Naken79
REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
RF11.13: Euskal eszena osasun betean 06.02.2020 59:59
Ostegun hontakoa Euskal Herrian pasako dugu. Osasuntsu ikusten dugu gure eszena eta muskulua erakusteko hainbat talde entzungo ditugu. Ez dira faltako Asteko Klasikoa eta Selektorearen Txokoa. Reggae Sukarra ona da!
RF 11.12: Trojanen Love is all I Bring bildumari buelta 24.01.2020 59:59
Aste honetan disko batean zentratu eta bertako abestiak entzun ditugu, Trojanek iaz argitaratu zuen Love is all I Bring bildumako abestiak hain zuzen ere. LP bikoitz honetan emakumeek abestutako abesti klasiko eta raritiak topatuko ditugu. Selektorearen Txokoa eta Asteko Klasikoa ez dira faltako. Eta gogoratu Reggae Sukarra ona da!
RF11.11: Aste honetan, primizian, Iruñeako Reggae Traineko talde bat ezagutuko dugu 16.01.2020 1:00:02
Aste honetako saioa berri, nobedade eta primiziekin datorkigu. Asteko Klasikotik hasi eta Agendarainoko ordubetean informazio ugari jasotzeko aukera izango da. Gainera Iruñeako The Reggae Trainean joko duen taldeetako bat zein izango den ezagutuko dugu. Selektorearen Txokoa ere gurekin izango dugu. Gozatu!
RF 11.10: 2020ko lehena 10.01.2020 1:00:16
Urtea indarberriturik hasi dugu Zangozalde honetan. Asteko Klasikoak Stranger eta Patsy izango dira eta horiekin nobedadeetara egingo dugu salto. Nobedadeek western reggae pixka bat entzutera eramango gaituzte. Ondoren etorriko da Selektorearen Txokoa, Euskal Herriko lehen reggae abestia entzun nahi? Amaitzeko asteburuko agenda. Eta gogoratu, reggae sukarra ona da!
RF 11.9: Urteko azkenekoan nobedadeak eta Iñigo Muguruzari omenaldia 21.12.2019 1:00:24
Aste hontakoa izan da aurtengo azken saioa. Azken saio honetan betiko dinamika jarraitu dugu baina dinamika horri Iñigo Muguruzari eskainitako omenaldia gehitu diogu. Eta gogoan izan, Reggae Sukarra ona da! Aste hontakoa izan da aurtengo azken saioa. Azken saio honetan betiko dinamika jarraitu dugu baina dinamika horri Iñigo Muguruzari eskainitako omenaldia gehitu diogu. Eta gogoan izan, Reggae Su...
RF 11.8 Gora 1979. urtea! 13.12.2019 59:21
1979. urtea urte oparoa izan zen, Two Tone diskoetxea sortu eta harekin batera mugimendu berri bat sortu zen. Talde berri piloa eta gure soinu bandarako abesti mordoa. Hau guztiaren eragileetako bat gure Asteko Klasikoa izan zen. Ez dira faltako nobedadeak, agenda eta Seletorearen Txokoa.
RF 11.7: Nobedadeak, berriak eta The Reggae Train Bizkaia 06.12.2019 1:00:00
Aste honetakoa jada entzungai! Betiko moduan hasi dugu saioa, Asteko Klasikoarekin. Nobedadeek (Top Shotta Band + Screechy Dan) eta berriek (Skabidean + Akatz) Bilbora eraman gaituzte abenduaren 14ean ospatzen den The Reggae Train Bizkaiari buruz hitz egiteko. Telefonoa hartu eta antolakuntza taldeko Ando Ellisi elkarrizketa egin diogu. Gauza interesgarriak kontatu duzkigu beti bezela Andok. Eta g...
Pantx askoko irratsaioa 29.11.2019 1:00:02
Pantx askoko irratsaioa atera dugu aste honetan. Big Youth-ekin hasiko garela aurrera dezakegu. Gero zer etorriko den? The Reggae Train-aren geldialdi berri baten aurkezpena, besteak beste. Selektorearen Txokoa ere prest dugu jada. Termometroak prestatzen joan!
