Naken79
REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
05. Udako Reggae Sukarra - Palmondo 31.07.2020 1:00:32
Udako Reggae Sukarra berezien bosgarren atala entzun dugu aste honetan Naiz irratian. Selektore lanak egiten Iruñea zaharretik Palmondo izango dugu gurekin. Kontatu didate Nafarroan Iruñerria eta Jamaikaren kantoian, Urte osoan gazte batek gabero jendeari gaua alaitzen musika ederra pintxatzen duela dantza egin nahi dutenentzat.
04. Udako Reggae Sukarra - Peru Selektah 24.07.2020 1:01:32
Udako Reggae Sukarra berezien laugarren atala entzungo dugu aste honetan eta hori ospatzeko Mario Corral edo Peru Selektah izango dugu gurekin . Bere sesioan jamaikako urrezko aroan zehar bidaiatuko dugu. 60. hamarkada hasierako blue beatarekin hasi eta 70. hamarkada hasierako reggae "txuria"rekin amaituko dugu. Adi, termometroak gorritzera doaz!
03. Udako Reggae Sukarra - Miss Waymon 17.07.2020 58:23
Udako Reggae Sukarra berezien hirugarren atala entzun dugu aste honetan. Selektore lanak egiten Miss Waymon izan da gurekin. Bere sesioak jamaikara eramango gaitu zuzen zuzenean, entzungo ditugun artista guztiak hangoak izango dira gaurkoan. Reggae eta rocksteady klasikoa entzuteaz gain dj bertsioak, rub a dub-a edo raggamuffina entzuteko aukera ere izango dugu. Lotu gerrikoak...bagoaz!
02 Udako Reggae Sukarra - Reverendo John Howell 10.07.2020 59:02
Udako Reggae Sukarra berezien bigarren atala izan dugu aste honetan eta Ion Celestino aka Reverendo John Howell aka Irakurzakur izango dugu gurekin. Bere sesioan gure hizkuntzari gorazarre egingo dio eta euskara ez den beste hizkuntzik ez dugu entzungo. Nahasketa bereziak, zenbait abesti bitxi eta batez ere gustu onez eta mimoz eginiko sesioa. Gozatu!
01 Udako Reggae Sukarra - Sir Gorka of Mondra 03.07.2020 59:24
Udako Reggae Sukarra berezien lehenengoa izango dugu gaur eta lehen atal honetan Sir Gorka of Mondra izango dugu gurekin. Bera izan zen Selektorearen Txokoa irekitzen lehena eta bera izango da Udako Reggae Sukarra lehenengo atal honen protagonista. Bere sesioan 90. hamarkadara egingo dugu saltoa eta hankak lehertzeraino egingo duzue dantza bere ska revival sesioarekin. Adia egon bukaeran abesti ku...
11.33: Denboraldiko azken "ohiko" saioa 26.06.2020 59:22
Aste honetan denboraldiko azken "ohiko" saioa izan dugu. "Ohikoa" diogu udan asteko reggae txutearekin jarraituko duzuelako, udako formatu bat dugu zuekin partekatzeko. Baina pausuz-pausu joan gaitezen eta aste hontakoari egin diezaiogun so. Aste honetan Ama Rebel bandako Markel Etchecoy izan dugu gurean eta Pantx Recordsekin batera atera behar duten singleari buruz ibili gara solasean. Ez dira fa...
RF 11.32: Pantx Records-en single berria (Suaia eta Ama Rebel) izango denaren aurrerapena primizian 19.06.2020 59:52
Aste honetako atala oso berezia izan da, izan ere, Pantx Records-ek bere single berria izango dena, Suaia eta Ama Rebel, primizian zuei eskaintzeko aukera eman digu, eta guretzako plazer bat izan da. Mila esker! Baino ez da nobedade bakarra izan, Beñaranks eta Fermin Muguruzaren abesti berriak ere entzuteko aukera izan dugu. Ez dira falta Asteko Klasikoa eta Selektorearen Txokoa.
RF 11.31: Aggrosaioa 12.06.2020 58:31
Saio berri batekin gatoz aste honetan ere, eta esan beharra daukagu nahiko saio Aggro-a atera zaigula. Los Aggrotones, Los Aggrios eta The Aggrolites entzun ditugu beasteak beste. Asteko Klasikoan berriz The Ethiopians. Eta gogoratu, Reggae Sukarra ona da!
