EITB Radio Televisión Pública Vasca
Lore Hostoak
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
114. Mateo Zikuta, “Haize berriak txertatzearen izenean denak ez du balio” 13.05.2026 1:40:18
Igitaia eta mailuaren indarraz eginiko rap musikaren erritmo, melodia eta mezuetan barrena murgilduko gara Martin Ziarrustaren (Gasteiz,1999) testuingurua ezagutzeko asmoz. Ziakhus moduan eman zen ezagutzera eta Dürum Solo Karne edo Ekida bezalako proiektu nahiz ekimenetan parta hartu ostean, Mateo Zikuta izenpean aurkeztu zaigu El Garto beatmakerr-aren laguntzaz aurkeztutako “Ketura Operazioa” LP...
113. Maddi Oihenart: “Kantua nireganatu zen ustekabean eta salbatu ninduen” 15.04.2026 1:05:11
Euskal musikaren ondare da Maddi Oihenart, Zuberoako ahots tradizioaren ordezkari. Bere kantu eta kantaerak hainbat belaunaldietan izan du oihartzuna, izan a capella, jazz edo kantu herrikoien doinupean. Idazle eta musikari askoren babesean entzun izan dugu, Itxaro Bordaren hitzetatik, Juantxo Zeberioren piano konponketetaraino. Horrela, Barkoxen 1956an jaiotako abeslaria, hitz eta doinuen arteko...
112. La Txama, Tuli: “Chill Mafia baino Chill Mafiagoa da Tapia” 11.03.2026 1:08:14
Askotan aipatu izan dugu Iruñerrian azken urteotan eman den loraldi musikala eta bertako beste lore bat hostokatu dugu atal honetan. Iruñatik oso gertu, Atarrabiatik dator Martin Cervantes, Tuli, Chill Mafiako partaide gisa ezagutu genuena. Orain, La Txama proiektuarekin buru belarri dabil, napar-mex edo betidanik Nafarroan eta Euskal Herri osoan rantxera edo corrido mexikarrari erakutsi zaion mai...
111. Gartxot: “Sormena beti izan da pentsamenduen biografia antolatzeko bide bat” 11.02.2026 2:23:55
Bidaia intimo bat proposatzen digu Gartxot Unsainek. Gitarraren soiltasuna eta artifiziorik gabeko ahotsa baliatuz, bilaketa emozional zintzo bat egin nahi izan du “Bizirik gaude” diskoan, musika egiteko modu biluziago eta pertsonalago baterako hautua. Izan ere, Madeleine eta Ghau proiektuekin hostokatu bagenuen, oraingoan bere izen propioa daramanarekin datorkigu, koloretik txuri-beltzera, tximel...
110. Gotzon Barandiaran: “Labirintoan sartzea gustatzen zait, zein hitzek igurtzi, besarkatu, jipoitu elkar” 14.01.2026 2:12:11
Zer dira ba hitza eta doinua, poesia eta musika, galbahe emozional edo identitario ez badira. Zer gara gu, guk iragazi ez badugu izan nahi dugun hori? Edo niak iragazten ez badu izan nahi ez dudana? Hitzen esan nahien labirinto horretan murgildu da Gotzon Barandiaran (Larrabetzu,1974) idazle, poeta, musikari edo kultur ekintzaile gisa bere arrastoa utzi duena. Izan ere, zer utzi, zer eman, zer har...
109. Janus Lester, Jokin Pinatxo: “Loreek lorezaina baino gehiago behar zituen lorezainak loreak” 10.12.2025 1:52:55
Euskal Herrian biztanleko musikari proportzio handieneko herria izango da Bera, eta Nafarroa iparraldeko herri txiki horretakoa da Janus Lester, hain zuen. Azken urteotako ahots eder bezain pertsonalenen artean dago zalantzarik gabe eta 29 urterekin bere abestiak gure iruditegian txertatzea lortu du denbora gutxian. Izan ere, bi lan kaleratu ditu oraingoz, 2022an lehena “Ez Gaitzala Loak Harrapatu...
