EITB Radio Televisión Pública Vasca
Zientzia
Zientziaren esparru guztietara lotutako podcast edukiak.
Author
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Category
Podcast website
Latest episode
Dec 11, 2024
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Amaia Arregi: 2022ko lorpen handiak 08.01.2023 6:23
Meteoritoen kontrako DART teknologia, osasunarekin lotutakoak, James webb teleskopioa... 2022. urtearen errepasoa egin digu Amaia Arregi Donostia International Physics Centereko komunikazio arduradunak
#05.- Geure buruak gu engainatzeko erabiltzen dituen amarruak, eta alderantziz 03.01.2023 29:07
Gure buruak engainatu egiten gaitu. Isuri edo alborapen kognitibo deitzen zaie horretarako erabiltzen dituen mekanismoak, eta komeni da haiek ezagutzea, haien eragina neutralizatzeko. Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek isuri ohikoenak azaldu dituzte, adibide argigarriekin. Eta antidotoa zein den ere esan dute: pentsamendu kritikoa. Hain zu...
#04.- Zertan bereizten dira fusioa eta fisioa? Zer egin hondakin nuklearrekin? 20.12.2022 32:34
Zentral nuklearrek fisio-energia baliatzen dute, elektrizitatea ekoizteko. Fisio-erreakzioek, baina, energia asko askatzeaz gain, elementu erradioaktiboak ere sortzen dituzte prozesuan. Fusioa modu kontrolatuan egitea lortu berri dute, modu esperimentalean eta laborategian oraingoz. Urte asko beharko dira oraindik, hondakin erradioaktiborik gabeko energia mota hau, modu erabilgarrian eta denon esk...
Amaia Arregi: Perladun Gaztea eta Mona Lisa miniaturan, nanoteknologia erabilita 18.12.2022 9:27
Johannes Vermeerren Perladun Gaztea eta Leonardo Da Vinci Mona Lisa pintura famatuen bertsioak sortu dituzte miniaturan nanoteknologia erabilita. Pintura nimiño hauek milimetro batzuk baino ez dituzte neurtzen. Teknika honek nanoegiturak erabiltzen ditu koloreak erreproduzitzeko eta obren faltsifikazioa saihesteko balio izatea espero dute, Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zi...
Idoia Mujika: Gizakia ilargian finkatzea eta handik esplorazioa Martera zabaltzea da Artemisen helburu 10.12.2022 10:05
Idoia Mujika materialen fisika zentroko kideak NASAren Artemis misioaren xehetasunak kontatu dizkigu. Lehen urratsa da 50 urte geroago gizakia berriro ere ilargira bidaltzeko. Artemis misioan NASAk erabili duen teknologia oso berezia eta aurreratua da, historian Space Launch System delakoa lehen aldiz erabili da ontzi bat espazioratzeko. Lurrera bueltan, atmosfera arazorik gabe zeharkatzea da NASA...
·#03.- Mito sexualak eraisteko prest, zientziaren laguntzaz 06.12.2022 33:09
Giza ugalketaren ikuspegi klasikoan, arrek (gizonek eta bere espermatozoideek), emeek (emakumeek eta bere obuluek) baino protagonismo eta esanahi handiagoa izan dute. Ikuspegi hori matxista eta okerra dela erakutsi dute, ordea, gaur egungo zientzialariek. Dena dela, matxismoak indartsu jarraitzen du, eta horren erakusgarri dira gizonen antisorgailuak. Horri guztiari heldu diote Alaitz Ochoa de Eri...
Idoia Mujika: Urrea eta neuroteknologia 04.12.2022 11:18
Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduradunak Ane Escobar Kimika Aplikatuan doktorea ekarri du gurera. Horrez gain, lizentziaduna da Ingeniaritza Biomedikoan eta masterra du Bioteknologia aurreratuan. Materiaren Fisika Zentroan eskainitako hitzaldiaren berri eman digu Zientzi Gosarian: "Escobarrek garunaren barrenak astindu zituen urrea erabiliz".
Amaia Arregi: inteligentzia estralurtar batekin komunikatzea 26.11.2022 8:45
Areciboko mezua 1974an espaziora bidalitako mezua da. Ezagutzen ez dugun inteligentzia estralurtar batekin komunikatzea lortu eta gure zibilizazioari buruzko informazio baliagarria ematea da. Mezuak eguzki-sistemari, gure planetari eta gizakiari buruzko informazioa biltzen du eta Frank Drake eta Carl Sagan zientzialari ospetsuek diseinatu zuten beste pertsona batzuekin batera. Amaia Arregi Donosti...
