EITB Radio Televisión Pública Vasca
Zientzia
Zientziaren esparru guztietara lotutako podcast edukiak.
Author
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Category
Podcast website
Latest episode
Dec 11, 2024
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Idoia Mujika: Hego Poloaren konkista, zeropeko lehia duela 110 urte 12.12.2021 12:20
Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak hego polo geografikorako bidaia proposatu digu. Duela 110 urte, 1911ko abenduaren 14an iritsi zen lehen pertsona hego poloko erdigunera, Roald Admunsen esploratzaile norbegiarra. Horretarako hil ala biziko lehia izan zuen Robert Falcon Scott inglesarekin. Zero azpitik 60ºra arteko tenperatura, glaziarrak, gutunak eta he...
Idoia Mujika: Begirada berri bat proposatzen digun erakusketa 05.12.2021 9:38
Idoia Mujika Materiaren Fisika zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak erakusketa batera gonbidatu gaitu: Fotciencia17-ra Eureka Zientzia museoan. Beste begirada bat eskaintzen diguten 49 argazkik osatzen duten erakusketa interesgarrian grabatu dugu Zientzia Gosaria. Urtarrilaren 9ra arte, Eureka Zientzia Museoaren beheko solairuan ikusgai dago Fotciencia17. 49 argazki hautatu dira, argazk...
Zergatik ez dute hegaztiek txiza egiten? 01.12.2021 9:10
Ez puzkerrik bota, ez txiza egin. Hegaztiek ez dituzte bi zulo ugaztunen eran gernua batetik eta gorotza bestetik kanporatzeko. Uxune Martinezek Zientzia eta Pazientzian azaldu du Kloaka barruan nahasten direla hondakinak. Azido urikoaren bidez gero zirina edo gorotz arin bat eran kanporatzeko. Leku beroetako hegaztientzat abantaila da fresko egoteko. Eta Badira bere buruari kaka eginez, oinak...
Aitor Urresti: ''Energia nuklearra ez da berdea'' 28.11.2021 21:45
Frantzia eta Alemaniaren artean ezbaidatu sortu zen Glasgown. Frantziak nahi du, energia nuklearra berde gisa onartzea, era horretan laguntzak jasoko bait lituzke zentral nuklearrak berritzeko. Baina, Alemaniak, ez du horrela ikusten. Aitor Urresti, EHUko ingenieritzako irakaslearen esanetan, energia nuklearra ez da berdea. Txinan ere gero eta gehiago eraikitzen ari dira. Baina Energia nuklearra n...
Amaia Arregi: Edertasuna eta zientzia uztargarriak al dira? 21.11.2021 9:36
Amaia Arregi, DIPC, Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikaria jardunaldi batzuen berri ematera hurbildu zaigu Zientzia Gosarira. Donostiako tabakaleran egingo da azaroaren 22 eta 24 bitartean "Zientzia, arte eta literaturari buruzko nazioarteko topaketa". Zientzia beste disziplina batzuekin harremanetan jarri eta hausnartzea da helburua, aurten esaterako, ede...
Belarri mugikorrak: Gizakiak galdutako gaitasun baten aztarnak 18.11.2021 16:15
Belarriak soinu iturrira mugitzeko gaitasuna galdu egin du gizakiak, baina ez erabat. Ikerlariek esperimentu bidez frogatu dute badela mugimendu nimiño bat , garai bateko gaitasunaren fosil neuronala . Animalia askoren belarri mugikorren adibide jarri du U Martinezek, Karakala. Afrikako katu ileduna: muskuluaz betetako ile mototsak ditu belarri puntan soinuen norabidean mugitzeko. Bestalde, NASA...
Idoia Mujika: Lo egiteak memoria landu eta burmuina garbitzen laguntzen du 14.11.2021 12:02
Loa, hori dugu gaurko Zientzia Gosariaren hizpide nagusi. Lo ez egitearen kalteen inguruan asko dakigu, gutxiago ordea onuren inguruan. Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak azken ikerketen berri eman digu. Science aldizkari ezagunak ale osoa eskaini dio loari eta bertan jasotzen da lo faltak dementziarekin edo erreakzio gaitasunarekin duen lotura frogatua...
Zer akordio hartu dira Glasgown? 13.11.2021 20:17
Erregai fosiletan dago gako nagusia, Aitor Urresti, EHUko irakaslearen arabera. Glasgown hartutako erabakiak aletu ditu Berriztagarriak berritzen podcastean. Urrestiren arabera, Cop-26 goi bilerako akordioan jaso diren puntuak egun ditugun beharretatik nahikoa urrun daude. Nola nahi, "aurrerapauso batzuk eman dira Glasgown" hala ete.
