Berria
Berria FM
Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariek gidatzen dute Berria FM podcasta. Hamabostean behin, aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak jantzita.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Ezlekuak etxe 28.06.2023 1:13:33
Auzolotsa —eta amorrua— eragiten die hainbati, baina hau da egia: oraindik ere bada jendea, mordoa, LGTBI siglen B-ak zer esan nahi duen ez dakiena. Bisexualitatearen ikusgaitasunik ezaren frogetako bat da hori. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren karietara, hari erreparatu dio Berria FMk. Horretarako, Bizi Bisexualitatea proiektuaren sortzaile Oli Artola eta partaide Olaia L. Ga...
Maurizia guztiei 14.06.2023 1:03:04
Eginen genuela agindu genuen, eta gure hitza bete dugu. Maurizia Aldeiturriaga plazandre handiari omenaldia egin diogu, beste plazandre baten laguntzarekin: Ines Osinagarekin. Eta erreferenteez aritzeko, nor egokiagoa Marisa Barrena Wikiemakumeok proiektuko sortzailea baino? Sareko genero arrakala murrizteko lanean dihardu, baina, izatez, algoritmoa bera ere matxista da. Zer den algoritmoa eta nol...
119, eta oihartzunik ez apenas 31.05.2023 40:52
Bi asteren bueltan bi emakume hil ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian; bat Gasteizen, Orion bestea. Ordea, Hegoaldeko hauteskundeen eraginez, hilketek apenas izan duten oihartzunik hedabideetan. Demokrazia patriarkal batean garen seinale? 2003tik, 119 andre hil ditu matxismoak Euskal Herrian. Berriki gertaturiko kasuak aztertu, eta gaiaren zenbait ertzi erreparatuko die Berria FMk, hala nola...
Emakumeen kanpaina omen 17.05.2023 51:20
Honezkero inor gutxi izanen da enteratu gabea: foru eta udal hauteskundeak izanen dira maiatzaren 28an Hego Euskal Herrian. Eta kanpainak dena hartu du: hormak, irrati solasaldiak, billabesen atzekaldeak… bada, Berria FM ere bai. Hautagai zerrendei so egin, eta hara burura datozkigun galderak: egiazki al da «emakumeen kanpaina»? Eta horrek zer dakar? Politika feministagorik bai?...
Kontrazepzioa: nork eta nori 03.05.2023 33:47
Gizonentzako antisorgailu berri bat lortzeko urrats garrantzitsu bat egin dute AEBetan eta, albistetik tiraka, kontrazepzioaz aritu gara bosgarren saioan. Zergatik daude gizonentzako antisorgailu gutxiago emakumeentzako baino? Bikote heterosexualetan, nork hartzen du haurdunaldia eragozteko ardura? Aukera gehiago egoteak ekarriko luke ardura banatzea? Ana Galarraga zientzia dibulgatzailearekin eta...
Jenioen ilunak 19.04.2023 46:07
Mende erdi bete da Pablo Picasso hil zenetik. Haren omenezko dozenaka erakusketa eta ekinbide antolatu dira han eta hemen, eta Berria FMk ere egin du berea; begirada feministatik. Ezagunak baitira artista kubistak genero ikuspegitik sortzen dituen zalantzak. Jenio bat zelako ideiak sarri tapatu ditu horiek; hemen ez. Haizea Barcenilla arte komisarioaren laguntzarekin landu dugu gaia. Picassoz hara...
Iraun eta irauli 05.04.2023 50:50
Iritzi foruetan aritzen diren zenbait emakumek urtarrilean argitaratutako ‘Irautea iraultzea denean’ artikulua oroitu dugu Berria FMren hirugarren atalean, eta aipatzen direnetan sakondu: aitakeria, arzalpenak, kuotak, grazia izpirik ez duten txantxak... Pilar Kaltzada izan dugu gurean, baina ez bera bakarrik: beste bost ahotsek ere hartu dute parte. Azaltzeko, kontatzeko eta salatzeko...
Baietza eta ezetza ezbaian 22.03.2023 41:44
‘Soilik baietz da baietz’ legearen erreformari heldu diogu Berria FMren saio berrian. Baina ez soilik hari: zigorretara mugatzeaz, ezetz esateko zailtasunez eta baiezko behartuez ere aritu gara. Eta Afganistango andreen ezinez. Eta liburu erreez. Eta beste hainbestez.
