EITB Radio Televisión Pública Vasca
Lore Hostoak
Ekain Perezek musika egileak eta sortzaileak hostokatzen ditu podcast honetan. Berauen sorkuntza prozesuak, moduak eta musika gustuak hobeto ezagutu ahal izango dituzu atalez atal.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
89. Olatz Zugasti: ''Zure zailtasunen iturrira joatea, hori da sortze mailarik handiena'' 30.10.2024 1:29:53
Herri musiken maitale izanik, Olatz Zugastik (Hernani, 1965) 90eko hamarkada hasieran eman zuen lehen pausua bakarlari gisa. Musika zeltaren influentziaz doinu mistiko, hipnotiko eta goxoetan barrena eraman izan gaitu bere ibilbidean zehar, beti ere, ahots eta harpa doinu zerutiarren alboan. Gaztetatik Orio izan da bere bizilekua, bertako Herri Ikastolako haurren abesbatzako zuzendari eta noski, B...
88. Tatxers/Borla, Martin Ziriza: ''Entsegu gelako taldea baino, whatsap-taldeko taldea gara'' 23.10.2024 1:36:38
Iruñean kokatu gara, bertako ekosistema musikal oparoaren azken urteetako leherketa edo loraldiaren erantzuletako batekin. Martin Ziriza (Iruñea, 1999) lehenik Jon Salinas, Iñigo Soria edo Sergio Devesaren alboan Tatxers taldeko partaide moduan ezagutu genuen eta beranduago Timeo Dedieu eta Ander Redinekin Borla taldeko baxu jole eta abeslari gisa. Gitarrekin egindako pop argitsu bezain energetiko...
86. Xabi San Sebastian: ''Euskaldun gutxi gara, ez dakit masetatik aparte lekurik badagoen'' 03.07.2024 1:39:09
Gaur egun Hernanin bizi den arren, Xabi San Sebastianen abizenak argi uzten du Donostian jaio, hezi eta bizi izan dela. Izotz plaza taldearekin berbena giroan herriz herri Euskal Herrian barrena ibili ostean, 1998an Alan Griffin eta Joxan Goikoetxeak gidatutako Alboka taldera batu zen, herri musika bide berrietan jarriz. Esperientzia horiek batuta, 2004an bere bakarkako ibilbideari hasiera eman zi...
85. Gorka Knörr: ''Kantatu nahi nuke gehiago'' 19.06.2024 2:01:39
Badira pertsona batzuk bizitza bakarrean hamaika bizitzetako esperientziak batzeko gai direnak. Horietakoa da Gorka Knörr (Tarragona, 1950) abeslari, politikari, eta enpresaria. Aita euskalduna eta ama kataluniarra izanik Gasteizen hezi zen, Catalunya eta Euskal Herriaren arteko zubi lana gaur eguneraino eramanez. Ez Dok Amairuren iraultzaz txunditurik, gitarra baten laguntzaz, kantautore gisa ema...
84. EZEZEZ, Unai Madariaga: ''Garrantzitsuagoa egiten zait estetika musikan, musika bera baino'' 12.06.2024 1:27:56
EZEZEZ 2022an Unai Madariagaren bakarkako proiektu gisa sortu bazen ere, Eneko Ajangiz, Alvaro Olaetxea eta Mikel Irigoyenekin lanean hasi ostean talde izaera hartu zuen ezetza, aurrera begirako kontzeptu eraikitzaile gisa hartzen duen laukoteak. Izenaren izanak punk, rock, psikodelia eta garage doinuak ezkutatzen ditu kantuetan eta "Katuzaldia" 2023ko diskoarekin, izen horrek izaera propioa eraik...
83. Alex Sardui: ''Datozen taldeek eskubidea dute musikaz bizitzeko'' 05.06.2024 1:22:14
Alex Sardui (Gernika, 1966) 90eko hamarkadan Exkixu taldearekin ezagutu genuen. Musika herrikoia eta rockaren arteko sinergia horretan kantu gogoangarriak egin ostean 2002an abentura berri batean murgildu zen, Gatibu taldean hain zuzen. Gaur egun arte bertan entzun, ikusi eta sentitu ahal izan dugu bere ahots melodia, dantza exotiko edo eszenatoki gaineko sugarraz. Musikatik haratago, telebistako...
