Berria
New Yorkeko munduak
Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Pla-pla 17.03.2025 3:53
Dozena bat arrautzak hamar bat dolar balio du, hamabi ere bai organikoak badira. Prezioak ikaragarri egin du gora azken aldian. Hegaztien gripea zuten milioika oilo hil behar izan dituzte eta nonbait hortik dator kaltea. Gaur egungo agintariek, nola ez, aurrekoei botatzen diete errua, baita honena ere. Kontua da zaila izaten dela arrautzak erostea New Yorken, eta daudenean, ezin duzu aldiro dozena...
Hauskorra 10.03.2025 2:26
Pertsona hauskorra da, eta pertsona hauskorra delako, hauskorra da demokrazia. Eta demokrazia hauskorra delako, hauskorra da askatasuna. Eta askatasuna hauskorra delako, hauskorra da berdintasuna. Eta berdintasuna hauskorra delako, hauskorra da errespetua. Eta errespetua hauskorra delako, hauskorra da natura.
New Yorkeko kantak 03.03.2025 2:37
Mundua pikutara doala dioten berriak ahaztu nahian New York Hiriko museora joan naiz. Bertan zabaldu dute “New Yorkeko kantak” izeneko erakusketa interaktiboa. 1920 eta 2020 urteen artean hiriari idatzitako kantak datoz, ehundik gora abesti. New Yorken jaio eta gero munduan zehar barreiatu diren doinuak. Jazza, rapa, popa, rocka, Suzanne Vega, Velvet Underground, Jay Z eta Tito Puente,...
Bakoitza bere bidetik 24.02.2025 2:34
New Yorken iragan astean. Eraikin luze bateko igogailuan. Bulegoak daude, enpresak, erakundeak, abokatuak. Igogailuetako bat beherantz doa. Dozena erdi lagun barruan. Telefonoak jo dio gizon bati. Hartu du. Kaixo esan du gaztelaniaz. Ume baten ahotsa entzuten da. Gose naiz. Badakit maitea. Eutsi ezazu puska batean. Ezin dut baina.
Erantzuna 17.02.2025 3:29
Alaba paper batzuekin iritsi da etxera. Eskolan banatu dituzte. Emigranteen eskubideei buruzkoak dira. Goardiak bila badatoz jakiteko zer egin. Egon da polizia sarekadak egiten New Yorken, paper gabeko migrariak harrapatzen. ICE deitzen da migrarien polizia. Bitxia da ICE inizialek “ice” hitza osatzen dutela ingelesez, “ice”, “izotza”, edo “horma”, e...
Kaleko musikaria 10.02.2025 3:43
Egok tronpeta jotzen du Grand Centraleko metro geltokian. Astearte goizetan eta ostegun arratsaldetan hantxe egoten da, faltarik gabe. Jendeak dirua uzten dio, egun txarretan berrogeita hamar dolar, onenetan bostehun.
Central Parkeko koioteak 03.02.2025 3:37
Koiote bikote bat bizi da Central Parkean. Bertako animalia basatien artean handienak dira koioteak. Bikoteetan bizi dira eta ez dira banatzen bietako bat hiltzen den arte. Hori gertatu zen Central Parkeko koioteekin. Koiote emea bakarrik geratu zen bikotekide berria hartu duen arte. Baina, nola iritsiko zen koiote berria parkera, galdetzen diogu gure buruari. Izan ere, Central Parkea hiriaren erd...
Iruzurtia 27.01.2025 2:59
New Yorkeko liburutegien artean bosgarren etorbideko liburutegi publikoa da zalantzarik gabe ezagunena. Baina handik hurre, bada merezi duen beste liburutegi ikusgarri bat, Morgan liburutegia. Izen bereko bankariak eraiki zuen. Etxearen alboan altxatu zuen liburutegia, lorategian, etxean liburuak ez zitzaizkion sartzen eta.
Ailegatu da ekaitza 20.01.2025 3:25
Ez dakit non irakurri dudan urteko egunik tristeena dela gaurko astelehen hau, urtarrileko hirugarrena. Egun iluna delako, argi ordu gutxirekin, eta urte berrian izaten ditugun asmo on horiek okertzen hasten direlako. Donostiar eta azpeitiar batzuentzat ere izango da goibela, parrandazaleentzat batez ere. Hemen ez dugu San Sebastianik baina jai eguna bada, Martin Luther King handiaren eguna. Justi...