Tito Ramirezekin hasi eta The Slackersekin amaitu 21.11.2019 58:57
Ostegun berri batekin datorkigu Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat. Asteroko reggae dosia hemen da. Aste honetan Boris Gardiner izango da gure Klasikoa. Ondoren Tito Ramírezen The Kink of Mambo diskoaren aipamena egingo dugu. Honek Smooth Beans eta Mighty Megatons bezalako taldeak entzuteko aukera emango digu. Amaitzeko Selektorearen Txokoa eta agenda. Eta buruan izan, Reggae sukarra, ona d...
Delroy Wilsonetik Melvin Davisera 14.11.2019 1:00:02
Ostegun berriarekin dator Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat. Delroy Wilson izango dugu Asteko Klasikoa eta hark irekiko du The Aggrolites edota Ska Messengers bezalako taldeak irekitzeko bidea. Bukaeran eta astero bezala, Selektorearen Txokoa eta Agenda. Eta buruan izan: Reggae Sukarra, ona da!
Elkarrizketa Skinhead Meetingeko arduradunekin 07.11.2019 59:26
Aste honetako saioa berezia izango da, izan ere Selektah Amunda eta John Jones izango ditugu gurekin. Azaroaren 15ean Iruñean ospatuko den E.H. Skinhead Meetingaren arduradunak dira biak eta festaren nondik norakoak kontatuko dizkigute. Hala ere ez dira faltako Asteko Klasikoa, Selektorearen Txokoa eta nobedadeak. Eta gogoratu, reggae sukarra ona da!
The Reggae Trainaren 6. geldialdiaren aurkezpena 05.11.2019 1:00:04
Azaroaren 6ean Baionan ospatuko den festaren harira, bertan parte hartuko duten taldeak aukeztu ditugu aste honetan. Arimen gaua dela ere probestuko dugu tematika iluneko reggae abestiak entzuteko. Ez dira faltako nobedadeak eta Selektorearen Txokoa. Gozatu!
Denboraldi berriko lehena 25.10.2019 1:00:12
Asteko klasikoak emango dio hasiera denboraldiari, Hopeton Lewisek hain zuzen ere. Ondoren bi nobedade ekarriko ditugu, The Magnetophones eta Titanians in Dub taldeen lan berriak. Amaitzeko...Selektorearen Txokoa, The Reggae Trainari buruzko abestia eta agenda. Gozatu
REGGAE FEVER 10.11 08.02.2019 1:01:56
Prince Busterrekin hasiko dugu aro berri hau. Bere hitza ahoz-aho dabil The Specialsen 10 Commandments abestia eta gero. The Specialsen Encore lana ere entzungo dugu noski. Ondoren The Peeping Tomsen itzulera pozgarria eta "sekzio berria". Amaitzeko hilabeteko agenda! Gozatu Reggae Fever!
Agur Sigaro, agur Zartako-K eta Agur Info7 Reggae Fever irratsaioan 14.12.2018 57:25
Asteko honetako irratsaioa berezi xamarra izan da. Agur esan diogu atzo zendu zen #Sigaro-ri, agur esango diegu Zartako-Kko lagunei eta agur esango diogu Info7 irratiari. Tartean larunbatean ospatuko den The Reggae Train Bizkaia festari buruz hitz egingo dugu eta Pantx Recordseko Pablorekin telefonoz hitz egin dugu. Gozatu!
Ken Boothen single berritik tiraka hasi eta The Skatalitesekin amaitu Reggae fever irratsaioan 01.12.2018 1:00:40
Gaur gaueko saioan Ken Boothen single berritik tiraka hasi gara eta The Skatalitesekin amaitu dugu. Tartean Hugo Lobo, Desmond Dekker eta King Hammond entzuteko aukera izan dugu. Gaur gaueko saioan Ken Boothen single berritik tiraka hasi gara eta The Skatalitesekin amaitu dugu. Tartean Hugo Lobo, Desmond Dekker eta King Hammond entzuteko aukera izan dugu.
Dr. Calypsori buruzko berezia 20.11.2018 1:00:26
Dr. Calypso taldeak 30 urte bete ditu eta agur esaten ari da kontzertu-gira berezi batekin. Euskal Herrian bi aste barru izango ditugu eta hau aprobetxatuz beraien diskografiari errepasoa eman diogu eta 5 disko horietako 10 abesti entzun ditugu gaurkoan. Gozatu!
