Berria
Berria FM
Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariek gidatzen dute Berria FM podcasta. Hamabostean behin, aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak jantzita.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Nondik hasi kontatzen 27.05.2026 49:49
Euskal Herriko mugimendu feministaren hastapenak 1960ko edo 1970eko hamarkadetan ezarri ohi dira, baina abiapuntu hori bera auzitan jarri du Cira Crespo historialaren ikerlan batek: 1919an Maria Aizpuru atxilotuaren alde abiarazitako diru bilketa batek bestelakorik utzi zuen agerian. Hor ere bazen dardara feministarik dagoeneko. Eta eferbeszentzia kolektibo hori ez zen alferrik galdu gerora ere. H...
Nondik hasi kontatzen 27.05.2026 49:49
Euskal Herriko mugimendu feministaren hastapenak 1960ko edo 1970eko hamarkadetan ezarri ohi dira, baina abiapuntu hori bera auzitan jarri du Cira Crespo historialaren ikerlan batek: 1919an Maria Aizpuru atxilotuaren alde abiarazitako diru bilketa batek bestelakorik utzi zuen agerian. Hor ere bazen dardara feministarik dagoeneko. Eta eferbeszentzia kolektibo hori ez zen alferrik galdu gerora ere. H...
Ukendu kolektiboa orbainei 13.05.2026 48:28
Bortxa matxisten lau erreparazio esperientziari buruzko azterketa sakon bat argitaratu du Mugarik Gabe elkarteak: Orbain kolektiboak. Hari buruzko azalpenak eman dizkigu Joana Etxano Gandariasbeitia kideak, eta haren eskutik aletu ditugu, besteak beste, erreparaziorako eskubideari, biktima edo bizirauleen unean uneko premiei eta indarkeria instituzionalari buruzkoak. El Salvadorreko Manuelaren ist...
Ahots gehiago letren erdigunean 29.04.2026 51:00
Literaturaren historian gizon zuri mendebaldarrak izan du idazle figuraren esklusibotasuna; baina, oraindik ere bai? Berriki, galdera horren itzulian bueltaka eta galdezka aritu da Itziar Ugarte Irizar lankide, idazle eta editorea. Egungo literatur kanonaren auzia aztertzeko zenbait gako atera ditu azalera, eta, haiekin, kasik baiezta litezke zenbait dardara, mugimendu eta «garaipen partzial...
Erotikaren esanahi guztiak 15.04.2026 50:28
Hirugarrenez, Edurne Errea Nuño irakasle eta sexologoak boteretze erotikoaren eskola gidatu du Iruñeko Emakumeen Etxean. Plazeraz, desiraz eta sentsualitateaz gogoetatzeko abagunea zabaldu dute bertan, bai eta, batez ere, zaurgarri azaltzeko tartea ere. Erreskate lana egin dugu Berria FMn: gurean ere kabiarazi ditugu erotikari buruzkoak. Plazera plazaratzeak balio dezake ordena sozia...
Prekarizazioaren kontrako bultza 18.03.2026 37:52
Izenburu alternatiboak bilatzen hasita, hona saio honi legokiokeena: Talaiatik ikusten dena (eta bi). Prekarizazioa da nagusi han eta hemen. Talaia Feministak ere horretan egin du azpimarra bere azken txostenean: bizitzen garestitzean ez ezik, bai eta prekaritatearen dimentsio emozional eta politikoan ere. Eta, hain justu, greba orokor (eta feminista) baten bezperan ikusi du argia saio honek aurre...
Haize zakarra eskuinetik 04.03.2026 33:48
Beste izenburu hau ere har lezake saio honek: Talaiatik ikusten dena (I). Talaia Feminista egitasmoak 2025ari buruz eginiko diagnostikoa hartu dugu abiapuntu, eta, lehenbiziko hurbilketa honetan, haien azterketan azpimarratutako ardatz batean jarri dugu arreta: eskuinera lerratzeko prozesuan. Nikole Ziarrustak lagunduta, eskuin muturraren gorakada, erreakzio patriarkala eta marko feminista antifax...
Errutinak ez ditzan irentsi 18.02.2026 51:44
Garai bertsuan heldu dira bi-biak. Iruñean, sexu erasoen kontrako protokoloaren gaineko gogoeta kolektiboa egin dute, eta hark dauzkan mugei eta zabaltzen dituen aukerei buruzko azterketa ondu du Kenia Corderok. Zornotzan, hilketa matxisten aurkako protokolo berritua aurkeztu du Emakumeen Mundu Martxak. Iratxe Alvarez eta Ekhi Petriati bidelagun, batari zein besteari erreparatu diegu Berria...
