EITB Radio Televisión Pública Vasca

Zientzia

Society EU ↓ 209 episodes

Zientziaren esparru guztietara lotutako podcast edukiak.

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

www.eitb.eus

Latest episode

Dec 11, 2024

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Zentral Nuklearrak Ukrainan. Energia nuklearra. 05.03.2022

ENERGIA NUKLEARRAREN INGURUAN HITZ EGIN DU AITOR URRESTI, INGENIARI ETA EHU-KO IRAKASLEAK. ZEIN ARRISKU DU ZENTRAL NUKLEAR BATI ERASO EGITEAK? LAU ZENTRAL NUKLEAR DAUDE UKRAINAN. 15 ERREAKTORE GUZTIRA. UNE HONETAN ERRUSIAK BI ZENTRAL HARTU DITU MENDEAN UKRAINAN. ARMAGINTZA NUKLEARREN OSO AURRERATUTA DAGO ERRUSIA, URRESTIK ESAN DUENEZ. ESATARIA: NAGORE TELLERIA

Amaia Arregi: Karbono 14a, adina ezagutzeko isotopoa 02.03.2022

Zuhaitzen adina kalkulatzeko modu polit bat enborrean dituzten eraztunak zenbatzea da, baina ez du horrek beti balio, eta badago datazio sistema erabiliago bat izaki bizidunongan, karbono 14arena. Isotopo bat da karbono 14a, etengabe sortzen eta desintegratzen dena. Eta hain zuzen, hori garrantzitsua da datatzeko duen funtzioa ulertzeko. Xehetasunak, Amaia Arregi Donostia International Phisic Cent...

Arma nuklearren balizko txikizioa ulertzeko datu batzuk 02.03.2022

Errusiak Ukrainaren kontra abiatu duen gerraren testu inguruan, eta Putin egiten ari den erronka ikusita kalkulu matematikoak egin nahi izan ditu Eneko Axpek gerra kimikoak eragin dezaken txikizioa ulertzeko. Egun, bederatzi potentzien eskura hamar mila arma kimiko dagoela aurre ikusten da eta arma kimiko txikienak miloi erdi pertsona hil ditzakela. Hidrogenozko lehergailuak hamabost aldiz biderka...

Eltxoak eta ziber erasoak pertsonaren kontra 22.02.2022

Txikiak dira eltxoak baina ez horregatik eragin txikikikoak. Dengea, sukar horia edo eta dengea bezalako gaitzak garraiatzen dituzte eta gaitz horien ondorioz miloi bat inguru heriotza izaten dira urtero munduan. Whasington-eko unibertsitateko jakintsuak ikusi dute Aedes aeypti motako eltxoak, gorri, laranja eta beste zenbait koloreetara erakartzen dituela ikusmenak eta horrek eltxoaren kontrako b...

Amaia Arregi: Bizitzak soinua egiten du. Eta aurretik, zer entzuten zen? 20.02.2022

Soinua garenaren parte da. Bizitzak soinua egiten du. Baina lur planetan bizitza ez zen hasieratik izan. Zer entzuten zen orduan? Noiz hasi zen bizitzak eragindako soinua? Galdera horiei erantzunez hurbildu zaigu Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialaria eta komunikazio teknikaria. Berak argitu digu esaterako, Tirannosaurus Rex-ak benetan egiten zuen orroa ez dela filmeta...

Enborrak ibai eta itsasoak elikatuz 16.02.2022

Ibai ibilguneetan eta itsasoan egur zatiak eta enborrak egotea onura da bioaniztasunarentzat. Colorado-ko unibertsitatean munduko 315 ibai aztertuta ikusi dute urtean 5 miloi metro kubiko egur iristen dela itsasora. Animalia, eta mikro organismoentzat gordeleku, elikagai eta energía iturri dira, eta bioaniztasuna aberasten dute. Uxune Martinezek Zientzia eta Pazientzia podcastean azaldu du mende b...

Giza txiza erabili gabeko altxorra da eta etorkizuneko komunek ur asko aurreztu dezakete 16.02.2022

Giza txiza erabili gabeko altxorra da, eta etorkizunean komunek ur asko aurreztu dezakete Zientzia eta Pazientzia podcastaren atal honetan jaso dugun bezala.  Gizakion gernua, urik gabe, hodi berezietan eraman eta prozesatuz nekazal ongarri bihurtuko da. E Axpe-k zientzia eta pazientzian aipatu du Upsala-ko unibertsitatean giza txizaz egindako ikerketa.70 mila litro batu eta sistema hori erabiliz...

Idoia Mujika: Lo kuluxka baten miraria 12.02.2022

Aurkikuntza zientifikoen kontakizunetan merezi du bere tartea Miriam Menkin ikertzaileari gertatutakoak: 1944ko otsailean, zortzi hilabeteko alabak gau txar bat izan eta apenas lo egin gabe laborategira joan ostean Menkinek egin zuen lo kuluxkak ehunka mila bizitza sortzea ekarri du. Izan ere, In vitro bidezko ernalkuntza frogatu zuen. Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulg...

