Berria

New Yorkeko munduak

Society EU ↓ 100 episodes

Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

Author

Berria

Category

Society

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jun 8, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Zortea 08.06.2026

Nahiz eta New York Knicksen finalek arreta eta emozio handiagoa piztu, hasi da nabaritzen mundiala New Yorken: iragarkiak, trenak margotuta, eta sarrerak. Estreinako partidan Brasil eta Maroko ikusteko 1.700 dolar da merkeena. Eta finala 8.000. Presidenteak berak, ezohiko zentzu komunaren atake batean, esan du berak ez lukeela hainbeste diru ordainduko.

Fred 01.06.2026

Alokairu-eraikin batean bizi gara. Ehun urte baino gehiago ditu. 1914an eraiki zuten. Maiatzero berritzen dira alokairuak eta, ondorioz, bizilagunak ere bai. Guk zortzi urte daramatzagu eraikinean. Europarrak izaki, ez gara erraz etxez aldatzekoak. Behin gustuko etxea aurkituta, eta auzora eginez gero, bada zertarako aldatu?

Kirmen Jose 25.05.2026

Kafea eskatzera joaten naizen bakoitzean izena galdetzen didate kutxan. Errotulagailuarekin idazten dute kartoizko kikaran eta kafea prestatzen duenari pasatzen diote. Prest duenean, izenarekin deitzen du. Jose. Zeure buruari galdetuko diozu zergatik ez dudan Kirmen esaten, Jose baizik. Bada, Kirmen oso zaila egiten zaielako hemen. Letraz letra esan behar dut, akatsik egin ez dezaten.

Hi and by 18.05.2026

“Hi and bye”, kaixo eta agur, esaten zaie lagunekin egiten diren enkontru laburrei. Minutu batzuetan elkarri nola zauden kontatu, eta kito, beste bat arte. Badago hi and bye-rekin lotutako beste kontu bat ere. Kaletik oinez zoazela eta ezagun bat ikusiz gero, geratzeko astirik ez baduzu, nik “agur” esaten nuen, Euskal Herrian bezala. Eta aurrera egin. Baina alabak esan zida...

Siri eta Paul ginen 11.05.2026

Katie Kitamura idazleak elkarrizketatu zuen Siri Hustvedt Strand liburudendan. Hustvedtek Ghost Stories aurkezten zuen. Bertan kontatzen du Paul Auster senarraren heriotzak sortutako dolua. Berrogeita hiru urtez elkarrekin egon ondoren, duela bi urte hil zen. Ez dut erabiltzen “zendu” hitza, Sirik esan baitzuen “hil” erabili behar dela, ordezko hitzik gabe. Ingelesez pass a...

Judith Butler dela eta 04.05.2026

Judith Butler pentsalaria entzutera joan gara PEN World Voices literatura jaialdiko hasierako ekitaldira. Itzal handia hartu du Estatu Batuetan eta munduan, eta demokraziaz hitz egitera etorri da New Yorkera, Villageko eliza zahar batera. “Demokraziaz ari gara, baina demokrazia osorik ez dago hemen oraindik”, esanez hasi du hizketaldia.

Ke arteko eguna 27.04.2026

Ke arteko egunak deitzen zen Antxon Ezeizaren filma gogoangarria. Hainbat hamarkada beranduago, antzeko zerbait bizi izan dugu New Yorkeko Washington Square plazan.

Gerezi-loreak metroan 20.04.2026

New Yorkeko parkeetan asko dira loratzen diren arbolak. Udaberri oro, pare bat astez, parkeak lorez lehertzen dira, zelaietan eta adarretan hazten dira, zeru-lurretan. Gereziondoak, sagarrondoak eta bestelakoak, lore zuri, gorri, arrosa eta morez.

Ilargiaren bi aldeak 13.04.2026

Ostiralean etxean egon ginen, elkarrekin, Artemis ontziaren itzulera ikusten. Seme-alabak ere bai, NASAko irudiei begira. Egia esan, mundu guztia zegoen hari begira, duela mende erdi bezala. Katia Etxezarreta astronautaren hitzak etorri zitzaizkidan gogora. Euskal jatorriko ingeniari mexikar gazteak zortzi urte zituela igaro zuen muga. Ez zekien ingelesez, eta hasieran zailtasun handiak izan zitue...

