Berria

Berria FM

Society EU ↓ 100 episodes

Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariek gidatzen dute Berria FM podcasta.  Hamabostean behin, aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak jantzita. 

Author

Berria

Category

Society

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

May 27, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Kolektiboa, feminista, ijitoa 22.01.2025

«Soilik gauza txarrei buruz hitz egiten denean nabarmentzen da norbait ijitoa dela». Historian zehar eta gaur egun ere ijitoek eginiko lorpenak ezkutatu egiten direla salatu du sarri AMUGEk, eta, orain, zehazki emakume ijitoen kasuei erreparatu, eta «hutsunea konpentsatzeko» ahalegin bat egin du elkarteak, halabeharrez. ‘Romaní hadin II: Euskal Herriko historia...

Ertza, q-rekin idatzita 18.12.2024

LGTBIQ+ siglari ‘Q’ letra eta ‘+’ zeinua erauztea erabaki du PSOEk, eta horrek kolpez mahaigaineratu eztabaida: nola behar litzateke izendatu kolektiboa? Zer gorputz, desira eta identitate utzi dute bazter? Zer norabideren erakusle da urrats hori? Bada alternatiba hoberik? ‘Queer’ mugimendua du hizpide BerriaFMk, Josebe Iturrioz eta Ibai Fresnedo militante trans...

Transmisio kate feministak 04.12.2024

Diagnostikoa ez da berria, baina ezin esan iraungi denik. Aspaldi, eta oraindik ere, hainbat ikerlari feministak ohartarazi dute euskal kulturari loturiko memoria kolektiboa berridazteko premiaz. Besteak beste, aldarrikatu dute transmisioan ere behar dela eragin: ikuskera heteropatriarkaletik desplazatu, begirada transfeminista ezarri. Berria FMn, Iratxe Retolaza ikerlari eta irakaslea mintzatu za...

Indarkeriaren erresonantzia digitala 20.11.2024

Hurbil da Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Hari, eta, preseski, indarkeria matxistak sare sozialetan hartzen duen tokiari erreparatu dio Berria FMk. Halako biolentziarik badela ere ukatzen duten diskurtsoei, besteak beste. Asier Arizkorreta Emagineko kidearekin, manosferaz; Maider Galardi kazetari eta ikerlariarekin, ziberjazarpen misoginoez eta sare sozialetako aliantza feminist...

Diskurtsoaren jabe izateko 06.11.2024

Lisipe bildumako hamabosgarren zenbakia eman du Susa argitaletxeak: ‘Euskal Herriko greba feministak. Diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik’. Eta autorearekin egin dugu hitzordua Berria FMn: Uma Ulazia politologia izan da gurean. Freskatu ditugu 2019ko eta 2023ko greben oihartzunak, eta hark esplikatu dizkigu lanuzte horietako diskurtsoen ñabardurak eta efektuak. Edon...

Izatekotan, marroia 23.10.2024

Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Aurtengoa joana da, baina beti da garaiz hari heltzeko. Izan Inurri elkarteko kide eta sortzaile Julene Illarramendirekin aritu gara gaitzaz eta gaitza inguratzen duten beste hamaika kontuz: hil arte bizi nahiaz, «urri arrosak» sortzen duen amorrazioaz, hizkera belikoaz, osasun sistemak helarazten dituen mezu matxistez....

Oholtza hartzeaz 09.10.2024

Ezinbestean, musika eszena transfeministari buruzko saio batekin ekin dio Berria FMk denboraldi berriari. Alex Sarduik esan zuelarik Euskal Herriko musikagintzan «genero diskriminiaziorik» ez dagoela, master amaierako lana aurkeztear zen Udane Barinagarrementeria Laka: 'Euskal Herriko musika-eszena (trans)feministen gorputz etnografia bat: Elkarrekikotasunak, afektuak eta berresanahitz...

Harro; betiere, politiko 19.06.2024

LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren ingurumarietan bukatu du denboraldia BerriaFMk. Eta abagunea baliatu du erreparatzeko, batetik, azkenaldian lerroburuetan bistaratu diren gorroto delituei eta erasoei, baina baita, orobat, ‘pinkwashing’-ari, LGTBI mugimenduaren ahalduntzeari, gozamenari eta besteri ere. Bilbao Bizkaia Harro jaialdiaz, kritiko, Be Macias; erresistentziaz eta sar...