Martxoaren 8 (berri) batean 08.03.2023 38:13
Berria FMren etapa berriko lehen saioa Martxoaren 8arekin batera heldu da. Ezinbestean, Emakumeen Nazioarteko Eguna hartu dugu hizpide: izan duen bideaz, haren dimentsioaz eta egunari lotutako erronkez aritu gara. Baita zaintzaz ere ―gai hori hartu baitu ardatz mugimendu feministak―, eta urtero egun honen bueltan izaten den zuriketa moreaz.
Oinez segitzeko zapata berriak 21.12.2022 42:34
Orain arte ezagutu dugun azken Berria FM da hau. Berriak segituko du podcast feminista bat edukitzen, baina eraberritzeko atseden hartzea tokatzen da orain. Azken aldirako hasieratik elkarrekin egon diren Intza Alkain, Bea Egizabal eta Maider Galardi F. Agirre podcasteko gidaria aritu dira solasean.
Gudu zelai bat zilbor azpian 23.11.2022 36:12
Indarkeria Matxistaren Nazioarteko Egunerako bi egun falta direla, gaur egun erabateko zigorgabetasuna duen bortxa batetaz arituko gara: indarkeria obstetrikoaz. Horretarako, Saioa Baleztena kazetariarekin elkartu gara. Indarkeria horren biktima izateaz gain, gaia asko landu du bai hedabideetan eta baita instituzioekin elkarlanean ere. Ohi moduan entzule batek deitu du, eta amaitzeko ostiraleko mo...
Afektuz ureztatuta 24.10.2022 38:29
Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteekin segitzen dugu hartu-emanean, eta Gaztegehituko Izei Etxeberria gonbidatu dugu 42. saiora. Zientzia Politikoetan graduatua da, eta azken aldian harremanei buruzko gogoetak egiten dabil, bere begiradatik eta beregan eragina duten aldagaietatik abiatuta. Atal honetan, neurodibergentziaz eta asexualitateaz arituko gara besteak beste. Entzule batek ere deitu du eta...
Pilula urdina ala arrosa nahi? 28.09.2022 33:34
Laugarren denboraldia estreinatu dugu Berria FMn eta kolaborazio berri batekin gatoz. Saio honetan eta hurrengoan Gehitu eta Mugen gainetik elkarteek duten lankidetzaren bozgorailu izango da Berria. Gaurkoan Julen Gorosabel pertsona trans ez bitarraren bizipen eta gogoetak entzungo ditugu. Eta Ramoni oporretan egon arren, entzule batek deitu du podcastera. Entzun bi biek esateko dutena.
Dabilelako dago hain zikin 22.06.2022 46:21
Ines Osinagarekin egin dugu hitzordua denboraldiko azken Berria FMn. Musikari bezala ibilbide luzea du Osinagak, eta, orain hainbat sorkuntza ditu eskuartean, Mauriziak ez dau inor hil egitasmoa eta Badon proiektua, besteak beste. Emakumeek oholtzan duten espazioaz, beken eta diru laguntzen sistemaz, amatasunaz eta osasun mentalaz jardun gara, besteak beste. Ramonik, berriz, urteko errepasoa egin...
Guztientzako kazetaritza 25.05.2022 25:29
Ezin zuen bestela, eta saio honetan Emakundek Berriari emandako sariaz arituko gara. Maiatzaren 9an Bilboko sari banaketan egon ostean, Maite Asensio Berriako kazetariarekin eta Elene Barandiaran Berriako barne antolaketa arduradunarekin solasean aritu ginen kazetaritza feministaz, egunkariak egindako urratsez eta betetzeko dituen erronkez, eta beste hainbat kontuei buruz. Umorean, Lohitzune aritu...
Lazo arrosak ito gabe 20.04.2022 40:22
Bularreko minbiziaz arituko gara Berria FMren saio berrian. Bularreko minbiziaz, baina ohikoa ez den begirada apurtzaileago batekin. Sandra Barkaiztegi eta Elena Guinea dira gonbidatuak, biek dute bularreko minbizia, eta Inurri elkarteko kideak dira, eta eritasunaren eta eriaren estereotipoak begirada feministatik aztertu dituzte: burusoiltasuna, sexualitatea, gaixo-itxura eta titi bakarrak, beste...
Eta gerrak emakume aurpegia balu? 23.03.2022 34:26
Saio honetan gerrari eta gatazka politikoei begira jarriko gara. Ez edonolako ikuspegiarekin, ordea: Ukrainan gertatzen ari dena hari eroale gisa hartuta, bidaia are luzeago bat egingo dute Maddi Ane Txoperena,k Ane Irazabalek eta Amagoia Mujika Tolaretxipik; Poloniako mugatik Bielorrusiara, handik Lesbosera, hortik Kongoko Errepublika Demokratikora... Hori guztia gorputza erdigunean jarrita: kaze...
