Hamaika Telebista

MUSIKA ZUZENEAN

Music EU ↓ 55 episodes

Musika Zuzenean telebista saioko elkarrizketak entzungai

Author

Hamaika Telebista

Category

Music

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Feb 15, 2024

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Ithaka - MusikaZuzenean TB # 246 15.02.2024

Musika Zuzenean Telebista saioaren 246. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Orio herrira egin dugu bidai. Ithaka taldeko kideak genituen entsegu lokalean zain argitaratu duten 'Biluzik' diskoa besapean. Luze eta zabal aritu gara taldeaz eta lan berriaz.

Letagin - MusikaZuzenean TB # 245 15.02.2024

MusikaZuzenean telebista saioaren 245. atalaren erreportaje nagusia grabatzeko Oñatiko Eltzia gunera egin dugu bidai. Bertan Letagin taldeko lagunak genituen zain argitaratu berri duten 'Zurrunbiloan' disko berria besapean. Luze eta zabal aritu gara lan berriaz, bai eta Euskal Herriko rock and roll eszenaz.

Huntza - MusikaZuzenean TB # 244 01.02.2024

MusikaZuzenean telebista saioaren 244. atala monografikoa izango da. Huntza taldea izango da saio osoko protagonista bakarra, otsailaren 3an Bilboko Miribillan eskaini behar duen azken emanaldia aitzaki. Taldearen musika bidea errepasatuko dugu luze eta zabal, eta horretaraklo azken entsegu batera gerturatu gara, taldekideekin batera, taldearen egoera ezagutzeko.

Braulio - MusikaZuzenean TB # 243 28.01.2024

MusikaZuzenean telebista saioaren 243. ataleko erreportaje nagusian Braulio taldea ezagutuko dugu, eta horretako Ondarruko Portuko Ranpi ederrean egin dugu hitzordua taldea osatzen duten Ruben, Kepa eta Gotzonekin. Hirukoarekin 'Lur azpira itzuli' izeneko bigarren diskoan barneratuko gara.

Ginger - MusikaZuzenean TB # 242 21.01.2024

MusikaZuzenean Telebista saioaren 242. atalean Ginger taldea ezagutuko dugu. Zarautz herriko entsegu lokaletan egin dugu hitzordua Andrea, Imanol, Jone eta Nerearekin argitaratu duten 'Narras' (Balio Dute) diskoa gertutik ezagutzeko.

La Basu - MusikaZuzenean TB # 241 11.01.2024

MusikaZuzenean TB saioaren 241. ataleko erreportaje nagusia Rap giroetan dator. La Basu abeslariarekin egin dugu hitzordua berriki kaleratu duen 'Lurralde Komantxe' lana gertutik ezagutzeko. Errima eta erritmo borrokalariak biltzen dituen lana da honakoa, non mundu osoako raplariak batu dituen bere albora.

Txuma Murugarren - MusikaZuzenean TB # 240 21.12.2023

Erreportaje nagusia grabatzeko Mutrikun izan gara, eta bertan, Txuma Murugarren musikariarekin egin dugu hitzordua Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babesean argitaratu duen 'Gautegia' diskoa ezagutzeko. Nick Cave musikariaren 'Nocturama' diskoaren berrikuspena da honakoa, non Txuma eta bere bandak kantuak moldatu dituzten beraien erara.

Nafarroa 1512 - MusikaZuzenean TB # 238 23.11.2023

Aste honetako MusikaZuzenean TB saioko talde protagonista Nafarroa 1512 izango da. Arbizuko entsegu lokalean egin dugu hitzordua taldeko kideekin berriki kaleratu duten 'Askatasun Haizea' disko txikia ezagutzeko.

Txopet - MusikaZuzenean TB # 237 17.11.2023

MusikaZuzenean TB saioaren 237. erreportaje nagusian Txopet taldea ezagutuko dugu. ‘Nahiz eta jausi’ disko berria kaleratu du hiruko bandak, eta aitzaki horrekin taldeko kideekin batu gara luze eta zabal hitz egiteko!

Gilda - MusikaZuzenean TB # 236 10.11.2023

MusikaZuzenean telebista saioaren 236. atalean Gilda talde gipuzkoarra ezagutuko dugu. Erreportaje nagusia grabatzeko Beasainen izan gara, eta bertako entsegu lokaletan topatu ditugu Gilda taldeko Anabel, Amagoia eta Maialen. Beraiekin batera 'Basati' (Balio Dute) disko berrian murgilduko gara.

Neallta Fola - MusikaZuzenean TB # 235 02.11.2023

MusikaZuzenean 235. saioko erreportaje nagusia grabatzeko Aretxabaletako Kuartelean izan gara, herriko kultur egitasmoen arnaslekuan. Bertan du entsegu lokala Neallta Fola taldeak eta bertan sortu dituzte 'Hemen eta Orain' disko berriko kantuak. Karlote, Kanu eta Ander taldekideekin batu gara taldeari buruz luze eta zabal hitzegiteko.

Balio Dute - MusikaZuzenean TB # 234 26.10.2023

MusikaZuzenean TB saioaren 234 ataleko erreportaje nagusian Balio Dute kolektiboa ezagutuko dugu. Donostialdean sorturiko ekimena da honakoa, eta antolatu duten Kutixik jaialdia aitzaki hartuta taldeko hainbat musikariekin egin dugu hitzordua Egiako Le Bukowski aretoan. Kolektiboaz, argitaratuko dituzten disko berriez eta kontzertuez ariko gara luze eta zabal.

