Ainhoa Llona
Lau Haizetara
Magazine honetan danetarikoa topauko dozue, informazinorako eta entretenimendurako. Era guztietako alkarrizketak: aktualidadekoak eta han hor hemenkako gai ezbardinen ganekoak, Bizkaian zeharrekoak, kultura arlokoak…Lehenengo sektoreari eskeinitako tarte bereziak emitiduten dira magazine honetan: Garoa (baserri mundua), Kresala (arrantza mundua). Bestekako tarte bereziak be bai: eliz gaiak, Euskal Herriko Unibertsidadea eta abar. Kolaboratzaileek be gai interesgarriak jorratzen ditue astetero: Edorta Unamuno (Urdaibai Bird Center), Agus Barandiaran (munduan zeharreko folk musikea), Euskera hob...
Koniecznie odwiedź stronę podcastu i wesprzyj twórcę: bizkaiairratia.eus
Gdzie słuchać?
Podcasty w aplikacji Replaio Radio Już wkrótcePodcasty trafią do aplikacji już wkrótce. Zainstaluj teraz i jako pierwszy zobacz nowe podejście do podcastów
Odcinki
Jon Abril Olaetxearen lekukoa hartu dau Etxebarriak 24.10.2026
Maddi Etxebarria Bilbao da Elhuyarreko koordinatzaile barria . Elhuyar fundazioaren patronatuak urriaren 21ean izentau eban, aho batez, eta Jon Abrilen lekukoa hartuko dau. Etxebarriak ibilbide luzea egin dau ibilbidean: 1999tik da Elhuyarreko kidea, koordinazino-lanetan aritu da eta zuzendaritzako kidea be izan da. Azken urteotan, euskerearen alorreko aholkularitzan jardun dau. Ardura barria ilus...
Ikastolen Elkartearen laguntzeagaz eta alkarlanagaz sortu dau 21.10.2026 0:11
Durangoko Azokak, Ikastolen Elkarteagaz alkarlanean, 12 eta 17 urte bitarteko gazteakaz ikastetxeetan lantzeko BADA! unidade didaktikoa prestau dau. Proposamena baliatuz, ikasleek Durangoko Azoka sakonago ezagutzeko eta euskal kulturan murgiltzeko aukera izango dabe, jolasaren eta hausnarketearen bidez, eta euren herriko edo inguruko testuingurutik abiatuta. Unidade didaktikoak hamar jarduera batz...
Bisita gidatuak, ibilbide interpretatiboak, landa eta itsas munduagaz lotutako esperientziak, topaketak, dastaketak... antolatu dira 20.10.2026 0:06
Lea Artibai eskualdea Leartibai Bertotik ekimena ren edizino barri bat ospatzen dabil. Tokiko produktuak, bertako ekoizleen lana eta lurraldearen aberastasun kulturala, historikoa eta naturala balioan jartzea da ekimenaren helburua. Leartibai Fundazioak antolatuta, aurtengo edizinoak, zortzigarrenak, izena eta eskaintza barriztu dauz, eskualdeko herritarrei zein bisitariei bertako ondarea eta nort...
Proiektuak Euskal Herria eta Gambia lotu gura dauz futbolaren bitartez 20.10.2026
Ander Azkarai forutarrak Gambiako Lehoiak proiektua sortu eban 2024ko irailean, Alpicat Solidari erakundeagaz batera, Baja Kundan (Gambia) egindako boluntariotza-egonaldi baten ondoren. Urte horretan, Katalunian fisioterapia ikasketak egiten ebazan bitartean, Azkaraik praktikak egin ebazan hiru astez Afrikako herrialdean. Bertan San Mamés United Academy taldearen barri izan eban. Harrituta geratu...
Ekitaldiak zestapunta, musikea eta bertsolaritzea batuko dauz, Bilboko musikagileak kirol horren zabalkundean egindako ekarpena eskertzeko 16.10.2026
Kepa Junkera musikariari omenaldia egingo deutsie bihar, urriaren 17an, Markina-Xemeingo Uni frontoian . Ekitaldiak zestapunta, musikea eta bertsolaritzea batuko dauz , Bilboko musikagileak kirol horren zabalkundean egindako ekarpena eskertzeko. Eguerdiko hamabietan hasiko da, Bizkaiko Zestapunta txapelketako partidu bategaz, eta trikitilariak, txistulariak, pandero-joleak, dantzariak eta bertsola...
