizarteari erakundearen lana ezagutarazoteko eta aurrera...
Gizarte-kohesinoa, alkarbizitza eta euskalduntzea arriskuan jartzen direla ziurtatu dabe 10.11.2026
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea k, ekitaldia egin eban astegoienean Andoain en. Herri horretan dagoan desoreka salatu dabe. Eskola publikoa eta kontzertatuaren arteko desorekaz ari gara. Plataforma honetatik azaldu dabenez, behar sozialak daukiezan ikasle edo familia ia guztiak eskola publikoan dagoz, baita atzerritar jatorriko ikasle gehienak be. Eskola-desoreka honek, Andoaingo gizarte-k...
Bermeo, Ondarroa eta Gernika-Lumon egingo dira geldialdiak 09.11.2026 0:04
Bizkaia Bike izeneko ekimen solidarioa egingo da astegoienean Bermeon , Ondarroan eta Gernika-Lumon . Matxitxako Txirrindulari Kirol Taldea eta Minbiziaren Aurkako Elkartea dira lasterketa solidario honen antolatzaileak. Aurtengoa, hirugarren martxa izango da. Orain arte, Bermeo eta Bilbo artean eta Bermeo eta Durango artean egin dabez. Minbizia bera ikusarazotea izan da helburu nagusia. 40-50 lag...
'Garena kontatzeko' leloa ardatz 06.11.2026
Durangaldeko Anboto aldizkariak 25 urte bete dauz. Zemendiaren 9an, urteurrena ospatzeko ekitaldia izango da Plateruena n. ' Garena kontatzek o' leloa aukeratu dabe eta lelo hau izango da ardatz urteurrena ospatzeko. 11 langile eta 28 banatzaile daukaz gaur egun Anboto aldizkariak. Durangaldeko 13 herritan banatzen da aldizkaria. 600 Anbotokide be badaukiez eta hamabi mila ale banatzen dabez aster...
Auzia oraindino instrukzio fasean dago, eta jazotakoaren inguruko informazinoa biltzen jarraitzen dabe 06.11.2026 0:01
Justizia Anderrentzat plataformeak helegitea aurkeztu dau Santurtziko Udal Gobernuak onartutako dekretuaren kontra, Anderren heriotzagaz lotutako polizia-operazioan parte hartu eben udaltzainen jarduna ikertzeko zabaldutako informazino-espedientearen harira. Amaiur Renteria plataformako kidea k Bizkaia Irratian azaldu dauenez, Udalak behin-behineko neurriak hartzeko eskumena dauka, prozedura judiz...
Egun osoko ekimena izango da, 10:00etatik 20:00etara 04.11.2026 0:19
Game Erauntsia alkartearen urteko hitzordu nagusia heltzear dago. Azkue Fundazioaren babesagaz, Jokoteknia Bideojokoen IX. Euskal Jardunaldia zemendiaren 7an egingo dabe, Bilboko La Perrera espazioan. Egun osoko ekimena izango da, 10:00etatik 20:00etara. 2026ko edizinoa orain arteko handiena izango da. Ohiko hitzaldi eta mahai inguruez gain, Euskal Bideojokoen I. Azoka antolatuko da . Jokotekniak...
Bizimoduaren aldaketak arriskuan jarri dau ondare immaterialaren transmisinoa, eta ohitura asko ospakizun jakin batzuetara mugatu dira 02.11.2026
Labayru Fundazioak Busturiko eta Urdulizko ondare kulturala ezagutarazoteko ikus-entzunezko bi lan aurkeztu dauz, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan . Akaitze Kamiruaga fundazinoko zuzendaria k Lau Haizetara saioan azaldu dauenez, Urtaroen kresala. Busturiko Ondarearen Taupadak dokumentalak urtaroakaz lotutako ohiturak, ospakizunak eta kantuak batzen dauz ; Urdulizko lanbideen sidurriak batz...
Zemendiaren 3tik 8ra egingo da Zientzia Astea Barakaldon, Bilbon, Donostian eta Gasteizen 02.11.2026
EHUk Zientziaren Astearen XXVI. edizinoa inaugurauko dau bihar, zemendiak 3, Zientzia eta Artea lelopean. Hilaren 8ra bitartean, ia berrehun ekitaldi antolatu dabez Barakaldon, Bilbon, Donostian eta Gasteizen , zientzia herritarrengana hurreratzeko, eta ikerketea eta artea alkartzeko. Aurten , ganera, inklusinoari arreta berezia eskainiko jako : dibertsidade funtzionala edo kognitiboa daukien pert...
Latxa euskal adimen artifizialean oinarritutako lehen aplikazinoa da 30.10.2026 0:06
PUNTUEUS Fundazioak BAAI.EUS aurkeztu dau , webgune profesionalak sortzeko prozesua errazten dauan tresna digital barria . Adimen artifizialaren laguntzaz, programazino-ezagutzarik izan barik, webguneak sortu, editau eta argitaratzeko aukerea eskaintzen dau. Egitasmoaren berezitasun nagusietako bat da HITZ zentroak garatutako Latxa Euskal Adimen Artifiziala aplikazino praktiko baten txertatu dabel...