Kabiatik ateratzen 13.01.2025 3:35
Larunbat honetan, seme txikia bere kabuz atera da kalera lagunekin. Lehen aldia izan da, duela zazpi urte New yorkera etorri ginenetik. Orain arte gurekin batera geratzen zen adiskideekin edo familian egiten genituen planak. Hori bai, ideiak bereak izaten ziren normalean. Guk ere proposatzen genizkion baina ez zitzaizkion iruditzen nahikoa erakargarri. Beraz, guk geuk jarraitzen genuen haren pausu...
Gabonetako maskuluak 16.12.2024 4:25
Maskuluak Gabonetan bakarrik jaten ditugu etxean. Amak eta izekok larrean hartzen dituzte, kutxa batean gorde eta gero prestatzen dituzte, saltsarekin. Ez da lan xamurra, garbitu egin behar dira eta aurretik. Hainbeste ezen garai batean kontserba fabriketan egun bi libre izaten zituzten emakumeek Gabon aurretik horiek prestatzeko. Istorio asko daude lotuta Gabonetako maskuluei. Ondarroako Mariri,...
New Yorken ez dago Aibnb-rik 09.12.2024 3:18
Lehengusinak deitu zidan esateko New Yorkera etorriko zirela oporretan. Betidanik nahi izan dutela ezagutu hiria, irudiak bai oso agerian dituztela, filmetatik, liburuetatik, musikatik, eta bisitatu nahi dutela horregatik, egundo egon gabe ere, hainbeste markatu dituen hiria. Warholen margoak, Velvet Undergrounden diskak, Basquiaten pintadak. Leonard Cohen, Patti Smith eta garai bateko bohemioak b...
Mundua edertzen du euskarak 02.12.2024 1:58
Mundua edertzen du bertsoak Mundua edertzen du naturak Mundua edertzen du arteak Mundua edertzen du lagunak Mundua edertzen du gauak Mundua edertzen du ametsak Mundua edertzen du larruak Mundua edertzen du bihotzak Mundua edertzen du justiziak Mundua edertzen du begiruneak Mundua edertzen du oroimenak Mundua edertzen du berdintasunak Mundua edertzen du irriak Mundua edertzen du biziak Mundua edert...
Titiriteroa 25.11.2024 3:59
Paul Auster idazleari omenaldia egin zioten Villa Albertine liburu-denda txairoan. Siri Husvedt haren alargunak hitz egin zuen aurrena, bikain. Ondotik, itzultzaileek, editoreek, irakurleek hartu zuten hitza. Azkena, Philipe Petit funanbulista izan zen. Titiriteroak kontatu zuen gaztetan ezagutu zutela elkar Auster eta biak Parisen. Petitek Notre Dame katedrala punta batetik bestera kable baten ga...
Amu Ezpanin 18.11.2024 5:50
Osaba Santik itsasoari begiratzen zion izaki bizidun bati bezala. Itsasoan ez zegoenean balkoian egoten zen, hari begira, eta ikusten zuen nola aldatzen zen aldartez, ekaitza bazekarren edo bare bazen. Itsasoa zen osabaren tokia. Hantxe zen guztiz bera. Lehorrean konbentzioak eta norma sozialak daude, askotan arrantzaleak ulertzen ez dituenak. Baina itsasoan libre zaude, bakarrik zure buruarekin,...
Eskutitza 11.11.2024 3:55
Ia inork ez du idazten eskutitzik orain. Mezu elektronikoak bai, bideo laburrak, mugikorretik testuak. Baina kartak, ez. Hala ere, badu eskuz idatzitako gutun batek berebiziko indarra, badirudi eskuz idaztean gure barren barrenean miatu eta ateratzen ditugula ezkutuko altxorrak.
Maratoia 04.11.2024 3:55
Kolorez esnatzen da hiria azaroaren lehen igandean, Maratoiarekin. Central Parkearen inguruak jendez betetzen dira, hiritarrek profitatzen dute eguna elkarrekin pasatzeko, lagun artean edo familian, maratoia ikusi eta bazkaltzera joateko. Gu ere urtero joaten gara maratoia ikustera. Bukaera baino pare bat kilometro lehenago, Met museoaren atzealdean, hantxe jartzen gara, ikurrina zabaldu eta laste...