108. Balerdi Balerdi, Toño Muro: “Giro eskasa zegoen Iruñean, euskarazko gauza gutxi” 12.11.2025 1:26:04
Euskal Power Pop-aren aitajaunetako bat da Toño Muro. Iruñean, 90eko hamarkadan Balerdi Balerdi taldea sortu zuen Sergio Ibarrola “Zara”, Marino Goñi, Patxi Goñi eta Blanka Izkueren alboan. 2012tik aurrera bigarren bizitza edo agerraldi bat ere izan zuen proiektuak, Muro eta “Zara”ren albora lehenik Karlos Ortiz eta honen ondotik Petti eta Anxel Iraola batuz. Merkatuaren ikuspegitik begiratuta, eu...
107. Autobus Magikoa, Gotzon Retegi: “Badakit mikrofono batek zenbat eragin dezakeen” 15.10.2025 1:26:08
2015ean Autobus Magikoa sortutakoan, ez zuten pentsatu ere egingo hamar urte beranduago gertatuko zena. Oiartzuarrek “Hatortxu Rock”eko kontzertua iragarritakoan lehertu zen dena eta urte askoan isilpean, ezkutaturik, egon ostean taldearen disko bakarra den 2017ko “Musker” laneko abestiek bizitza eta bide propioa egin zuten pandemia garaiko geldialdiaren ostean. Boskotearen 10. urteurrena ospatzek...
106. Naxker, Karmele Gurbindo: “Emakumezko talde gehiago behar dira, baina oso polita dago Iruña” 25.06.2025 1:26:08
Nafarroan, konkretuki Iruñerrian, azken urteetan sortu den olatu berriaren parte da Atarrabiatik datorkigun Naxker boskote gaztea. Pop, punk edo post-punkaren ildotik konposatu dituzte euren kantuak eta “Matxenia II” izeneko lehen lanarekin harrera ezin hobea izan du Karmele Gurbindo, Ainhoa García, Nerea Arrasate, Jaione Baraibar eta Aritz Martinek osatutako taldeak. Ez daramate denbora asko musi...
105. Haritz Harreguy: “Abesti bat ona bada, soinua ez da hain inportantea” 11.06.2025 1:51:27
Usurbilen, 1974an jaio zen Haritz Harreguy, Euskal Herriko soinu alkimista handietako bat. Bolumena, espazioa, dinamika, harmonia eta elementu soniko ezberdinei leku egokia ematea izan da bere erronka urteetan zehar, soinu bakoitzak besterik zapaldu gabe gure belarri edo azalerainoko bidea oztoporik gabe egin dezan. Azken finean, musika da bere mundua, artisten sentimenduak ahalik eta egokien tran...
104. Makala: “Saio bat koadro bat margotzea bezala da, abestiak koloreak eta lekua mihisea izanik” 28.05.2025 1:24:25
90eko hamarkadatik musikaren esparru eta diziplina ezberdinak jorratu ditu Mikel Unzurrunzaga Schmitz zarauztarrak. 1970ean jaio zen eta ez kasualitatez. Izan ere, Estatu Batuetan funk musikaren eztanda gauzatu zen hamarkadarekin batera etorri baitzen mundu honetara, funkaz gain, soul, R&B, jazz, hip-hop edo musika beltzaren amalgama zabal hori lau haizetara zabaltzeko asmoz. DJ, irrati esatari, m...
103. Martin de Marte, Martin Murua: "Zeozeren bila nabil, adrenalina puntu bat dago kantu bat egitean" 14.05.2025 1:16:48
Kostaldetik barrena, olatuak hartuaz, Zarautzera bidean jarriko gara chorus gitarrez nahiz erritmo groovyez erakarrita. Mac Demarco kanadarraren soinutik gertu, Martin Muruak, “DIY” edo “Egin Ezazu Zerorrek” formulatik eraiki zuen bere soinu unibertsoa. Denboraren poderioz, talde izaera hartu du Ion Ferrera, Xabier Aramendi, Nikolas Eizagirre edo Peru Zabalaren konpainian osatutako proiektuak. Sin...