GAUDE alkarteak jasoko dau Leioako Eguneko saria 28.10.2026
Leioak 500 urte bete dauz , eta urteurren berezi hori ospatzeko, Udalak hainbat ekitaldi antolatu dauz urriaren 30erako eta 31rako . Leioa Egunean, barikuan, herriko alkarteak omenduko dabez Artatza jauregian, eta GAUDE alkarteak jasoko dau Leioa Eguneko saria. Zapatuan, barriz, herritarrak izango dira protagonista, Leioaren iragana, oraina eta etorkizuna, musikearen, dantzearen eta herri-ekimenen...
Bertoko produktuak eta baserritarren lana, Gernikako astelehenetako azokearen ardatz nagusiak 26.10.2026 0:13
Gernikako astelehenetako Merkadu plazak bertoko baserritarren produktuak erosteko aukera eskaintzen dau, baina plazearen ohiko jardunak erronka nabarmenak daukaz: besteak beste, baserriko produktuak saltzen dabezan postuak gitxitzea, eta belaunaldi barrien parte-hartzea urria izatea. Edorta Unamuno Lau Haizetarako kolaboratzailea k astero azokearen barri emoten deusku, eta gaur, Gernikako Urriko A...
Jon Abril Olaetxearen lekukoa hartu dau Etxebarriak 24.10.2026
Maddi Etxebarria Bilbao da Elhuyarreko koordinatzaile barria . Elhuyar fundazioaren patronatuak urriaren 21ean izentau eban, aho batez, eta Jon Abrilen lekukoa hartuko dau. Etxebarriak ibilbide luzea egin dau ibilbidean: 1999tik da Elhuyarreko kidea, koordinazino-lanetan aritu da eta zuzendaritzako kidea be izan da. Azken urteotan, euskerearen alorreko aholkularitzan jardun dau. Ardura barria ilus...
Ikastolen Elkartearen laguntzeagaz eta alkarlanagaz sortu dau 21.10.2026 0:11
Durangoko Azokak, Ikastolen Elkarteagaz alkarlanean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteakaz ikastetxeetan lantzeko BADA! unidade didaktikoa prestau dau. Proposamena baliatuz, ikasleek Durangoko Azoka sakonago ezagutzeko eta euskal kulturan murgiltzeko aukera izango dabe, jolasaren eta hausnarketearen bidez, eta euren herriko edo inguruko testuingurutik abiatuta. Unidade didaktikoak hamar jarduera batz...
Bisita gidatuak, ibilbide interpretatiboak, landa eta itsas munduagaz lotutako esperientziak, topaketak, dastaketak... antolatu dira 20.10.2026 0:06
Lea Artibai eskualdea Leartibai Bertotik ekimena ren edizino barri bat ospatzen dabil. Tokiko produktuak, bertako ekoizleen lana eta lurraldearen aberastasun kulturala, historikoa eta naturala balioan jartzea da ekimenaren helburua. Leartibai Fundazioak antolatuta, aurtengo edizinoak, zortzigarrenak, izena eta eskaintza barriztu dauz, eskualdeko herritarrei zein bisitariei bertako ondarea eta nort...
Proiektuak Euskal Herria eta Gambia lotu gura dauz futbolaren bitartez 20.10.2026
Ander Azkarai forutarrak Gambiako Lehoiak proiektua sortu eban 2024ko irailean, Alpicat Solidari erakundeagaz batera, Baja Kundan (Gambia) egindako boluntariotza-egonaldi baten ondoren. Urte horretan, Katalunian fisioterapia ikasketak egiten ebazan bitartean, Azkaraik praktikak egin ebazan hiru astez Afrikako herrialdean. Bertan San Mamés United Academy taldearen barri izan eban. Harrituta geratu...
Ekitaldiak zestapunta, musikea eta bertsolaritzea batuko dauz, Bilboko musikagileak kirol horren zabalkundean egindako ekarpena eskertzeko 16.10.2026
Kepa Junkera musikariari omenaldia egingo deutsie bihar, urriaren 17an, Markina-Xemeingo Uni frontoian . Ekitaldiak zestapunta, musikea eta bertsolaritzea batuko dauz , Bilboko musikagileak kirol horren zabalkundean egindako ekarpena eskertzeko. Eguerdiko hamabietan hasiko da, Bizkaiko Zestapunta txapelketako partidu bategaz, eta trikitilariak, txistulariak, pandero-joleak, dantzariak eta bertsola...
Familiek bertoko produktuak erabili eta umeei elikadura osasungarria erakutsi gura deutsie 15.10.2026 0:02
Berango-Merana eskolako guraso alkarteak Elikadura Iraunkorraren Astea antolatu dau , elikadura osasungarria sustatzeko eta eskolan sukalde propioa izateko aldarrikapena indartzeko. Izan be, eskaerea behin baino gehiagotan onartu arren, proiektua ez da gauzatu. Maritxu Arroyo guraso alkarteko kideak azaldu dauenez, helburua ez da janaria bertan prestatzea bakarrik; jantokia espazio pedagogiko bihu...
