EITB Radio Televisión Pública Vasca

Ongizatea

Society EU ↓ 180 episodes

Ongizateari buruzko edukiak.

Be sure to visit the podcast's website and support the creator: www.eitb.eus

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

www.eitb.eus

Latest episode

Dec 17, 2024

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android almost 10M downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

#14.- Lotsa sentitzeaz lotsatuta? 17.12.2024

Musugorrituta, begirada mantendu ezinda eta hitzak mihian trabatzen zaizkigula egoten gara gutako asko lotsa sentitzen dugunean. Norberak bere lotsak ditu, baina badira lotsa komunago batzuk, onartutako lotsak. Zer da lotsa? Zergatik sentitzen dugu eta zertarako balio du? Zer egin dezakegu lotsa sentiarazten diguten egoeren aurrean? Lotsa galdu daiteke? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez e...

#13.- Zaindu gintuena zaintzen 03.12.2024

Haur bat tarteko dagoenean, beti dago erreferentziazko pertsona helduren bat inguruan. Heltzen goazen heinean erreferentziazko pertsona heldu horrekin dugun harremana aldatzen doa. Zaintzen gaituna zaintzen amaitzen dugu. Zaintzen gintuena zaindu behar orain. Prest gaude zaindu gaituena zaintzeko? Ondo egingo al dugu? Zaindu nautenekin zorretan sentizen naiz, zer egin dezaket hori ez sentitzeko? Z...

#22.- Adimen emozionala: Sufrimendutik emozioetara 27.11.2024

Gizartearen historiako bilakaeran izugarri aldatu dira pertsonaren emozioak. Paleolito garaiko emozio primarioei, intuizioa erantsi zitzaion erdi-aroan. Egun, Jainkoen pareko teknlogia aurreratuek gaina hartu diete emozioei. Auto kontzientzia emozinalaren faltan, algoritmoek gailuetan erakusten dituzten egoerak bizi ezinda, gazteak emozioen amildegian erortzen ari dira. Teknologietan aurrerapauso...

#21.- Autolesioak eta suizidioa: ''Ezin dut gehiago!'' 20.11.2024

Antsietatea, gorrotoa edo amorrua jasan ezin bihurtzen dira batzuetan eta nerabe batzuk, presio hori askatzeko beste irtenbiderik gabe, beren burua zauritzen dute.  Autolesioa, min fisikoa, min emozionala estaltzeko metodu antsiolitikoa da, eta suizidiorako bidea jarri dezake. Emozio zail horiek txikitatik lantzen ez badira,ito egiten dute pertsona, orain ala geroago. Epaiketa edo etiketarik gabe,...

#12.- Doluak eta galerak 19.11.2024

Dolua ez da heriotzaren aurrean bakarrik agertzen. Heriotzarekin lotzen dugu, baina beste hamaika arrazoirengatik ere hasten zaizkigu dolu prozesuak. Maiz, ez dakigu dolu prozesu batean gaudenik ere, eta bertan gaude, sentitzen eta bizitzen ari garena ondo ulertu ezinik, ahal bezala, ahal duguna egiten. Zer da dolua? Zergatik sentitzen dugu eta zein egoeratan? Badago dolua bizitzeko modu egokirik?...

#20.- Bullyinga: ''Bakartu eta jazarri ninduten'' 13.11.2024

Adingabeen artean,  Bullyinga da suizidio gehien eragiten dituen arrazoia. Hiltzen diren gazteen artean, tumoreen ondotik, bigarren kausa. Gainera, polarizatuta dauden jarrerak hobesten dituen mundu digitalak, mugikorrek, ziberbullyingaren neurrigabeko igoera ekarri dute. Irati Galardik eskolan jasan zuena eta bizitza nola bideratu duen azaldu digu. Gai hauei errotik heldu behar zaie, gizarte osoa...

#19.- Depresioa: ''Bizitzaren zamak zanpatu nau'' 06.11.2024

Depresioa izugarri hedatu da gazteen artean. Ezin bizia, etsipena, sufrimendua eta atsekabe handia. Gatazkak kudeatzeko ezintasunak, areagotu egiten du porrotaren sentsazioa. Egoera hauen aurrean, esfortzuaren onura landu behar da gazteekin. Eta argi utzi, depresioa ez dela ahultasunaren ondorioa. Ez du indarrarekin zerikusirik; alderantziz laguntza eskatzea, jarrera ausarta da! Jesus Mari Guzmane...

#11.- Antsietatea, berriro hemen? 05.11.2024

Jada badakigu antsietatea zer den. Noiz sentitzen dugun, zergatik eta ez, ez dela normala. Hala ere zer egin dezakegu antsietatea sentitzen dugunean? Nola egin aurre antsietateari? Nola bizi dezakegu? Badago jarraibiderik? Formularik? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek Ez Hain Ondo podcastaren bigarren denboraldiko hirugarren  atal honetan. Ez Hain Ondo, Hirudamatxok...

