EITB Radio Televisión Pública Vasca

Zientzia

Society EU ↓ 209 episodes

Zientziaren esparru guztietara lotutako podcast edukiak.

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

www.eitb.eus

Latest episode

Dec 11, 2024

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

#23.- Txatbotaz maiteminduta 28.11.2023

Adimen artifizialaren bidezko programak gai dira gure emozioetan eragiteko. Haietaz maitemintzera ere irits gaitezke? Zer ondorio ditu horrek? Spike Jonze-ren "Her" filman, gizon bat adimen artifizialeko programa batez maitemintzen da. 2013an, filma estreinatu zenean, zientzia-fikzioa zen. Gaur egun, ordea, errealitatea da. Horren atzean zer dagoen eta zer arrisku dituen aztertu dute Alaitz Ochoa...

#22.- Fentaniloaren krisia 14.11.2023

Fentaniloa, opioide sintetikoa da, oinazearen kontra eraginkorra dosi txikietan, baina arrisku handikoa oker erabilita utzi ditzakeen albo-kalteengatik. Dagoeneko krisia eragin du AEBn eta Kanadan, eta milaka pertsona hiltzen ditu urtero, gaindosiz eta beste droga batzuekin nahastuta. Europan ere piztu da alarma, dagoeneko. British Medical Journal aldizkariak 2023ko urrian ohartarazi zuenez, fenta...

#08.- Jose Luis Larrañaga: ''Denon arteko elkarlanak emaitza biribiltzen du'' 07.11.2023

Zientziaren eta artearen artean bereizketa zurruna egiten da askotan. Jose Luis Larrañaga Odriozola Arte Ederretako irakaslea da EHU-n eta berak frogatu digu lotura estua dagoela bi arlo horien artean adibide erakusgarri baten bidez. Donostiako Maria Kristina zubian egindako zaharberritzea da adibidea. 1905. urtean  eraikitako zubia da, azkar eta garaiko porlana erabiliz eraiki zen zubia. Urteen j...

#21.- Hilekoaren negazionismoa 31.10.2023

Hilekoa munuduko biztanleen erdiek beren bizitzaren herenean izaten du eta hala ere gai ezezaguna da, zientzilari askorentzat ere.  Zenbait ikerketa argitaratu dira azkenaldian. Harrigarrienak ez dira emaitzak, orainarte ikerketu izana baizik. Adibidez, zergatik ditugun apetak edo kapritxoak janari jakin batzuekiko, justu hilekoa jaitsi aurretik. Edo zein den hilekorako produktuen eraginkortasuna....

#20.- IgNobel sariek ipurdia bistan 17.10.2023

Alternatibotzat jotzen dira IgNobel sariak, Nobel sarien beste aldea erakusten dutenak. Nobel Sarien aldean, IgNobel Sariei umorea eta zorroztasun zientifikoa aitortzen zaizkie; aurrena barrea eragin eta gero pentsarazi egiten omen dutelako eta haiei eskeinitakoa da Uhin Ultramoreak podcastaren hogeigarren atala. Saritutako ikerketak aztertuta ordea, zenbaitek zer pertsatua eragin bai, baina grazi...

#07.- Sara Fernandez Uria: ''Fisikari izateko ez dago jenioa izan beharrik'' 10.10.2023

Kosmologoa da Sara Fernández Uria, egun, doktorego-tesia egiten ari da Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Grabitazioa eta kosmologia kuantikoaren inguruan ari da ikertzen eta iaz, egonaldia egin zuen AEBko Penn State Unibertsitatean ikerkuntza-lerro horretan sakontzeko. Argi esan dio Ana Galarragari, fisikari izateko ez dagoela jenioa izan beharrik, ez eta "bokazio berezirik" izan beharr...

#19.- Argaltzeko farmako miragarriak 03.10.2023

Sare sozialetan bolo-bolo dabiltza argaltzeko botika miragarriak. Hainbesteko eskaerarekin, diabetikoek, benetan farmakoak behar dituztenek zailtasunak izan dituztehauek  eskuratzeko. Eta ez da hori sortzen duten arazo bakarra, ezta gutxiagorik ere. Uhin Ultramoreak baliatu dituzte farmako horiek aztertzeko  Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek, umorea eta zorroz...

#06.- Ibane Aizpurua: ''Zein da estresa eta osasuna konektatzen dituen sistema?'' 19.09.2023

Miamin harrapatu dugu Ibane Aizpurua Perez, atal honetako protagonista. Izan ere, psikoneuroimmunologiaren arloan ari da tesia lantzen eta Miamiko Unibertsitatean egonaldia egiten ari da horretarako.  Bularreko minbizia duten emakumeengan ikertzen du. Zehazki, gizarte-laguntzako esku-hartzeek estresean nola eragiten duen eta egoera horrek osasunean izan dezakeen eragina azaldu dio Ana Galarragari....

