Berria

New Yorkeko munduak

Society EU ↓ 100 episodes

Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

Author

Berria

Category

Society

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jun 8, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Gili-Gili 02.09.2024

Gili-gili da kili-kili edo kilima Ondarroako hizkeran. Manolitak eta Pellok portuko lana utzi eta jantzi-denda jarri behar zutela eta dendari zer izen jarri behar zioten galdetu zieten beren haurrei. Haien erantzuna, “gili-gili” izan zen, horixe baitzen haien berba faboritoa.

Denboraldiko azkena 24.06.2024

Denboraldiko azkena Abiada gorrian igaro da ikasturtea eta iritsi gara denboraldiko azken podcastera. New Yorkeko munduak utzi eta Euskal Herriko munduetara etorria naiz, uda hemen pasatzera. Saturraran operaren estreinaldiaren aitzakiaz zeharkatu dut Atlantiko ozeano tzarra. Ederra eta gogoangarria halako egitasmo batean parte hartzea, opera garaikidea eta euskaraz, gure kultura ahalik eta gehien...

Ezezkoa baiezko bihurtu 17.06.2024

Arteak eta gizarteak aurrera egiten du ezezkoa baiezko bihurtuta. Ezinezkoa uste dena egia bilakatuta. Debekuari aurre eginez. Eskubideak lortzen dira ezezkoa baiezko bihurtuta. Saturraran opera baiezko horren aldarria da. Ezin maitatu ziren bi emakumek elkar maitatzen dute. Zergatik ez? Zergatik mugatu behar dugu maitasuna? Zoriontsu egiten gaituen gauza handi hori? Ane euskalduna, Luna andaluzia...

Delaunayren eguzkia 10.06.2024

Arteak poza ematen dit. Asebetetzen nauen ekintza da artelanak ikustea, mendira joatea edo lagunekin biltzea bezain ekintza beharrezkoa. Denbora asko igarotzen badut arterik ikusi gabe, tristatu egiten naiz eta urduritu, bitxia da, baina arteak laguntzen dit bizitzan oreka bilatzen, eta adiskidetzen nau, gure espezie ankerrarekin.

Irakurleen sarea 03.06.2024

Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatuta Bilbao-New York-Bilbao liburuaren irakurketa jarraia izango da Arriaga antzokian ostegunean. Aurretik, asteartez eta asteazkenez, bestelako hitzorduak antolatu dira. Asteartean, Euskaltzaindiako egoitzan, Mari Jose Olaziregi eta Miren Ibarluzea EHUko irakasleak arituko dira liburuaren hezur-haragi literarioez eta nazioarteko ibilbideaz. Asteazkenez, ni neuk em...

Euskara ikasleari 27.05.2024

Jakin dut podcast honen entzuleen artean batzuk euskara ikasleak zaretela. Poztu egiten nau horrek. Eta zuei eskerrak eman eta gorazarre egin nahi nizueke oraingo honetan, zuengatik baikara ez bakarrik handiago baizik eta askotarikoago ere bai. Euskara ez da bat bakarra, era asko daude euskaldun izateko, hiztunak adina, esango nuke. Inor ez da bestea baino euskaldunago, denok gaude maila berean, h...

Kalera bidean 20.05.2024

Kalera bidean, ataritik atera eta ilargia ikusi dut zeru urdinean. Arratsaldea zen, baina oraindik ordu batzuk geratzen ziren iluntzerako. Hura ikusita, Ondarroako gizon batek, Arakistainek, kontatu zidan ipuina etorri zait burura.

Txorien bizitza berria 13.05.2024

Mariana Enriquez idazle argentinarraren liburu berrian irakurri nuen, Toki eguzkitsua jende goibelarentzat izenekoan. Ipuin-liburua da eta narrazioetako batean kontatzen da txoriak, aurreko bizitza batean, emakumeak izan zirela. “Zigorren bat jasan zuten emakumeak”, idazlearen hitzetan. Ideia, nonbait, Amazonaseko herrien elezaharretatik atera zuen. Hango biztanleek hori uste dute, txo...

