Naken79
REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
RF 17.34: Denboraldia agur Pabloren bisita berri batekin 26.06.2026 57:55
Aste honetakoa izan da hamazazpigarren denboraldi honetako azken saioa. Azken saio honek hilabeteko azken ostegunarekin koinziditu duenez, Pablo etorri zaigu erahildako reggae musikariei buruz hitz egitera, Jamaikako true crime-a. Azken atal hau Stranger Cole musikariari eskaini nahi diogu. Regga Sukarra ona da!
Labatik zuzenean OSOA 19.06.2026 1:17:12
Aurreko otsailaren 27an, Sutraian Recordsen LPa, "Azkar, Eder eta Zikin", aurkeztu genuen Iruñeko LABA aretoan. Aurkezpenerako zuzeneko irratsaio bat prestatu genuen. Ea gustukoa duzuen. Reggae Sukarra ona da!
RF17.33: Labatik zuzenean 19.06.2026 59:48
Aurreko otsailaren 27an, Sutraian Recordsen LPa, "Azkar, Eder eta Zikin", aurkeztu genuen Iruñeko LABA aretoan. Aurkezpenerako zuzeneko irratsaio bat prestatu genuen. Ea gustukoa duzuen. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.32: Steady Rockets bizkaitarren Aireratzea entzun dugu 12.06.2026 57:12
Aste honetako saio Dennis Walks abeslariarekin hasi dugu. Ondoren hainbat nobedade entzun ditugu. Lehenik Ras Kuko, ondoren Steady Rockets talde bizkaitarraren lehen lan luzea eta amaitzeko Smoothe Beans kantabriarrak. Reggae Sukarra ona da!
Detroitik Kingstonerako zubia 05.06.2026 58:57
Aurreko asteburuan Zaragozan izan ginen Jailhouse Reggae jaialdi bikainaz gozatzen eta horrelako batean Ken Boothen "Set me free" abestiak sonatu zuen bertan. Momentu hori aprobetxatuz, Detrotitetik Kingstonerako zubia eraiki dugu eta Motown zigiluko abestien reggae moldaketak entzun ditugu gaurkoan. Lehenengo originala, gero reggae bertsioa. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.30: Hilabeteko azken osteguna = Pabloren bisita 29.05.2026 57:34
Aste honetan Pablo izan dugu gurekin hilabeteko azken ostegunero bezala. Hilabete honetako gaia gizentasuna da eta gaiaren inguruko abestiak entzun ditugu. Berarekin kontaktatu aurretik, Tarraco Reggae entzuteko parada izan dugu. Liquidator Music-ekin argitaratu dute single bat eta entzuteko aukera izan dugu. Amaitzeko Jailhouse Reggae! Reggae Sukarra ona da!
RF 17.29: Boris Gardiner, Maga Rude, Smoothe Beans eta Jah Goikoa eta Reggae Zaharra 22.05.2026 56:22
Aste honetako saioko "Klasikoa" Boris Gardiner izan da. Baxulari, ekoizle eta abeslari bikain hau entzun ostean, ozeanoa zeharkatu dugu Brasilera joateko eta Maga Rude entzuteko. Handik bueltan Kantauri Itsasora joan gara Smooth Beans kantabriarrak entzuteko. Amaitzeko The Reggae Train jaialdiaren itzulera ospatzeko, Jah Goikoa eta Reggae Zaharra. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.28: Calos Malcomi omenaldia eta berrikuntzak 15.05.2026 56:26
Aste honetako saioa Carlo Malcomi omenaldia egiteko baliatu dugu, bera izan da gure "Asteko Klasikoa". Ondoren Shubedu records ziguluak ekarri dizkigun berrikuntzak entzun ditugu. El Paso Records zeharkatu dugu The Aggrolites entzuteraino. Amaieran Bartzelonara joan gara La Panchita Recordsek ekarri diguna entzutera. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.27: Nobedadeak bueltan dira 08.05.2026 57:55
Maiatzeko lehen saioa nobedadeekin etorri zaigu. Smooth Beans talde kantabriarrak hirugarren lan luzea, "Sin Dudar", argitaratu behar du eta aurrerapen abesti batzuk entzuteko aukera izango dugu. Ondoren Euskal Herriko Hitbound taldearen singlea entzun dugu. Bere atzetik etorri dira 12 Tribu eta Tacumah. Lester Sterling izan da "Asteko Klasikoa". Reggae Sukarra ona da!