The Reggae Train dela eta, Akatz taldeari elkarrizketa 09.11.2018 59:35
Aste honetan beste elkarrizketa bat egin dugu, badirudi elkarrizketei gustua hartu diegula. Larunbatean The Reggae Trainaren hirugarren geldialdia ospatzen dela aprobetxatuz Akatzeko Bita eta Borjarekin kontaktuan jarri gara. Akatz taldearen 25. urteurrenaren inguruan solasteko ere aprobetxatu dugu. Ez dira falta jaialdian parte hartuko duten THE BRANLARIANS.
Futbola eta Reggaea Iñigo Cabacasen omenez 19.10.2018 1:00:01
Aste guztia daramagu Iñigo Cabacasen auzia jarraitzen eta Iñigoren sendi eta lagunei elkartasuna adierazteko Futbola eta Reggaea uztartzen dituen irratsaioa egitea pentsatu dugu. Atzerriko nahiz EHko taldeak entzuteko parada izango duzue. JUSTIZIA!
Kataluniako taldeak protagonista 18.10.2018 59:45
Aste honetan bi single berri ekarriko ditugu nobedadeen txokora. Biak kataluniatik datoz: The Kinky Co Coo's eta The Penguinsen azken lanak. Gero kataulunian jarraituko dugu Dr Calypsoren azken bira aipatzeko eta EHn izango dituzten bi boloak aipatzeko. Bukatzeko Boogaloo pixka bat.
Beltza Weekend eta beste zenbait kontu 05.10.2018 58:35
Gaur Reggae Fever Irratsaioan aurreko asteko haria jarraituko degu, asteburu honetan Iruñeako Beltza Weekend jaialdia ospatzen da eta joko duten taldeak entzuten bukatuko dugu irratsaioa. Hala ere hasieran, asteroko Asteko Klasikoa eta gero Iruñeako Skabideanekoak izango ditugu berriro ere gurean. Izan ere bi berri ditugu zuentzako guztiontzako, bata ona eta beste txarra. Hau guztia22:00etatik aur...
Beltza Weekendeko Ibani elkarrizketa 28.09.2018 58:08
Asteko Klasikoa Wesley Tinglini omenaldia egiteko aprobetxatuko dugu. RED SOUL COMMUNITY entzun ondoren Iban Iribarren izango dugu gure artean II Beltza Weekend jaialdiari buruz hitz egiteko. Amaitzeko asteburuko agenda: Guardetxean ospatuko den kontzertu solidarioa. Free Altsasukoak!!! Muntai Polizialik Ez! Irailak 29 Guardetxean Gozatu!
Janet Kumahren disko berria eta Herriko Block Party 24.09.2018 1:00:10
Aurreko asteko arazo teknikoak erabat gainditu ditugu eta bueltan gara. Asteko Klasikoa entzun eta gero diska berri pare bat aurkezteari ekingo diogu: Double Jabsen Million Dollar Reggae eta Janet Kumahren Yellow Flower. Bukaeran astebururako bi proposamen: Iruñean San Fermin Txikito Herriko Block Party eta Oreretan Sound System Gunea. Gozatu!
10. Denboraldia! The Reggae Train badator! 10.09.2018 59:17
The Reggae Train badator! Oraingoan Nafarroan, Iruñan, egingo du geldialdia eta hori aprobetxatuz trenei buruzko berezia prestatu dugu gaurkorako. Bidai kronologiko bat egingo dugu, 1966 hasi eta 2010ean amaituko dugu. The Spanish Town Skabeatsekin hasi eta General Levy (Official)rekin amaituko dugu. 22:00etan, entzun Reggae Fever Irratsaioa eta gozatu!
Denboraldiko azken saioa 21.06.2018 59:41
Aste honetakoa, 9. denboraldiko azken saioa izango da, oporrak hartuko ditugu irailerarte. Iazko azken saioa monografikoa izan zen eta aurtengo azken saioa ere berezia izango da. Pantx Records-eko Pablori eta Skabideaneko Nikori elkarrizketa egingo diegu, primizia bat dute guretzako! Amaitzeko asteburuko agenda errepasatuko dugu.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.