#05.- Arrate Santaolalla: ''Mundua hobetzeko ikertzen dugu'' 19.07.2023

Zer egin dezakete ikerketak eta teknologiak ingurumena hobetzeko? Hori buruz hitz egin dugu Arrate Santaolalla Ramírez ikerlariarekin EHU-Ekinean podcastaren atal honetan. Izan ere, egungo gizartearen kezka nagusietakoa da ingurumena eta denok egin dezakegu ekarpena hobetzeko. Arrate, ikertzailea ez ezik irakaslea  ere bada Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza sailean. Ikerketak due...

#18.- Giza espeziearen diseinu akatsak 04.07.2023

Nolatan daude hain agerian gizonen genitalak, horren zaurgarriak izanda? Zergatik dira hain mingarriak erditzeak emakumeontzat? Eboluzioak funtzio jakinetarako diseinurik egokiena lortu du. Batzuetan, baina, diseinu horrek albo-ondorioak ditu, ez hain egokiak. Diseinu-akatsak dira, nolabait. Hala, giza espeziearen diseinu-akatsak aztertu dituzte Uhin Ultramoreak podcastaren 18. atalean Elhuyarreko...

#04.- Dorota Krajewska: ''Euskararen ikerketan, dena egiten zait interesgarri'' 01.07.2023

Poloniarra da Dorota Krajewska, eta bere herrialdean linguistika ikasten ari zela sortu zitzaion, lehen aldiz, euskarara hurbiltzeko aukera. Aukerari heldu, eta hurbiltzetik murgiltzera egin du jauzi, eta, orain, ikerketagai du hizkuntza hau. Dorotaren esanean, bera bezalako ikertzaileek gauza txikiak egiten dituzte, ez bereziki salgarriak, "baina horrela egiten du aurrera zientziak". Hala ere, ik...

#03.- Borja Doncel: ''Adinkeria zabalduago dago sexismoa eta arrazakeria baino'' 30.06.2023

Erizaina da EHU-Ekinean podcastaren hirugarren atalaren protagonista. Eta gizonezkoa. Estereotipoak hausten ditu. Garbi zuen, erizain izan nahi zuela. Eta, justu, bestelako estereotipo eta diskriminazio-mota bat ezabatzeko lanean ari da, ikerketan eta praktikan: adinkeria. Adinekoen kontrako diskriminazioari deitzen zaio adinkeria. Doncelek, haren ezaugarriak eta ondorioak azaltzeaz gain, jarrera...

#02.- Amaia Iparragirre: ''Matematika gure gizartearekin zuzenean lotuta dago'' 29.06.2023

Matematikaria da EHU-Ekinean podcastaren bigarren ataleko protagonista. Amaia Iparragirre Letamendiak (Azpeitia, 1994) eredu aurresaleen balidazio eta garapena aztertzen du. Alegia, egoera jakin batetik abiatuta, aurreikuspenak egiteko balio duten ereduetan. Gizartean erabilera anitza duen tresna da eta ez du ulertzen nolatan duen matematikak horren fama txarra, berari "ume-umetatik" horrenbeste g...

#01.- Irene Lafuente: ''Osasuna ahoan hasten da'' 28.06.2023

EHU-Ekinean podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak. Hilero ikerlari bat ezagutzea da helburua, ikusgarri egitea beren lana. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetza eta Elhuyarren elkarlanetik sortu da podcas...

Idoia Mujika: Betelgeuse izarra 25.06.2023

Betelgeuse izarraren inguruko argi-ilunak izan ditugu Zientzia Gosarian. Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentruko Komunikazio arduradunak izarraren inguruko ikerketen berri eman digu.

#17.- Bikini operazioa: ''Osasuna gorputz forma askotan egon daiteke'' 20.06.2023

Argal egotea eta osasuntsu egotea sinonimotzat jotzen dira, beti ez da horrela izaten, ordea. Uda atarian ohikoa da bikini operazioa egitea. Haren helburua pisua galtzea eta itxura aldatzea izaten delarik.  Argal egoteak, ez du esan nahi, ezinbestean, osasuntsu egotea. Eta gainpisua izatea ere ez da beti osasunerako txarra. Kirolariak dira horren  adibide garbia. Dieta egitearen atzean dauden uste...

Idoia Mujika: Droga Brontze Aroko Menorkan 18.06.2023

Historiaurreko Europan duela hiru mila urte inguru drogen kontsumoaren zuzeneko ebidentzia bat dokumentatu ahal izan dute lehen aldiz, Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko Komunikazio arduradunak Zientzia Gosarian azaldu duenez. Giza ilearen analisitik abiatuta lortutako emaitzak dira jasotakoak.