RF17.26: Vin Gordon (Don Drummond Jr.) eta Pablo (Bita) 05.05.2026 57:25
Aste honetan Pabloren bisita izan dugu eta jamaikako artisten goitizenak aztertzen jarraitu dugu. Berarekin konexioa egin aurretik Vin Gordonen musika entzuteko aukera izan dugu. Amaitzeko The Clarendonians. Reggae Sukarra ona da!
RF17.25: Nobedadeen altxorra ireki dugu erabat 17.04.2026 56:01
Udaberri oporren ondoren bueltan gara eta nobedadeen altxorra irekiaz egin dugu buelta. Asteko Klasikoan The Versatiles entzun ondoren, Treverb taldearen lana berriro entzuteari ekin diogu. Ondoren etorri dira, Serotonina Ska Bandaren abesti berria eta Laurel Aitken eta Mighty Megatonsen lan bikaina. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.24: Hilabeteko azken osteguna, Pabloren txokoa 27.03.2026 58:46
Hilabeteko azken osteguna denez, saio berezia izan da aste honetakoa. Pablo Run Together izan dugu gure artean jamaikar artisten goitizenei buruz hitz egiteko. Pablorekin solasten egoteaz gain, The Slackers etaTreverb taldeen azkenak entzun ditugu. Asteko Klasikoan Anthony Rocky Ellis. Reggae Sukarra ona da!
RF17.23: Nobedadeak eta Jailhouse Reggae jaialdia 13.03.2026 57:09
Aste honetakoa Lord Tanamo handiarekin hasi dugu. Ondoren Ximiélgago Irratsaioko lehen binilo erreferentzia entzun dugu, haien sintonia hain zuzen ere. Xixonen ginela Fred Warrior entzuteko aprebetxatu dugu. Liquidator Musicek ekarri digu aste honetako bigarren nobedadea. Horretararako Indonesiara joan gara The Fishska entzuteko. Saioa Zaragozako Jailhouse Reggae jaialdia aurkezten bukatu dugu. Re...
RF 17:22 Treverb taldea "Itxaroenea" aurkezten 07.03.2026 56:34
Aste honetako saioan Treverb taldeko Telmo eta Gaizka izan ditugu bixitan. Hurrengo astean argitaratzera doazen "Itxaroenea" lan berria aukezten izan dira gurean. Opariekin etorri dira eta lan berriko abesti bat entzun dugu primizian. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.21: Ghost Town jaialdia eta Pabloren Txokoa 28.02.2026 58:32
Aste honetan Ghost Town Jaialdia ekarri dugu gurera. Martxoko lehen asteburuan, Burgosen, ospatzera doazen jaialdiari buruz arituko gara. Hilabeteko azken atala denez, Pablo gurekin izango da eta Patricia “Miss Pat” Chin, reggaearen matriarkari buruz hitz egingo digu. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.20: Euskal Herritik datozen nobedadeak 20.02.2026 54:32
Aste honetan Harry Johnson ekoizlea izan da gure Asteko Klasikoa. Bere abesti klasiko batzuk entzun eta gero Euskal Herritik etorri zaizkigun hainbat nobedade entzun ditugu. Herrimin proiektuak lan luzea argitaratu du eta abesti bi entzun ditugu. Treverb taldeak bideokliparekin ekarri duen abesti berri entzun dugu. Juantxo Skalarik ere lan berria dakar esku artean eta aurrerapen abestia entzuteko...
RF 17.19: Mojo Workin' jaialdiko Punkorekin elkarrizketa 14.02.2026 58:37
Aste honetan martxoaren 6ean eta 7an Donostian ospatuko den Mojo Workin' jaialdiari buruz hizketaldia izan dugu Arkaitz Kortabitarte, Gure Gauza elkarteko kidearekin. Reggae Sukarra ona da!