#18.- Antsietatea: Harnasik ezin dut hartu, ito larria daukat! 30.10.2024

Gorputzaren erantzun naturala da antsietatea. Egoera arriskutsuek edota guretzat esanahi handia duten gertaerek senti arazten diguten beldurraren, urduritasunaren edo egon ezinaren ondorioz sor litekeen eratzuna. Eragileak arrazoi asko izan daitezke, baina beti dakarte sufrimendua ondorio gisara. Pilotu gorria pizten denean, geure burua eta gorputza aztertu behar dira. Pentsamenduan atzera egin et...

#10.- Antsietatea 29.10.2024

Batzuetan erraz identifikatzen badugu ere, beste batzuetan, kostata jakiten dugu zer den egiazki sentitzen eta bizitzen ari garena. Hala ere, gutako askoren egunerokoa da. Bai, asmatu duzu: antsietatea. Zergatik sentitzen dugu antsietatea? Estresak eta antsietateak zein lotura dute? Normala da? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek Ez Hain Ondo podcastaren atal honetan....

#17.- Elikadura nahasmendua: gorroto dut nire gorputza! 23.10.2024

Elikadura nahasmenduaren benetako kasu baten fikziozko testigantzarekin ekin diogu atalari. Gainera, kalean egindako galdeketa erantsi dugu egoera gorpuzteko. Elikadura nahasmena aztertuko dugu, askotan uste izaten delako janariarekiko okerreko harremana izaten dela. Eta sakonean, arazo larriagoak daude. Ondorioa izan ohi da gehienetan nahasmendua, eta ez kausa. Zuzendaria, Soinu grabaketa eta mun...

#16.- Familia lokarria. Arazoa bera, edo sintoma da? 16.10.2024

Animaliak eredua hartuta aztertu ditugu familia barruko lokarriak. Zer animalirekin identifikatzen zarete hezitzaile gisara? Eta nolako eredua hezi zaituzte zu? Jarreraren aldetik, Kanguru babeslea, izan zaitezke, kontrol zorrotzegia jartzen duen Errinozeroa edo eta albotik beti konfidantza eskaintzen duen Izurdea. Eta emozioen aldetik: arazoak saihesten dituen Ostroka, kontrolik gabeko erreakzioa...

#09.- Orain ez, gero 15.10.2024

Zuk ere ez dakizu oso ondo zergatik, baina gauza batzuk gerorako uztea ohitura bihurtu duzu. Batzuetan lan nekezak dira, beste batzuetan, berriz, segituan egin ditzakezunak; baina, hala ere, gerorako utzi dituzu, eta uztearen-uzteaz bukatu zaizu eguna. Gaur ere ez diezu egiteke zenituen horiei heldu. Gaur ere behar baina gehiago prokrastinatu duzu. Zergatik egiten dugu? Zein ondorio ditu? Eta nola...

#06.- Artean Fikzioan transtesatuz: Transexualitatea eta sormena 14.10.2024

Izaskun Arandia eta Esti Urresolarekin, alegia "My Way Out" eta "20.000 erle espezie" filmen zuzendariekin, aztertu nahi izan dugu transexualitateak artean eta kulturan izan duen isla Transintonia podcastaren seigarren eta azken atalean. Gaiarekiko interesa nola piztu zitzaien ere jakin nahi izan dugu haien ahotik. Emakume izanik, trasnsexualitatea bezalako gai sozialak ezberdin kontatzen ote dire...

#15.- Teknologia eta identitatea: XXI. mendeko amildegia 09.10.2024

Teknologiak alderdi on asko ditu, noski, baina online mundurako prestakuntzarik onena, offline munduan lortzen da. Nerabeek, oso gaztetatik ikusten dituzte, beraien gaitasun kognitibo eta emozionalak gainditzen dituzten edukiak, pentsaerak  eta jokabideak. Eduki horiek, kokatzen lagundu beharrean, kontrakoa lortzen dute, gaztea zeharo desorientzatzea. Emozioak kudeatzen ikasteko balio beharrean, s...

#05.- Erotika eta transexualitatea 07.10.2024

Harreman sexualetan eta erotikan murgilduko gara atal honetan Eder Iturralde gaztearen laguntzarekin. Ezjakintasun handia dago arlo honekiko gizartean eta galderak bata bestearen atzetik sortu zaizkigu. Harremantzeko garaian nolako zailtasunak izaten dira? Ligatzea, ezberdin ote da neska edo mutil izanda? Pertsona transexualak fetitxitzatuta sentitzen dira? Zer nolako onarpena izan duzue besteekin...

#04.- Hormonak: gorputz eraldaketa eta sexuen zientzia 30.09.2024

Irati Lopetegi familia-medikuarekin, transexualitatea zientifikoki azaltzen saiatu gara. Testosterona, estrogenoak, hormonak… Gizartean dauden kasuistika ezberdinak. Gizon eta emakumeak sortzetik gara gizon eta emakume, edota erreferentzia kulturalak ezinbestekoak dira berezketa hori egiteko? Aurkezpena eta gidoia: Aitzole Araneta Zuzendaritza eta soinu diseinua: Iñaki Beraetxe  Transintonia, OnTi...