Sinestu, babestu, osatu: kolektiboan 05.06.2024

Lerroburuak sexu erasoei buruzko aipamenez josiak dira berriz, agertokiak askotarikoak izanik ere: berdin da den eskola, den eliza, den osteopatia kontsulta. Berriki, lau hilabete bete dira Tolosaldeko osteopata baten kontrako lehenbiziko salaketaren berri izan zenetik, eta, ordutik, hark sexu erasoak egin izana salatu dute hamar emakumek. Biktimei laguntza emateko, «elkar entzuteko gune bat...

Zelaitik kanpo ere irabaztekoak 22.05.2024

Futboleko euskal taldeek lerroburu ugari eman dituzte asteotan. Esaterako, Espainiako Kopako finala jokatu du Realak, eta lehenbiziko mailara igotzear izan da Osasuna. Biek egin dute kale, baina BerriaFMri abagune ederra iruditu zaio emakumezkoen futbola izateko hizpide; dakitenei galdetuta. Ainhoa Tirapu, Ane Azkona, Arene Altonaga eta Jone Bastida lagun, arakatu dugu lan baldintzetan, ikusgaitas...

Instituzioa eta (ez)amatasuna 08.05.2024

Aurten, Euskal Herri osoan da Amaren Eguna maiatzean. Zoriontzeko eguna ote den, ordea, duda dute askok. Ez ote den gehiago komeni data hausnartzeko baliatzea: hausnartzeko amatasuna nolakoa, amatasuna noiz, amatasuna nork, amatasuna norekin. Are gehiago: «Amatasuna bai?». Emagineko kide Ainara Lasari esker aletu ditugu ama direnenak eta ez direnenak. Hitz egin digu amatasunarekin lotu...

Babesgune berri bat 24.04.2024

Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentroa ireki dute Iruñean: eguneko 24 orduetan izateko zabalik, urteko egun guztietan. Bertan izan da BerriaFM, eta hura ekarri dute, hala, uhinetara. Hitzorduak balio izan du, gainera, hausnartzeko sexu erasoen ikusgaitasunik ezaz, halako biolentziak salatzeko premiaz eta salaketak ez jartzeko eskubideaz. Biktimen askotariko beharrez eta gizartearen ard...

186 egun paseak 10.04.2024

Internetek dio sei hilabetean 4.380 ordu kabitzen direla, 186 egun. Hori baino gehiago joan da, beraz, Israelgo Armadak urriaren 7an Gazaren kontrako erasoaldia hasi zuenetik. 33.000tik gora dira hildakoak, halako bi baino gehiago zaurituak, eta armadak dio «asko» falta dela gerra amaitzeko. Hari erreparatu dio Berria FMren azken saioak, Ane Irazabal kazetariaren laguntzarekin. Ari bai...

Norabidea zaintzeaz 08.03.2024

Urtebeteko bidea egin du Berria FMren bigarren aldiak; hain justu ere, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ingurumarietan. Bi motibo horien karietara, mikrofonoak jaso, ohiko estudiotik atera, eta Iruñeko Katakrakeko egongelara ekarri dugu podcasta. Eta jendaurrean grabatu. Uzuri Castelo soziologoa eta Ainhoa Olaso Bilgune Feministako kidea lagun, feminismoaren azkenaldiko lorpenez, erronkez eta...

Euskal estatu feminista bat ipar 28.02.2024

Talaia Feministaren lehenbiziko txostena aletu du Berria FMren saio berriak, eta, hala, 2023ak Euskal Herrian emandakoa aztertu, begirada feminista eta subiranistatik. Horretarako, taldeko kide Idoia Zengotitabengoa izan da gurean, «alarma gorriak eta itsasargiak» zein diren bistaratzeko. Horrez gainera, mintzatu gara lotsaz., trans legeaz, «señorez» eta erasotzailee...

Maitasunaren aldamioak 14.02.2024

Maitasunaren gainekoa da Berria FMren saio berria, maiteminari buruzkoa; minak barne. San Valentin egunez, maitasun erromantikoak emakumeon bizitzetan okupatu ohi duen tokiaz, maitasunaren «azpian» gordetzen direnez eta maitasunaren izenean exijitzen diren lanez hausnartu dugu, besteak beste, hainbat lagunen ekarpenei esker; Irene Arrarats, Karmele Jaio, Irantzu Fernandez eta Bea Egiza...

Gailurra zapaldu diten 31.01.2024

Maria Angeles Ziganda, Maritxu Sorabilla, Paquita Bretos, Maritxu Bilbao, Angelita Olano… Mendizaletasunaren historian bidea urratu zuten emakumeetako batzuk dira horiek. Aitzindarien urratsei segituz joan dira gehitzen berriak zerrendan, eta egun kontaezinak dira alpinismoaren gailurrera iritsi direnen izenak. Haietako batzuk gogora ekarri ditugu, Ana Diez de Ureren laguntzarekin, genealog...

