EITB Radio Televisión Pública Vasca
Zientzia
Zientziaren esparru guztietara lotutako podcast edukiak.
Author
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Category
Podcast website
Latest episode
Dec 11, 2024
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Idoia Mujika: Musuak 07.05.2023 16:10
Zientzia agertzen denean badirudi erromantizismoa, edertasuna eta zalantza desagertzen direla; eta zerbait humanistagoa denean, ez badago zientifikoki frogatuta, badirudi ez dela kontuan hartu beharrekoa. Bada, Idoia Mujika, Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunak oso emozionala den zerbaiti buruz hitz egin digu Zientzia Gosarian: musuaz jardun gara ikuspegi zientifikoa kontuan izanda.
Nanofotonikaz, 2022ko Euskadi Ikerkuntza Saria jaso duen Javier Aizpuruarekin 30.04.2023 14:26
Javier Aizpurua Iriazabal fisikariak jaso du 2022ko Euskadi Ikerkuntza Saria eta bera izan dugu Zientzia Gosarian gonbidatu berezi. Amaia Arregi, Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariarekn batera, Aizpuruaren lana eta ibilbidea izan dugu mintzagai.
#13.- Ondo lo egin! 25.04.2023 38:42
Ez duzu lorik hartuko, Uhin Ultramoreak podcastaren atal hau entzuten. Zer da REM fasea? Noiz gertatzen dira ametsak? Zergatik da garrantzitsua lo ondo egitea? Loa aztertu dute Nagore Rementeria Argotek, Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko dibulgatzaileek. Loaren faseak azaltzeaz gain, gorputzeko funtzioetan duen garrantzia azaldu dute, eta lo gaizki egiteak dak...
Amaia Arregi: Ezkerrak 23.04.2023 6:35
Munduan dauden ezkerren inguruan, asimetria hori nondik datorren eta animaliek ere horrelakorik ba ote duten azaldu dizkigu Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak Zientzia Gosarian.
Idoia Mujika: fisika kuantikoa eta Dilution Fridge tresna 15.04.2023 13:26
Fisika kuantikoa giza adimenaren lorpen handienetako bat dela eta fenomeno naturalak ulertzeko oinarria dela esan digu Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunak. Zientzia Gosarian azaldu digu fisika kuantikoak atomoa, lotura kimikoa, molekulak, argiak partikulekin duen elkarreragina eta materia azaltzen dituela.
#12.- Zein izan ziren espaziora joan ziren lehen emakumeak? 11.04.2023 23:09
Artemis misioak lehen emakumea eramango du Ilargira, baina aurretik izan dira espaziora joandako emakumezkoak eta haiek dira Uhin Ultramoreak podcasataren atal honetako protagonistak. Lehena kosmonauta bati zan zen: Valentina Tereshkova. 1963-an joan zen espaziora Errusiarra, Vostok-6 ontzian. 20 urte geroago egin zuen bidaia lehen astronautak, Sally Ride Estatu Batuarra. Haien bien ibilerak eta...
Idoia Mujika: Fotciencia18 eta DNAren X izpiko lehenengo irudiak 08.04.2023 9:32
Munduko begirada nano, mikro eta makroskopikoak dira, ikertzaileek eta argazkilaritza gustuko duten pertsonek eginak. Hau izango da euskal autonomia erkidegoan Fotciencia18az gozatzeko aukera bakarra. Horrez gain, DNA-ren X izpiko lehenengo irudiez hitz egin digu Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunak Zientzia Gosariaren atal nonetan.
Amaia Arregi: Ryuguk uraziloa duela frogatu dute 01.04.2023 7:26
Katastrofeekin eta espezieen desagertzearekin lotu ditugun meteoritoek bizitza ere eman lezaketela frogatu dute. Ryugu izeneko asteroidearen laginak Lurrera ekarri eta aztertu ondoren, lortutako emaitzen berri eman digu Amaia Arregi Donostia International Phisic Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak Zientzia Gosarian.