#02.- Existitzen dira estralurtarrak?, Noizbait egingo dugu topo haiekin? 22.11.2022 26:43
Gizakiak betitik galdetu dio bere buruari egongo ote den bizirik Lurretik kanpo. Are gehiago, balizko estralurtarrak aurkitzeko saiakerak ere egin ditu, eta egiten ditugu gaur egun ere. Hori bai, azken hamarkadetan, asko aldatu da estralurtarrekiko zientzialariek duten irudia eta haiek bilatzeko moduak. Uhin ultramoreak baliatuta, bilakaera hori aztertu dute Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana G...
Amaia Arregi: Noetherren teorema eta dibulgazioko komikiak 20.11.2022 8:33
Inplizituki erlatibitate orokorrean eta beste zenbait teoria fisikotan adierazten zen ideia formalizatu zuen Emmy Noetherrek: simetriek naturak nola funtzionatzen duen ulertzeko gakoa dutela. Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak teoremaren inguruko xehetasunak eman dizkigu. Horrez gain, etxeko txikienentzako proposamena egin digu.
#01.- Adimen artifizialaren bidez egindako artea benetan da artea? 08.11.2022 30:33
Uhin ultramoreen bidez, argi ikusgaiarerekin ikusezinak diren gauzak azalera ateratzen dira. Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek Uhin ultramoreak erabili dituzte, zientzia eta teknologia munduko gai interesgarrienak aztertzeko. Podcastaren estreineko atalean, adimen artifizialaren erabilerari erreparatu diote, puri-purian dagoen arlo batea...
Idoia Mujika: Marmokak dinosauroen pare eta hilezkorrak 06.11.2022 9:46
Dinosaurioen garaikoak dira marmokak, 500 milioi urtetik gora dituzte. Gainera, bada marmoka mota bat hilezkorra dena; zahartzeari utzi eta gaztetzen joaten dena. Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak bizi-zikloa iraultzearen inguruko xehetasunak eman dizkigu Zientzia Gosaria podkastean.
Amaia Arregi: Erreakzio nuklearra edo laborategiko izarrak 23.10.2022 9:11
Fusio nuklearreko prototipoak eraikitzeak esan nahi duena da Lurrean bertan izarretan nukleoan gertatzen diren erreakzioak errepikatu nahi ditugula, Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak Zientzia Gosarian azaldu duenez. Hau da, instalazio handi edo ez hain handietan izar txikiak sortu eta jarri nahi ditugu martxan, askatzen duten energia b...
Amaia Arregi: DNAn idatzi eta irakur dezakegu jada; prozesua azkartzea da helburu nagusia 15.10.2022 9:21
DNA artifiziala sortzea posible dela frogatzen duten esperimentuak badaude; baina idazte eta irakurketa prozesuak oso mantsoak dira oraindik Amaia Arregi Donostia International Physics Centerreko zientzialaria eta komunikazio teknikariak Zientzia Gosarian azaldu digunez. Horrez gain, izaki bizidunetan datu digitalak biltegiratzeko aukera aztertzen duen instalazioa ikus dezakegu Donostian: Clouds o...
Idoia Mujika: Asteroide baten ibilbidea desbideratzeko aukerarik lurraren kontra jo ez dezan? 01.10.2022 10:09
Duela hamarkada bat baino gehiago, planeta mailan historiako lehen esperimentua egiteko ametsa sortu zen zenbait zientzialarirengan, asteroide baten ibilbidea aldatzea posible ote zen frogatzeko. Dart edo dardo misioaren berri eman digu Idoia Mujika, Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak Zientzia Gosaria podcastaren atal honetan. NASAren Dart misioaren jatorri kontzept...
Amaia Arregi: ''Esnezko Itsasoa'' deritzon fenomenoaz 24.09.2022 10:09
Toki eta garai zehatzetan gertatzen den fenomenoa da Zientzia gosariaren atal honetara Amaia Arregik ekarri diguna. Ez da ohiko gertakaria Itsasoa erabat argiztatzen dute organismo bizidunek eragitn dutena eta. Satelite batek dozena bat kasu posible atzeman ditu berriki, eta ontzi bateko eskifaiak ere dokumentatu du fenomenoa. Argazkietan lehen aldiz jaso den arren, ez da fenomeno berria. Literat...
Amaia Arregi: Pepper robot humanoidea eta robotika sozialaz 17.09.2022 9:42
Zientzia gosaria podcastaren aldi berriari ekingo diogu atal honen bestez eta robotika sozialari buruz hitz egin dugu Amaia Arregi DIPC-ko zientzialari eta komunikazio arduraduna eta Elena Lazkano, EHUko irakasle eta informatikaria eta RSAIT ikerketa taldeko buruarekin. Robotikak gure artean izan duen garapena itzela da eta pertsona itxurako robotek gizartean hartu duten garrantzia gero eta handia...
