Naken79
REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
RF 17.10: Jimmy Cliffi buruzko berezia 28.11.2025 57:41
Aste honetan Jimmy Cliff musikari jamaikarrak, reggae musikaren ikono handienetakoak, utzi gaitu. Bera omentzeko saio berezia egitea pentsatu dugu eta 60. eta 70. hamarkadetako musikaz hornituriko saioa prestatu dugu. Reggae Sukarra ona da!
17.9: Lloyd Parks Bilbon eta Grows Music Collective 22.11.2025 56:57
Aste honetakoa Lloyd Parkesekin hasi dugu. Reggae abeslari eta baxulari mitikoa Euskal Herrira dator urtarrilean eta bere hastapenetako abesti batzuk entzun ditugu. Ondoren Zaragozara joan gara Grows Music Collective proiektua gehiago ezagutzera. Honek, Jesus Bravo, Aggromondarrak eta The Magnetophones entzuteko parada eman digu. Amaitzeko Rudelari Egunaren egitarauari errepasoa eman diogu. Reggae...
RF 17.8: Abesti eta talde berriak 14.11.2025 56:10
Aste honetako Klasikoak aukeratzeko Manchesterreko Madame Clauden playlistera jo dugu. Beraien erreferentzien artean The Slickers, The Ethiopians, Ken Parker edota Pat Kelly aurkituko ditugu. Madame Claude taldea berria da gurean eta gure bihotzean indarrez sartuko direlakoan gaude. Jon Imanolen Time To Roots Recordsen eta Iseo & Dodosounden azkenak ere entzuteko aukera izango dugu. Skakeoren bita...
RF 17.7: XIII. Rudelari Eguna 07.11.2025 54:53
Aste honetan azaroaren 22an Gernikan ospatuko den XIII. Rudelari Eguna ospatuko den festa izan dugu hizpide. Egun osoko egitaraua antolatu dute Gerniska Rudelari taldeko kideek eta berau aurkeztu dugu atal berri honetan. Horrela, Sustraians, Agoteak, Arratians eta Smooth Beans entzuteko parada izan dugu. Reggae Soul Brothers selektore bikoteak haien saioan jarriko dituzten bi abesti ere entzun dit...
RF 17.6: Nobedadeak eta beldurrezko abestiak 31.10.2025 56:31
Aste honetan Joe Mansano ekoizlea aukeratu dugu gure "Asteko Klasikoa" sekziorako. Bere lan batzuk entzun ondoren Ripolleteko Roof Bandits taldea ezagutzeko aukera izan dugu. La Panchita Recordsekin atera dute "Plou" izeneko abestia. Beldurrezko abesti batzuk entzuteko astia izan dugu Iseo eta Dodosoundekin agurtu aurretik. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.5 Nobedadeak eta kontzertu iragarpenak 24.10.2025 58:39
Aste honetakoa altxorraren uharteko altxor handienetako batekin hasi dugu, Jackie Edwardsekin hain zuzen ere. Berak bidea irekiko digu The Pioneers handien grabazio berria entzuteko. Potao eta Begoña Bang Maturen elkarlana entzun eta kontzertu iragarpenetara pasako gara The Aggolites eta The Mighty Megatons entzuteko. Bukatzeko MFC Chicken eta Eric Clapton. Regaae Sukarra
RF 17.4: Smoothe Beansen lan berria ia hamar urte eta gero. 17.10.2025 56:43
Aste honetan Jimmy London izango da gure Klasikoa. Nobedadeen artean Smooth Beans kantabriarren azken abestia eta Potatoren 40. urteurreneko "Todavía hay quien resiste" diska eta crowfunding kanpaina izango ditugu. Gazari keinua ere egin diogu Banditsen abestia entzunez. Amaitzeko Derrick Harriot handia.