20 metroko txipiroi erraldoia: Munduko bigarren animaliarik handiena 12.11.2021 20:11
Bale urdiña , munduan inoizko animalia handienaren ondotik, txipiroi bat dator .E Axpek Animalia handien TOP 10.a egin du Zientzia eta pazientzian. Anoeta edo San Mames estadioen luzera bost txipiroi alek osatu dezaketen animalia nabarmenduz. Pixuan arina baina oso luzea muskuluenb familiakoa izateko.110 tona eta hegazkin baten luzera dituen bale urdinak. 11 renault clio.ren pareko da afrikako ele...
Idoia Mujika: Eureka Zientzia museoa, bizirik dagoen beharrezko azpiegitura 07.11.2021 14:09
Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduraduna Eureka Zientzia museoaren itxiera iragarri ostean hurbildu zaigu. 2023rako iragarri du itxiera Kutxa fundazioak, Tabakaleran duen gunera hainbat ekimen lekualdatuko dituela jakinaraziz. Eureka Zientzia museoa Euskal Herrian dagoen zientzia museoa bakarra dela azpimarratu du Mujikak, haur eta gaztetxoei zientzia modu dibertigarrian hurb...
Artilezko bainu jantzietatik adimentsuetara, mende eskasean 05.11.2021 12:29
Azkartasuna, arintasuna eta flotagarritasuna. Denak irabazi dituzte bainujantziek ehun urte eskasean. Usune Martinezek Artilezko bainujantzietatik igerialariaren gorputzari egokitzen zaizkien bainujantzi adimentsuetarako bidea azaldu du, Zientzia eta Pazientzia podcastean. Neoprenoa eta gero Karbono zuntzezko oihalei esker lortu dute bilakaera hori. Berea aldetik, Eneko Axpek dio telefonia mugik...
Umaldiak batera egin, taldean hazi eta zaindu: Mangosten iraupenerako errezeta 04.11.2021 11:43
Umaldiak sinkronizatu eta ama bakoitza bere kumeaz arduratu gabe, Mangosta marradunek berdin maite dituzte jaioberri guztiak. Taldean hazten dituzte: Titia emateko orduan ere bereizketarik egin gabe. Mangosta marraduna Afrika erdialdean eta sabanan bizi den espeziea elkartasun eredu gisara jarri du Uxune Martinezek Zientzia eta pazientzia podcastean, arriskuan dauden kideak babesteko sistemak gar...
Amaia Arregi: Usainak, gure bizitzan ezaugarri garrantzitsua 03.11.2021 8:33
Usaimena zentzumen bat da baina gehienok ez genuke garrantzitsuen gisa definituko. Usainak ordea, gure bizitzan uste baino ezaugarri garrantzitsuagoa direla azaldu digu Amaia Arregi Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariak. Usaimenak oroitzapenekin duen lotura nabarmendu digu eta baita guztiok usain propio bat dugula ere, beste gizakiekiko ezberdinak. Ligat...
Jatorrizko pinguinoak gizakiok akabatu genituen XIX.mendean 26.10.2021 23:50
Pinguinus Impennis, edo Pottorro Erraldoiak dira jatorrizko pinguinoak. Ipar hemisferioko itsas hegaztiak ziren. Azken aleak Ternua-n ikusi zituzten 1852. urtean. Uxune Martinez-ek dio gizakiok akabatu genituela; arrantzaleek itsasoan jakia izateko arraultzak kendu eta ehizatu egiten zituzten, eta ale bakanak geratzear zirenean animalia exotiko gisara saldu zirelako. Hego Hemisferioan bizi diren...
Amaia Arregi: HeLa zelula hilezkorren sorburu den emakumea, Henrieta Lacks 24.10.2021 11:01
Amaia Arregi, DIPC, Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariak istorio harrigarri baten berri eman digu. HeLa, giza zelula hilezkorrek biomendikuntzaren munduan iraultza eragin dute azken 70 urteetan. Baina zelula horien atzean, lapurreta bat dago. 1950ean, Henrieta Lacks, Virginian jaio zen emakume afroamerikarrarenak ziren jatorrizko zelulak, berari jakinar...
Aitor Urresti: Nondik lortzen da gas naturala? Zergatik dago hain garesti? 20.10.2021 16:10
Gas naturala, erregai fosila da. Negutegi efektua eragiten duten gasak isurtzen ditu, baina era berean, ikatza edo petrolioarekin konparatuta, ez da hain kutsakorra. Pandemia garaian, gas naturalaren produkzioa jaitsi egin zen, baina, une honetan kontsumoa handitu da eta produkzioa ez da hain bizkor hazi. Horren atzean espekulazioa legoke, prezio garestian saltzeko asmoa. Industria eta etxebizitze...
Zergatik da beltza Coca Cola? 19.10.2021 19:32
Eneko Axpek Atlantara mugitu behar izan du Coca-Cola sortu zen hirira. Edari ezaguna, AEBn alkohola debekatua zegoen garaian hasi zen ezagun egiten. Berez, John Pemberton botikariak patentatu zuen. Ikasketaz kimikaria zen eta botika gisara sortu eta erregistratu zuen edabea 1886an. Coca hostoz egina zegoen eta eta gerora ikusi zen hauek eragiten zuten mendekotasuna. Ondorio horiek ikusita debekatu...