Segurtasun kulturala medikuarenean 04.02.2026 57:13
«Emakumeen, genero ez-normatiboen eta euskaldunen aurkako zapalkuntza eta bazterketa egiturazkoak dira; osasun sisteman txertatuta daude». Ospitale eta osasun etxeetan hainbat bazterkeria kasu atzemandakoa da Garbiñe Elizegi Narbarte, eta, batik bat, euskararen eta euskal kulturaren kontrako erasoekin eta genero diskriminazioarekin lotutako esperientziei behatu die, baita bi-bia...
Ikusezinak fokuratzea 21.01.2026 59:51
Maria Luisa Elio, Mirentxu Loiarte, Mirentxu Purroy, Maite Arrieta, Ana Barandiaran, Yurre Ugarte, Yolanda Mazkiaran, Nere Pagola eta abar. Eta jarri eten puntuak gero. Emakume zinemagile mordoa dago eta izan da Euskal Herrian, baina gutxi batzuk bakarrik daude artxibo ofizialetan jasota. Gertatutakoa aztertu, hutsunea betetzeko ahalegina egin, eta ondorioak tesi batean bildu ditu Olatz Ovejero Al...
Indar metaketa feminista Astran 23.12.2025 1:22:37
Hau du BerriaFMk 2025eko azken saioa. Ez du ohikoan estudioan egin, ez ditu ohiko hormak izan testigu: Gernikako Astra izan du agertoki eta aterpe, haren hogeigarren urteurrenaren aitzakian. Bai Astrarekin eta mugimendu feminismoarekin ere harreman estua duten Johana Olabarria, Naia Torrealdai eta Arlette Apraiz mahaiaren ingurura gonbidatu, eta urteotako ibilbidearen errepasoa egin dugu haien esk...
Errezoekin atzera bultzaka 17.12.2025 47:24
«Ezustekoa ez da izan, baina mingarria bai». Abenduaren 9an eman zuen sententziaren berri Arabako Probintzia Auzitegiak, eta hura «zaplazteko» baten gisara deskribatu dute Askabide klinikako kideek. Epaileak errugabetzat jo ditu klinikaren aurrean abortuaren kontrako elkarretaratzeak egin zituzten 21 pertsonak. Haien errezoetan ez du atzeman biolentziarik. Klinikako ardurad...
«Hirekin nola? Xoka?» 03.12.2025 45:25
Abenduaren 3arekin, alegia Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera heldu den saio honetan, euskararen labirintoan barneratu gara, hizkuntzak eta generoak topo egiten duten bidegurutzean arreta jartzeko. Beatriz Fernandezen Ariadnaren haria liburua orriztatu dugu horretarako, eta Ana Jaka idazle eta EHGAMeko kidea izan dugu parez pare. Hizkuntza ez-sexistaren mitoa, inertziak astintzeko beharra et...
Tortura: bortxa politikoa, eta matxista 19.11.2025 50:28
Euskal gatazkaren testuinguruan emakumeek pairatu duten tortura politikoa aztertu du Olatz Dañobeitiak' Sorginak, putak, terroristak' liburuan; «indarkeria matxistaren beste ertz bat». Haren tesitik abiatuta eta prozesu kolektibo baten ondoren osatu du liburua eta Iruñean aurkeztu aurreko orduetan izan da Berria FMn; mugimendu feministak Iratxe Sorzabali babesa adierazi e...
Erredakzio barrenak (ere) more 05.11.2025 45:20
Kazetaritza feministari buruz gogoetatzeko txoko bat sortuaz abiatu du denboraldi berri bat Berria FM podcastak. Hasiera berri bati ekitea gutxi balitz, Pikara agerkariko lagunek ere begien parera ekarri digutelako gaia: Lucia Martinez Odriozola Kazetaritza Feministaren IV. Kongresua antolatu dute urrian, eta, hura abiapuntu izanik, Amagoia Mujika Tolaretxipi Berriako zuzendaria eta Zuriñe...
Protokolo gorpuztuak 30.06.2025 1:24:52
Eraso matxistei aurrea hartu eta erantzuteko tresna gisa baliatzen ditugu protokoloak. Baina, zergatik dira benetan garrantzitsuak? Galdera horrekin abiatu dugu Berria FMren hirugarren denboraldiko azken saioa. Eta ez da edonolakoa izan: Hezkidetza eta Pedagogia Feministen III. Kongresuan grabatutako zuzeneko saio berezia izan da, jendaurrean partekatua. 'Protokolo gorpuztuak: komunitatean, hezkun...
