Berria

New Yorkeko munduak

Society EU ↓ 100 episodes

Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

Author

Berria

Category

Society

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jun 8, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Dilistak eta txanpaina 24.11.2025

Aurreko astean kontatu zuen familiako taldean izeko Maitederrek. 1975eko azaroaren 20an, Francoren heriotza egunean, ama zain zuela etxean bazkaltzeko, dilista platerkada bat eta txanpaina botila batekin. “Gizon hori ni baino lehen joatea nahi nuen.” Eta horregatik poza eta, ondorioz, txanpaina.

Mamdaniren fedea 17.11.2025

New Yorkeko alkatetzarako bozak irabazi ditu Zohran Mamdani gazteak. Egozten diote eskumakoek sozialista eta musulmana dela. Musulmanarena harrigarri egiten da, New Yorketik kanpoko aurrerazaleen artean ere. Ideia progresista lotua egon da jainkorik gabeko gizarte bati, Marxek “erlijioa herriaren opioa da” esan zuenetik. Berdintasunaren alde egiteko soberan omen zeuden erliji...

Zabarseko okina 10.11.2025

Arratsaldez joan gara Zabar’s dendara ogi bila. Okinak esan digu 60 zentimotan dituela bagelak; arratsalde partean merkeago egoten dela ogia, eta aprobetxatzeko. Eskatu diogunean, gure migrari azentuaz jabetu da. Nongoak ginen galdetu digu, eta guk euskal herritarrak erantzun. —Hara, badakit, zuen hizkuntza da “euskara”. —Halaxe da —esan diogu. —Nola dakiz...

Alkate zaharra edo alkate berria 03.11.2025

Bihar, asteartez, dira New Yorkeko alkatetzarako bozak. Bi hautagai nagusi daude lehian. Alde batetik, alderdi demokratako hautagaia, Zohran Mandani, 34 urteko gaztea. Aita Columbiako irakaslea, kolonialismoan aditua, eta ama Mira Nair zine-zuzendaria. Gazteen artean babes handia lortu du Mandanik, baita ezkertiarren artean ere. Sareak mugitzen badaki, eta diskurtso argia du: alokairuak izoztu, au...

Trenbideko xiringa 27.10.2025

Xiringa bat ikusi dut trenbidean botata, 116 kaleko geltokian. Segituan, burura etorri zaizkit haurtzaroko irudiak, heroinaren garaiko nekeak, hiesaren itzal luzea. Gertuko jendea, galtzen, desagertzen. Estatu Batuetan adikzio arazo handia dago. Albisteetan ageri da armada Venezuelako batelak hondoratzen. Arazoa gerra baten moduan konponduko balitz bezala, indarkeriaren bitartez, irabazle eta galt...

Katutxoria 20.10.2025

Unaik eta Aitziberrek kontatu zidaten Ondarroako Jai Braian tabernan. Karmele filma bota genuen herriko frontoian, eta haren osteko lagun giroan. Kontua da kalatxori bat hurreratzen zaiela goizero etxera. Hegaztia gose da. Nonbait auzokide batek portuko katuei jana botatzen die goizero, eta hara agertzen da kalatxoria ere. Katuak uxatzea erraz egiten zaio haren hegal handiekin, eta gozatzen du otu...

Emak bakia New Yorken 13.10.2025

Igande goiz eguzkitsua pasatzeko modu egokia, parkea zeharkatu eta MET museora joatea otu zaigu. Han dago Man Ray argazkilari estatubatuarraren atzera begirakoa. Hara abiatu gara, eta Meten sartu. Erakusketaren izenburua When Objects Dream da, gauzek amets egiten dutenean. Man Rayren hamarkada askotako lana biltzen du. Hasieran, margoak daude, abangoardien eraginpean sortuak. Bitxiena, ate birakar...

Berandu iritsi zen 06.10.2025

Berandu zen, ordurako lo zeuden zaldiak, zutik, basoaren iluna beren begietan islatzen. Mantela bildu gabe zegoen, ogi apurrak, janaria hozten. Dagoeneko erditu ziren haurdun zeudenak, paseoan zebiltzan gurditxoekin. Irakasleak ezabatu zuen arbeleko formula. Dantzariak kendu zituen oinetakoak behatz zaurituak erakutsiz. Kale-garbitzaileek bildu zituzten jaiak utzitako zaborrak. Harrezkero ez genue...

