Berria

Bertso jarriak

Music EU ↓ 54 episodes

Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

Author

Berria

Category

Music

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Sep 6, 2025

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Kattalin Arabolaza |Gu garela arazoa 06.09.2025

Kattalin Arabolaza Palomo (Oiartzun, Gipuzkoa, 2009). 9 urte zituela hasi zen bertsotan, Haurtzaro Ikastolako bertso eskolan, eta bertan aritu zen DBH 2. mailara arte. Oreretako Xenpelar Bertso Eskolan jarraitu zuen bertsotan, eta orain Oiartzungo Martzelina elkartean ere ari da. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartu du bi aldiz. Bietan finalera iritsi da. Gu garela arazoa Doin...

Kattalin Arabolaza | Gu garela arazoa 06.09.2025

Kattalin Arabolaza Palomo (Oiartzun, Gipuzkoa, 2009). 9 urte zituela hasi zen bertsotan, Haurtzaro Ikastolako bertso eskolan, eta bertan aritu zen DBH 2. mailara arte. Oreretako Xenpelar Bertso Eskolan jarraitu zuen bertsotan, eta orain Oiartzungo Martzelina elkartean ere ari da. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartu du bi aldiz. Bietan finalera iritsi da. Gu garela arazoa Doin...

Danel Herrarte | Bizi ditudan bi munduari jarriak 30.08.2025

Danel Herrarte (Aramaio, Araba, 2004). Peru Abarrategi irakasle zuela hasi zen bertso eskolan, gaztetxotan. 2019ko Arabako Eskolartekoan kantatu zuen lehenengo aldiz, eta hurrengo urtean Kuadrillarteko Sariketako txapela irabazi zuen, Aramaioko Izenbakuek taldeko kide modura. Arabako Bertsolari Txapelketan bi bider kantatu du gaur artean; 2022an parte hartu zuen aurreneko aldiz, eta iazko txapelke...

Patxi Iriart | Memoriaren olana 23.08.2025

Patxi Iriart (Hiriburu, Lapurdi, 1988). Zientzia Ekonomikoetan lizentziaduna da. Euskal Herriko Laborantza Ganberan ari da lanean 2014. urteaz geroztik. 11 urte zituela, Baionako bertso eskolan hasi zen Karlos Aizpurua irakaslearen gidaritzapean. Bere lehen plaza bertso eskolako lagunekin egin zuen Baionan. Azken urteetan Itsasuko bertso eskolako kide da. Txapelketei dagokienez, eskolartekoetan pa...

Koldo Gezuraga | Larru-hutsik 16.08.2025

15 bat urte zituela kantatu zuen lehenengoz, Busturiko jaietan; eta BBK sariketa izan zuen lehen txapelketa. 18 urte zituela, Bizkaiko Txapelketarako sailkatze fasea zen eskualdeko txapelketan hartu zuen parte. Ordutik, Bizkaiko Txapelketan abestu du bi urtero. Bizkaiko Bertsozale Elkarteko langilea da, eta Gernika-Lumoko Lilibertso taldeko kidea. LARRU-HUTSIK Doinua: Egunsenti batean 1- Zu, ibili...

Alazne Untxalo | Sendabelarrei jarriak 09.08.2025

Iturenen jaioa (Nafarroa), 1989an. Etxetik jaso du bertsozaletasuna, eta haur zenetik aritu da bertsotan. Hamabi urterekin hasi zen Iturengo bertso eskolan. Nafarroako Eskolarteko Txapelketan Lekarozko institutuan igo zen lehenengoz oholtzara, 2001. urtean, eta, gerora, bitan eskuratu du txapela lehiaketa horretan. Nafarroako Bertsolari Txapelketan ere parte hartutakoa da, eta finalerdietara ere h...

Nahia Sasco | Joan-itzuliak 02.08.2025

Lekuinen jaioa (Lapurdi), 1998an. Txikitatik dabil bertso munduan, eta txapelketarako saltoa ematera ere laster ausartu zen. 2014an eta 2015ean Iparraldeko Eskolarteko Txapelketako txapeldunordea izan zen. Hainbat sariketatan aritua da, eta horietako batzuetan lehen postua lortua: 2016an Berritxu saria lortu zuen Berriatuan (Bizkaia), eta 2017an, berriz, Mikel Laboa saria Donostian eta Lizardi sar...