Familiek bertoko produktuak erabili eta umeei elikadura osasungarria erakutsi gura deutsie 15.10.2026 0:02
Berango-Merana eskolako guraso alkarteak Elikadura Iraunkorraren Astea antolatu dau , elikadura osasungarria sustatzeko eta eskolan sukalde propioa izateko aldarrikapena indartzeko. Izan be, eskaerea behin baino gehiagotan onartu arren, proiektua ez da gauzatu. Maritxu Arroyo guraso alkarteko kideak azaldu dauenez, helburua ez da janaria bertan prestatzea bakarrik; jantokia espazio pedagogiko bihu...
Ekintzaile izateko prestutasuna handitzen dabil, batez be, gazteen artean 15.10.2026 0:06
Euskadiko ekintzailetzak goranzko joerari eusten deutso azken urteotan, baina Espainiako eta Europako batez bestekoaren azpitik dago hondino . Halan azaldu dau Iñaki Peña Euskal Ekintzailetzaren Behatokiko kideak Lau Haizetara irratsaioan . Ekintzaile izateko prestutasuna handitzen doa, batez be gazteen artean, baina genero-arrakalak eta porrot egiteko bildurrak oztopo izaten jarraitzen dabe. Peña...
500.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu lehen urtean 13.10.2026 0:01
Elhuyar Zientzia euskarazko hedabide digitala k urtebete bete dau, eta ordutik komunikazino zientifikoko proiektu sendo lez finkatu da. Len urte honetan 500.000 erabiltzaile baino gehiago izan ditu . Garazi Andonegi atariko arduradunak balantze positiboa egin dau, zientzia eta teknologia euskaraz gizartera hurbiltzeko helburuagaz. Osasuna da erabiltzaileen artean interes gehien pizten dauan gaia,...
Erakusketearen ardatzak baserriko lanak, garai bateko lanabesak eta belaunaldiz belaunaldi transmitidu diran berbak eta ezagutzak dira 11.10.2026 0:04
Baserriko lanak, garai bateji lanabesak eta belaunaldiz belaunaldi transmitidutako berbak eta ezagutzak dira Galdakaoko Torrezabal kultur etxean ikusgai dagoan Baserriko lanen eta lan-tresnen izena eta izana erakusketea ren ardatzak. Gorane Intxaurraga k atondu dau erakusketea, bere etxean gordetako tresnak eta inguruko beste baserri batzuetatik batutako piezak bilduz. Europako Ondarearen jardunal...
Arrazakeria eta xenofobia dira gorroto-delituen motibazino nagusiak Euskadin 10.10.2026 0:02
Aurreiritziek, arbuioak edo etsaitasunak eraginda, desbardintzat hartzen diran pertsonen edo kolektiboen kontrako delitu-jokabideak dira gorroto-delituak . Delitu honeek bere horretan jarraitzen dabe Euskadin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak argitaratutako azken txostenak erakusten dauzan datuen arabera. 2025ean %18 murriztu ziran Ertzaintzak gorroto-delitutzat erregistrau ebazan intzidentzi...
'Kuba: blokeo genozida gelditu!' lelopean ospatuko da 'Kuba Eguna' 09.10.2026 24:03
Urriaren 10ean, zapatuan, Kuba Eguna ospatuko da Bilboko Errekalde auzoan. Euskadi-Cuba alkarteak antolatuta ko jardunaldiak, 'Kuba: blokeo genozida gelditu!' izango dau lelotzat , eta Kubako gaur egungo egoerearen inguruko kontzientzia zabaltzea eta alkartasuna bideratzea izango dira helburu nagusiak. Tony Merlan Euskadi-Cuba alkarteko kidea k Bizkaia Irratian adierazo dauanez, gaur egun oso gatz...
Atzerritartasun, Harrera eta Integrazino Zuzenbidearen gaineko Kongresua Euskalduna Jauregian 08.10.2026
Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Ongizate eta Erronka Demografikoko sailburuordeak integrazinoan ipini dau fokoa, beragaz eukitako kontualdian. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailak antolatuta, Atzerritartasun Harrera eta Integrazino Zuzenbidearen Nazilnoareteko I. kongresua egiten dabilz Euskalduna Jauregian. Legarretak esan deusku migratzaileei harrera ona eta egokia egitea o...
