Naken79
REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
RF 16.20: Ken Parkerren omenez, Bandits eta Steady Rockers taldeen nobedadeak besteak beste 28.02.2025 55:39
Azken ataleko Asteko Klasikoa zendu berri den Ken Parker izango da. Bere musikak talde berrien nobedadeak entzutera eramango gaitu eta Bandits eta Steady Rockers taldeen single berriak entzuteko parada izango dugu. Bizitzak aurrera darrai eta guk reggaean jarrai! Reggae Sukarra ona da!!
RF 16.19: Ezagutzen ez geniten talde ugari 20.02.2025 58:41
Aste honetako atalean ezagutzen ez genituen hainbat talde ezagutu eta entzuteko aukera izan dugu. Talde zahar eta berriak baina denak lan berriekin datozenak: The Nine Ton Peanuts Smugglers, The Sybians eta Wild Beaters. Amaitzeko otsailaren 28an eta martxoaren 1ean ospatuko den Ghost Town Weeken jaialdiari errepasoa. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.18: Nobedadeak eta udako kontzertuak 17.02.2025 57:19
Azken atalean klasikoei atea ireki diegu Studio One Scorcher (Instrumentals) diskoko zenbait abesti entzuten. Nobedadeekin jarraitu dugu eta The Titanians nafarren azken abestia entzuteko aukera izan dugu. Gero Majaicans taldean azken abestia entzun dugu. Respect Recordsekin jarraitu eta Begoña Bang Matuk orain hilabete batzuk ateratako laneko abesti batzuk ere entzun ditugu. Bukaeran Mondra & Rol...
RF 16.17 Nobedadeak alde batetik eta bestetik 07.02.2025 57:18
Aste honetako saioan Harlem Shuffle Records zigiluak argitaratzen duen Hot Sauce bildumaren 5. alearekin hasi dugu. Ondoren Time To Roots Recordsen 7" berria entzun dugu. Jarraian, Burlatara joan eta I Anai, Z-eruaren proiektu berria aurkeztu eta Tinko & Zuzen abestia entzuteko aukera izan dugu. Gero, Iruinyarden eskutik, Rub a dub pixkat eta bukatzeko Victor Ricen azken lana eta The Lock Downers...
RF 16.16: El Paso recordsen argitalpen berria probestuz...Western Reggaea tope! 03.02.2025 57:52
Aste honetan El Paso Recordsek atera duen 7" berriaren aurkezpena egin dugu. The Coolmoods talde argentinarraren lana argitaratu du aipaturiko disketxeak eta hori probestuz disketxeko beste lan batzuk ere entzun ditugu. Western Reggae sukarra ona da!
RF 16.15: Mikel Laboa inna reggae style 17.01.2025 57:00
Aste honetan Joe Whitekin hasi dugu atala. Bera izan da "Asteko Klasikoa". Ondoren Reggaean Jarrai bilduma gogora ekarri eta Mikel Laboaren reggae abesti batzuk entzun ditugu. Haritik tiraka hasi eta Cuba bisitatzeko aukera ere izan dugu. Bukaeran Soweto eta Crystalites. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.14: 2025ean datozen kontzertuak hizpide 10.01.2025 54:58
Urte berriari hasiera emateko, lehen hilabete hauetan ospatuko diren zenbait kontzertu aipatu eta bertan joko duten artistak entzungo ditugu. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.13: Urteko azken Reggae Fever 20.12.2024 55:20
Aste honetakoa, 2024ean entzungo dugun azken Reggae Fever izango da. Gure martxan jarraitu eta nobedadeak entzuten jarraituko dugu azken atal honetan, Les Testarudes eta Roy Ellis hain zuzen ere. Gabonak badatozela ezin ahaztu eta gabon kantaren bat entzuteko ere aukera izango dugu. Hurrengo urterarte! Reggae Sukarra ona da!