Tunel boka: Hare beltz eta Itsaskorreko hondartza bitxia Bizkaian 09.02.2022

Bizkaian kokatuta dago Tunel boka-ko hondartza, are beltz eta itsaskorreko hondartza izateak egiten du bitxia.  Horitik arrosara, hare berdeska edo beltz dirdiratsua. Ia kolore guztietako  hondartzak daude munduan. Zientzia eta pazientzia podkastean Uxune Martinez dibulgatzaileak azaldu digu tamainaz gainera, hondartza kokatuta dagoen lekuak eta konposizioak finkatzen dutela harearen mota. Getxo i...

Idoia Mujika: Emakumeak Zientzian, beharrezkoa den ekimena 06.02.2022

Zientzia mundua gizonena da oraindik. Bestelako aurreiritziak egon daitezkeen arren, emakumeen portzentajea nabarmen gutxitzen da ikerketa esparruan gora egin heinean. Otsailaren 11 Neska edo Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Eguna da, eta, egun horren harira, Emakumeak Zientzian zikloa antolatu da seigarren urtez. Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak a...

Zer da Aerotermia? Abantailak eta desabantailak 05.02.2022

ZER DA AEROTERMIA? ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK. AEROTERMIA, GEOTERMIA ETA HIDROTERMIA KATEGORIA BEREKO ENERGIA ITURRIAK DIRA. AEROTERMIAN, AIREA; GEOTERMIAN LURRA ETA HIDROTERMIAN, URA  ERABILTZEN DA. BEREZITASUNA DA, BEROA SORTZEAZ APARTE, HOTZA ERE SOR DEZAKETELA DA. HORRELA, NEGUAN ETXEA BEROTZEKO BALIOGARRIAK DIRA, ETA UDAN, ETXEA HOZTEKO.

Mayak antzindari: Oso aurretik joan ziren Matematikan, astrologian eta materialen zientzian 03.02.2022

Papera eta lengoaia aberatseko zibilizazioa izaki, Maia herriak, jakintza belaunaldiz belaunaldi pasatzeko bidea azkar egin zuen. Eneko Axpe-k Zientzia eta Pazientzia poscastean  azaldu duenez, Kristo ondorengo 300 eta 900 urteen artean, Matematika lantzen ari ziren. Baita eguzki eklipseak aurre ikusten eta planetak aztertzen ere . Kautxua, adibidez,  Kristo aurretik 1.600. urtean asmatu zuten eta...

Amaia Arregi: Zenbat pisatzen du itzalak? 30.01.2022

Zenbat pisatzen du itzalak? Galdera iradokitzaile batekin datorkigu gaur Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria.  Itzalak duen pisua jakiteko, ulertu behar du argiak presio bat egiten duela jotzen dituen objetuengan, esaterako, egunez eta gauez ez dugula berdin pisatzen (nahiz eta apenas hautematen den). Erradiazio presioa deritzo horri. Arreg...

Dinosauroak izan ziren Euskal Herrian ere 26.01.2022

Dinosauroak, musker erraldoiak lirateke grekerazko oinarrizko deitura hitzez-hitz itzuliko bagenu eta orain berrehun bat mila urte bizi izan ziren Lurra planetan. Espaziotik egun Yukatan penintsula kokatzen den lekuan erori zen meteorito baten ondorioz desagertu ziren eta dinosauroekin batera garaiko bizi diren beste ehuneko hirurogeita hamasei espezie ere, Eneko Axpek azaldu digunez. Aztarnak bad...

Amaia Arregi: Einsteinek arrazoi, denbora motelago doa espazioan 23.01.2022

Interstellar filmak erakusten duena aitzakia hartuta erlatibitatearen teoria azaldu digu Amaia Arregi DIPC-ko zientzialari eta komunikazio teknikariak. Einstein-ek duela mende pasa bete betean asmatu zuen. Abiadura eta grabitatea zenbat eta handiagoa, denbora orduan eta motelago igarotzen da. Alegia, espazioko zulo beltzen inguruan ordubete lurrean urteak ere izan litezke. Logikaren aurkakoa dirud...

Marea kolpean jaisten bada, Tsunamia dator!. Iragarlea da beti. 19.01.2022

Aurreikusteko zaila da Tsunamia, baina adi, marea bat batean eta kolpetik asko jaisten bada, izango du atzetik  Tsunamia edo olatu erraldoia. Zientzia eta Pazientzia podcastean Eneko Axpek azaltzen duenez hala gertatu zen 2004an Indiako itsasoan. 250 mila lagunetik gora hil zirela aurre ikusten da eta gehienak,  marearen bat batean nola jaitsi zen ikustera kostara hurbildu ziren pertsonak.  Histor...