10,8 milioi euroko abal publikoak emon dira, 82,9 milioi euro mobilizatuz hipoteka-maileguetara 02.10.2026 0:24
Eusko Jaurlaritzako GazteAval programak 474 gazteri lagundu deutso lehen etxebizitza erosten . Guztira, 10,8 milioi euroko abal publikoak emon dira , eta horri esker, 82,9 milioi euro mobilizatu dira hipoteka-maileguetan . Programak gazteen emantzipazinoa erraztea dau helburu , etxebizitza erosteko behar dan aurrezkiaren oztopoa gainditzen lagunduta. Izan be, Jaurlaritzaren arabera, etxebizitza ba...
Berbaldiak, ikasleakaz topaketak, bertsoak, Naukas saioak, umeentzako tailerrak... izango dira 28.09.2026 0:12
Passion for Knowledge (P4K) Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak antolatzen dauan nazinoarteko zientzia jaialdia da. Irailaren 28tik urriaren 3ra seigarren edizinoa egingo da Bilbon eta Donostian . Jaialdiak sei Nobel saridun, bost Asturiasko Printzesa saridun eta nazinoarteko beste izen handi batzuk alkartuko dauz, helburu honeekaz: ezagutza herritarrei hurreratzea, pentsamendu k...
Panarra okindegian hainbat ogi mota egiten dabez, baita pastelak eta gozogintza be 24.09.2026 0:13
Arrazolako Panarra okindegia Espainiako Estatuko 50 okindegi onenen artean aukeratu dabe , Bilbo n egin dan Global Bakery Forum topaketa ren barruan. Txapelketearen prozesua maiatzean hasi zan. Partehartzaileek ogi bi aurkeztu ebezan, barra bat eta ogi borobil bat. Epaimahaiko kideek aurkeztutako ogi guztien hamar ezaugarri ebaluau ebezan: besteak beste, ogiaren itxura, usaina, mamia eta zaporea....
75 urteko ibilbidea ospatzeko ekimen berezia izango da 23.09.2026 0:02
Arratiako Korua k Vienara joango da astegoien honetan, Austriako uriburuan kantetako. 75 urteko ibilbidea ospatzeko ekimen berezia izango da, eta 40 lagun inguruk osatutako taldeak Vienako katedralean abestuko dau meza nagusian. Arratiako Koruak euskal errepertorioa eroango dau, eta Agate Deunaren koplak kantauko dauz. Arratiako Koruak 75 urte bete dauz aurten, eta belaunaldiz belaunaldi transmiti...
Aurten gazteek protagonismo berezia izango dabe, ekitaldiaren antolakuntzan eta prestakuntzan 23.09.2026 0:01
Durangon izango da zapatuan Bilboko Eleizbarrutiaren Goazen 2026 ekitaldia. Bizkaiko parrokia, mugimendu, alkarte eta beste errealidade batzuetako mila lagun inguruk hartuko dabe part e. 'Alkartuta' da aurtengo leloa, eta gazteek protagonismo berezia izango dabe, ez bakarrik parte-hartzaile moduan, baita ekitaldiaren antolakuntzan eta prestakuntzan be. Maria Manrique Bilboko Eleizbarrutiko nerabez...
Ituren, Zubieta, Aurtiz eta Arantzan filmatu dabe lana, joaldunen inguruan 22.09.2026 0:01
Ekaitz Bertiz sunbildarra ren Joare tte laburmetraia Donostiako 74. Zinemaldia n proiektatu da, Kimuak 2026 programak aukeratutako lanen saioaren barruan . Bigarren urtez jarraian hautatu dabe Bertizen lan bat Kimuak katalogorako, igaz Erreka zoko hortan lanagaz egin lez. Bertizen bigarren laburmetraia Ituren, Zubieta, Aurtiz eta Arantzan filmatu dabe, joaldunen inguruan . Aiara izeneko neskato b...
Palestinara egindako bidaian bizitakoa eta Al Kamandjati alkarteak egiten dauen lana jasotzen dau proiektuak 21.09.2026 0:01
Iñaki Lagos eta Luis Artola Bilboko Musika Kontserbatorioko irakasleak 2026ko zezeilean joan ziran Ramallarah-ra , palestinar ume eta gazteakaz lan egiten dauan Al Kamandjâti alkartearen lana ezagutzeko . Musikearen bidez , kulturari eta identidadeari eustea eta umeei itxaropena eskaintzea da proiektu honen helburua . Iñaki Lagos eta Luis Artola irakasleek Lau Haizetara saioan azaldu dabenez, bert...