82. Xabier Badiola: ''Psikodeliak zure kontzientzia amatatzen den momentu horrekin jolasten du'' 29.05.2024 1:39:54
Eibarrera begira jarriko gara, mendi arteko herri industrial gipuzkoarrak emandako Xabier Badiola semearekin. Bere jaioterria bezalaxe, kanpotik grisa eta barrutik berdea da aurkeztu duen lehen diskoa, arkitekturaren eta ingurumenaren arteko kontrapuntu hori musikaz islatuz. Azalaren txuri beltzeko estetikak beste garai batera garamatza eta bertako kantuekin, 60 eta 70eko hamarkadetako folk kantau...
81. Izaro: ''Pixka bat medium sentitzen naiz nire sormenarekiko'' 15.05.2024 1:57:28
Mallabitik Donostiaraino. Tonbola batean irabazitako gitarra batekin tabernetan bokata baten truke jotzetik, Euskal Herriko antzoki handienak betetzeraino. Ahots lehuneko gaztetxo baten lehen lan esperantzagarritik, emakume ahaldunduaren ahots boteretsuraino. Oskolaren goxotasunean dagoen larbatik, hegoak zabalduta hegaldatzen den tximeletaren handitasuneraino. Ez da lan makala izan, urtez urte, d...
80. Jai/Egun, Aitor Martinez: ''Zure bizitzan atzerritar sentitzearen esperientziaz hitz egiten dut diskoan'' 08.05.2024 1:47:52
Pertsonalitate handiko artista da Aitor Martinez zarauztarra eta, halaber, baita bere proiektua ere: Jai/Egun. Gitarra flamenkoa oinarritzat hartuta, elektronika eta esperimentazioaren bidean jarri da, bizitza osoan zehar eraikitako izate horri forma emanez."Argiek Istilu" lehen diskoko hitzetan, norberaren bizitzan atzerritar sentitzearen esperientzia dagoela aipatu digu eta, horrez gain, bere ek...
79. Tik Tara, Harkaitz Bastarrika: ''70eko hamarkadako salsa newyorktarra oso punka zen'' 17.04.2024 1:39:18
Hego haizeak Kantauri itsasorantz dakartzan asmoak Zarautzeko kresalarekin talka egitean sortutako soinu koktela dastatzeko prest gaude. Beste modu batera esanda, Euskal Herriko iruditegitik doinu latinoak jorratzen dituen taldea da Tik Tara eta hain zuzen, "Ubera" diskoan, euskal migranteen kontakizunak bildu dituzte Hego Amerikako hainbat doinu exotikoz jantzita."Lore Hostoak" podcastaren atal h...
78. Anari: ''Artearen indarra ez da beti esplosiboa, askotan inplosiboa da'' 10.04.2024 2:33:49
Anari, Ana Rita Alberdi (Azkoitia, 1970) ideien, pelikuletako eszenen, liburuetako esaldien edo konbertsazioen ehizan ibili ohi da. Bere barne ahotsari larrialdietako irteera bat jarriko balio bezala hitzez hitz, diskoz disko, mundura irteteko aukera eman die sentimendu nahiz ezinegon filosofikoei, rock abesti mardul eta sakonetan, entzulea sufrimendu gozagarri moduko batean kokatuz. "Giza Zarata"...
77. Idoia: ''Lore batek behar du denbora bat, zaintza bat loratzeko'' 03.04.2024 1:15:05
Aramaion, 2000. urtean jaio zen Idoia Asurmendi, baina gaur egun Donostian bizi da eta bertan jorratu du bere ibilbidea. Txikitatik instrumentu nahiz kantuez inguratua egon da eta institutuan Maria Oses poeta ezagutu ostean, esperientzia guzti horiei forma edo zentzua eman nahian sortu zuen 2021ean "Ilun Eta Abar" estreinu diskoa. 2024ean, hasitako bide horri jarraipena emanez "De Amar y Desandar"...