Zer pentsatuko du gutaz? 29.09.2025

Zinemalditik itzuli eta biharamunean, Pepe Mujicaren omenezko ekitaldira joan nintzen New Yorken, irailaren 24an. Hamabi urte betetzen ziren Nazio Batuetan eman zuen hitzaldi hura, “Hegoaldekoa naiz…” hasten zena eta mundu osoan itzala izan zuena. Kartelean iragarrita zeuden politikari eta pentsalari aurrerazale ugari: Sanders, Lula, Sanchez, Boric… Jakinmina handia zen,...

Parkeko umea 15.09.2025

Parkeko umea Oinez egitera atera gara parkera, erdi oinez erdi korrika, udako bekatuak gainetik kentze aldera. Iraileko ilunabarra eder zetorren. Haren argi laruan, jendea jolasean belazeetan, bankuetan irakurtzen, bidezidorretan bizikletaz. Halako batean, ama gazte bat aurkitu dugu gure bidean, umetxo batekin, bazterreko banku batean zegoen. Hiru bat urte izango zituen haurrak. Bizkor goazela kon...

Bidaide isila 08.09.2025

Itzuli gara New Yorkera eta, ohi bezala, hantxe eduki dugu gure zain. Ez naiz ari Askatasunaren irudiaz ez, edo txakur, katu edo bestelako etxeko animaliei buruz. Ari naiz gure landareaz. Erosi genuen New Yorkera iritsi bezain laster, zortzigarren urtea izango da aurtengoa, eta geroztik gurekin dago. Ez zen oso handia hartu genuenean, ontzi txiki batean sartzen zen. Gabonetako kaktusa deritzo, neg...

Ezusteko pozak 30.06.2025

Zapato Azule osteko igande beltzari bukaera duina emateko, eta Mutrikun bainua hartu ondoren, pizza afaltzeko plana egin genuen. Ondarroako Basati pizzategira hurreratu ginen Mutrikutik bueltan. Han pizzak hartu eta autora berriz, etxera bidean. Gure autoak baditu urte batzuk, Volkswagen Touran bat da, eta aukeran zazpi lagun sar daitezke bertan. Hainbat eserlekurekin hartu genuen familian edo lag...

Denon bizitza 23.06.2025

JFK aireportura goiz iritsi ginen kontrol guztiak garaiz igarotzeko. Uda bezperetan, bidaiari andana bildua zen bertara eta ilarak luzeak ziren. Kontroletik pasa eta gero, halako batean, konturatu ginen arten pare bat ordu genituela Atlantikoa zeharkatuko zuen hegazkina hartu orduko. Jatetxe batean eseri eta zerbait afaltzea otu zitzaigun. Batean eta bestean begiratu ondoren, amerikar itxurako bat...

Etxeko jana 16.06.2025

Etxeko jana egiten nien seme-alabei eskolara eramateko. Dilistak, garbantzuak, lekak, Euskal Herriko platerrak. Goizean goiz esnatu eta prestatzen nien dena, motxiletan sartu eta eramaten zuten. Asteburuetarako uzten genituen paella edo lasagna eta bestelako gutiziak. Behin, alabak esan zidan gehiago ez zuela eramango janaririk. Garbantzuekin egindako fideo zopa eraman zuen eskolara, (ez da erraza...

Sorterrira berriz 09.06.2025

Ordenagailu eramangarria izorratu eta konpontzera eraman dut. Dendariak, indiar jatorriko gizon batek, gailua begiratu eta ze urtekoa den galdetu dit. 2017koa, erantzun diot nik, baina ondo ibili da orain arte. Ondo zaindu duzulako. Ez du gauza handia izango, garai hartako Appleak oso onak dira, Steve Jobs bizirik zen orduan. Auto aleman klasikoen iraunkortasuna dute.

Auzoko zapata-denda 02.06.2025

Auzoko dendarik antzinakoenetakoa da “Tip-Top Shoes” zapata-denda. 1940an zabaldu zuten 72. kalean eta oraindik hortxe dirau. Antzinakoa izanagatik ez da zaharra, eta ez dabil bezero faltan. Bete-betea egoten da beti, auzoko jendeak han erosteko ohitura du, hiriaren erdialdetako saltoki handiak edo amazon bera ahaztu eta nahiago dute bertara bildu. Beraien sekretua oso sinplea da: arre...