Tritone Grabaciones-en lehen lana primizian entzuteko parada 05.06.2020 59:14
Tritone Grabacionesekoek beraien lehen lana publiko zabalari aurkezteko primizia eman digute, eta gu, oso harro gaude. Aurkezpen ofiziala uztailaren 6an izango da, hilabete falta da beraz ez ezazu aukera galdu eta entzun aste honetako saioa. Ez dira faltako bestelako nobedadeak eta betiko sekzioak. Eta gogoratu, Reggae Sukarra ona da!
Reggae Fever 11.29: BLM 29.05.2020 58:20
Aste honetan Mango Wood Music-en bideo berria, Tokyo Ska Paradise Orchestra eta Argizulo DUB Station eta Beñaranks-en abesti berria. Oraingo honetan gainera bere arreba abesten ondoan duela. Selektorearen Txokora nor etorriko? Bea GB. Eta gogoratu, Reggae Sukarra ona da!
RF 11.28 22.05.2020 58:13
Aste honetan normaltasunari helduko diogu eta gure sekzio guztiak izango ditugu bueltan, Asteko Klasikoa, Nobedadeak eta Seletorearen Txokoa. Protagonismo berezia hartuko du Oroel Otalek eta bere azkeneko lanek. Reggae Sukarra ona da! Aste honetan normaltasunari helduko diogu eta gure sekzio guztiak izango ditugu bueltan, Asteko Klasikoa, Nobedadeak eta Seletorearen Txokoa. Protagonismo berezia ha...
RF 11.27 Millie Small-i buruzko berezia 15.05.2020 59:45
Aurreko astean aipatu genuena beteaz, aste honetan Millie Small jamaikar abeslariari buruzko berezia entzun ahal izango dugu. Bere ibilbide musikala errepasatu eta bere abestietaz gozatzeko aukera izango dugu. Reggae Sukarra ona da! Reggaean jarrai! Aurreko astean aipatu genuena beteaz, aste honetan Millie Small jamaikar abeslariari buruzko berezia entzun ahal izango dugu. Bere ibilbide musikala e...
RF 11.26: Millie Smallen heriotzak markatutako saioa 08.05.2020 59:51
Atzo Reggae-aren mundua lur-jota utzi zuen berriarekin hasi dugu aste honetako saioa. Eta beste modu batera izan ezin zen bezela, Millie Small izan da gure Asteko Klasikoa. Ondoren etorri dira gure beste sekzio guztiak. Selektorearen Txokoan Peru Selektah izan dugu. Gozatu! Reggae Sukarra ona da!
RF 11.25 01.05.2020 59:57
Aste honetan Derrick Harriot-en artistak izango dira protagonista Asteko Klasikoan. Nobedadeak ez dira faltako eta Mango Wood Music zein El Combo Batanga bezelako taldeak entzungo ditugu. El Fajador Records-en berri emango dugu eta amaitzeko Selektorearen Txokoa eta sorpresa Internazionala. Reggae Sukarra ona da!
RF 11.24 24.04.2020 59:41
Asteak arrapaladan doaz, gure saioak bezalaxe. Denboraldi berriko hogeitalaugarrena egingo dugu gaur gauean eta kilatezko menua prestatu dugu zuentzako. Asteko Klasikoak labetik atera berria den Mr. Freak Ska-ren lan berria entzutera eramango gaitu. Ez da gaurko lan berri bakarra izango eta gainera selektore berri batek bisita egingo digu. Gozatu!
RF 11.23: Roots ugari 17.04.2020 1:00:20
Asteak aurrera doaz baina nobedadeen jarioak ez du etenik. Aste honetan Beñaranks-ek Argizulorekin batera aterako duen lan berriaren aurrerapen abestia aurkeztuko digu. Haren ondotik etorriko dira Message eta Irregular Roots. Ez dira faltako Asteko Klasikoa eta Selektorearen Txokoa. Eta gogoratu, Reggae Sukarra ona da!
RF 11.22: Nobedadeak protagonista gaurkoan 10.04.2020 59:56
Udaberriko oporrak dira baina Reggae Feverrek aurrera darrai. Nobedadeez jositako saioa entzungo dugu gaurkoan, bi diska berri eta bi abesti berri. Selektore berri batek ere bisita egingo digu gaurkoan. Informazio gehiago nahi al duzu? 22:00ak arte itxaron beharko duzu ba.