17.18: Kataluniatik bidaiatxoa 06.02.2026 57:51
Aste honetako atalean Monty Neysmith izan da Klasikoa. The Pyramidsekin ataleko ateak ireki eta gero Kataluniara begira jarri gara Mr. Freak Ska eta La Pandemic entzuteko. Bukatzeko The Upsessions. Reggae Sukarra ona da!
17.7: Sly Dunbarren omenezko saioa eta sekzio berriaren aurkezpena 30.01.2026 57:36
Aste honetako atala Sly Dunbar bateria jotzaileari eskaini diogu. Aste honetan zendu da eta berak grabaturiko hainbat abesti entzun ditugu. Saio amaieran Pabloren Txokoa sekzio berria estreinatu dugu. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.16: Harlem Shuffle Records eta Mad about you 23.01.2026 56:06
Aste honetako klasikoak Harlem Shuffle Recordsi zor dizkiogu. Haien katalagoko azken argitalpenekin bete dugu aste hontako ataleko hasiera. Ondoren Kataluinara joan gara bertan azaroan ospatzera doazen Mad About You jaialdia komentatzeko. Laurel Aitken izan da protagonista beraz azken zatian. Amaitzeko Ttak! eta Radici Nel Cemento. Reggae Sukarra ona da!
17.15: Lloyd Parksen kontzertua aurkezteko Pantxeko Pablorekin 17.01.2026 56:48
Aste honetan Pantxeko Pabloren bisita izan dugu, hurrengo urtarrilaren 23an Lloyd Parks izango da Bilbon eta hori aurkezteko izan da gurean. Ondoren nobedadeak etorri dira: Iseo eta Dodosounden diska berria, Herrimin taldearen abesti berria eta Time To Rootsen erreferentzia berria. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.14: Urteko lehenengoa EHko nobedadeekin 09.01.2026 56:54
Urteko lehen atala hemen da eta betiko moduan Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu. Aste honetan aldiz, Fire Rush liburua izan da gure klasikoa. Tritone Grabacionesek nobedadeak ekarri dizkigu, Rev. John Howell y Los Atlantes-en "En el Frontón". Iruñerrian jarraitu dugu The Titanians-en "Tinko" lan berria entzuteko. Baina nobedade gehiago ekarri dizkigu Herrimin taldeak "Mendian Gora Haritza" abes...
RF 17.13: Urteko azkenak 60. hamarkadaz geroztik Jamaikan sortutako lehen ska taldea ekarri digu. 20.12.2025 55:41
2025eko azken Reggae Fever hau The Skatalites handiekin hasi dugu. Skaracha abestiak Skaracha taldera eraman gaitu (60. hamarkadaz geroztik Jamaikan sortutako lehen ska taldea). Tip a Top Records zigiluarekin atera dute beraien lehen singlea eta zigiluaren katalogoaren zati bat entzuteko aukera ere izan dugu. The Skatanauts eta Breakfoast Mood taldean azkenak entzun ditugu. Amaitzeko Yellowman! Re...
RF 17.12: Skabidean eta Amaika Ruderen lan luze berriak entzun ditugu 12.12.2025 56:19
Aste honetan bi diska entzun ditugu goitik behera. Skabideanen estudioko seigarren eta azken lana "Herri Kuttuna" eta Amaika Ruderen estudioko lehen lana "The Ska and the Abstract Truth". Asteko Klasikoaren tartean The Skatalites izan ditugu. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.11: Amaika Rude eta Sustraian Records 05.12.2025 57:26
Abenduko lehen atal honetan The Harmonians izan dira asteko klasikoak. Astero bezala nobedadeek garrantzia izan dute eta gaur Amaika Ruderen lan berriko aurrerapen kantua entzun dugu. Sustraian Recordsen "Arin, eder eta zikin" bilduma ere entzun dugu. Bukatzeko The Cabriansen 25. urteurrena eta Mojo Workin jaialdiaren kartela. Reggae Sukarra ona da!
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.