Amaia Arregi: Astronomia Virginia Garcia astronomoaren eskutik 11.06.2023

El Palo de Eratóstenes - Zientzia Elkarrizketak zikloa abian jarri du Aranzadi Zientzia Elkarteak herritarren artean astronomiari buruzko ezagutza zabaltzeko. Astronomian, astrofisikan, kosmologian eta hurbileko beste eremu zientifiko batzuetan oinarritutako zientzia-dibulgaziozko programa irekia da eta proiektuak Eureka! Zientzia Museoaren eta Donostia International Physics Center-en (DIPC) lagun...

Idoia Mujika: Clair Patterson, mundua berunetik eta berak eragindako kutsaduratik libratu zuen pertsona 11.06.2023

Berunaren Aroan bizi izan zen Clair Patterson. Metal hori nonahi zegoen: hodietan, kristaletan, etxeko tresnerian, kontserba-latetan, baita jostailuetan ere. Eta, batez ere, gasolinaren igorpenetan. Idoia Mujika Materiaren fisika Zentroko komunikazio arduradunak Pattersonek egindako ikerketaz eta industria boteretsuenaren aurka egin zuen borroka epikoaz hitz egin digu Zientzia Gosarian.

#16.- Plazeboak eta nozeboak 06.06.2023

Plazeboaren kontrakoa da nozeboa, alegia eragin ahalmenik ez duen zerbaitek kalte egitea. Bi efektuei buruzkoa da Uhin ultramoreak podcastaren 16. atala. Denok ezagutzen dugu, plazebo-efektua zer den. Tratamendu edo substantzia batek gugan eragiten duen eragin baikorra. Zerbaiten on egingo digula jakiteak, garestia izateak, fisikoki sentitzeak... sortzen duten onura, tratamendu edo substantzia hor...

Amaia Arregi: Lynn Margulis, eboluzioa hankaz gora jarri zuen biologoa 28.05.2023

Lynn Margulis biologo ebolutiboaren, XX. mendeko ezinbesteko zientzialariaren, lana eta ekarpen zientifikoa izango dugu mintzagai Zientzia Gosarian. Amaia Arregi, Donostia International Physic centerreko zientzialaria eta komunikazio arduradunak eman ditu xehetasunak.

#15.- Hegazkinen arrasto susmagarriak. Zer dira? Zer dago atzean? 23.05.2023

Hegazkinek zeruan uzten dituzten arrastoak susmagarritzat jotzen dituzte batzuek. Azkenaldian, chemtrailak hizpide dira. Zer dira benetan, eta zer dago haien atzean? Denetik entzun dugu: hegazkinek sortzen dituzten arrasto horiek klima aldatzen ari direla: euria eginarazten dutela; eta kontrakoa ere bai, lehortea eragiten dutela... Baita gaitzak hedatzen dituztela ere. COVID-19a bera, adibidez, ed...

Amaia Arregi: Hiru pertsona desberdinen DNArekin jaiotako haurra 21.05.2023

Pertsona desberdinen DNArekin ernaldutako lehenengo haurtxoa jaio da Erresuma Batuan, sendaezinak diren gaixotasunak saihesteko medikuek erabilitako teknika berritzaile bati esker, Amaia Arregi Donostia Internation Pysicj Centerreko zientzialaria eta komunikazio Arduradunak Zientzia Gosarian azaldu digunaren arabera.

Idoia Mujika: Lurreko nukleoaren moteltzea eta Inge Lehmann 21.05.2023

Orain arte pentsatzen zen barne-nukleoa mantua eta azala baino pixka bat azkarrago biratzen zuela, horri "supererrotazio" esaten zaio; eta, beraz, urtero gradu hamarren bat inguru aurreratzen zen. Ikerketa berri baten arabera, nukleoak frenatu egin du, kanpoko geruzen errotazio-abiadura bera lortu arte, eta again abiadura pixka bat txikiagoa ere. Horren inguruan hitz egin dugu Idoia Mujika Materia...

#14.- Musikak emozio berak sortzen al ditu kultra guztietan? Zer da anhedonia? 09.05.2023

Musika da Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetako  protagonista. Hain zuzen, musika unibertsala ote den aztertu dute Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Probatu dute ea kultura guztietan berdin hartzen diren sehaska-kantak edo maitasunezkoak, adibidez. Anhedonia musikalaz ere hitz egin dute; hau da, musikarekin emozionatzeko ezintasunaz. Horrez gain, hainbat...

Listen to the Zientzia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.