76. Ke Lepo, Alejo Orbegozo: ''Sintetizadore modularren kaosa melodiara bideratu nahi nuen'' 20.03.2024 1:34:52
Euskal musikaren espektro zabalaren ertzetaraino bidaiatuz, atal honetan, gure herrian gehiegi jorratu ez den elektronikaren esparruan murgilduko gara Alejo Orbegozo zestoarraren proposamen ausart eta bakanarekin. Grises taldeko sintetizadore edo teklatuen atzean ikusi izan dugu urte askoan zehar, eta Ke Lepo moduan aurkeztutako bakarkako ibilbide berriaren hasiera geureganatu nahi dugu "Izpi" sin...
75. Mikel Telleria: ''Poetak ezagutzeko modu zoragarria da musika'' 13.03.2024 1:40:32
Gure panorama musikaleko beterano bat da Mikel Telleria. 1960an Idiazabalen jaio zen eta gaur egun Gasteizen bizi da Van Morrison, Bob Dylan edota Lou Reedekin alderatu izan den kantautorea. 1999an aurkeztu zuen "Deklarazioa" izeneko lehen lana eta horren ondotik beste bi lan eskaini ditu, bata 2002an "Zaldiak Hartuta" izenpean eta bestea "Zumeta" 2022an, Jose Luis Zumeta margolari usurbildarra in...
74. Enrike Solinis: ''Trikitixa ailegatu baino askoz lehenago gitarra hemen zegoen'' 06.03.2024 1:46:29
Enrike Solinisek (1974, Bilbo) Juan Crisóstomo Arriaga kontserbatorioan nahiz Catalunyako Escola Superior de Musican burutu zituen gitarra eta antzinako musika ikasketak. Gaur egun, bere belaunaldiko bertutetsuenen artean kokatuta dago. Antzinako musika eta orokorrean musika ulertzeko modu oso pertsonala du, hori hamaika proiektutan helaraziz, batik bat, berak sortu eta zuzendutako Euskal Barroken...
73. Gorka Urbizu: ''Jarraitzaileak jarraitu egiten du, orduan, zu zoaz aurretik'' 07.02.2024 2:15:34
"Gaur atzo baino gehiago dakit, baina bihar baino gutxiago" oihukatuz, 1977an Lekunberrin jaiotako gazte batek Berri Txarrak herri oso baten berri on bilakatzeko trebetasuna garatu zuen lagun batzuen konpainian, urteen poderioz ikasten eta adimena zabaltzen, lehen harria jartzetik "Katedral Bat" eraikitzeraino. Askoren ezusterako, katedral horren handitasun nabarmenetik kapela txiki baten soiltasu...
72. Neu Troia: ''Batzuetan tatuajeak bezala dira abestiak'' 24.01.2024 1:38:49
Iruñean 1993an jaio eta gaur egun Zarautzen bizi den Julen Azkona da protagonista Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan"Do It Yourself" edo "egin ezazu zerorrek" filosofiatik abiatuta gitarra akustikoaren konpainian sortutako abestiak gutxinaka gehigarri edo geruza berrien alboan ezarri ditu, Neu Troiak, entzulea dream pop ameslari bezain malenkoniatsuaz osatutako nebulo...
71. Mixel Etxekopar: ''Xuberotarrak ez du bihotzik, kantua baitu bihotz'' 17.01.2024 1:44:25
Txirularia, kantaria, bertsolaria, irakaslea, Hebentik Zuberoako kultura elkarteko arduraduna eta guztiaren gainetik, euskararen eta herri musikaren maitalea. Hori guztia eta gehiago da Mixel Etxekopar. Kantu nahiz kontu ugari beregan gorderik dauzka Gotaine-Irabarnen 1963an jaiotako xiberotarrak eta doinuz doinu, txorien gisan, bere gogoetak eta kantutegia errepasatuko ditugu. Playlista:Mixel Etx...