Heteroarautik kanpo xerka 11.06.2025 56:11
Bada esaldi bat herritar batzuk aski asaldatzen dituena: ‘Inoiz ez da berandu bollera izatea erabakitzeko’. «Erabaki egin daiteke?», galdetu izan du jendeak sarri. Erantzun bila, Eva Perez-Ponsengana jo du Berria FMk. Erabaki daiteke? Zer dira bollera gorputzak, sexualitatetik harago? Eta, ohartzerako, duda gehiago ere baziren: ‘bollera’ elea balekoa zaie Ipar E...
Ortzimugak abiapuntu 28.05.2025 45:21
Azkenaldian Euskal Herriko mugimendu feministan izandako eztabaida eta talkak mahai gainean jarri ditu Naia Torrealdai Mandalunizek, eta liburu batean jaso du haien gaineko azterketa: Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma. Berria FMri bisita egin dio autoreak, eta, hortaz, harekin batera aletu ditugu korapilook. Tartean, «eztabaidaren apologia» ere kabiarazi dugu s...
Bizitzeko hiriak 14.05.2025 1:18:50
Hernanin barrena eginiko ibilaldi baten kronika da hau. Hitz eta soinu askokoa. Bertako Berdintasun Kontseiluaren ekimenez sortutako Ibilbide Morea abiapuntu harturik, hirigintza feministari buruzko bisita gidatua egin dugu dozena bat lagunek herrian, Projekta Urbes kooperatibako Miren Vives eta Patxi Galarraga arkitektoekin. Izan ere, zapaltzen ditugun zolei, zeharkatzen ditugun zebra bideei, arr...
Zahar, atso, iparrorratz 30.04.2025 54:06
Noiztik aurrera da norbait zaharra? Eta zer dakarkio hari zahar izateak? Zergatik eragiten du halako aznahia ‘zahar’ hitzak berak? Eta, bide batez, badago ‘atso’ esaterik? Zahartzaroari buruzko hamaika galdera mahaigaineratu dira urteotan han-hemenka, eta haietako hainbati bilatu dizkie erantzunak Mari Luz Esteban antropologo eta idazle feministak, adinkeria eta matxismoa e...
Hijaba libre erantzi eta jantzi 02.04.2025 56:22
Hijabaren erabilera gai arantzatsua da. Oraindik ere, eztabaida ugari piztu ohi ditu emakume musulman batzuek janzten duten oihalak; jendea kontra azaltzen da, baita feminismo batzuen barrenetan ere. Hori hala, haren bueltako diskurtso askori batik bat «paternalismoa» dariela iritzi dio Ikram Ghacham-Emrani Hachmioune irakasle eta ikertzaileak, eta salatu du emakume musulmanei «g...
Maskulinitate berri-zaharrean tinko 19.03.2025 53:48
Azterlanetan ere azaleratu da joera: mutil gazteek bereziki egiten dute bat korronte antifeministekin. Eta sexuarekiko eta sexualitatearekiko daukaten harremanean ere islatzen da hori. Itxaso Torregrosa sexologo eta hezitzailearen hitzak jaso ditu Berria FMk. Emandako ikastaroetan, argi ikusi ditu feminismoaren kontrako erresistentziak; «TikToken-eta aditzen dituztenen oihartzunak». Ba...
Norbera den bezalakoa izan eta agertu 05.03.2025 1:07:32
Martxoaren 8an beteko dira hamar urte Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkarteak bidea abiatu zuenetik. Chrysallis Euskal Herria izenarekin aurrena, eta Naizen izenez ondotik, elkarteak hamarkada bat darama haur eta gazte transexualen errealitateak bistaratzen eta haien eskubideen defentsa sustatzen. Urteurrenaren karietara, Berria FMn izan dira Bea Sever bozeramailea eta elkartetik igarotako...
Hesiak, sabaiak, guraizeak 19.02.2025 57:47
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da otsailaren 11, baina egun horretatik kanpo ere badira hamaika motibo gaia hizpide izateko. Elhuyarreko Garazi Andonegi bidelagun, xehe aletu ditugu zientzia munduko genero arrakalak, kristalezko sabaiak, «guraize efektuak» eta beste. Idoia Mujika zientzialari eta dibulgatzailea Itsaso Jauregi kazetaria ere aditu ditugu saioan. Besta...
Bortxaketaren oihartzun sozialak 05.02.2025 57:13
2016ko Iruñeko sanferminetako talde bortxaketak eta haren gaineko diskurtsoek herritarren memoria kolektiboan eginiko ekarpena aztertu du Samara Veltek ikerketa batean, auziari buruzko ‘Nik sinesten dizut’ liburua eman eta bost bat urtera. Hemeroteketan eta oroitzetan atzera egin, eta bistara atera zaizkio orduko birbiktimizazioa, erasotzaileak «piztia» bihurtzeko ah...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.