Oihane Perea | Klimaterioarenak 26.07.2025

Oihane Perea. 1977. urtean Gasteizen jaioa, 12 urte zituela bere jaioterriko bertso eskolan hasi zen. Euskal Herriko Eskolartekoan eta San Prudentzio Sariketan ia edizio guztietan parte hartu zuen. Hainbat urtetan Arabako Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izan eta gero, lau aldiz izan da txapeldun: 2007an, 2009an, 2013an eta 2017an. Bertso eskolako irakaslea izan da, eta ikastetxeetan ere aritu...

Egiar Otegi | Mendiko fauna 19.07.2025

Egiar Otegi. 2007. urtean jaioa, Oiartzunen (Gipuzkoa). 11 urterekin hasi zen Haurtzaro ikastolako bertso eskolan, eta DBH4 amaitu ostean, Errenteriako (Gipuzkoa) Xenpelar bertso eskolan segitu zuen bertsotan. Orain, berriz, jaioterriko Martzelina bertso eskolan ere ari da. Gipuzkoako Eskolartekoan lehen aldiz 2023an hartu zuen parte, «azken orduan apuntatuta», eta aurten, berriz, txap...

Iruri Altzerreka| Neke kronikoa 12.07.2025

Iruri Altzerreka. 2000. urtean sortua, Garain (Bizkaia). Zortzi urte zituela hasi zen bertso eskolan, Miren Amurizarekin, Berrizen. Harrezkeroztik, Berrizko eta Durangoko bertso eskoletan aritu da, baita bertso irakasle ere. 2023ko maiatzean III. Señora sariketako Tokado saria irabazi zuen, eta, 2024an, Txirristaka bertsopaper lehiaketa. 2023an Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu zu...

Josu Sanjurjo | Hegazkineko low cost bertsoak 05.07.2025

Milanera bagoaz poz pozik bidaian kurtso bukaera hau itxuratu nahian hodeiak zuri daude zeruko sabaian Frantziako lautada begien bisaian eta ni bertso sorta hau idazten mahaian. Azafatoak bueltaka daude honezkero Italieraz esaten «Buona sera, prego» eskuinean gizon bat erdi lotan edo ezkerrean gazte bat ni erdian bero pixalez nago baina eginen dut gero. Boeing 347-ak zaharkitu hotsa Mi...

Joanes Illarregi | Plastikoarenak 14.09.2024

Joanes Illarregi Marzol. Leitzan (Nafarroa) jaioa, 1999an. Bere jaioterriko bertso eskolan egin zituen lehen pausoak, eta 2007an parte hartu zuen lehen aldiz Eskolarteko Txapelketan; hirutan izan da Nafarroako Eskolarteko Txapelduna. Lau aldiz hartu du parte Nafarroako Bertsolari Txapelketan: finalerdietara iritsi zen 2017an, eta azken hiru aldietan —2019, 2021 eta 2023— laugarren post...

Maddi Aiestaran | Ezer galdu nahi ez duena 07.09.2024

Maddi Aiestaran Iparragirre. Beasainen (Gipuzkoa) jaioa, 2001ean. 2009an hasi zen Goierriko bertso eskolan; lehenengo idatzizko taldean, eta bat-batekoetara pasa zen ondoren. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan izena eman, eta udazkenean hasiko den faserako sailkatu da. Euskal filologia ikasitakoa da, eta Euskaltzaindiaren Mintzola beka lortu zuen, bere Gradu Amaierako Lanarekin. Ahalduntze Bertso E...

Eneko Abasolo 'Abarkas' |Memoria 31.08.2024

Eneko Abasolo Txabarri, 'Abarkas'. Iurretan (Bizkaia) jaioa, 1976an. 1998an parte hartu zuen bere lehenengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Bertan, bi aldiz sailkatu zen finalerdietarako: 2010ean eta 2018an —zortzigarren izan zen lehengoan, eta zazpigarren bigarrenean—. 2004az geroztik, txapelketako zazpi finalaurrekoetan izan da. Azkenengoan 2023koan, 15. geratu zen finalaurrekoetako...