New Yorken Korrika 30.03.2026

Hudson ibaiertzeko Little Island irlaren aurrean elkartu ginen New Yorkeko euskaldunak Korrika hiri handian egiteko. Ehunka lagun: ikasleak, zientzialariak, zerbitzariak, ingeniariak, kazetariak, aktibistak, sukaldariak, artistak. Little Island garai bateko Pier 54, 54. moilan, eraiki berri dute. Ametsetakoa dirudien irla bat da: parketxo bat, oinekin jotzeko piano bat, jolasak eta New Jersey alde...

Korrika urrunetik 23.03.2026

Korrikaren oihartzunak New Yorkera ere iritsi dira. Ostegun gauez familia osoa egon ginen Baxenafarroatik nola igarotzen zen online ikusten. Goizeko ordu txikiak ziren Euskal Herrian. Eta hala ere, jende andana ikusten zen euskararen alde lasterka. Kilometro bat eta gero beste bat, herri bat eta gero beste bat: harrapatu egiten zaitu Korrika internetetik ikusteak. Eta ohartu gabe, orduak pasatzen...

Etorbidea 16.03.2026

Bazterreko delian pasatzen dute droga. Handik igarotzen naiz goizero. Kanpoan zain taldetxo bat, gazteak, auzokoak. Bertara iritsi naizenean, hantxe zeuden gaur ere. Etorbideko aurreko espaloitik emakume bat hasi da agirika. Gurditxo bat du eskuetan. Harekin egiten du oinez. Taldeko gazte batek erantzun egin dio. —Zer egiten duzu gaur ere hor? —esan dio emakumeak. —Ez zaitut ezag...

Txanponak bi alde 09.03.2026

Gure aitaitak ez zuen sekula ulertu zergatik ez nuen derrigorrezko soldadutzara joan nahi. Eta are gutxiago horregatik kartzelara joateko prest nengoela. Berarentzat soldadutza askapen moduko bat izan zen. Joan den mendeko hogeiko hamarkadan, Ondarroatik, bere herritik, ateratzen zen lehen aldia izan zen.

Elizdorrearen ordua 02.03.2026

Goizero joaten naiz Columbia Unibertsitatera oinez. Hango liburutegian idazten dut. Hori da nire goizeko ohitura: gosaldu, etxea hustu, eta tipi-tapa egitea etxetik Columbiaraino, 37 kaleak zeharkatuz. Arratsaldean, literatura eskolak. Baina goiza idazteko dut.

Topa! 23.02.2026

Asteburuetan ardoa erosten dugu. Ostiral eta larunbat iluntzean edateko. Hemen ez dago hango poteo ohiturarik; asko jota taberna batean geratzen zara, bakar batean, edo etxean. Ardoa auzoko denda batean erosten dugu. Mundu osoko ardoak dituzte, gehienak organikoak edo jasangarriak. Europakoak asko, baita Euskal Herrikoak ere. Txakolinak arrakasta handia du eguraldiak hobera egiten duenean, eta neg...

Presidentearen eguna 16.02.2026

Gaur, otsailak 16 astelehena, Presidentearen Eguna da Estatu Batuetan. Jatorriz Washingtonen omenezkoa, gaur egun presidente guztiena. Ez dago horko inauterien arrastorik hemen; mozorroak Halloween egunean eta Gabon Zahar gauean janzten dira. Ez dago, beraz, garizuma aurreko ospakizunik. Soilik, hori, presidentearen eguna.

Aitaren erlojua 09.02.2026

Iluntzea da. Osteguna. Metroa beteta dator. Jendea lanetik atera eta etxera bidean. Bryant Parkeko geltokian gazte aldra bat sartu da trenera. Gehienak erdiko atetik. Bat bakarra hegalekotik. Bat-batean, taldekoak oihuka hasi dira, hegalekoa ezagutuko balute bezala. Txamarra garestia darama, modako betaurrekoak. Taldeko bi hurbildu zaizkio. Hasieran, agurtzera doazela ematen du. Baina mutila estut...

