EITB Radio Televisión Pública Vasca
Zientzia
Zientziaren esparru guztietara lotutako podcast edukiak.
Author
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Category
Podcast website
Latest episode
Dec 11, 2024
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
#20.- Lurdes Ondaro: Unibertso txikiak egiten ditugu, benetakoaren antzik ba ote duten 11.12.2024 12:05
Fiskikaria da Lurdes Ondaro Mallea, Kosmologia konputatzailean ikertzailea. Telebistan dokumentalak ikusiz sortu zitzaion horretarako jakin-mina. Karrera amaituta, DIPCen egonaldi bat egin, gustatu, eta sakontzen jarraitu du. Argitzeko, alderaketa egin digu: "Astrofisikan, astroei, zeruko objektuei begiratzen zaie, izarrei, zulo beltzei, galaxiei eta... Kosmologian, unibertsoa bere osotasunean ike...
#19.- Borja Ariztimuño: ''Hizkuntza ikergai oso konplexua da'' 13.11.2024 15:56
Euskal hizkuntzalaritzan eta filologian ikertzailea da Borja Ariztimuño (Tolosa, 1986). Euskara arkaikoari buruz egin du tesia, eta, gaur egun, doktoretza-ondoko ikertzaile kontratuarekin ari da ikertzen EHUn. Onartzen du prozedura batzuek antza handiagoa izan dezaketela zientzia aplikatuetan, letretako jakintza-arloetan baino, esperimentazioak ordea badu lekua bere ikerketa esparruan ere. Alor ba...
#18.- Maren Martinez de Rituerto: Kirola, pertsona guztientzat da errezeta ona 09.10.2024 16:06
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien (JFKZ) gradua, egin zuen Maren Martinez de Rituertok (Tolosa, 1998) eta ohikoaren kontra osasun arloan ari da lanean. Orain gutxi arte, soinketa irakasle edo entrenatzaile izateko irtenbbdea zuten ikasketa hauek, baina orain gutxi, nutrizionista edo psikologoen bezala, osasun arloan lan egiteko aukera zabaldu zaie. Marenek, betidanik lan egin nahi iza...
#17.- Oihane Cantero: Ikerketan beti dago aurrera segitzeko modua 11.09.2024 14:33
Adimen artifizialaren arloan lan egiten du Oihane Cantero Dominguezek, ikerlaria da "Orai" zentroan. Hizkuntza naturalaren prozesamenduaren goi-mailako ikerketa egiten du eta soluzio teknologikoetan espezializatuta dagoen Elhuyarren langunean. Informatikan, programazioa ikasten hasi zen eta gustatu egin zitzaion Hendaiarrari. Izan ere, "programatzeak beste logika bat dauka" eta horrek erakarri zue...
#16.- Unai Arregi: ''Doktoretzak ez du esan nahi balio batzuk dituzunik'' 04.07.2024 15:58
Unai Arregi, (Tolosa 1996) Fisikan doktoregaia da Milango Politekinikoko Fisikako sailan, Computational Electromagnetics Lab taldean. Nanoegitura dielektrikoen prozesu optiko ez-linealak aztertzen ditu tesian, metodo analitikoak eta numerikoak erabiliz. Unaik, Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitza ikasi zuen EHUn, "euskara hutsean" eta hori azpimarratzen die berarekin lan egiten d...
#15.- Olatz Ortega: ''Ez nazazu zapaldu'' proiektuaren garrantzia 12.06.2024 14:10
Biologoa da Olatz Ortega. Biologia, bizitzaren oinarria jotzen du berak, Ekotoxikologia berriz bizia salbatzeko metodoa. Horregatik bi aztergaiak batu ditu bere ikerketa eta ibilbide profesionalean, planetari kutsaduraren bidez eragiten diogun antsietatateari, ekoantsietateari, bakoitzak nola aurre egin dakiokegun aztertu eta bidea urratzen. "Bakoitzak ahal duen lekutik" egin dezakeenak onera ekar...
#36.- Elikadura eta dietak, noren mesedetan? 28.05.2024 31:41
Esaerak dio: Zer jan, hura izan. Askotan, ordea, ez dakigu zer komeni zaigun jatea, zer den guretzat eta ingurumenarentzat onena… Zalantza eta iradokizunak jaso dituztenez, denboraldiko azken atala elikadura eta dietari eskaini nahi izan diote Ana Galarraga Aiestaranek eta Olaitz Ochoa de Eribek. Izan ere, jaten dugunari buruzko kezka antzematen da, eta ez da harritzekoa elikagai-industriak eta g...
#35.- Lur eta Ilargi ahizpen harremana 14.05.2024 30:36
Lurra eta Ilargia batera jaio ziren, eta geroztik, harreman estua eta misterioz betea izan dute. Hipotesi zientifiko onartuenaren arabera, talka baten ondorioz sortu ziren. Hipotesi horrek azaltzen du, artean eguzki-sistema gazte eta berde zenean, eta gazte gehienak bezala, nahikoa kaotiko eta desordenatua, Marteren neurriko objektu batek, Teiak edo Teak, Eguzkiaren inguruan zebilen Lur protoplane...