RF 16.12: Arratiansen azken lana primizian 14.12.2024 58:54
Aste honetan Pantx Recordsek utzi digun Arratiansen azken singlea primizian entzuteko aukera izango dugu. Euskal Herrian ekoiztutako nobedadeekin jarraituko dugu eta Txisi Txamas eta The Titaniansen azken lana entzuteko parada ere izango dugu. Nobedadeak gutxi baziren KSKA kolektiboak ateratako Durangaldeko Soinuak Durangaldea Astintzen bilduma ere entzungo da. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.11: Datozen jaialdiei buruzko informazioa 07.12.2024 55:46
Aste honetako saioan hurrengo hilabeteetan egongo diren jaialdien inguruan arituko gara. Ghost Town Weekend, Mojo Workin' eta RudeCat jaialdietan jotzen egongo diren hainbat talde entzungo ditugu. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.10: Skabideaneko June eta Antoniorekin elkarrizketa 29.11.2024 56:51
Larunbatean "Hau errepikaezina izan da" azken lan luzea aurkeztu behar du Skabidean taldeak Totem aretoan. Diska berria eta kontzertuari buruz hitz egiteko izan ditugu June eta Antonio gure etxean. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.9: Merritone Records eta datozen boloak 22.11.2024 57:39
Aste honetan Asteko Klasikoak normalean baino protagonismo gehixeago izango du. Merritone Records zigiluko hainbat abesti entzungo ditugu eta ondoren Travelers Allstars EHan izango ditugula probestuz mexikarren reggae potoloa entzungo dugu. Amaitzeko Mango Wood madrildarren azken lana entzungo dugu.
RF 16.8: Euskal Reggae Banda Berria: Tirabira 15.11.2024 57:35
Aste honetako saioan nobedadeak nabarmenduko dira berriro ere. Alde batetik Liquidator Music disketxetik Big Boss Sounden, The Loafer Rides Again, lan berria entzungo dugu. Euskal Herrian berriz, reggae talde berria dugu, Tirabira. Haien lan bikoitz berriaren abesti batzuk entzungo ditugu. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.7: Kutsu galegoa duen saioa 08.11.2024 57:37
Aste honetako saioa nahiko galegoa geratu zaigu. Beñaranksek Time To Roots Recordsekin ateratako lan berriaz gain Vigoko Transilvanians eta High Paw entzuteko parada izango dugu. Agendaren parte izango da Ourenseko David Diz ere, izan ere, asteburu honetan Iruñean antolatu den Reggae festan diskak jartzeko egongo baita Wake Up Jamaica eta John Jones antolatzailearekin batera. Reggae Sukarra ona da...
RF 16.6: Nobedadeak eta arimen gauari begirako abestiak 05.11.2024 56:50
Aste honetan nobedadeek eramango dute saioaren pisua. Asteko Klasikoarekin hasiko gara beti bezala, ondoren etorriko dira Mango Wood taldearen The Sound of Now eta Santiago Downbeat taldearen Salón de Baile diska berrien aurkezpena. Amaitzeko Horror Reggae abestiak. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.5: Iraganeko eta etorkizuneko kontzertuak 24.10.2024 55:46
Aste honetako saioan XV. urteurreneko kontzertuari errepaso azkarra emango diogu datozen kontzertuetan zentratzeko. Horrek zenbait nobedade entzuteko aukera ere emango digu. Reggae Sukarra ona da! Aste honetako saioan XV. urteurreneko kontzertuari errepaso azkarra emango diogu datozen kontzertuetan zentratzeko. Horrek zenbait nobedade entzuteko aukera ere emango digu. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.4: Atzera kontaketa 11.10.2024 56:17
Atzera kontaketa hasi da, kirioak dantzan eta bihotza borbor. Emozio handiz itxarongo diogu larunbatari eta laguntzeko musika dugu. Nobedadeak ez dira faltako lehen zatian. Bigarrenean, aldiz, Boss Capone izango da protagonista. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.3: The Pioneers taldeari buruzko saio berezia 04.10.2024 57:02
Urteurren kontzerturako aste bete falta den honetan, gure protagonistei buruzko saio berezi bat prestatu dugu. Haien ibilbidea errepasatu eta abesti famatuenetako batzuk entzungo ditugu. Reggae Sukarra ona da! Urteurren kontzerturako aste bete falta den honetan, gure protagonistei buruzko saio berezi bat prestatu dugu. Haien ibilbidea errepasatu eta abesti famatuenetako batzuk entzungo ditugu. Reg...