Ezta Ilen - MusikaZuzenean TB # 233 19.10.2023

Musika Zuzenean telebista saioaren 233. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Zaldibar herriko Garirock elkartearen entsegu lokaletara jo dugu. Bertan egiten ditu saioak Ezta Ilen taldeak, eta bertan sortu dituzte lehen diskoa osatzen duten bederatzi kantuak. Luze eta zabal aritu gara Ander, Sergio eta Aritzekin.

Haira - MusikaZuzenean TB # 232 12.10.2023

MusikaZuzenean Telebista saioaren 232. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Baxe Nafarrora egin dugu bidai Peio Erramouspe musikariak abian jarri duen Haira egitasmoa ezagutzeko. 'Laupabortz aire ttipi' (USOPOP zigilua) diskoa besapean, herri kantutegiko abestiak sustrai eta elektronika abiapuntu duen lanean barneratzeko parada izan dugu, Paxkal, Julen eta Allande musikariekin batera.

Zeker - MusikaZuzenean TB # 231 05.10.2023

MusikaZuzenean TB saioko 231. ataleko erreportaje nagusian Zeker talde bizkaitarra ezagutuko dugu. Elorrixoko punkrock bandak 'Su hartu bitartean' bigarren diskoa kaleratu berri du, eta Ateneoan eskaini zuten emanaldiaren aurretik batu ginen laukoarekin lan berriaz luze eta zabal solasteko.

Añube - MusikaZuzenean TB # 230 28.09.2023

MusikaZuzenean TB saioaren atal honetan Añube taldeko kideekin egin dugu hitzordua taldeak martxan duen bira amaiera aitzaki. Taldearen iragana, oraina eta geroa ezagutuko dugu Bergarako musika taldeen entsegu lokaletan egindako erreportaje ederrean.

Kinada - MusikaZuzenean TB # 229 22.09.2023

MusikaZuzenean TB saioaren 229. ataleko erreportaje nagusian Kinada talde gaztea ezagutuko dugu, berriki kaleratu duten estudioko 'Etsaiarekin Dantzan' bigarren diskoa aitzaki.

Feline - MusikaZuzenean TB # 228 15.09.2023

Martxan da MusikaZuzenean telebista saioaren denboraldi berria! Feline talde gernikarra izango da 228 saioko talde protagonista. 'Jan Zu' izeneko disko berria kaleratu dute, eta kantu berriak ezagutzeko hitzordua egin dugu laukoarekin Kult Parnasoa ederrean.

Erroka - MusikaZuzenean TB # 226 08.09.2023

MusikaZuzenean TB saioaren 226. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Hernanin izan gara. Erroka taldeko kideekin egin dugu hitzordua kaleratu berri duten disko koloretsua ezagutzeko. Iker de las Heras eta Manex Pagola musikariek osatzen dute Erroka talde, eta musikalki erritmo beroetan dator biko banda.

Etxepe - MusikaZuzenean TB # 227 08.09.2023

MusikaZuzenean TB saioaren 227. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Arrasateko Garagartza auzoan egin dugu hitzordua Etxepe taldeko kideekin. Luze eta zabal aritu gara argitaratu duten 'Etxepe Kids' diskoaz, eta laster argia ikusiko duen 'Etxeperreo' lanaz.

Balerdi Balerdi - MusikaZuzenean TB # 225 29.06.2023

MusikaZuzenean TB saioaren 225. ataleko lehen erreportajea grabatzeko Iruñea zaharrera egin dugu bidai. Balerdi Balerdi taldeko kideekin egin dugu hitzordua GOR diskoetxearen babesean kaleratu berri duten disko txikia ezagutzeko. Agertokira igo aurretik elkartu gara gaur egun taldea osatzen duten lau musikariekin.

Olaia Inziarte - MusikaZuzenean TB # 224 27.06.2023

https://hamaika.eus | MusikaZuzenean Telebista saioaren 224. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko nafarroako Oronoz Mugairen izan gara. Bertan Olaia Inziarte musikariarekin egin dugu hitzordua egun eguzkitsu ederrean, argitaratu berri duen 'Lehengo Lepotikan Burua' diskoa ezagutzeko. Luze eta zabal aritu gara bere musika bideaz.

Agur - MusikaZuzenean TB # 223 27.06.2023

https://hamaika.eus | MusikaZuzenean TB saioaren 223. atalean AGUR taldea ezagutuko dugu. Gernikako Iparragirre Rock Elkartean batu zen taldea 2020 urtean, eta dagoeneko kalean dute diseinu ederrean bilduta datorren 'Garena Gara' disko 'luzea'. Ospa tabernan egin dugu hitzordua hirukoarekin, eta bokata eta garagardo artean luze eta zabal aritu gara disko berriaz.

Kuma No Motor - MusikaZuzenean TB # 222 08.06.2023

MusikaZuzenean TB saioaren 222. ataleko erreportaje nagusia grabatzeko Donibane Ziburuko gaztetxean izan gara. Bertan du entsegu lokala Kuma No Motor talde lapurtarrak, eta bertan garabatu dute berriki argia ikusi duen duen 'Baiona zikina' lana. Saio guztiak ikusteko:

Arene 6 - MusikaZuzenean TB # 221 01.06.2023

MusikaZuzenean telebista saioaren 221. ataleko talde protagonista Arene 6 izango da. Algortan egin dugu hitzordua taldeko kideekin punk oi! giroetan datorren 'Bereizezinak' disko txikia gertutik ezagutzeko.

Listen to the MUSIKA ZUZENEAN podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.