#13.- Bakardadeak hil egiten gaitu 25.09.2024

Gaur egungo gizartean nabarmen ari dira gutxitzen garai bateko tribua, lagunartea, kohesio soziala eta benetako harreman sozialak. Indibidualismoa, nartzisismoa, bakardadea eta jokabide antisozialak ari dira nagusitzen oro har, eta batez ere nerabeen artean. Juan Cruz Arzalluzen lekukotzak lehena eta oraina argitu digu. Zuzendaria, Soinu grabaketa eta muntaia:  Iñaki Beraetxe Gidoia: Maitane Ormaz...

#03.- Hutsunea eta Betetasuna; falta dena eta familia 23.09.2024

Urteak pasata, Ekai Lersundiren  gurasoekin errepasoa egin diogu transexualitatearen bilakaerari. Espainiar Estatuan legea onartu da, Eusko Legebiltzarrak 2012ko legea birmoldatu du, baina ez dago dena amaituta.  Atzera begira jarri gara Elaxar Lersundi eta Ana Belen Martinezekin, beti ere 2018an galdu zuten Ekai semea hizpide dela.  Aurkezpena eta gidoia: Aitzole Araneta Zuzendaritza eta soinu di...

#12.- Jolas librearen gainbehera 18.09.2024

Harremanen premia dute egungo haur eta nerabeek. Kalean, beren modukoekin jolastu eta lagunartean egon baina nahiago dutelako gailu teknologiko eta pantailekin harremanetan egotea. Gizarte harremanak ehuntzeko hesi handia sortu zaie, gizarte harremanak garatu ez dituztelako. Izan ere, haurrari utzi egin behar zaio bidea egiten, bere jakin-mina asetzen eta garatzen ikasi dezan; gu alboan bidelagun...

#02.- Bidea, ekinez egiten da. Aktibismo berri(tzaile)ak 16.09.2024

Naizen elkarteko Aingeru Mayor eta Bea Sever sexologoak dira podkasteren bigarren atalera gonbidatu ditugunak. Transexualitaterako bidean, familiak aktibismoan murgiltzeak gizarteri egin dion ekarpena aztertu dugu: hala nola, haurren ikusgarritasuna, esaldi topikoak alboratu eta errealitatea egoki nola azaldu, desestimenduak, buloak… eta gurasoen formakuntzak duen garrantzia.  Aurkezpena eta gidoi...

#11.- Hezkuntza sistema: Nora goaz? 11.09.2024

Osasuntsuak al dira gaur egungo ikastetxeak? Eskolan daudenean, zenbat denbora ematen dute ikasleek pantailaren aurrean? Murrizten ari da, urtez urte, pantailaren aurrean egoteko gomendioaren muga. Digitalizazioaren inguruko hausnarketa egin dugu Nerabeen Garrasiaren atal honetan, Esti Urizar eta Xabier Maiza, hurrenez hurren, Ondarroa eta Lazkao Ikastoletetako IKT-en arduradunekin: Bideoa vs ipui...

#01.- Historia, ''h'' xeheaz 09.09.2024

Historia eginez hasiko dugu Transintonia, transexualitatearen aniztasunaz jardungo den podcasta eta bidelagunak aukeratu ditu Aitzole Aranetak abiatzeko; beti alboan izan dituen gurasoak.  Milak eta Jesus Marik, 80ko hamarkada amaieran bizitakotik hasi, eta gaur arteko bilakaera azaldu dute, hiruren arteko solasaldi goxoan. Alabak, haur zenetik zituen gauzak argi, gurasoen bidea luzeagoa izan da. ...

#00.- Transintonia: Transexualitatearen aniztasunaz, Aitzole Aranetak gidatuta 05.09.2024

Transintonia, Transexualitatearen aniztasuna azaleratzeko podcasta da. Aitzole Araneta du gidari eta gizarteak gaiarekiko daukan ezjakitasuna asetzeko asmoz sortuta dago eta Irailaren 10 etik aurrera eskainiko dizu EITB Poskastek.  Medikuntzan, familian, aktibismoan edo eta artearen aldetik begiratuta lehen eskuko informazioa eskura jarriko dugu 6 ataletan zehar. Fisiologia, erotika, sentimenduak...

#10.- Ongizate Digitala: Bost pilareak 17.07.2024

Heziketa erreferenterik ezak sortzen duen aingura kognitiboa aztertu dugu atal honetan, ongizate digitalaren bost pilareak arakatuz. Banan bana aipatuko ditugu, Adinaren garrantzia (neuro garapenean, ziber jazarpenerako…), Heziketa holistikoa, Adimen emozionala, legeria koherentea eta aplikazio seguruagoak, bide lagunak eta taldearen indarra lirateke bost oinarri hoiek. Zuzendaria, Soinu grabaketa...

Listen to the Ongizatea podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.