102. Koska/Alguillo & Alkimistak. Alfonso Guilló: “Koska hegoaldean, Errobi iparraldean, gizarte guztia mugitu zen” 30.04.2025 1:33:56
Denboran zehar zubi bat eraikiko dugu, ertz banatan 70eko eta 2020ko hamarkadak jarrita. Alde batetik Koska, euskal rockaren lehen belaunaldiko taldea eta bestetik Alguillo & Alkimistak, rocketik abiatuta R&B, funk, latin eta gospel kutsuekin jolasten duen taldea. Bi proiektuen erdigunean bada artista bat, elgoibartarra bera, eta noski gurera gonbidatu dugu zubi azpiko urak eramandakoaz eta dakarr...
101. Andoni Ollokiegi: “Batzuetan alai nago, beste batzuetan alaitasuna inpostatu egiten da” 16.04.2025 1:49:30
XXI. mendeko euskal trobadore edo juglare moduan defini genezake Andoni Ollokiegi (Pasai Donibane, 1992). Herriz-herri, plaza-plaza ibili ohi da bere gitarraren laguntzaz, euskal kantutegiko entziklopedia moduko bat izango balitz bezalaxe. Halaber, bere kantu propioekin bakarlari eta talde formatuan ere ibili ohi da Olloki izenpean eta alderdi edo ikuspegi ezberdin horiek uztartu nahi genituzke. E...
100. Benito Lertxundi “Bizitzea da une oroz hiltzea, une oroz hil dena bakarrik bizi da” 02.04.2025 2:49:25
Denok isiltzean gu geu zer garen abesten duen hura da, soinu nahiz ideien artisaua, bidez-bide denboraren higadurari jarkiz herri baten nortasuna zaintzen duen hura, modu batera gu geu ere bagara bera eta baita bera gu. Euskal kantagintzaren mugarri izanik, herriari hartu eta herriari itzuli dizkio hamaika kantu, kontakizun eta istorio. Bere eskutik, inoiz izan gabeko herrietan izan gara, inoiz bi...
99. La Basu, Elena Caballero: “Gu, zenbakiak eta irudi bat izatea nahi dute” 19.03.2025 1:56:14
Ez da bereziki Euskal Herrian ikusgarritasun gehien izan duen estiloa eta zer esanik ez emakumezkoen esparruan. Ba euskalduna eta emakumea izanik, gure rap eszenako erreferente argia da "La Basu". Bizkaian, Etxebarrin jaio zen 1983an eta egun Gipuzkoan, Irunen bizi da rap eta musika beltzak bereziki oihartzuna izan duen hirian. 90eko hip-hop eztandak bete-betean hartu zuen eta horrela ikasi zuen b...
98. Merina Gris, Julen: “Zuloa bere adiera guztietan erakutsi nahi genuen” 05.03.2025 1:48:20
2020ko hamarkadak soinu estetika berri ugari ekarri dizkigu eta gure panoraman elektronikaren, autotunearen eta produkzio landuen aldarri izan da Julen, Paxkal eta Sara donostiarrek osatzen duten "Merina Gris" hirukoa. Irudi anonimotasunaren hautua egin zuten hasieratik, maskarez aurpegiak estali eta horrela euren identitate espresioa kantuetara edo bideoklipetara mugatuz. 2022ko “Zerua Orain” est...
97. Jon Martin: “Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa” 20.02.2025 1:28:19
Jon Martin bertsolari, idazle, abeslari eta literatura ikerlari oiartzuarra gonbidatu dugu isilarazitako ahots bati oihartzuna eman asmoz. Hain justu, “Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa” izeneko liburua argitaratu du 2024an eta bertan, Donostian jaiotako abeslari urnietarraren irudiaren inguruko hausnarketak azaleratu dizkigu, "Ez Dok Amairu"ko kide eta euskal kantagintzaren erreferente izan ar...
96. Mikel Urretagoiena: “Jazza beste herrialde bateko folklorea da” 05.02.2025 1:42:40
Jazzaren edo musika instrumentalaren bidean jarriko gara atal honetan, erdigunean bateria eta erritmoa ezarrita. Mikel Urretagoiena (Ordizia, 1991) euskal musikarien belaunaldi berriko jazz eszenako erreferente bilakatu da bateria-jole gisa. Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan lizentziatu ondoren, Herbehereetan eta New Yorken burutu zituen ikasketak, gero Madrilera jo eta a...
