EITB Radio Televisión Pública Vasca

Zientzia

Society EU ↓ 209 episodes

Zientziaren esparru guztietara lotutako podcast edukiak.

Author

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Category

Society

Podcast website

www.eitb.eus

Latest episode

Dec 11, 2024

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Nola murriztu gizakiak ingurumean uzten duen arrastoa 04.06.2022

Zein arrasto ekologiko uzten dugu? Nola murriztu daiteke? Non jarri indargunea? Aitor Urresti, EHUko irakaslearen arabera, erabaki batzuekin ingurumenak asko eskertu dezake. Autoa konpartitzea, edo kilometro asko egiten duten jakien kontsumoa jaistea aipatu ditu, besteak beste.

Zarata neurtzeko sonometroak eta sexua ulertzeko neurokimikoak 01.06.2022

Munduko osasun erakundearen arabera, kutsadura atmosferikoaren ondotik, zarata da gizakiari osasunean kalterako eragiten dion bigarren faktorea. Muturreko egoeratan heriotz goiztiarra eragin dezaken arrazoia da zarata, nahi gabeko soinua.  Izan ere, deskantsuari eragiten dio eta zaratak loa galerazteak, zuzenean eragiten dio osasunari estresa eraginez edo eta buruko osasuna kaltetuz. Bilbon, zarat...

Amaia Arregi: Vera Rubin, oztopoen gainetik materia iluna frogatu zuen zientzialaria 29.05.2022

Vera Rubinentzat bokazionala zen astronomia. XX. mendeko lehen erdian zaila zen ordea, emakumeek zientzia munduan aurrera egitea. Oztopo horien berri hezur haragitan sufritu zuen Rubinek baina bokazioak eta lan onak gainditu zituzten oztopoak. Materia iluna frogatu zuen zientzialaria izan zen, besteak beste. Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknika...

Idoia Mujika: Thomas Midgley Jr, munduari kalte gehien egin dion asmatzailea 22.05.2022

Ez da nolanahiko lerroburua Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak ekarri diguna. Munduari kalte gehien egin dion asmatzailearen bizitza kontatzera etorri zaigu, Thomas Midgley Jr zientzialari estatubatuarrarena. Gizakiok eta igurumena berunez kutsatu zituen hamarkadetan berundun gasolina merkaturatuz eta CFC diklorodifluorometanoa gas hoztaile gisa zabaldu...

Ilargiko baratza prestatzen 19.05.2022

Martitzerako bidaia prestatzen ari dira NASAn eta bidaia luze hori ondo prestatu beharra dago. Artemis proiekturako aurrera pausoak azaltzen dizkigu Eneko Axpek Zientzia eta Pazientzia podcastean. Atal honetan, hirurogeiko hamarkadan Apolo espazio ontziek Ilargitik Lurrera ekarritako arean landatu dituzte berro haziak Floridako Unibertsitateko ikerlariek eta berriak sortzea lortu dute 12 gramo are...

Urtaro aurreratuak eta Panamako kanalaren obra aitzindaria 15.05.2022

Klima Aldaketaren zantzuak gero eta zientifikoagoak dira. Fenologiak, fenomeno biologikoak aztertzen ditu eta udaberriari lotuta egin diren azken azterketek garbi erakusten dute, urtaroak aldatu egin direla, animalia eta landarediaren portaera aldatu arte. Gure inguruan, negu gordinik ez dago eta izotz eta antzigar egunak nabarmen gutxitu dira. Ondorioz, kaska beltzaren errunaldia eta txitatzea, a...

Idoia Mujika: Sagitario A*, bira arazten digun zulo beltza ikusi dugu 15.05.2022

Aste honetako albiste nagusietako bat izan dugu Esne Bidea galaxiako zulo beltza, Sagitario A* ikusi ahal izan dugula. Ez da ikusten dugun lehen zulo beltza baina kasu honetan gure galaxiakoa da. Albiste horren inguruko xehetasunak ematera hurbildu zaigu Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna Zientzia Gosaria atalean. Gaur ere espaziora bidaiatu behar dugu, b...

Amaia Arregi: Big history proiektua, historiaren ikuspegi osoa eskura 07.05.2022

Historia oso modu antropozentrikoan ikasi ohi dugu, are, azken lau mila urteetara mugatuta gehienetan. Gizakiok ordea, historian azken kate begi txikia gara. Historia sorretatik, osorik kontatzea helburu duen David Christian-en Big History proiektua besapean hurbildu zaigu Zientzia Gosaria eskaintzera Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria. Xe...

