Berria
Berria FM
Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariek gidatzen dute Berria FM podcasta. Hamabostean behin, aukera emanen du pausa bat egin eta bi astez gertatu direnei atzera begirakoa egiteko. Albisteak berrikusi, askotariko esparruetan dabiltzan emakumeen eta genero disidenteen ahotsei bozgorailua eman, eta azkurak eragin, behar denetan. Betaurreko moreak jantzita.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Bihotza lehertu edo bihotzak zu 21.04.2021 38:53
Ez da gai berria, baina azkenaldian hizketagai dira maitasun erromantikak eta harreman sexoafektibo eredu konkretuek izkutatzen dituzten indarkeriazko egoerak. Horiek aztertu ditugu Zuriñe Rodriguez kazetari eta ikerlariarekin, baina harago ere begiratu dugu eta plazeraren hamaika txoko arakatu ditugu Laura Muelas de Ayala antropologoarekin. Umorez aritu da Lohitzune, eta puntua Maddi Ane Txoperen...
Birusari bira eta mira 17.03.2021 38:35
Urtebete joan da koronabirusaren ondorioz itxialdia agindu zutela, eta oraindik ere pandemiaren eraginak bizi ditugu. Horri begiratuko diogu 27. Berria FM saioan. Batetik, Nafarroako Berdintasun Institutuak konfinamenduan andreek izandako bizipenei buruz egindako ikerketaz solastuo gara Ainhoa Nievarekin. Clara Wolframek, berriz, Pasaiko emakumeek pandemian izandako bizipenak azalduko dizkigu. Umo...
Kolore sorta zabaltzen 17.02.2021 41:51
Espainiako Gobernua ontzen ari den Trans Legeari buruz arituko gara 26. podcastean. Errepaso bat egingo dugu aurrena: Euskal Herrian trans egoeran dauden pertsonek zein nolako prozeduretatik pasatu behar dira gaur egun? Hego Euskal Herrian gaur egun nolakoa da araudia? Lege horrek zein ondorio izan ditzake? Azken horri buruz aritzeko Kattalin Minner idazle eta mugimendu feministako kide eta Aitzol...
Erdibitu diren baimenak 20.01.2021 35:01
Urtarrilaren lehenean indarrean jarri zen Hego Euskal Herrian guraso direnentzako hamaseina asteko baimenak erregulatzen dituen legea. Ika-mika piztu da, ordea: emakumeek baimen luzeagoa behar dute? Zergatik ezin da eskualdatu? Zergatik da baimena norberaren soldataren araberakoa? Zer gertatzen da bikote edo familia ez heteronormatiboekin? Horri buruz iritzia galdetu diegu Edu Portillo Najerari et...
Baimenik? Ez, eskerrik asko 23.12.2020 38:28
Urteko azken Berria FM saioan Galdakaora joan gara, Sormene sortzaileen plazan dagoen giroa arnastera. Bertan, J Martinako Kattalin Barcenarekin, Kai Nakaiekin eta Haizea eta Ningrarekin egin dugu solasaldia: zer den gazte eta euskaldun gisa sortzea, zer emakume bezala oholtza hartzea, zein garrantzia duen reggetoia, trapa, rapa eta hip hopa feminismotik kantatzea... Eremu librean dantzan arituko...
Mataza elkarrekin askatzeko 09.12.2020 37:35
Datorren larunbatean Euskal Herriko Emakume Abertzaleen VIII. Topaketa feministak izango dira, eta horren gainean arituko gara 23. Berria FM saioan. Iratxe Retolazarekin eta Idoia Zengotitabengoarekin dekolonialismoaz solastuko gara, eta Amaia Zufia Bilgune Feministako bozeramaileak jardunaldien nondik norakoak azalduko ditu. Puntua Maider Galardi F. Agirre kazetariarena da, eta umorearen atala Ra...
Urak higatu ala ur jauzi izan 25.11.2020 36:21
Gaurkoan bi efemeride gurean: urtebete da BerriaFM sortu zela, eta urtero moduan azaroaren 25a dugu gaur, indarkeria matxistaren aurkako eguna. Bi horien bueltan arituko gara podcast saioan: Leire Grove Bilboko mugimendu feministako kideak aurtengo aldarrien berri emango digu, eta bestetik podcasta osatzen duten Araiz Mezansa eta Lohitzune —Intza Alkainekin— izango ditugu solasean. Pun...
Zaintza lanak: goxatzetik sumintzera 11.11.2020 32:13
Zaintza lanen garrantzia agerian gelditu zen koronabirusaren lehen olatuan, eta hainbat eragilek eskatu zuten lan horiek denak ikusgai egiteko. Bigarren oldarraldia heldu denerako, ordea, sektore horretan lanean ari direnek salatu dute ez direla baldintzak hobetu, eta bere horretan segitzen dutela lan baldintza prekarioek. Saio honetan Maitelan kooperatibako kide batekin izango gara, baita erresid...