Metabertsoa, unibertsotik haratago. Bero saparik ba ote da bertan? 09.08.2022 22:58
Metabertsoaren inguruko elkarrizketak ugaritu egiten dira Internet sareko mundu birtualak aurrera egiten duen neurrian. Orain bi hamarkada telebista serieetan aurre ikusten zena, egia bihurtu da eta mundu birtualean erosketak egin edo eta sentsazio bidezko esperientzia bila dabiltzan pertsonak gero eta gehiago dira. Egia birtual horrek, jakina egoera berriak sortzen ditu. Adibidez, mundu birtualea...
Amaia Arregi eta Idoia Mujika, zientzia dibulgatzaile lanaren errealitateaz eta erronkez 03.07.2022 19:00
Irrati urteko azken Zientzia Gosaria berezia egin dugu, gure bi berriemaileak elkartu ditugu euren lanaz hitz egiteko. Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko komunikazio teknikaria eta Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna elkarrizketatu ditugu euren lanaren berri izan eta zientzia dibulgazioaren errealitatea ezagutzeko. Eboluzio bat ikusi dut...
Amaia Arregi: Canfranc-eko lurpeko laborategira bisita txundigarria 26.06.2022 10:03
Canfranc-en (Aragoi) dago gure inguruko lur azpiko laborategi nagusia. Sonport-eko tunelaren erdian eraikita dago laborategia eta bisitan izan dira Zientzia Gosariko bi berriemaileak, Idoia Mujika eta Amaia Arregi. Amaia Arregi DIPC-ko zientzialari eta komunikazio teknikariak eman dizkigu Zientzia Gosarian laborategi horren inguruko xehetasunak eta bertan egiten dutena azaldu digu, bisitatzeko gon...
Idoia Mujika: Zelulak hil eta jaiotzen zaizkigu etengabe 19.06.2022 9:33
Zenbat urte dituzu? Erantzun errazeko galdera izan liteke, baina gure zelulei begira ez da horrela. 37.200 milioi zelula daude gure gorputzean eta batzuk egunetako bizia dute. Heste mehar eta lodikoak, biriketako albeoloak, gibelekoak edo umetokikoak dira bizitza laburrena duten zelulak edo etengabe biziberritzen ari direnak. Aldiz, gantz erreserbak gordetzen dituzten zelulak, bihotzekoak edo giha...
Alopeziaren kontrako botikak eta Jirafaren lepo luzearen zergatia 15.06.2022 26:39
Asko dira buruko ilea galtzeko arrazoiak. Arrazoia genetikoak izan litezke, edo gaixotasuna, edo botikak, edo infekzioak, edo batek daki. Alopezia zabalduagoa dago gizonetan emakumeetan baino eta "alopezia areata" deritzanaren kasuan Europan daude kasuen portzentaia handiena. Hori horrela, itxaropen handia zabaldu du AEB-n bertako medikuntza agentzia nagusiak (FDA) onetsi duen buru soiltasunaren k...
Idoia Mujika: Emakumeak Zientzian ekimena, saritua 15.06.2022 12:56
Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailak Euskadi Steam saria eman dio aste honetan Emakumeak Zientzian ekimenari. 17 erakundek sustatzen duten ekimena da Emakumeak Zientzian. Otsailean hamaika ekitaldi antolatzen dituzte. Antolatzaileen artean daude Zientzia Gosariko berriemaileak: Idoia Mujika eta Amaia Arregi, Materiaren fisika zentruko eta DIPCko komunikazio arduradunak. Idoia Mujikak eman dizkigu...
Edari energetikoak, lo falta eta jarrera oldarkorra gazteen artean 07.06.2022 18:40
Edari energetikoak gero eta leku gehiago hartzen ari dira gure gizartean, gazte eta nerabeen artean bereziki. Eta bakarrik edo eta alkoholarekin nahastuta kontsumitzen dituzte. Azukre kopuru handia ez ezik, edari hauek kafeina eta beste osagai estimulagarri batzuk ere badituzte osagaien artean eta horrek albo-kalteak eragiten dituela erakutsi dute azken ikerketa zientifikoa. Uxune Martinezek azal...
Amaia Arregi: Zientziaren historiako irudi ikonikoak 05.06.2022 10:35
Zientziaren historian famatuak edo ikonikoak diren lau irudi eskuan hurbildu zaigu Zientzia Gosarira Amaia Arregi DIPC-ko zientzialari eta komunikazio teknikaria. Bakoitza bere garaikoa da eta irudi bakoitzaren atzean istorio bat dago: lehen erradiografia, 1927ko Solvay-ko kongresua, 51garren argazkia izenekoa (DNA ulertzeko ezinbestekoa) eta Voyager zundak espaziotik atera zuen puntu urdin zurbi...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.