RF 17.3: Memi Sillah izan da gure protagonista 11.10.2025 58:47
Aste honetan Stranger Colekin hasi dugu. Bartzelonan ospatuko den Train To Skaville jaialdian joko duenez, hortk tiraka hasi eta Memi Sillah hainbatetan entzuteko aukera izan dugu, The Oldiansen lan berrian eta bere lehen reggae proiektuan Double Jabsen. Amaitzeko Agoetak. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.2: Agoteak taldearen lehen lana 03.10.2025 55:29
Aste honetan 100% Dynamite bildumarekin hasiko dugu saioa. Ondoren berritasunak entzuten jarraituko dugu, Roy Ellisen single berria eta Agoteak taldearen lehen lan luzea. Agendarako pare bat zita ere botako ditugu. Reggae Sukarra ona da!
RF 17.1: Denboraldi berriaren hasiera. Reggaeak ez du etenik 26.09.2025 56:07
Bueltan da Reggae Fever bere 17. denboraldiarekin. Indarberriturik eta nobedadeez josia bueltatu da. Betiko klasikoez gain, Hjalmar B Allstars eta Akatz taldeen lan berriak entzun ditugu. Daptone Records zigilura ere bueltaxka eman dugu haien azken izarra entzuteko, Jalen Ngonda. Reggae Sukarra ona da!
16.35: Denboraldiko azkena Upyard taldearekin hizketan 27.06.2025 59:56
Aste honetakoa, denboraldiko azkena izan da. Azken saio honetan Mungiako Upyard taldea izan dugu gurean eta haiekin hizketalditxoa izan dugu. Sufferah's Time LPari buruz hitz egiteko eta abestiak entzuteko aprobetxatu dugu. Reggae Sukarra ona da!
16.34: Udako kontzertuak 20.06.2025 58:16
Aste honetakoa, denboraldiko azkenaurrekoa izan da. Egutegia ireki eta udan izango diren jaialdiak aipatu eta bertan joko duen talde bat entzun dugu. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.33: Mango Wooden lan berria besteak beste 13.06.2025 56:04
Asteko honetan Bobby Aitken izan da gure Asteko Klasikoa. Badakizuenez, nobedadeek garrantzi handia dute gurean eta gaurkoan bi izango ditugu: Mango Wood eta Travelers Allstars. Ondoren The Titanians eta Fermin Muguruzari egin dioten tributuaren abesti batzuk entzun ditugu. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.32: Iruinyard kolektiboko Eñautekin hizketaldia 06.06.2025 56:48
Aste honeta Iruinyard kolektiboko Eñaut Egiluz izan dugu gurekin hizketan. Ekainaren 14ean Iruñeko Takoneran festa antolatu dute eta hau aurkeztera dator. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.31: Cimarons taldearen ibilbidea eta haien lan berriak 30.05.2025 56:43
Cimarons taldea Erresuma Batuko lehen reggae taldeetako bat izan zen. Hasierako kantak entzuteaz gain, aurkeztu berri dituzten dokumental eta diska berriaren abestiak ere entzuteko aukera izan dugu. Hauez gain, Los Aggrotones, The Kevin Fingier Collective eta Euskal Herriko reggae talde berria, Upyard, entzun ditugu. Reggae Sukarra ona da!
16.30: Bi euskal talde berri: Mrs. Klams eta Skaregekasko 23.05.2025 59:56
Aste honetako klasikoa Ken Boothe izango da. Rototom jaialdian jotzen duela aitzakia hartuta ekarri dugu guregana berriro ere. Ondoren bi euskal talde berri entzuteko aukera izango dugu, Uribe Kostatik, Mrs Klams, Getariatik, berriz, Skaregekako. Tartean Arratians ere entzungo ditugu. Bukatzeko Smooth Beans eta The Clash Goes Jamaica bilduma entzungo dugu.