#14.- Aissa Barbarin: ''Portua, zabortegi handi bat da'' 08.05.2024 15:53
Aixa Barbarin López urpeko arkeologoa da, eta, aitortu duenez, txikitatik izan nahi izan zuen arkeologoa. Unibertsitatera joateko garaia iritsi zitzaionean, EHUn historia ikastea hautatu eta arkeologian murgildu zen. Urpeko arkeologian aritzea, ez zitzaion burutik pasa harik eta, aisialdian, lagun batekin eurpekaritza probatu zuen arte. Bi diziplinak batzea erabaki zuen Cadizko Unibertsitatean u...
#34.- Botiken bigarren aukera arrakastatsua 30.04.2024 26:54
Viagra sildenafiloaren izen komertziala da. Garatu zutenean, asmoa zen bularreko angina arintzeko erabiltzea. Hain zuzen, sildenafiloaren bidez, bularraldera doan odol-fluxua handitu nahi zuten, eta horixe lortu zuten, baina ez bularraldean, baizik eta gizonen zakilean. Entsegu klinikoen parte-hartzaileetan eragin nabarmena zuela konturatuta, botikaren jomuga aldatzea erabaki zuten, eta erabilera...
#33.- Merkatua osasunaren kontra 16.04.2024 32:57
Jakina da osasunean eta osasun-zerbitzuetatik jasotzen dugun arretan eragin zuzena dutela generoak, besteak beste, sexuak, jatorriak, adinak, bizilekuak, maila sozioekonomikoak, ikasketa-mailak, eta egoera legalak. Osasunaren baldintzatzaile sozialak dira. Baldintza gehiago ere badaude ordea herritarren osasunean eragiten dutenak, ekoizle handiek eta merkatuek herritarrengan eragiten duten presioa...
#13.- Nerea Vallejo: ''Saguzarrek berezko balioa dute'' 10.04.2024 12:04
Sarean arrakasta handia dute katuek, txakurrek eta etxekotutako beste animalia batzuek. Nerea Vallejo López biologoak, ordea, saguzarrak ditu gogoko. Hain zuzen, haiei buruzko tesia egiten ari da EHUn, eta arrazoi ugari aipatzen ditu, azaltzeko zergatik diren hain animalia interesgarriak: "Jendeak ez ditu ezagutzen, baina ez da hor ez daudelako. Euskal Herrian 27 saguzar-espezie dago eta munduan 1...
#32.- Menopausiaren tabuaren kontra 02.04.2024 28:43
Menopausia prozesu fisiko, psikiko eta soziala da. Azken hilekoa jeitsi denetik urte beteko epea hartzen du, definizioz. Baina ez da data batera mugatzen, prozedu bat da, aldaketa hormonalak ekartzen dituena eta horrekin batera aldaketa fisiko eta psikikoak. Aldaketa horiek eragin zuzena dute emakumeen bizipenetan, emozionalki eta alderdi sozial eta kulturaletik ere bai. Eragin handiak dituen arre...
#31.- Mineral kritikoak 19.03.2024 28:50
Eskura ditugun gailu elektronikoetan eta energia berriztagarrien sorgailuetan, auto elektrikoetan... egun ezinbesteko egiten zaizkigun beste teknologia batzuetan osagai mineralak behar dira eta kritiko bilakatu dira. Datu bat: 2000. urtetik hona, 23 urteotan, historia osoan erregistratuta dagoen adina material erauzi dugu. Material kopuru handia behar da aurrera egiteko, eta leku gutxi batzuetan k...
#12.- Martin Etxauri: ''Artista izatearen zati garrantzitsu bat ikertzea da'' 06.03.2024 18:14
Martin Etxauri artista eta ikertzailea da. Ez du eragozpenik esateko estereotipoetatik kanpo dagoela, ikertzaile gisa. Nola nahi, onartzen du artista guztiak direla neurri batean ikertzaile ere, arte garaikidean batik bat. Txo!? izenez aritzen da bere proiektu artistikoetan "artista izatearen zati garrantzitsu bat ikertzea da" bere iritzirako. Ikertzea bilatzea bait da. Eremu jakin baten aurretik...
#30.- Mina eta gabezia 05.03.2024 27:06
Inork ez dugu minik sentitu nahi. Baina badago mina sentitzeko gai ez den pertsonarik ere, eta ez pentsa hori gauza ona denik... Azken finean, mina ezinbestekoa da bizirauteko eta minik sentitzen ez duten pertsonek arazo larriak izaten dituzte, izan ere mina gure gorputzean zerbait ez dagoela ondo adierazteko modua da, egoerari neurria hartzeko adierazgarria. Arazo horren jatorriaz eta ondorioez,...