Bortizkeriari bere izenez 17.01.2024

Haurdunaldian, erditzean eta erdiondoan osasun arloko profesionalek emakumeari nahiz umeari ematen dioten tratu txarrari buruzkoa da Berria FMren saio berria. Hau da: indarkeria obstetrikoari buruzkoa. Izan ere, indarkeria matxistaren adierazpide horrek badu izena, badelako. Hari buruz, 'Sortze berri bat' liburua plazaratu du Estitxu Fernandez psikologo eta idazleak, eta gurekin izan da bera, best...

Ospatu, ala mandatuak sendotu 20.12.2023

Eguberriak ate joka dira. Berdin egun horien maitale zaren, eta biziki gorroto dituzun, galdera batzuk proposatu ditu Berria FMk zuretzat. Nor arduratu da otorduak diseinatzeaz, antolatzeaz, prestatzeaz? Nor eseri ohi da mahaiaren ertzean, sukaldea hurbil izateko? Olentzerori eta Maridomingiri nork enkargatzen dizkio opari gehienak? Eta bestelako bi. Izan al duzu elkarrizketa deserosorik familiako...

Mugarri bat, dena iraultzeko 01.12.2023

Hau da azaroaren 30eko greba feminista orokorraren ondoko aldiaren lehenbiziko saioa. Hain izan da berezia greba, ezen Berria FMren argitalpen eguna ere aldatu baitugu. Ezin genuen gehiago itxoin grebaren soinu kronika bat plazaratzeko. Egunak emandakoa eta Denon Bizitzak Erdigunean plataformaren balorazioa jaso ditugu.

Abiapuntu bat zain 22.11.2023

Azaroaren 30eko greba feminista orokorraren aurreko azken saioa da hau. Indarkeria Matxistaren Nazioarteko Egunaren aitzinekoa ere bai. Biei heldu die Berria FMk. Hala nola indarkeria bikarioaren motibo eta suntsitze ahalmenari, eta grebak oinarri-oinarrian duen auziari: zaintzari. Denon Bizitzak Erdigunean koordinakundeko Ekhiñe Petriati eta desgaitasun fisikoa duen Erkuden Txokarro izan d...

Eraikitako izua 08.11.2023

Gaueko jai giroan eta kale ilunetan gauez ibiltzeak emakume askori dakarkien beldurra du hizpide Berria FMren saio berriak. Zehatzago esanda: beldurra, eta haren ondoriozko ezintasun sentipena, eta tristezia, eta amorrua. Izu hori, ordea, ez da irrazionala batere: gizarteak eraikia da, eta hori ere bada podcastean aztergai. Zer neurritan da patriarkatuaren estrategia bat? Zer kalte ditu erasoen ga...

Bi aldiz okupatu 25.10.2023

Ezin beste alde batera begiratu: Palestinari egin dio so Berria FMk. Urriaren 7an Hamasek ezustean eginiko erasoaldiaren ondotik, eta Israelek gerra deklaratuta, azken hamarkadetako gatazkarik odoltsuena izaten ari da Palestinan. Saio hau grabatu denerako, 5.000 bat palestinar hil dira Israelen bonbardaketen ondorioz; horien %70 emakumeak, adingabeak edo adinekoak dira. Gatazka, gainera, ezin da k...

Adimenak min 11.10.2023

Egutegiari begiratu, eta ziztuan ohartu: hilabete eta erdi inguru falta da azaroaren 30eko greba feminista orokorrerako. Prestatu beharko, beraz. Zergatik greba feminista? Zergatik orokorra? Zertarako zaintza sistema irauli? Gizonekin ere bai? Nola? Olatz Silva kazetariak lagundu du galdera horiei guztiei erantzuten. Bestalde, lerroburuei begiratu, eta hara: dozenaka adingabe biluziren irudiak sor...

Kabitu, ez; apurtu 27.09.2023

Uda sasoiko atsedenaren ondotik, bueltan da Berria FM. Askotarikoak gertatu dira azkenaldian, ezin denak saio bakarrean kabitu, baina hona hemen batzuk: eskuak barrabiletara, musu behartuak ezpainetara. Eta aurrerapausoak abortatzeko eskubidean, baina atzerapausoak berdintasun sailetan. Eta lodifobia kasuak edonon; ez orain, beti. Horiek eta gehiago izan ditugu hizpide denboraldi berriko lehenbizi...

Listen to the Berria FM podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.