Idoia Mujika: Sara Barja ikerlaria, hidrogenoa lortzea errazteko lanean 16.01.2022

Euskal Herrian egiten den ikerkuntzaz sarri hitz egin izan dugu Zientzia Gosarian, eta oraingoan adibide zehatz batekin etorri zaigu Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna. Lankide duen Sara Barja ikerlariak Europako ikerketa kontseiluaren 2,3 miloi euroko diru laguntza jaso du, Cosas izeneko proiektua garatzeko. Proiektu horren helburua hidrogenoa lortzeko p...

Maitasuna fisikaren begietatik 13.01.2022

Desira, erakarpena eta maitasuna, maitemintzean pertsonak izaten dituen hiru faseak dira. Biokimikaren ikuspegitik, pertsonak gustuko duen beste baten aurrean aipatutako hiru fase horiek garatzen ditu. Eneko Axpek, Zientzia eta pazientzian podcastean azaldu du nola gertatzen den prozesu kimiko hori: Estrogenoak, Testosterona, dopamina eta oxitozina dira besteak beste, sortzen diren eragile kimikoa...

Mendi kulunkaria 12.01.2022

Etxe orratzak eta zubiak bakarrik ez, Matterhorn edo Cervino mendia ere mugitu egiten da. Alpe-etako mendi hau aurrera eta atzera mugitzen da bi segundoz behin. Diapasoi baten eran, Iparretik Hegoaldera eta Ekialdetik Mendebalera. 4.478 metroko harkaitz piramidalari sentsoreak jarrita zientzialariek jakin dute mikrometro  bat eta nanometro baten arteko mugimendu ikus ezina duela. Haizearen eragine...

Menopausia eta amonaren hipotesia 11.01.2022

Ikerlari zenbaiten iritzirako, menopausia, espezieek aurrera egiteko abantaila ebolutiboa da eta ez desabantaila. Zientzia eta Pazientzia podcastean Uxune Martinez dibulgatzaileak George C. Williams biologo ebolutiboak  1957an garatu zuen Amonaren teoria azaldu digu. Hipotesi honen arabera, emakumearen kasuan bizitza osoan haurrak izaten segi ordez, gaitasun hori galdu eta zaintzaren bidez belauna...

Katuek begiak mantso mantso itxiz egiten dute barre 09.01.2022

Eguraldi iragarleak, oso lotiak eta ehiztari apartak izateaz gain, katuek badute beste abilezia bat ere, begiak baliatuz egiten dute barre. Eneko Axpek, Zientzialariek ikertu dituzten katuen inguruko bost  bitxikeria azaldu ditu Zientzia eta Pazientzia podcastean. Munduan bizi diren 300  milioi katuek, 33 animalia espezie ehizatu eta desagertu erazi dituzte. Harrapakari handiak dira . Eta aholku g...

Idoia Mujika: Urrea, unibertsoan ere bakana den elementua 09.01.2022

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna metal preziatu bat besapen etorri zaigu Zientzia Gosarira: urrea. Urrea elementu bakana da lur planetan baina ez lur planetan soilik, baita unibertsoan ere. Bakana, oso malgua eta aldi berean bere propietateei eusten dien metala da, marruskadurari aurre inork gutxi bezala egiten diona; izan hezetasunak, urak edo haizeare...

Nola aukeratu haurren bizkarrerako motxila egokia? 03.01.2022

Haurraren bizkarraren osasuna bermatzeko ikerketa egin dute Gaztela Leongo unibertsitateko ikerlari batzuk. Haien arabera, haurren giharretan bihurdurak edo lesioak saihestu behar dira. Horregatik, motxila edo bizkar-zakuek ez dute handiegiak izan behar ez eta astunegiak ere.  Ez da komenigarria, haurraren pisuaren ehuneko 10 edo 15 baina zama gehiago motxilan eramatea , bestela albo kalteak izan...

Entzumen absolutorako gaitasuna galdu du pertsonak 27.12.2021

Zientzia eta pazientzia podcastean, entzumen absolutuari buruz azalpenak eman dizkigu Uxune Martinez zientzia dibulgatzaileak. Egun, hamar mila pertsonatik bakarrak du gaitasun hori eta gehienetan musikarekiko dohain berezia duten pertsonak izan ohi dira, Mozart konposatzaile ezaguna kasu. Itxura guztien arabera, eboluzioaren poderioz galdu dugu beste animalia askok oraindik ere baduten entzumen a...

Amaia Arregi: Aurpegiko keinu eta imintzioak, unibertsalak al dira? 19.12.2021

Maskarapean ez da hain erraza ikusten baina oraingoan aurpegiko espresio, keinu eta imintzioen inguruan mintzatu zaigu Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria. Unibertsalak ote dira aurpegiko keinu eta imintzioak? Barrea, esaterako, modu berean irudikatzen ote dugu munduaren alde batean edo bestean? Horren erantzuna eman digu Arregik eta baita...

Listen to the Zientzia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.