Idoia Mujika: Tabakoa, bizio txarra gaur eta atzo 17.10.2021 9:57
Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduraduna tabako hostoa eskuan hurbildu zaigu, gizakiarentzat aspaldiko ezaguna dela azaltzeko. Duela 12.000 urtekoa ere izan liteke gizakia eta tabakoaren arteko lehen harremana. Duela 3 mila urte ziurtatu liteke jada erretzen zela ipar amerikan, eta kolonizazioarekin zabaldu zen mundura. Nikotina, molekula natural eta aldi berean adiktibo hori...
Idoia Mujika: Organokatalisi Asimetrikoa, kimika nobel saria ulertzen 10.10.2021 12:32
Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio arduraduna eman berri den kimikako nobel saria azaltzeko asmoz hurbildu zaigu Zientzia Gosarira. 2009an tesia aurkikuntza honetan oinarri zuela jakinda, bide lagun ezin hobea dugu Mujika Organokatalisi Asimetrikoa zer den ulertzeko. Izan ere, horregatik eskuratu dute nobela Benjamin List eta David MacMillan ikerlariek. Molekula txiki txikiak dire...
Botatzen al dituzte tximeletek puzkerrak? 07.10.2021 20:41
Fernando Arnaiz kimikari Bizkaitarrak liburu bat argitara eman du izen buru bitxiarekin, "¿Se tiran pedos las mariposas?" eta horrek eman dio Uxune Martinezi podcasteko edukirako. Gizakiok 10-30 puzker artean botatzen ditugu, bataz beste, eguneko. Zizare, kakalardo, labe zomorro edo katuek ere botatzen dituzte. Armiarma edo uhandreek botatzen ote dituzten aztertzen ari dira ikerlariak baina ziur...
Aitor Urresti: ''Agian, energia eolikorako parke txikiagoak behar dira'' 06.10.2021 17:48
Haize erroten bidezko energia bai edo eztabaidan sartu gabe, parke eolikoen tamainaz hitz egitea nahiago du Aitor Urrestik, EHUko energia berriztagarrien irakasleak. Errota handiek inpaktu handiagoa dute hegaztiengan eta hori aintzat hartu beharko litzateke, bere ustez, areago Euskal Herria migrazio gune denean. Arabako Iturrieta eta Arkamun parke eolikoak eraikitzeko proiektuak atzera bota ditu...
Dendrokronologia: Zuhaitzen denboraren azterketa 06.10.2021 15:29
Zuraren azterketa zientifikoak faltsutzeak ekiditeko balio dezake. Musika tresnen kasuan adibidez, gertatu bait da Stradivarius-en prezioan saltzea izenpe horretakoak ez ziren biolinak. Arte lanak dira datazioa behar izaten duten beste elementuak eta Dendrokronologia da azterketa horretaz arduratzen den zientzia. Uxune Martinezek eman dizkigu azalpenak Zientzia & Pazientzia sailean. Eneko Axp...
Amaia Arregi: Ordenagailu kuantikoa, etorkizuneko ordenagailurako apustua 03.10.2021 11:54
Amaia Arregi, DIPC, Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariaren eskutik mundu kuantikoan sartu gara. Teknologia kuantikoen garapenean inbertsio handia egiten ari da mundu mailan eta baita gurean ere. Eta tartean da DIPC zentroa bera. Egungo ordenagailu bitarrak ulertuz, kuantikoak dakarren jauzia azaldu digu Arregik, nahiz eta ikerketan lan ugari geratzen de...
Amaia Arregi: Isuri kognitiboa, eboluziotik datorkigun akats egiteko modua 25.09.2021 11:43
Amaia Arregi, DIPC, Donostia International Phisic Center-eko zientzialari eta komunikazio teknikariaren eskutik guztioi eragiten digun kontzeptu bat argitu dugu: Isuri edo sesgo kognitiboarena. Gizakiok partekatzen dugun nahaste kognitibo bat dela esan dezakegu, gure burmuinak haitzulo garaitik apenas aldatu baitira nahiz eta teknologian garapen izugarria eman. Horrek erabakiak azkarregi hartzera...
Aitor Urresti: Erregai fosilak eta fracking-a 23.09.2021 9:34
Energia berriztagarriei buruz hitz egiteko podcasta abiatzen dugu. Energia fosilekiko dugun mendekotasuna aztertzeko, eta energia berriztagarriei behar duten balioa emateko asmoz trantsizio energetikoaren bidean. Energia berriztagarriei buruzko berriak bilduko ditugu, Aitor Urresti, ingeniaritza industrialean doktore eta EHUko energia berriztagarrien arloko irakasleak lagunduko digu bide horr...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.