Zapatura bitartean bertako merkatariek euren produktuak kalera atarako dabez 17.09.2026 0:01
Guztira, ehun bat komertziok hartuko dabe parte ekimenean, eta arropa, oinetakoak, bitxiak, gastronomia eta beste hainbat produktu topau ahal izango dira, deskontuakaz. Zazpikaleetako Merkatarien Alkarteko zuzendari Janire Torvisco k azaldu dauenez, kanpaina honeek urtean bitan egiten dabez, eta merkatarientzat hiru egun garrantzitsu dira. Izan be, dendak kalera atarateak bezeroak gerturatzeko auk...
Euskal Herriko hainbat esperientzia zuzenean ezagutuko dabez 16.09.2026 0:09
Garabidek irailaren 18an jarriko dau martxan Hizkuntzak Bizibarritzeko IV. Formakuntza programea. Mundu mailako hamar hizkuntza-komunidadetako hamaika aktibista izango dira aurtengo edizinoan. Gehienak Ertamerikako, Hego Amerikako eta Afrikakoak dira. Besteak beste, kitxua, guarania, maputxea, bubia, nasa... hizkuntzen ordezkariak. Formazinoan hizkuntza soziologiaren oinarriak eta hizkuntzak bizib...
Jata-Ondo Landa Garapen alkarteak antolatzen dau programea 15.09.2026 0:13
Familia artean egiteko moduko bisita gidatuak dira , eta astegoien honetan hasi ko dira, Maruri-Jataben, 'Historioak Jataren azpian' izeneko ibilbideagaz . Ondoren, Urdulizen, Gamiz-Fikan, Lemoizen, Fruizen, Gatikan eta Meñakan be egingo dira bisitak. H erri bakotxaren historia, paisaia eta ondarea ezagutzeko aukerea egongo da. Baita bertako baserriak eta ekoizpen guneak be. Programak tokiko ekoiz...
Durangaldeko bertso eskolea da antolatzailea 15.09.2026
Omenaldia eskainiko deutse zapatu honetan Iurretan Juan Mari Areitio bertsolaria ri. Durangaldeko bertso eskolea k antolatu dau Abadiñoko bertsolariaren aldeko omenaldia. Juan Mari Areitio Iurretan bizi da, baina izatez Abadiñokoa da. Gazte zala, bere kabuz hasi zan bertsotan. Kantetea gustokoa ebala esan deusku. Irratitik entzun ebazan lehenengoz Txirrita, Uztapide, Basarri edo Lasarte. 18 urte e...
Martinen hurrengo lanean mediku bat izango da protagonistea eta Lekeition kokatuko da istorioa 14.09.2026 0:01
Ibon Martin idazlearen Arima Beltz eleberria aurkeztu da, igaz argitaratutako Alma Negra lanaren euskerazko bertsinoa. Harrera oso ona izan dau Ane Cestero protagonistea dauan lan honek be. Azken lau eleberrietako protagonistea da Cestero. Oraingo honetan be, Aiora Jaka Irizar rek euskeratu dau Ibon Martinen eleberria. Gaur esan deuskunez, euskeraz idaztea gurako leuke berak. Meatzaldean oraingoan...
Bidean materiala, eguraldi aldaketak eta orientazinoa izan ebazan erronka nagusietako batzuk 14.09.2026 0:02
Iruñean hasi eban ibilpidea, eta Nafarroa, Aragoi eta Katalunia zeharkatu ondoren, Mediterraneoko itsasora heldu zan abuztuaren 25ean . Gazte bizkaitarrak ez eban prestakuntza fisiko berezirik egin erronkari aurre egiteko, baina crossfita eta mendira egindako ohiko urteerak lagungarri izan jakozan. 25 kiloko motxilagaz joan zan , eta bidean materiala, eguraldi aldaketak eta orientazinoa izan ebaz...
Podobne podcasty
Replaio nie jest wydawcą podcastów; nazwy audycji, okładki i audio należą do ich autorów i są rozpowszechniane przez publiczne kanały RSS