Chicharrillos 26.05.2025

65 urte dira gurasoak ezkondu zirela, 1960ko maiatzaren 25ean. Nonbait gure amak abadeari esan zionean Uribeneko Joserekin ezkonduko zela honako hau bota zion elizgizonak, comerás chicharrillos todos los días. (Txitxarro txikiak jango dituzu egunero). Aholkatu zion amari hobe zuela Ondarroatik atera eta Gasteiz aldera joatea bizitzera, han etorkizun hobea izango zuela, soldaduren bat...

Hau ere gertatzen ari da 19.05.2025

Auto barruan gaude aparkalekuan. Gidaria unibertsitate-irakaslea da. Kontatu dit aurretik su-hiltzailea eta erizaina izan zela. Gero kazetaria. Orain, idazketa eskolak ematen ditu. Ikasle bati buruz ari zait. Iran aldeko neska bat, doktoretza programa batean sartzea lortu du prestigio handiko unibertsitate batean. Ez du itzuli nahi Iran aldera. Emakumea da eta gutxiengo batekoa. Ez da erraza bizit...

Pulitzer Saria 12.05.2025

Fikziozko liburu onenaren Pulitzer saria jaso berri du Percival Everett idazlearen James nobelak. Liburuan Mark Twainen Huckleberry Finn hura berriz kontatzen da baina nobelako pertsonaia den mutiko esklabuaren ikuspegitik. Aurretik, National Book Award sari entzutetsua ere jaso zuen liburuak. Liburu klasikoak beste ikuspegi bat erabiliz berriz kontatzea joera bat bihurtu da azken boladan. Horrela...

Dena jakiten da 05.05.2025

"Dena jakiten da", horrelaxe deitzen da Gabriel Garcia Marquez idazleari buruzko erakusketa. Kolonbiako Liburutegi Nazionalean –guk horrelakorik ez dugu oraindik– atondu dute, Bogotan. Austineko Unibertsitateko artxibategitik erakarritako esku-izkribu, gutun, argazki, kartel, jantzi eta idazmakinarekin osatu dute lehen aldiz.

Eskolara berriz 28.04.2025

Ezaguna da amesgaizto hori, non eskolara bueltatzen zaren berriz, azterketak gainditu gabe dituzula. Bada, halako zerbait bizi izan genuen pasa den asteburuan. Alabaren bigarren hezkuntzako eskola publikoak, Bard Queens deritzonak, ate irekien eguna ospatu zuen eta izena eman genuen, animatuta.

Beste egun bat 14.04.2025

Lainotuta esnatu da igandea, eraikinak ia ez ziren ikusten, euri txikiagatik. Zorionez, bazkalosterako saretu egin da zerua, eta eguzki izpiak ere agertu dira tarteka. Riverside Parkera atera gara oinez egitera. Gereziondoen lore zuriak ikusgarri zeuden. Argazkiak ateratzen ari ziren hiritarrak, haien magalean. Batzuk zelaietan merienda egitera ere animatu dira, mantak belatzeetan zabalduta. Auzok...

Parkera joan naiz 07.04.2025

Parkera joan naiz, lorean dira arbola batzuk, ez asko, lotsati oraindik. Badirudi beldur direla haiek ere beren burua agertzeaz. Goiz da eta ez dago inor parkeko bankuetan. Eguzkiak epeltzen hasi duen arren. Eseri egin naiz eta liburua zabaldu dut. Lehen eguna etxetik kanpoko irakurketa egiteko.

Arbasoen su txikia 31.03.2025

Araba Euskaraz 2025eko kanta egin dugu Mikel Urdangarin eta biok. Kanta landua, mezuak elkarri gurutzatzen ibili baikara luzaroan. Letrak hiru ideia nagusi ditu. Lehenengoa, Araban beti egin dela euskaraz. Eta hor daude aipatuak Landuccik XVI. mendean Gasteizen bildu zituen sei mila hitzak edo sasoi bereko Lazarragaren liburua. Bigarrena, garai zailak bizi arren euskarak beti egin izan duela aurre...

Iowako eklipsea 24.03.2025

Iowako nazioarteko idazleen eskolara iritsi berri, 2017ko abuztuaren 21ean, eguzki eklipsea izan zen. Christopher Merrill bertako arduradunak eta gainontzeko irakasleek gertaera ikustera eraman gintuzten, idazleen etxearen patioan bertan, horretarako utzi zizkiguten betaurreko beltz batzuekin. Eklipseak ez zuen asko iraun egia esan, bi minutu luze, eta ostean, bizitza lehengo bidera itzuli zen.

Listen to the New Yorkeko munduak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.