Badaude, badira 23.02.2022 38:19
Musak ugari, baina emakume artistak zerrendatzea kostatu egiten zaigu oraindik. Ez da ez daudelako, ikusgai ez daudelako baizik. Baina horretaz gain, arte sistema osoa begirada feministatik aztertzea ezinbestekoa da gertatzen diren botere logikak ulertzeko. Horretarako, bidelagun ditugu saio honetan Aintzane Usandizaga kultur bitartekaria eta idazlea eta Haizea Barcenilla EHUko irakaslea eta komis...
Zientzia, neurrietan ito gabe 26.01.2022 38:35
Ana Galarraga zientzia dibulgatzailea eta Elhuyarreko kidea da Berria FMren hirugarren denboraldiko bostgarren saioko gonbidatua. Harekin hitz egin dugu zientziaren ezaugarri patriarkalez, koronabirusaren azken orduez eta hartu diren zenbait neurrien funtsaz. Pandemiaz eta sindemiaz ere aritu gara. Umorean, berriz, Ramoni izango dugu.
Oro ez da urre 22.12.2021 35:05
Eliteko kirolariak dira, baina ez dira profesionalak, eta horrek eguneroko bizimodua zailtzen die emakume kirolari askori. Horietako batzuekin batu gara gaiari buruz hausnartzeko. Berria FMko saio honetan Xubane Uribarrena arraunlariak, Maya Lespielle errugbilariak, Miriam Arrillaga pilotariak eta Ainhoa Tirapu futbol jokalari ohiak egin digute bisita. Umorean Lohitzune aritu da.
Gazte bai, aske nahi 24.11.2021 27:26
Urtemuga dugu Berria FMn, orain bi urte sortu bai genuen podcasta, indarkeria matxistaren aurkako egunaren bezperan. Gaurkoan ere hortaz arituko gara, baina ez hortaz soilik: Maider Barañano Euskal Herriko Neska Gazteetako kidea izango da kolektiboaren nondik norakoak azaltzen eta azken aldian landu dituzten hainbat proiekturen berri ematen. Umorean, serio, Ramoni arituko da eta biharko mobilizazi...
Bakea ez da existitzen 20.10.2021 41:33
"Bakea ez da existitzen, feminismoa bat". Lelo hori behin eta berriro errepikatu da azken hamar urteetan, euskal gatazkaren ondorioen analisiak eta horien kudeaketak feminista izan behar duela aldarrikatzeko. 2011ko urriaren 17an Aieteko Konferentzia izan zela gogoratuz, prozesu horretan presente izan ziren Nekane Alzelai eta Rebeka Ubera izan dira Berria FM podcasterako solasaldian. Beraien bizip...
Nora begira daude? 22.09.2021 30:16
Hirugarrenez, bueltan da Berria FM, eta lehenengo atal honetan zinema industriara begira jarriko gara. Lara Izagirre zinema zuzendariarekin egin dugu elkarrizketa sakona. Nora filma zinema aretoetan estreinatu berri du, eta Hemen emakume zinemagileen elkarteko zuzendaria da. Ikuspegi horretatik aritu gara filmak egiteko moduez, zinema jaialdiez, emakumeen parte hartzeaz, eta beste.
Su bihurtzen den gasa 16.06.2021 37:41
Denboraldiko azken saioan GASaz arituo gara: Gurasoen Alienazio Sindromeaz. Zehazki Irune Costumero izango da saioan, bere bizipenak kontatu eta ustezko sindrome horri buruzko azalpenak emateko. Epaiketa osteko balorazio bat ere egin du podcasterako. Gaia ironiaz landu du Lohitzunek, eta puntua Maite Asensio Lozano kazetariarena da.
Zer zapalkuntza klase? 19.05.2021 40:24
Klasea eta feminismoa. Kapitalismoa eta heteropatriarkatua. Genero auzia eta klase borroka. Bolo bolo dabil gaia. Izatez, historian zehar hainbatetan errepikatu den gaia izan da: zein doan lehenago, zein zapalkuntzak eragiten duen bestea, nola sortu aliantzak. Horri guztiari buruz hitz egiteko Maddi Isasi eta Nadia Perez gonbidatu ditugu saiora. Lehena Aiaraldeako mugimendu feministako kidea da et...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.