Amaia Arregi: Izar zaharrenaren argia iritsi zaigu 01.05.2022

Lehen ere aipatu izan dugu izarrek adina dutela eta Tom Broadhurst Ikerbasque Professor irakaslea buru duen taldeak aurkitu du orain arte atzeman den izarrik goiztiar edo zaharrena. Lurretik 12 mila eta 900 miloi urtera. Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariak azaldu digu Eúrendel izena jarri dioten izar hori jada ez dela existitzen baina orai...

Mendiko gaitza edo sirotxea eta Udaberriak suspertzen duen alergia aldia 26.04.2022

Perun, Machu picchu-ra abiatzear da Eneko Axpe eta Sirotxea edo mendiko gaitzak eragingo ote dion kezkarekin. Inkek, k.o 1.400. urte inguruan 2430 metroko garaieran egin zuten herriaz hitz egin digu Zientzia eta Pazientzia podcastaren atal honetan, eraiki zuten denaiaz eta arkitektura aurreratuaz, besteak beste.  Bere aldetik Uxune Martinez zientzia dibulgatzaileak, udaberri sasoian areagotzen dir...

Kukuaren gisako txori parasito edo bizkarroiak eta eltxo arriskutsuak neutralizatzen 19.04.2022

Zientzia eta Pazientzia podcastaren atal honetan txoriak eta intsektuak dituzte hizpide Eneko Axpe eta Uxune Martinezek. Uxunek, kukuari buruz hitz egin digu; txori bizkarroiaz. Izan ere kukuak errundutako arraultzak besteren habian jartzen ditu arraultzak berotu eta txitak beste txori batek aurrera atera ditzan. Hogeita bosten bat arraultza jartzen ditu kuku emeak beste horrenbeste habietan, bert...

Usain ona eta txarra, kulturaren eta tradizioaren gainetik dauden erabakiak dira 12.04.2022

Oxfordeko Unibertsitatea eta Suediako Kalolinska institutuko ikerlari talde batek usainaren inguruan egin duten ikerketa berezi baten emaitzak ekarri dizkigu Uxune Martinezek Zientzia eta Pazientzia podcastaren atal honetara. Usainon eta txarraren pertzepzioa kultura eta tradizioek baldintzatzen ote zuten jakin nahi zuten eta munduko  talde ezberdinetako pertsonei galdetu zieten. Lau pertsona tald...

Izango al ditugu ura edo elikagaiak etorkizunean, lurrean eta espazioan? 10.04.2022

Klima aldaketak zuzeneko eragina du jaten dugun horretan eta irensten ditugun elikagaiak sortzeko behar den ur ugaria aintzat hartuta, arazoa biderkatu egiten da. Izan ere ur eza urria da eta munduan bizi garen pertsonak 7 mila milioitik gora. Ur edangarriaren hirurik bi elikagaiak sortzera bideratzen dugunez, oso baliagarria izan likete Cordobako unibertsitatean sortu duten App-a. Ekoizleari land...

Idoia Mujika: Orain bai, giza genoma guztiz irakurtzea lortu da 10.04.2022

2003an titular guztiak bereganatu zituen giza genomaren irakurketak. Baina titular handi askorekin gertatzen den moduan, ez zen guztiz horrela. Aspektu nagusienak ezagutzea lortu zen baina ez zen genoma guztia irakurri. Iaz lortu zen hori, orain argitara atera denez. DNA eta giza genomaren inguruko azalpenekin hurbildu zaigu Zientzia Gosaria eskaintzera Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komu...

Musulmanen asmakizun zientifikoak eta ziklo zirkadianoaren baldintzak 05.04.2022

Musulmanek zientziari ekarpen handiak egin dizkiote eta horietan jarri nahi izan du azpimarra podcastaren atal honetan Eneko Axpek. Edateko kafea, zesarea bidezko jaiotza edo forzepsak, hegan egiteko lehen gailua, algebra, erabiltzen dugun zenbakien sistema edo eta  hortzak garbitzeko eskuila dira , besteak beste, herri musulmanetan egindako asmakuntzak.  Uxune Martinez dibulgatzaileak berriz, 24...

Idoia Mujika: Malaria, aristokrazia eta gin-tonic-a lotzen dituen elementu kimikoa 03.04.2022

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak badu elementu kimiko kuttun bat: Kinina. Chinchona generoko zuhaitzetan, Hego Amerikan dagoen alkaloide bat da kinina eta indigenek jada bazekiten "zingiretako gaitza" sendatzeko baliagarria zela, gaur egun Malaria gisa ezagutzen duguna. Eta horri lotuta datoz aristokrazia kontuak eta gin tonic-arenak. Winston Churcill-...

Trantsizio energetikorako bidean Nafarroa eta EAE 02.04.2022

Urrats desberdinak egingo dituzte Nafarroak eta EAEk trantsizio energetikorako bidean. Egunotan onartu dituzte foru araua eta lege proiektua. Aitor Urresti EHUko irakaslearekin biak aztertu ditugu.