RF 16.2: Nobedadeak iritsi dira! 27.09.2024 55:58
Ostegun honetan nobedadez hornituko dugu denboraldiko gure bigarren saioa. Liquidator Music-ek argitaratutako bi lan entzungo ditugu. Bandits taldearen "3" lan luze berria eta Vigoko Transilvanians taldearen single berria. Nobedadeekin jarraitu eta Begoña Bang Matuk Respect Recordsekin argitaratutako "Spirit of 69" eta The Sufferers banda berria entzungo ditugu. Reggae Sukarra ona da!
RF 16.1: Denboraldi berriari hasiera 20.09.2024 55:36
Hemen dugu Reggae Fever Irratsaioaren denboraldi berriko lehen atala. Udari errepasoa eman diogu eta zuzenean ikusi dugun talderen bat entzun dugu. Nobedadeak entzuteko aukera ere izan dugu, baita Nafarroa Oineza aipatu ere. Urriaren 12an Bilbon ospatuko dugun kontzertua ere ez da faltatu. Amaitzeko, agendaren berri ere izan dugu.
RF 15.25: Gerniska Rudelari taldeko Pellori elkarrizketa 19.05.2024 56:22
Asteko klasikoa Derrick Harriot izan da. Ondoren Gerniska Rudelari taldeko Pellorekin solastu dugu maiatzaren 25ean ospatuko den XII. Rudelari Eguna dela eta. Reggae Sukarra ona da!!
RF 15.24: TheGoliards Collective eta La Panchita Records 15.05.2024 56:55
Aurreko asteko saioa Catalunyan pasatu genuen denbora luzez. The Goliards Collective taldearen azken lana entzun genuen eta baita La Panchita Recordsen argitalpen berria ereska. Maiatzaren 25ean, Gernikan ospatuko den Rudelari Eguneko egitaraua ere errepasatu genuen. Reggae Sukarra ona da!
15.23: Jailhouse Reggae jaialdiari buruzko berezia 05.05.2024 59:22
Aste honetan Aragoi aldean ibili gara maiatzaren 31ean eta ekainaren 1ean Zaragozan ospatuko den Jailhouse Reggae jaialdia dela eta. Egitaraua azaldu, joko duen taldea entzun eta Aragoiko beste banda batzuk entzuteko aukera ere izan dugu. Reggae Sukarra ona da!
RF 15.22: RSDarekin hasi eta Italian bukatu 01.05.2024 58:27
Aurreko igandekoa RSDen argitaratukorako diska batekin hasi genuen. Haritik tiraka hasi eta Malarians, La Thorpe Brass eta Ramiccia entzuten amaitu genuen. Nobedadeak ere gurean izan genituen eta Boss Capone eta George Dekkeren diska berria entzun genuen. Reggae Sukarra ona da!
RF 15.21: The Fishska eta Boss Capone eta Patsyren lan berriak 16.04.2024 56:40
Aste honetako saioa Indonesiako The Fishska taldearen lan berria entzuten hasi dugu. Gero Boss Capone eta Patsyren lanean zentratu gara. Amaitzeko Los Tempranos. Asteko Klasikoa ere gurekin izan da. Reggae Sukarra ona da! Aste honetako saioa Indonesiako The Fishska taldearen lan berria entzuten hasi dugu. Gero Boss Capone eta Patsyren lanean zentratu gara. Amaitzeko Los Tempranos. Asteko Klasikoa...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.