Oihalaren atzean zer dagoen 28.10.2020 34:33
Ikus-entzunezko industrian lanean diren andreekin osatu dugu 20. podcasta. Tessa Andonegi aktoreak Hemen proiektua aurkeztu du elkarrizketan, eta eremu horretan lanean ari diren andreen egoeraz eta bizi dituzten oztopoez gogoeta egin du. Bestalde, emakume izateaz gain, gazte ere badiren hiru andreek eman dute industriaren gaineko beren iritzia: Jone Laspiur aktoreak, Ainhoa Gutierrez zuzendariak e...
Telezama 14.10.2020 34:19
Pandemia lehertu denetik gora egin du telelanean jarduteko aukera. Hasieran, kontziliaziorako aukera eman zezakeenaren ustea zabaldu zen, baina orain, hainbat ikerketek ondorioztatu dute andreengan are zaintza lanen zama areagotu egin dela. Horri buruz arituko gara oraingoan Matxalen Legarreta, Amaia Astobiza eta Nora Salbotxekin.
Erdigunetik zokoratu dute 30.09.2020 32:39
Hilabete da Eusko Jaurlaritza berria osatu zenetik, baina orduan hartutako zenbait erabakik, oraindik ere arrabotsa sortzen dute. Tartean da Emakunde lehendakaritzatik atera eta gizarte gaien sailaren pean kokatzea. Erabakiaren aurka azaldu dira dagoeneko 70 talde feminista, zuzenbide arloko hainbata ditu eta Emakundeko sortzaile eta lehen lehendakari eta idazkari nagusiak. Gaurkoan, gurean, Arant...
Lerro artean dagoenaz 16.09.2020 38:26
Euskal kultur sorkuntza eta kritika feminista uztartu dituzte UEUk eta EHUk graduondoko batean. Lehen ikasturteari amaiera emateko, jardunaldiak egin zituzten joan den asteburuan, Eibarren. Historiografiari begirada feminista txertatu eta hainbat sorkuntza diziplinatan emakumeek egindako lanak argitan eman dituzte; kultur ekoizpenei ikuspegi feministatik nola begiratu aztertu dute; eta kultur kude...
Desira errebeldetik harago 24.06.2020 36:42
Sexu askapenaren eguna da datorren igandean, eta sasoiko azken podcasterako hiru belaunalditako lesbianak elkartu ditugu mahai inguruan: Pilar Mendibil Pilon, Biki Pozo eta Eva Perez. Bakoitza bere garaiaren eta adinaren talaiatik aritu da solasean, baina hiruek azpimarratu dute lesbianen ikusgaitasunaren eta auziaren politizazioaren beharra. Lohitzune eta Ramonik elkarrekin eman diote agurra Berr...
Hotzikara bat etxeko abaroan 10.06.2020 34:06
Euskal Herriko biztanleen %8 soilik bizi arren, hilketa matxisten %20tik Lapurdin izaten dira. Joan den maiatza hasierakoko hilketa ere aztertzen ari dira; suizidio adostua izan zen hala hilketa matxista zehazteko. Datuen atzean dagoena aletuko dugu saio honetan Nora Arbelbide kazetariarekin, eta Ipar Euskal Herriko mugimendu feministako kideek azalduko digute zertan den orain aldarria eta zein ur...
Heldu adina helduaro 27.05.2020 35:02
Koronabirusaren krisia lehertu denetik asko hitz egin da adineko herritarren inguruan, baina gutxitan hartu dute ahotsa haiek. Zahar etxeetako kudeaketaz harago, zahartzeko ereduen eztabaidari, eta adin-tarte horretako aldarrikapenei apenas egin zaie kasu. Mariluz Esteban antropologoarekin eta Elixabete Garmendia kazetariarekin aritu gara horren inguruan solasean, ikuspegi feminista ardatz. Lohitz...
Bakoitzak kabia bere erara egiten du 13.05.2020 40:53
Konfinamenduak eta “normalitate berriranzko” bideak agerian utzi du, besteak beste, familia eta bikote egitura normatiboek pisua dutela, baita gizartearen iruditerian garrantzia handiagoa hartu dutela lagunarteko sareek baino. Bada, ordea, ohiko moduetatik kanpo bizitzeko hautua egina duenik. Itxialdiko arauak, eta deskonfinamenduko irizpideek, ordea, ez dituzte bizi eredu horiek aintz...