RF: 11.21: Konfinamendutik normaltasunera 03.04.2020 1:00:04
Aste honetan ere egoera berezian jarraitzen dugu baino normaltasunera bueltatzen hasi nahi dugu eta hortarako gure sekzioak bueltan ditugu, Asteko Klasikoa eta Seletorearen Txokoa ez dira gaurkoan faltako eta hori gutxi balitz abesti berria primizian. Banu Qasik Skabideanekoei mezua bidaltzen die. Adi egon honek buelta ekar baitezake!
RF11.20 Berrogeialdiak ziega batean zaudenaren sentsazioa ematen dizu? 26.03.2020 59:59
Osteguneroko reggae dosia ere gaur badator. Berrogeialdiak ziega batean zaudenaren sentsazioa ematen dizu? Entzun gaur gauekoa eta partekatu zure sentsazioak gurekin. Eta gogoratu Reggae Sukarra ona da! Osteguneroko reggae dosia ere gaur badator. Berrogeialdiak ziega batean zaudenaren sentsazioa ematen dizu? Entzun gaur gauekoa eta partekatu zure sentsazioak gurekin. Eta gogoratu Reggae Sukarra on...
RF11.19: Etxe, casa, maison, home, ?, domo, d?m, ??, indlu, nyumba, ???? 20.03.2020 1:00:18
Etxe, bizitegi, bizileku, etxebizitza, casa, hogar, domicilio, morada, maison, inmeuble, domicile, appartement, home, house, place, flat, ?, domo, d?m, ??, indlu, nyumba, ???? ...ba hori! Etxe, bizitegi, bizileku, etxebizitza, casa, hogar, domicilio, morada, maison, inmeuble, domicile, appartement, home, house, place, flat, ?, domo, d?m, ??, indlu, nyumba, ???? ...ba hori!
Birusak akatzeko antidoto onena, Reggae Sukarra! 12.03.2020 59:43
Termometroa egunean bitan begiratzeko esaten diguten garai honetan, Reggae Sukarra ona dela pentsatzen jarraitzen dugu hemen. Asteko Klasikoarekin hasiko dugu The Oldians-ekin jarraitzeko. Kataluniako talderaren Roots'n'Soul (Nice & Easy) diskoa aurkeztuko dugu. Ondoren The Magnetophones, Skabidean eta mota ezberdinetako sukarrak etorriko dira.
RF 11.17: Betiko sekzioei Mojo Workin' jaialdia gehituko diegu gaur 05.03.2020 58:33
Ohi bezala hasteko intentzioa dugu gaur. Betiko sekzio guztiak errepasatuko ditugu, Asteko Klasikotik hasi, nobedadeetatik pasatuz eta Seletorearen Txokoan amaituz. Ondoren musika aldaketa dator eta soula entzungo dugu hurrengo asteko Mojo Workin' jaialadia aurkezteko. Reggae Fever entzun!
RF15.16: Subsistak & Aggromondarrak + Reggae Train 28.02.2020 1:00:01
Reggae Trainaren bezperatan gaude eta bidaiariei azken deialdia egiteko baliatuko dugu aste honetako saioa. Asteko Klasikoekin gozatu ondoren Iruñara egingo dugu bidaia eta nobedadeak eta agenda bertan zentratuko ditugu. Reggae Trainaren bezperatan gaude eta bidaiariei azken deialdia egiteko baliatuko dugu aste honetako saioa. Asteko Klasikoekin gozatu ondoren Iruñara egingo dugu bidaia eta nobeda...
RF 11.15 Skabidean taldeari elkarrizketa: 20.02.2020 59:57
Aste hontakoa saio berezia izan da. Gurekin Skabidean taldeko Niko izan dugu beraien "Izaera" disko berriari eta aurkezpen birari buruz hitz egiten. Primizian diska berriko abesti batzuk ekarriko dizkigu. Brutala! Aste hontakoa saio berezia izan da. Gurekin Skabidean taldeko Niko izan dugu beraien "Izaera" disko berriari eta aurkezpen birari buruz hitz egiten. Primizian diska berriko abesti batzuk...
RF11.14: Nobedadeen iturriak ez du etenik 14.02.2020 59:57
Aste berri bat eta berarekin saio berri bat. Nobedadeak atera eta atera dabiltza eta gu poz-pozik, nola ez. Horien artean Hammond York, Skabidean eta @Jah Goikoa eta Reggae Zaharra. Ondoren The Reggae Trainari aipamena SIroko Skarekin. Amaitzeko Selektorearen Txokoa eta Agenda.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.