Ekintzaile izateko prestutasuna handitzen dabil, batez be, gazteen artean 15.10.2026 0:06
Euskadiko ekintzailetzak goranzko joerari eusten deutso azken urteotan, baina Espainiako eta Europako batez bestekoaren azpitik dago hondino . Halan azaldu dau Iñaki Peña Euskal Ekintzailetzaren Behatokiko kideak Lau Haizetara irratsaioan . Ekintzaile izateko prestutasuna handitzen doa, batez be gazteen artean, baina genero-arrakalak eta porrot egiteko bildurrak oztopo izaten jarraitzen dabe. Peña...
500.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu lehen urtean 13.10.2026 0:01
Elhuyar Zientzia euskarazko hedabide digitala k urtebete bete dau, eta ordutik komunikazino zientifikoko proiektu sendo lez finkatu da. Len urte honetan 500.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu . Garazi Andonegi atariko arduradunak balantze positiboa egin dau, zientzia eta teknologia euskaraz gizartera hurbiltzeko helburuagaz. Osasuna da erabiltzaileen artean interes gehien pizten dauan gaia,...
Erakusketearen ardatzak baserriko lanak, garai bateko lanabesak eta belaunaldiz belaunaldi transmitidu diran berbak eta ezagutzak dira 11.10.2026 0:04
Baserriko lanak, garai bateji lanabesak eta belaunaldiz belaunaldi transmitidutako berbak eta ezagutzak dira Galdakaoko Torrezabal kultur etxean ikusgai dagoan Baserriko lanen eta lan-tresnen izena eta izana erakusketea ren ardatzak. Gorane Intxaurraga k atondu dau erakusketea, bere etxean gordetako tresnak eta inguruko beste baserri batzuetatik batutako piezak bilduz. Europako Ondarearen jardunal...
Arrazakeria eta xenofobia dira gorroto-delituen motibazino nagusiak Euskadin 10.10.2026 0:02
Aurreiritziek, arbuioak edo etsaitasunak eraginda, desbardintzat hartzen diran pertsonen edo kolektiboen kontrako delitu-jokabideak dira gorroto-delituak . Delitu honeek bere horretan jarraitzen dabe Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak argitaratutako azken txostenak erakusten dauzan datuen arabera. 2025ean %18 murriztu ziran Ertzaintzak gorroto-delitutzat erregistrau ebazan intzidentzi...
'Kuba: blokeo genozida gelditu!' lelopean ospatuko da 'Kuba Eguna' 09.10.2026 24:03
Urriaren 10ean, zapatuan, Kuba Eguna ospatuko da Bilboko Errekalde auzoan. Euskadi-Cuba alkarteak antolatuta ko jardunaldiak, 'Kuba: blokeo genozida gelditu!' izango dau lelotzat , eta Kubako gaur egungo egoerearen inguruko kontzientzia zabaltzea eta alkartasuna bideratzea izango dira helburu nagusiak. Tony Merlan Euskadi-Cuba alkarteko kidea k Bizkaia Irratian adierazo dauanez, gaur egun oso gatz...
Atzerritartasun, Harrera eta Integrazino Zuzenbidearen gaineko Kongresua Euskalduna Jauregian 08.10.2026
Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Ongizate eta Erronka Demografikoko sailburuordeak integrazinoan ipini dau fokoa, beragaz eukitako kontualdian. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailak antolatuta, Atzerritartasun Harrera eta Integrazino Zuzenbidearen Nazilnoareteko I. kongresua egiten dabilz Euskalduna Jauregian. Legarretak esan deusku migratzaileei harrera ona eta egokia egitea o...
10,8 milioi euroko abal publikoak emon dira, 82,9 milioi euro mobilizatuz hipoteka-maileguetara 02.10.2026 0:24
Eusko Jaurlaritzako GazteAval programak 474 gazteri lagundu deutso lehen etxebizitza erosten . Guztira, 10,8 milioi euroko abal publikoak emon dira , eta horri esker, 82,9 milioi euro mobilizatu dira hipoteka-maileguetan . Programak gazteen emantzipazinoa erraztea dau helburu , etxebizitza erosteko behar dan aurrezkiaren oztopoa gainditzen lagunduta. Izan be, Jaurlaritzaren arabera, etxebizitza ba...
Berbaldiak, ikasleakaz topaketak, bertsoak, Naukas saioak, umeentzako tailerrak... izango dira 28.09.2026 0:12
Passion for Knowledge (P4K) Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak antolatzen dauan nazinoarteko zientzia jaialdia da. Irailaren 28tik urriaren 3ra seigarren edizinoa egingo da Bilbon eta Donostian . Jaialdiak sei Nobel saridun, bost Asturiasko Printzesa saridun eta nazinoarteko beste izen handi batzuk alkartuko dauz, helburu honeekaz: ezagutza herritarrei hurreratzea, pentsamendu k...
Podcasts similares
Replaio no es editor de podcasts; los nombres de los programas, las portadas y el audio pertenecen a sus autores y se distribuyen a través de canales RSS públicos