Schwartz andrearen agurra 28.10.2024 4:06
Iragan ostegunean egin genion Schwartz irakasleari agurra. Berrogei urtez aritu zen gure semea dabilen Center School eskolako zuzendari. Agurra ez zen izan eliza batean, ohi denez, ezta ezelako erlijio tenpluren batean. Gorazarrea New Yorkeko kultura etikorako elkartearen egoitzan jaso zuen. Halakoxea zen Schwartz.
Larrialdiak New Yorken 21.10.2024 4:04
Semeak kolpe bat hartu zuela eta larrialdietan izan ginen iragan astean. Buruan zabaldu txiki bat, jolasean zebilela. Gauza handia ez baina ondo itxi beharra nabari zen. Metroz joan gara ospitalera. Taxia baino bizkorragoa da. Larrialdiak, iritsi gara. Ospitalera sartzeko ate detektagailu batetik iragan behar izan dugu. Utzi mugikorrak hor. Erakutsi poltsak. Ez du txisturik jo ateak.
Dena ondo 14.10.2024 2:45
Metroan noala, aldiro aplikazio berri baten iragarkia ikusten dut. Lana lortzeko, bikotekidea aurkitzeko, ilea ez erortzeko. Horren karietara, duela egun batzuk solasaldi bat izan nuen gauza hauetan aditua den lagun batekin. Aplikazio baten berri eman zidan. Gauza txarren aplikazioa. Momentuan gertatzen ari diren krimenen berri ematen dizu. Eta abisatu, zure kokapenaren arabera. Horrela, jakingo d...
Diasporaren alde 07.10.2024 3:52
Halako batean, sartu naiz, asperdura astintzeko edo, abizenen berri ematen duen web orri batean. Jakin nahi izan dut zenbat Uribe dauden munduan zehar eta harridura sortu dit emaitzak. Euskal Herrian, 4000 bat omen daude. Gehiena baina Mexikon daude, 90.000. Hego Amerikan zehar, beste andana, Kolonbian, Perun, Argentinan, Txilen.
Existentzia gardenak 30.09.2024 3:41
“Existentzia” deitzen zen 1987 urtean TU-K taldeak atera zuen maketak. Musika indiea, gotikoa batzuetan, oinarri elektronikoekin. Txomin anaia zen kideetako bat. Kantetarako letrak behar zituela eta konturatu zen haren anaia gazteak, nik, poemak idazten zituela eta poema horiek “lapurtuta” konposatu zituen lehen abestiak. Orduan batxilergoko lehen mailan negoen, hamasei urt...
Drill 23.09.2024 3:10
“Drill” esaten zaio eskolan sute bate edo arma-eraso bat egonez gero egiten diren simulakroei. Umeek horrela ba omen dakite zer egin halako zerbait benetan gertatuz gero. Gure seme-alabek ere izaten dituzte horrelakoak. Beraientzat gauza normala da, baina ez litzateke behar. Pasa den astean bertan, alabaren eskolan armak detektatzeko “kontrol sorpresa” izan zuten. Egun bat...
Elkarrizketa 16.09.2024 4:04
Ematen du egun batetik bestera ez dela ezer aldatzen, gauzak bere horretan jarraitzen dutela dirudi, eta horrela iraungo dutela, luzaroan. Baina begirada altxatu eta atzera begira, orduan egunen joana bizkorra da oso, eta orduan bai ikusten direla aldaketak, nola egin duen mudantza munduak, eta gure bizitzak. Semeari elkarrizketa bat eskatu diote eskolan. “Nolakoa zen bizitza 80ko hamarkadan...
Pozaren iraultza 09.09.2024 3:20
Bihar gauean izango da Estatu batetako Presidenterako bi hautagaien arteko debatea. Ikusmin handia dago hemen eta munduan. Trump saiatu da aldez aurretik lehiakidea kritikatzen, ezegonkortzen. Astakeria asko esan ditu, baina gauza bat egin zait deigarri bereziki. Esan du Kamalak barre gehiegi egiten duela. Ezaguna da Harrisen barre algara, ozenki egiten du barre. Bada, nonbait hori ez omen da seri...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.