#11.- Sexua eta generoa gauza bera dira? Eta berdin eragiten dute? 28.03.2023 22:16
Askotan nahasten dira sexua eta generoa. Baina ez dira sinonimoak, eta haien eragina ere ez da berdina. Zertan bereizten diren eta zertan eragiten duten azaldu dute Elhuyarreko Nagore Rementeria Argotek eta Ana Galarraga Aiestaranek, adibide argigarrien bidez. Soinu misteriotsuak, albisteek eta zenbait baieztapen egia ala gezurra ote diren asmatzeak osatzen dute atala.
Amaia Arregi: IBM Quantum System one 26.03.2023 13:06
Ordenagailu kuantikoaz hitz egin digu Zientzia Gosarian Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak. Bost baino ez daude munduan: Estatu Batuetan, Alemanian, Japonian, Kanadan eta Hego korean eta seigarrena Donostian kokatuko dute. Hori bai 2024ko urte amaiera arte itxaron beharko dugu. Basque Quantum izena jarri diote.
Amaia Arregi: material supereroaleak 25.03.2023 13:06
Giro-tenperaturan supereroankortasuna lortzea da fisikaren amets handienetako bat. Material supereroaleak izatea lortuko bagenu, gaur egungo energia-sistema alda lezake. Bada, Estatu Batuetan giro tenperatura eta presioan supereroankortasuna erakusten duen materiala aurkitu dute eta hori izan dute mintzagai Zientzia Gosarian Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta...
#10.- Zonbiak, kanibalak eta banpiroak. Zientziak badu zer esanik hauei buruz? 14.03.2023 24:37
"The last of us" telesailak modan jarri ditu biktima zonbi bihurtzen dituzten onddoak, baina, zientzialarientzat, ez dira berriak. Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetan, gure artean bizi diren zonbi, kanibal eta banpiroen inguruko adibide eta istorioak kontatuko dizkigute Ana Galarraga Aiestaran eta Nagore Rementeria Argote Elhuyarreko dibulgatzaileek; Zientziaren ikuspegitik beti ere. Soinu...
Idoia Mujika: Giza Immunoeskasiaren Birusaz sendatu den hirugarren gaixoa 11.03.2023 13:30
Thimothy Ray Brown Berlingo gaixoaren eta Adam Castillejo Londresko pazientearen ondoren, Nature Medicine aldizkariak GIB birusaren hirugarren kasua argitaratu berri du, aurrekoen antzekoa, zelula amen transplante baten ondoren. Hirugarren sendatze honen inguruan hitz egin digu Idoia Mujikak Materiaren Fisika zentroko komunikazio arduradunak.
Idoia Mujika: James Maxwell, fisika modernoaren aita 05.03.2023 12:45
Albert Einsteinek miresten zuen gizona da James Clerk Maxwell. Zure autoko irratiaren atzean dauden indarrak, zure hozkailuko imanak, zure indukzio-sukaldea eta pila baten karga azaltzeaz arduratu zen zientzialaria da, Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunak Zientzia Gosarian azaldu duenez.
#09.- Emakume zientzialariak. Zergatik da beharrezkoa zientzia feminista? 28.02.2023 25:26
Emakumeek egiturazko diskriminazioa jasaten dute zientziaren eta teknologiaren arloan. Horren ondorioz, arlo batzuetan lanean edo ikerketan ari diren emakumeen ehunekoa oso txikia da, eta, gainera, ez dira goiko postuetara iristen. Uhin ultramoreak podcastaren atal honetan, egoera horren arrazoiak eta ondorioak aztertu dituzte Elhuyarreko dibulgatzaileek eta garbi dute zein den irtenbidea: zientzi...
Amaia Arregi: 'Gorri bizia' zikloan, sumendiak 25.02.2023 12:08
Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak 'Gorri bizia' zikloaren berri eman digu. Kutxa Fundazioarekin elkarlanean, Donostian, "Fire of Love" Sara Dosaren dokumentalaren proiekzioa eta sumendietan adituak diren geologoak gonbidatu dituztela azaldu digu. Juana Vegas Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuko (IGME) ikerlaria da eta "Volca...