Beste telefono bat erabilita ere, ezagutuko zaituzte zure nabigazio ohituren arrastoaren bidez 30.03.2022

Sakelako telefonoak salatariak direla agerikoa da. Uxune Martinez zientzia dibulgatzaileak ikerketa baten datuak azaldu dizkigu Zientzia eta pazientzia podcastaren atal honetan. Sakelekoan jeitsita dituzun app-ak eta hauek erabiltzeko duzun modua azetertuta bakarrik, nor zaren identifikatzeko gauza izan dira. Zurea ez den smartphonea emanda ere, erabiltzaile patroiak errepikatzen dira eta informaz...

Amaia Arregi: Batxilergoko ikasleak puntako zientzialariei galdezka, DIPCren topaketan 27.03.2022

Zientzia Gosarira ez zaigu bakarrik etorri Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria. Danel Gallastegi 17 urteko ikaslea lagun etorri da. Izan ere, DIPCn, ikasleen topaketen 12. edizioa egin berri dute. Puntako hiru zientzialari, Maria Martinon, Maria Vallet eta Albert Fert, solasean jarri dituzte 135 ikaslerekin Pedro Miguel Etxenikeren gidaritz...

Amaia Arregi: Argiak liluratuta 20.03.2022

Argiak fisikarien artean lilura sortzen du. Horretarako hainbat ezaugarri ditu eta horiek azaltzeko prest hurbildu zaigu Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria. Argiak, izan ere, kolore guztiak hartzen ditu bere barnean, uhin elektromagnetikoa da, eta uhina eta partikula da aldi berean. Gainera argiaren abiadura ez da erlatiboa eta ezingo dugu...

Zein osagai behar dira energia berriztagarrietarako? 19.03.2022

ISURI TXIKIKO ENERGIAK SORTZEKO BEHAR DEN METALEN ETA MINERALEN ESKAERA LAUZKOIZTU EGINGO DA 2040ERAKO. ZEIN MATERIAL BEHARKO DITUGU? NON LORTU? LITIOAREKIN ARAZOA EGON DAITEKE, EDO PLATINOAREKIN ETA NIKELAREKIN. ENERGIA BERRIZTAGARRIAK SORTZEKO MATERIALEN INGURUAN ARITU GARA AITOR URRESTIREKIN. ZEIN HERRIALDEK DITUZTE NIKELA EDO LITIOA? ESATARIA: NAGORE TELLERIA

Kolokan Nazioarteko espazio estazioaren proiektua Ukrainako gerraren ondorioz 15.03.2022

Nazioarteko espazio estazioa 2.000. urtetik lurraren itzulbidean dagoen bostehun tonako espazio ontzi-tzarra da, hamalau estatutako kosmonauta eta astronautek ikerketarako baliatu dutena. 1991an gerra hotza amaitu eta ikerlarien arteko konfiantzak bakarrik lortu zuen amankomuneko gunea. Egun ordea, Ukrainako gerraren ondorioz konfiantza kolokan jarri du eta tentsio handia sortu da. Espazioko estaz...

Idoia Mujika: Arkimedes irakurtzen teknologia berrienei esker 13.03.2022

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna istorio polit bat hartuta hurbildu zaigu Zientzia Gosarira. "Palinpsesto"aren istorioa da. X. mendean Arkimedesen lan eta teoria nagusiak jasoz egin zuten eskuizkribu bat da, baina hiru mende geroago monje batek gainetik idatzi eta ezkutatuta utzi zuen oinarrizko testua. XX. mendean jabetu ziren liturgia liburua zirudien...

Ikusten ez den gerra, ikusten den gerraren kontra 08.03.2022

Zibergerraz hitz egin digu Zientzia eta Pazientzia podcastaren atal honetan, Eneko Axpek. Ukraina eta Errusiaren artean, lurrez eta misilez bakarrik ez, zibernetikoki ere gerra bortitza dagoelako. Elon Musk-ek, adibidez, teknologia utzi dio Ukrainari internet sareari eutsi ahal izateko. Eta areago, milaka hacker ari da Errusiaren kontrako eraso teknologikoari eusteko Ukrainaren alde egiten. Eraso...

Idoia Mujika: Exoplanetetan ba ote da bizitzarik? 06.03.2022

Egia esan, daramagun bide itsua ikusita lur planetatik alde egiteko gogoa ere ematen du eta nonbait hori pentsatzen aritu da Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduraduna. Bizigarriak izan litezkeen exoplanetez hizketan hurbildu zaigu Zientzia Gosarira. Zantzuak badaude, baina momentuz froga argirik ez, eta gure teknologiarekin iristeko urrutiegi daude planeta horie...

Listen to the Zientzia podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.