Dena dago geldirik 06.05.2024

Unibertsitateen egoerak okerrera egin du azken astean. Poliziari deitzeak egoera makurtu baino ez du egin. Komunitate akademikoaren barruan tentsio handia somatzen da. Egon dira unibertsitate batzuk ikasleekin negoziatu dutenak, eta horietan arazorik gabe kendu dira kanpaldiak. Baina gehienetan polizia sartu da.

Ikasleen hautu zaila 29.04.2024

Gazako triskantza dela eta protestak gero eta handiagoak dira Estatu Batuetako unibertsitateetan. Columbian kanpaldiak jarraitzen du, nahiz eta pasa den astean polizia oldartu zitzaien eta hura desegin, ikasleek berriz jarri dituzte dendak. Gazako egoera hobetu arte ez omen dira joango, eta Columbiak sionistekin dituen loturak eten arte.

Behar duguna 22.04.2024

Lurraren nazioarteko eguna da, gaur, apirilak 22. Charitie Ropati ikasleak Nazio Batuetan esandakoa etorri zait burura. Alaskako jatorrizko herrietako kidea da Ropati eta ingeniaritza estudiatzen du Columbiako unibertsitatean. Hark kontatu zuen bere birraitonak 1967 urtean egindakoa. Izotz iraunkorraren gainean zuten herria eraikia. Izotza urtzen hasi zela konturatu eta aitonak eta bere kideek, tr...

Eklipsearen uberan 15.04.2024

Bitxia da New Yorken hiritarrek duten zientziarako zaletasuna eta jakinmina. Asteleheneko eklipsearekin bidaiak antolatu zituzten New York estatuaren iparraldera, Buffalo edo Niagara aldera, handik hobeto ikusiko zelako. Hegazkin txartelak eta hotelak agortu ziren. Liburutegi eta museoetan betaurreko bereziak banatu zituzten ilargiak estaliko zuen eguzkiari zuzen begiratzeko. Ikastetxeetatik atera...

Lurrikara eta erreplika 08.04.2024

Goizeko hamarrak eta hogeian izan zen. Ostiralez. Columbia Unibertsitateko liburutegi barruan nengoen. Halako batean, burrunba. Tren bat azpitik pasako balitzaigu bezala. Sapaitik eskegita dagoen argi-armiarma dardarka hasi zen, kristal hotsa. Elkarri begira hasi ginen han geundenok. Inork ez zuen pentsatu lurrikara izan zenik. Kaleko obrak, kamioi handi bat albotik pasatzen. Horrelako zerbait. Ha...

Ametsaren gaiztoa 18.03.2024

Mark Kurlansky idazleak berak idatzitako liburu bat oparitu. Oroitzapen liburua da, eta bere bizitzako pasarteak Hemingwayren figurarekin lotzen ditu. Nola ezagutu zuen idazlea txikia zenean, Idahon, eta gertakizun horrek bere bizitzan izan duen itzala. Zaletasun asko zituzten berdinak, itsasoa, literatura eta euskaldunonganako maitasuna, besteak beste.

Euskara eta poesia 11.03.2024

Atzo iritsi nintzen Euskal Herrira, bi asterako. Loraldiak antolatuta, Munduari begiratzeko ikus-entzunezkoan parte hartuko dut asteazkenean Bilboko Arriaga antzokian. Ospakizun gaua izango da, hogei urte bete baitira Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde eta bostok Zaharregia, txikiegia agian hartako lehen emanaldia New Yorken eman genuenetik. Poesia, musika eta artea zu...

Hizkuntzen hiria 04.03.2024

Donald Trumpek asteon esan du hegoaldeko mugara egindako osteran. Migrariek kaltea baino ez dutela ekartzen Estatu Batuetara, lapurrak omen dira, biolentoak, bortxatzaileak. Eta gainera, “inork ulertzen ez dituen hizkuntzak” ekartzen dituztela beraiekin, Estatu Batuetan lehen ezagutzen ez zirenak, gaixotasun larriak balira bezala, hitzezko infekzioak. Arreta deitu zidan hizkuntzak lapu...

Patrikako deabrua 26.02.2024

Robert Louis Stevenson idazlearen ipuinik ezagunenetako da “Botilako Deabrua”. Bertan kontatzen da nola Keawe izeneko hawaiiar batek San Francisco hirira bidaia bat egiten duela eta han gauza berezi baten jabe egiten da: barruan deabrua daraman botila bat erosten dio gizon artega bati. “Deabruak edozein desio betearaziko dizu, bizitza luzatzea izan ezik. Hori bai, hil baino lehen...