Idoia Mujika: Frantzian eroritako asteroidea eta Copernico jaio zela 450 urte 19.02.2023 13:15
Parisko zerua argitu du asteroide batek aste honetan. Horren inguruan eta Nikolas Kopernikoren inguruan hitz egin dugu Idoia Mujika, Materiaren fisika zentroko komunikazio arduradunarekin.
#08.- Zertan da edizio genetikoa? Lortu al da gizakia klonatzea? 14.02.2023 34:44
Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetan, Nagore Rementeria Argotek hartu dio lekukoa Alaitz Ochoari eta Ana Galarragarekin batera manipulazio genetikoaz aritzea erabaki dute. Manipulazio genetikoak aplikazio miragarriak ditu, baina mamuak ere pizten ditu. Elhuyarreko Dibulgatzaileak edizio genetikoaren tekniken oinarriak eta haien aplikazioak aztertu dituzte, adibide deigarri eta esanguratsuen...
Idoia Mujika: Nazioarteko Emakume eta neska zientzialarien eguna 11.02.2023 13:35
Idoia Mujika, Materiaren fisika zentroko komunikazio arduraduna, Nazioarteko Emakume eta neska zientzialarien egunaern inguruan gogoeta egin du Zientzia Gosarian. Jokin Pinatxo CFMko doktoradutza aurreko ikerlaria ere izan dugu gurean.
Amaia Arregi: Haragi kultibatua eta biotech foods 05.02.2023 10:49
Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak Biotech Foods enpresan haragia sortzeko erabiltzen duten prozesuaren berri eman digu. Haragi alternatiboa izan dugu mintzagai Zientzia Gosarian.
Amaia Arregi: ChatGPT adimen artifiziala 05.02.2023 12:04
Iraultza teknologiko garrantzitsuenen artean kokatu dute adituek ChatGPT adimen artifiziala. Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak zer den eta zertarako erabil dezakegun azaldu digu. Esaterako, ChatGPTk bere ezagutza areagotzen du; Google berriz ordenatu eta indexatzeko gai baino ez da.
#07.- Hedy Lamarr, Magdalena Moujan Otaño eta Berenice Abbott, nor baino nor 31.01.2023 28:09
Hiru emakume zinetzialari eta artistaren biografiak aztertu dituzte Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetarako Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek. Bi ezaugarrik hauek batzen dituztelako aukeratu dituzte: zientzialari edo asmatzaile ez ezik, artista ere badira. Hedy Lamarr da lehena: haririk gabeko komunikazioaren aitzindaria eta Hollywo...
Idoia Mujika: Emakumeak Zientzian; Gertrude Belle 22.01.2023 12:39
Zientzia eremuan emakumeeen presentzia urria nabarmendu du Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunak. Erreferenteak behar ditugula uste du Mujikak eta Gertrude Belle biokimikari eta farmakologo amerikarraren, emakume aitzindari baten, historia ekarri digu.
#06.- Ez gara espezie adimentsu bakarra; badira bestelako adimenak 17.01.2023 30:37
Ikuspegi antropozentrikotik, giza adimenak ez du parekorik. Alabaina, beste espezie batzuek ere adimen handia dute: olagarroak, elefanteak, beleak, inurriak… Haien garunek, gureekin alderatuta, egitura oso desberdinak badiuzte ere, konplexutasunean pertsonaren garunaren antzekoak dira, eta guk ez ditugun gaitasun batzuk ere badituzte. Horrez gain, gizakion garuna txikitzen ari dela ikusi dute zie...
Idoia Mujika: Elhuyar anaiak eta Wolframioaren aurkikuntza 15.01.2023 8:56
2023an 140 urte ospatzen dira Elhuyar anaiek aurkikuntza historiko bat sinatu zutenetik: Wolframioaren aurkikuntza, elementu berri bat. Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunak ekarri du gogora aurkikuntza hori.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.