Eztanda bat, norberarena? 29.04.2020 36:55
Konfinamenduak buru osasunean izan dezakeen eraginez ohartarazi dute hainbat adituk asteotan, eta gai horri helduko diogu BERRI FMren saio berri honetan. Batetik, Eider Iruretagoiena psikologo feministarekin egin dugu elkarrizketa, eta, bestetik Aintzane Muguruzak kontatu digu zer den autismoa duen nerabe baten ama gisa konfinamenduari aurre egitea. Umore puntua Lohitzunek jarri dio saioari.
Lilurarik ez (datorrenari) 15.04.2020 36:10
Koronabirusak osasun arloan ez ezik, gizarteko beste zenbait eremutan ere eragin du. Gainera, etxeetan bakartzeak agerian utzi ditu herritar batzuen eta besteen arteko diferentzia sozioekonomikoak. Desberdinkeria horiei aurre egiterik egongo al da konfinamenduaren ostean? Sortuko al da hori iraultzeko kontzientziarik, ala, bere horretan iraungo dute lan ikusezinek, soldata arrakalak eta egungo est...
Bakarrik ezin, elkar zaintzen bai 01.04.2020 28:31
Hamargarren Berria FM saioa dugu hau. Aurrekoaren moduan, eta konfinamenduak ala behartuta, etxetik eginda, baina gainontzekoen eran, gaiei ikuspegi feministatik heltzeko determinazioz. Koronabirusaren krisia izango dugu mintzagai gaurkoan, baina, batik bat zaintza arloan sortutako arrakalei erreparatuko diegu: Josebe Iturrioz mugimendu feministako kideak sortu berri duten lan mahai teknikoaren xe...
Pandemiaren itzala 18.03.2020 25:10
Hamaika analisi egin litezke koronabirusak sortutako egoera sozial, ekonomiko eta psikologikoen inguruan, baina Berria FMn ikuspegi feministatik helduko diogu gaiari. Zer zen gure egunerokoaz orain bi aste? EHUko garbitzaileak greban ziren lan badintzak hobetzeko, baina, orain, lanera itzuil behar izan dute denek, nahiz eta ez diote aldarrikapenei uko egin. Nola egin diote aurre egoerari saltzaile...
Korapiloak gorputz-mihietan 04.03.2020 34:18
Martxoaren 8a gertu dela, zortzigarren saioa izango dugu Berria FMn. Horren harira, datorren igandeko mobilizazio nagusien errepasoa egingo dugu, eta, Euskal Herrira etorrita, euskararen eta feminismoaren bidegurutzean jarriko dugu arreta. Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelekin Trikua esnatu da liburuari buruzko solasaldi bat egingo dugu, Lohitzunek gogoeta, eta Maialen Berasategik azken puntua jar...
Jokoz Kanpo 19.02.2020 27:24
Azken orduko albisteak landuko ditugu Berria FMren 7. atalean: emakume futbolariek beren baldintzak hobetzeko sinatu berri duten akordioaz arituko gara. Ainhoa Azurmendi kirol teknikari eta adituarekin izango gara, baita Ainhoa Tirapu Athleticeko jokalariarekin eta Iraia Iparragirre Realekoarekin ere. Ramoniren bozgorailua eta Ainara Arratibel BERRIAko kirol saileko kazetariaren puntua ere ez dira...
Tra(d)izioak 05.02.2020 31:06
Udaberria iragartzen duten hainbat erritu eta ohitura egiten dira Euskal Herrian otsailean. Horiei buruz arituko gara Berria FM-ren seigarren atalean. Maggi Bullen antropologoak azalduko du nolakoa izan ohi den emakumeen parte hartzea halako tradizioetan, Lohitzunek Santa Agedaz hitz egingo digu, eta Makeako libertimenduan eta Zubietako eta Iturengo inauterietan ari diren hiru emakumeren iritzia b...
Lan mahaian kolpea 22.01.2020 35:26
Datorren ostegunean, hilaren 30ean greba orokorra izango da Hego Euskal Herrian, “lan, pentsio eta bizitza duinen alde”. Greba hori babestu edota bultzatzen duten hiru kolektibotako kideekin izan gara Berria FMren bostgarren saio honetan: Ana Mezo Onekako kidearekin, Naia Torrealdai mugimendu feministako kidearekin eta Maialen Aranburu Eskubide Sozialen Gutuneko ordezkariarekin. Hirure...
Arrakalak horma lodiari 08.01.2020 35:38
Espetxeari eta bertan preso dauden emakumeei buruz arituko gara laugarren saioan. Oihana Etxebarrieta eta Maria Ruiz ikerlariek argitaratu berri duten 'Argi izpiak txarrantxen artean' liburua aurkeztuko digute. Espetxe sistema azaldu, eta barruan preso diren emakumeen eguneroko praktika erresistenteei buruz hitz egingo dute. Eta, mugak hautsiz, Itziar Moreno euskal presoak elkarrizketa eskaini dig...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.