70. TOC, Xabier Bilbao: ''Eszenatokian boteretsu bezain bulnerable zara'' 10.01.2024 1:15:24
Rockaren eta postpunkaren bueltan hasi dugu atal honetako bidaia, dagoeneko Mungia sound bezala defini dezakegun estetika sonikoaren atzetik jarrita. Xabier Bilbao Mungiarra da izatez, baina gaur egun bertatik oso gertu, Marurin bizi da. Bere ahots urratua xuxurlatik garrasira normaltasun osoz igaro ohi da, iluntasun eta argitasunaren muga guztiz difuminatzen duten gitarra riff malenkoniatsuen gai...
69. Paxkal Irigoyen: ''Gogorra da konbikzio kontradikzio horretan oreka bat atxematea'' 20.12.2023 1:19:24
Iparraldeko eta batez ere Baxe Nafarroako musika ekosistemaren sortzaile esanguratsuenen artean dago Ainhize-Monjoloseko Paxkal Irigoyen. Zaila da bere ibilbide osoa errepasatzea ez baita geldirik egoten den horietakoa, baina besteak beste Bilau, Behi Bideko Andere Xuriak eta Bloñ taldeetan entzun izan dugu artista polifazetikoa. Playlista:Bloñ - Erbiak (Bañolet Kantuz // 2021)Berri Txarrak - Ez d...
68. Sara Azurza: ''Abesti batzuk bilatu behar dira, beste batzuk ateratzen dira'' 13.12.2023 1:17:32
Donostian soul, funk eta pop melodien artean musika beltza bezala definitu izan dugun horren ordezkarietako bat da Sara Azurza. 17 urterekin igo zen lehen aldiz oltza gainera Iker Lauroba, Charlie and The Colours, Indigo eta Tristan Crowley proiektuetan bere lehen pausuak emanda. 2018an "Theorein" lanarekin bere bakarkako bideari hasiera eman ostean 2023ko "Hemen Berriro" diskoa behin betiko aurre...
67. Chill Mafia, Kiliki Frexko: ''Arteak ez du mundua aldatzen, interpretatzen du'' 29.11.2023 1:28:41
Errotxapeatik Euskal Herri osoa hankaz gora jarri du atal honetako gure gonbidatuak bere kolektiboarekin batera. Izan ere, Iruñean sortutako fenomeno edo talde honek izen larriz zizelkatu du bere izana euskal musikaren historian. Beste behin tradizioari traizio egitearen garrantzia mahai gainean jarri behar dugu eta gaur egungo soinu nahiz pentsamoldeetatik herri musikaren zimentuetaraino iritsiko...
66. Willis Drummond, Jurgi Ekiza: ''Musikak eman zidan aukera berriz sentitzeko euskaldun'' 22.11.2023 1:47:31
Badira talde batzuk estilo konkretu baten babesean ibilbide oso bat egiteko gai direnak, eta beste batzuk berriz, soinu espazio berriak topatzearen zirraraz bizi dira gau eta egun. Horietakoa da abiapuntua izan dugun Willis Drummond Baionako laukotea. Hasieran 70eko hamarkadako hard rockaren edo hardcorearen bidea hartu bazuten ere urteen poderioz pop melodietatik gertuago ikusi ditugu, beti ere h...
65. Neomak, Eneritz Aulestia:''Ez dugu umetatik jakin zein zen Maurizia'' 08.11.2023 1:31:59
Askotan aipatu izan dugu tradizioari traizio egitearen kontua, herri baten kultura ez dadin izan soilik testuinguru tenporal konkretu baten oihartzuna. Garapen edo bide horretan aliatu bat gehiago du euskal musikak, Neomak. Kepa Junkeraren Sorginak taldean du jatorria gerora zazpiko moduan aurkeztu zitzaigun proiektu berritzaile honek. Besteak beste, Maurizia erreferente gisa dute. Baina, zergatik...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.