Egun bakarreko negua 19.02.2024

Euskal Herrian, Agate Deunaren bertsoak kantatuz makilekin lurra zanpatzen da. Nonbait lurra esnatu eta udaberria etor dadin. Garai beretsuan, otsailaren hasieran eta Estatu Batuetan, Phil izeneko marmotak negua luzatuko ote den argitzen digu. Aurten, animaliak esan zuen udaberria aurreratuko dela. Agate Deunaren makilek egin zuten bere lana, agi denean. Baina astebete beranduago elurtea izan da N...

Super Bowlari Begira 12.02.2024

Igandea Super Bowl-aren eguna izan zen. Eguna diot, partida arratsaldez izan arren, egun osoa egoten baita jendea hemen leihari buruz berbetan. Baserritarren azokan, parkean oinez dabilenak edo supermerkatuan. Metroan ere entzun dugu partidari buruz. Gidariak berak ziurtatu digu garaiz iritsiko dela trena. Hari entzunda gure atzean gizon batek esan digu berak partida baino atsedenaldiko kontzertua...

Eskultorearen senarra 05.02.2024

Audubon Terrace Historic District deitzen da New Yorkek duen toki ia sekretu bat. Bertan kokatzen da Hispanic Society izeneko liburutegi eta museoa eta baita Estatu Batuetako arte eta letren akademia ere. 155. eta 157. kaleen bitartean, hiriko gainontzeko museoetatik aparte, Washington Heights deritzon auzo bizi eta askotarikoan.

Ikerneri 29.01.2024

Ikerneri Visitación deitzen zion Frankismo garaiko eskolako monjak. “Zu ez zara Ikerne, Visitación baino”, esaten zion erdeinuz, umearen izena euskaratik gaztelaniara itzuliz. Ikerneren erantzuna izaten zen Francoren postako zigiluak zirriborratu eta betaurrekoetan itsatsiz, monjaren aurrera azaltzea.

Caravaggioaren begirada 22.01.2024

Caravaggioren Musikariak izeneko koadroa ikusi nahi genuen MET Museoan. Koadroan lau nerabe ageri dira, eta horietatik bat, atzean dagoena, margolaria bera da. Edertasunaren hauskortasuna sinbolizatzen du margoak. Gaztetxo horiek, laster, ez dira izango. Caravaggiok iraultza ekarri zuen margolaritzara XVI eta XVII. mendeen tolesduran, Chiaroscuroaren teknikarekin. Baina ez hori bakarrik, bere mode...

New York bat baino gehiago 15.01.2024

Hiria hasi da Gabon usaina galtzen eta neguaren bihotzera bideratuz doa. Langileek Gabonetako zuhaitzak jasotzen dituzte espaloietatik eta parkeetako lakuetan jarri dituzte egurrezko eskailera gorriak. Ur azala izozten bada jendea oinez ibiltzen da gainetik eta eskailerok dira izotza zulatu eta barrura norbait eroriko balitz, salbatzeko. Mugikorreko eguraldi iragarpenak zero azpitik egingo duela d...

Hiru errege errepublikan 08.01.2024

Errege eguna egun seinalatua izaten zen New Yorkera iritsi ginenetik. Umeak txikiak zirenean Rafa Yusteren etxera joaten ginen ospatzera, eta opariak ere jasotzen zituzten, bakoitzarentzat liburu bat. Rafarenean errege erroska jaten genuen. Mexikar batzuen okindegian lortzen zuen, Queens aldean, ez da erraza errege opila Estatu Batuetako hiri tzarrean aurkitzea. Panpinak edo babak ere izaten zitue...

Etxe zurira bisitan 18.12.2023

1940ko Gabonetan Manu Sota euskal idazle eta aktibista Washingtongo Etxe Zurian izan zen. Haur batzuekin batera Gabon kantak euskaraz kantatu zizkieten Roosevelt senar-emazteei. Espainiako Gerra Zibila bukatu berri, II Mundu Gerra garaian, ondo hartu zuten Rooseveltarrek gure Manu Sota exiliatua.

Listen to the New Yorkeko munduak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.