#29.- Sexu jazarpena zientzian 20.02.2024 28:26
Zientzia-mundua ez da burbuila bat, objektibotasunarekin eta neutraltasunarekin erlazionatzen da, eta zaildu egiten du gizarteak pentsatzea eremu horretan ere badagoela sexu-indarkeria, sexu-jazarpena edo boterekeria. Izan ere, zientziaren eremuak oso sistema hierarkikoa du eta gainera prekarioa arlo feminizatuetan,batez ere. Horregatik, emakume jazartuek, salaketa jartzeko ohiko zailtasunez gain...
#11.- Alicia Gascon: ''Maila akademiko handia dago Estatuko Unibertsitateetan'' 07.02.2024 13:15
Biokimikaria da Alicia Gascón Gubieda (Muxika,1993). Ikasketak EHUn hasi zituen eta, Kanadan jarraitu. Ostera, Ingalaterrara joan zen, masterra egitera eta Birmingham-eko Unibertsitatean espezializatu zen biokimika zelularrean. Tesia berriz, Newcastlen egin zuen. Egun, EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia sailean dabil. Zehazki, bakterio magnetotaktikoak minbiziari aurre egiteko era...
#28.- Plastikozenoa 06.02.2024 29:41
Plastikozenoa terminoa asmakizuna da, Uhin Ultramoreak podcasataren atalerako asmatu dute Ana Galarraga eta Alaitz Ochoa de Eribek. Zehazki bi adierari buruz hitz egiteko: plastikozko ozeanoa, eta plastikoaren aro geologikoa. Hodartzetara iristen ari diren plastikozko ale, bolatxo, pellet edo pinportetatik abiatuta, plastikoek ozeanoetan sortzen dituzten arazoei buruz aritu nahi izan dutelako. Bir...
#27.- Ilargia zabortegi 23.01.2024 29:25
Orain arte, keinu erromantikoa izan da norbaitek ilargia oparitzea besteari. Opari pozoindua bilakatzen ari da, ordea, metatzen ari den zabor pilagatik. Izan ere, ilargian 200 tona hondakin dagoela kalkulatu dute. Zehatzago, hamar zentimetro baino gehiago neurtzen duten 23.000 objektu baino gehiago. Horien artean, Apolo misioetan eskifaiak sortutako gorotzak eta gernua biltzen dituzten edukiontzia...
#26.- Sinestesia, pertzepzio areagotua 09.01.2024 28:39
Imajinatu zerbait entzutean, koloreak eta formak ere ikusten dituzula aldi berean, entzutearen estimuluaren eraginez. Sinestesia dutenek berezkoak dituzte modu honetako esperientziak. Sinestesia zentzumenekin lotutako fenomenoa da. Estimulu batek gugan zentzumen zehatz bat pizten duen bitartean, adibidez, soinuak entzumena-, sinestesia duten pertsonengan oinarrizko zentzumena ez ezik, beste bat...
#25.- Galtzak jantzi behar, zientzia egiteko 26.12.2023 27:39
Ez hain aspaldi, zientzia egin nahi zuten emakumeek gizonezkoen itxura eta izena hartu behar izan zuten. Haien adibide dira Jeanne Baret eta Sophie Germain Frantziarrak. Baret botanikari aitzindaria, munduari bira eman zion lehen emakumea bilakatu zen, 1774an, eta, garaitsu berean, Sophie Germainek gizonezko matematikari ospetsuenen pareko ekarpenak egin zituen matematiketan eta filosofian. Baina,...
#09.- June Madariaga: ''Nautika oso polita da, baina gustatu egin behar zaizu'' 13.12.2023 14:25
Nautika eta Itsas Garraioa graduan, emakumezkoak gutxiengoa dira. Eta are gutxiago dira gradu hori egin ondoren ikerketara jauzia ematen dutenak. June Madariaga Navarro da gutxi horietako bat, eta, aitortu duenez, oso pozik dago bere aukerarekin. Hori bai, ohartarazi du, oraindik ere, itsasontzi batzuetan ez dutela emakumerik hartu nahi izaten, eta oso gogorra dela. EITB podkastek eskaintzen dizun...
#10.- Aitor Marcos: ''Nor gara gu naturari prezioa jartzeko?'' 13.12.2023 17:11
Aitor Marcos Díazek ibilbide bihurgunetsua egin du, finantzak ikasten hasi zenetik, ekonomia ekologikoa ikertzera. Bide horretan, ekonomiaz, ingurumenaz eta gizartearen portaeraz duen ikuspegia aldatzen joan da. Orain, kontsumo jasangarrian ari da egiten doktoregoa, eta, haren ustez, norbanakoen jokabidea aztertzean, ez da ahaztu behar sistemak jokabideetan duen eragina. EITB podkastek eskaintzen...
#24.- Inoiz egin behar ez ziren esperimentuak 12.12.2023 28:53
Historia ezagutzea beharrezkoa da aurrez egin izan diren akatsak ez errepikatzeko. Bistakoa da, egin diren esperimentu batzuk inoiz ez zirela egin behar. The Lancet aldizkari medikoak txostena atera du, esanaz, gaurko medikuntza eta ikerketarako, funtsezkoa dela Nazien medikuntza ezagutzea; berriro ez gertatzeko sekula gertatu behar ez zirenak. Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetan, esperimen...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.