RF 16.29: Lovers Rocka 16.05.2025 57:13
Aste honetan Lovers Rockari eman diogu protagonismoa eta klasikoek soinu goxo hori izan dute. Arga ibaiaren inguruan ere soinu hori jorratzen duen zigilua bada, Tritone Grabaciones, eta haien lan berria entzuteko aukera izan da. Bestetik La Pantxita Recordsek 10 urte bete ditu eta ospatzeko ateratako LPa ere entzun dugu. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.28: The Slackers eta Dr. Ring Dingen azkenak 09.05.2025 57:51
Aste honetan The Slackers eta Dr. Ring Dingen azkenak entzun ditugu, ekainaren 6ean Gasteizen egongo direla aprobetxatuz. Asteburu berdinean Bad Manners eta Potato Iruñean egongo dira eta haiek entzun ditugu. Bukatzeko bitxikeriak: The Simpsons eta Scooby Doo. Reggae Sukarra ona da!
16.27: Max Romeori agurra eta reggae abesti sozialistak 02.05.2025 58:12
Orain bi aste Max Romeo zendu zenez, berari eskaini diogu aste honetakoa. Gizon borrokalaria zela jakinik eta Maiatzaren 1aren aitzakiarekin, reggae abesti sozialistak ere entzun ditugu. Reggae sukarra ona da!
RF 16.26: Kontzertuen iragarpenak 11.04.2025 58:38
Aste honetan kontzertu iragarpenak izan dira protagonistak gurean. Horiek aprobetxatu eta zenbait talde entzun ditugu. London International Ska Festival, The Inciters EHan eta Jailhouse Reggae jaialdiaren 5. edizioa. Roy Ellisen liburua ere aurkeztu dugu. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.25: The Titanians, Time to Roots etab. 04.04.2025 57:29
Aste honetan nobedadeak Asteko Klasiko bihurtu ditugu Prince Busterren argitalpen berriekin. Ondoren The Titaniansen LP berrian joango diren aurrerapen abesti bi entzungo ditugu. Time To Roots recordsen abesti berria etorri da gero. Ras Teok LP berria atera du eta horrekin jarraituko dugu. Bukatzeko The Iberiansen crowfundinga eta Desmond Dekker.
RF 16.24: Shubedu Recordsen katalogoari buelta 28.03.2025 57:09
Aste honetako Klasikoak Monty Alexander, Ernest Ranglin eta haien Rocksteady diska izan dira. Haien ondoren etorri dira Keith & Texen azken lan luzeko abestiak. Hortik aurrera Shubedu Recordsen katalogoa entzuten aritu gara. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.23: Sustraian Recordsen bueltan ibiliko gara 21.03.2025 57:48
Aste honetako saioa John Holtekin hasi dugu. Bere klasikoak entzun ondoren nobedadeei emango diegu txanda eta Rocafort Recordsen adar berria den Discos Martosen argitalpen berria entzun dugu, Tito Ramirez rocksteadya kantatzen hain zuzen ere. Honek Los Granadians entzutera eraman gaitu. Ondoren Sustraians Recordsen altxorraren kutxa ireki eta harribitxi zenbait entzun ditugu. Altxorrek ez dute ete...
RF 16.22: Mojo Workin' jaialdiko kapoarekin, Punkorekin, elkarrizketa 14.03.2025 59:06
Aste honetan, Martxoaren 21ean eta 22an Donostian ospatuko den Mojo Workin' jaialdian zentratu gara. Ongi informatuak egoteko, jaialdiaren antolatzailea den Arkaitz Kortabitarte izan dugu gurekin. Aurtengo edizioaren xehetasunak eta jaialdiaren hastapenak nolakoak izan ziren azaldu dizkigu Punkok. Mojo Sukarra ona da!
RF 16.21: Drop Collective, Matah, Mango Wood... 07.03.2025 57:49
Asteko honetako Asteko Klasikoa "Rhythm Rulers. Mudies Mood" bilduma izan da. Ondoren nobedadeak etorri dira. Britxon Recordsen eskutik Drop Colecctiveren single digital berria. La Panchita Recordsen bitartez Matahren lan luzea izango denaren aurrerapen abestiak ere entzun ditugu. Gero Mango Wood eta haien bideoklip eta dokumental berriak. Bukatzeko The Magnetics eta Bandits. Reggae Sukarra ona da...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.