95. Juan Carlos Perez: “Eszenatokian biluzik zaude jende aurrean” 22.01.2025 2:17:55
Juan Carlos Perezen ahots, melodia edo hitzek oihartzun etengabea eragin dute gure memorian eta olatu baten moduan joan etorrian ibili ohi dira gaur eguneraino. Hain zuzen, olatu eta kala txorien dantza hipnotiko horretan itsasotik gertu jaio zen, Mutrikun, 1958an, eta musikarekiko grina gaztetan piztu zitzaion herriko musika eskolan solfeo, gitarra eta klarinetea ikasiz. 16 urterekin Ondarroa eta...
94. Zetak, Pello Reparaz: ''Eszeptizismo ariketa erradikal bat da AAZTIYEN' 18.12.2024 1:48:32
Arbizutik mundura begirada zabalduaz Pello Reparazen izena denon ahotan dabil azken bi hamarkadetan. Hamazazpi urterekin ska nahiz punk doinuetan Vendetta taldea sortu eta bost disko kaleratu ostean, Zetak proiektuarekin bide berria hasi zuen 2019an. Urte guzti horietan ereintakoak fruituak eman ditu arrakasta itzela jasoaz eta guzti hori borobiltzeko, euskal mitologiaren inguruko sekulako gorazar...
93. Fermin Muguruza: ''Kantu bat egiterakoan sartu egiten naiz, busti egiten naiz zikindu arte'' 27.11.2024 2:16:22
Artista polifazetikoa, ekintzaile eta herri eragile sutsua da Fermin Muguruza (Irun, 1963). Ska, Dub, Rap edo Punkaren inguruan Euskal Herriak izan duen aitzindari eta iraultzaile handienen artean dago inongo zalantzarik gabe. Ezkertiarra, abertzalea eta internazionalista izanik, aktibismoa bere musikaren erdigunean jarri izan du beti eta hitza, arma politiko eraginkorra dela erakutsi izan du esti...
92. Esanezin, Ianire Aranzabe: ''Zirrara tristearen kontzeptuak definitzen du gure unibertsoa'' 20.11.2024 1:44:30
Esan ezin diren gauzak adierazteko erabili ohi da askotan musika eta Gipuzkoa barnealdera, Goierri ingurura begira jarrita, Ianire Aranzaberen barnealdeko doinuak ezagutu nahi ditugu. 1999an jaio zen Altzagaraten eta 2020ko hamarkada hasieran ezagutu genuen bere soinu unibertsoa: Esanezin. Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan, ahots lehun eta goxoz, "zirrara triste" mod...
91. Tu-K / Piztiak, Txomin Uribe: ''Aspalditik genuen buruan Tu-K ez zela existitu'' 13.11.2024 1:40:52
80eko hamarkadako Ondarroan Tu-K taldearen sorreratik hasi eta Piztiak izaterainoko prozesua ezagutzeaz gain, gaur egun Fenix Hegaztiaren moduan errautsetatik berpiztutako fenomenoan murgilduko gara. Post-punk doinuak Kirmen Uriberen hitzekin elkartuta osatu ziren Euskal Herriko underground eszenako harri bitxi hauek eta 2024an "Tuka Esaten Da" diskoaren kaleratzearekin, aitzakia perfektua topatu...
90. Niña Coyote eta Chico Tornado, Koldo Soret: ''Beti erakarri izan gaitu desertuak'' 06.11.2024 1:30:22
Gitarra riff pisutsu bezain indartsuak eskaini ohi ditu Niña Coyote eta Chico Tornado biko donostiarrak. Besteak beste, Surfin Kaos edo Zuloak taldeen errautsetatik altxatu ziren power duo moduan eta 2013an lehen lan homonimoa kaleratu zutenetik, geldi ezinak izan dira desertu giroko rock nahiz stoner doinuez jantzita. Euskal Herrian eta baita atzerrian ere, tartean Estatu Batuetan, zabaldu izan d...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.