Altxorraren bila 02.02.2026

Ostiraletan apartamentuetako eraikinek birziklatzeko materialak ateratzen dituzte kalera: altzariak, kartoia eta papera poltsetan; beste batzuetan plastiko gogorrak, ontziak eta latak. Poltsak gardenak dira, kanpotik ikusten da barruan zer dagoen.

Pandemia berria? 26.01.2026

Galdera hori egin genion geure buruari Trader Joe’s supermerkatura iritsi, eta kanpoan ilara luzea ikusi genuenean. Eraikin osoari buelta ematen zion ilarak, pandemia sasoian bezala. Barrura sartzeko txanda iritsi zenean, ordea, erosle gutxi aurkitu genituen barruan. Ez zegoen jenderik, ez zegoelako janaririk. Apalategiak erdi hutsik zeuden. Arrazoia iganderako iragarritako ekaitza zen, hama...

Irakurketako lagun ezkutuak 19.01.2026

Gailuak eta burua betetzen dizkiguten hainbeste berri txarren artean, hona hemen bat ona. The New York Times-ek inkesta bat egin zuen galdetuz zertan hobetu zitekeen hiria. Erantzuna harrigarria izan da. Ez da izan segurtasun gehiago nahi dela, edo kaleak garbiagoak izatea. Erantzuna izan da: liburutegiak eta parkeak hobetzea. Diru gehiago jartzea horietan. Presaren eta bizimodu digitalaren g...

Gabonetako arbolen usaina 12.01.2026

Benetako arbola bat nahi zuen semeak, New Yorken Quebeceko baserritarrek kalean saltzen duten horietakoa. Esaten zidan plastikozko baten karbono arrastoa handiagoa dela, eta hobe dela berariaz hazitako bat, gero konposta egingo dena. Durangoko Gorrotxategi dendara joan ginen, baina han esan ziguten pinurik ez zitzaiela geratzen, denak saldu zirela. Nahi bagenuen, gorosti bat zeukatela, bizirik. Et...

Besteen gabonak 22.12.2025

Gabonetako giroa nabari da aireportuan: argiak, apainketa, Santa Claus eta bastoi erraldoiak. Musika ere Gabonetakoa da, kanta alaiak, familiako hitzorduak iragarriz. Beteta dago aireportua, eta ilara luzeak daude kontroletik pasatzeko. Pantailak dio 45 minutu egon beharko dugula zain. Urratsez urrats, lerroari jarraiki, bira eta berriro ilarara. Jendea nekatuta eta urduri dago, kontrola pasatzeko...

Julliardeko kantariak 15.12.2025

Juilliard da New Yorkeko musika eskolarik prestigiotsuena. Zaila da bertan sartzea, eta mundu osoko ikasleen guraria da han ikastea. Alabaren lagunik onenaren aitak bertan egiten du lan, opera kantarien irakaslea da, eta gonbidatu egin gaitu Gabon aurreko ikuskizunera. Gela batean gaude. Ez dago ikusle asko: irakasleak, opera munduko jendea, eta kantarien familiakoak.

Thomas Pynchon dabil solte 08.12.2025

Thomas Pynchon izango da, Don DeLillo eta Stephen Kingekin batera, AEBko literaturan idazlerik ikonikoena. Nobela postmodernoaren asmatzaileetako bat, are ikonikoago bihurtzen du haren irudi publikorik ia egon ez izana. Gaztetako hiru-lau argazki kenduta ez dago haren irudi gehiagorik. Inork ez daki zer itxura izango duen orain.

Hori da Patti Smith 01.12.2025

Beacon antzokira hurbildu gara Patti Smithen Horses diskoaren 50. urteurreneko ekitaldira. Horses da Smithen ibilbideko lanik bereziena, Van Morrisonen “Gloria” haren bertsio indartsua jasotzen duena. Eszenatokian diskoa grabatu zuten musikari berak zeuden: Smith bera, gitarra jotzailea eta bateria jotzailea. Gainontzeko biak, hilda.

Listen to the New Yorkeko munduak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.