Manex Agirre | Hocney¹, Cano² eta Cheever³ igerilekuan 24.08.2024

Manex Agirre Arriolabengoa. Aramaion jaio zen (Araba), 1982an. Arabako bertsolari gazteen txapelketa izan zuen lehen plaza, eta orduztik bertsoari loturiko hamaika jardunetan aritu da, bai kantuan eta bai eragiletzan —izan hedabideetan, bertso eskoletan zein Bertsozale Elkartean—. 2011ko eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketeten txapeldun izan zen, baita 2020ko Arabako Kuadrilla art...

Aetz Etxart Sarasola | Koblaka 17.08.2024

Aetz Etxart Sarasola. Urdiñarben jaio zen (Zuberoa), 2004an. Sohütako ikastolan hasi zen bertsotan, Xan Alkhatekin, eta Larzabaleko (Baxenafarroa) Manex Erdozaintzi kolegioan eta Baionako Bernart Etxepare lizeoko bertso eskolan segitu zuen. Iparraldeko Eskolarteko Txapelketan parte hartu izan du, eta birritan kantatu du Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finalean. Ozaz...

Saioa Alkaiza | Izan ez den kafe horri 10.08.2024

Saioa Alkaiza Guallar. Iruñean jaioa, 1991. urtean. 12 urterekin hasi zen bertsotan, Antsoainen ikasle zela. Hara joan zitzaien Estitxu Arozena bertsolaritza irakastera, eta haren eskutik jantzi zuen 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako txapela. Kazetaritza eta Gizarte Antropologia ikasketak eginak ditu, eta Iruñerriko bertso eskolako eta ahalduntze bertso eskolako kide da. Bir...

Maddi Sarasua | Gedarraren norantza 03.08.2024

Maddi Sarasua Laskarai. Itsasun (Lapurdi) jaioa, 1995. urtean. 11 urterekin hasi zen bertso eskolan, Uztaritzeko ikastolan. Birritan irabazi zuen Iparraldeko Eskolarteko txapelketa, eta beste behin Euskal Herrikoa. 2012ko Xilaba Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, eta 2013an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan Nagusian izan zen lehenengoz, bertsolari gazteena izanik. Biharraren hegietan (Ma...

Andoni Rekondo | Sokaren gainean 27.07.2024

Andoni Rekondo Izagirre. Hernanin (Gipuzkoa) jaioa 1999. urtean. 2019an hasi zen bertsotan Kontrakantxa gaztetxeko eskolan, eta Hernaniko bertso eskolan aritzen da orain. Zenbait gazte sariketatan hartu du parte. 2022an bigarren izan zen Lizardi sariketan, bertso onenaren saria lortuta. Eta doinua: ‘Orain agertzen dira' Mikrofono aurrean bi hankak dardarka Gaitzat dut ariketa zehatz bat...

Jone Uria | CHAT BDB 20.07.2024

Jone Uria Albizuri. Getxon (Bizkaia) jaioa, 1990ean. Matematikan doktore da, eta irakasle ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. 9 urterekin San Nikolas ikastolan eskolaz kanpoko bertsolaritza eskoletan izena eman ondoren, 12 urte zituela hasi zen ALBEn Algortako Bertsolari Eskolan, eta ordutik bertan jarraitzen du partaide zein eragile gisa. 2008an hartu zuen parte lehenengoz Bizkaiko Bertsolari...

Ramuntxo Christy | Zuri ta gorriz 13.07.2024

Ramuntxo Christy. Aiherran (Nafarroa Beherea) jaioa, 1980an. 2000az geroztik Amikuzen bizi da eta Zuberoan lan egin. Hain zuzen ere, gaztetatik izandako bertso zaletasuna Mauleko bertso eskolan garatu du 2005etik hona. Euskal Irratietan Punttuka bertsolaritzari buruzko irratsaioa gidatu du Xan Alkhatekin batera. Bestalde, Xilaba txapelketan parte hartu du 2010az geroztik. Zuri ta gorriz Azken aldi...

Paula Amilburu | Prokrastinatzaile, zuri 06.07.2024

Paula Amilburu Izargarai. Aramaion (Araba) 1994an jaioa. 2007an Arabako Eskolarteko txapelketan parte hartzen hasi zen, eta 2012an txapelduna izan zen. Urte hartan bertan Arabako Kuadrilla artekoan parte hartu zuen, eta hurrengoan lehenengo aldiz aurkeztu zen Arabako Bertsolari Txapelketara. Aurten jokatutako txapelketako finalean hirugarren sailkatu zen. Bertxoko irratsaioaren esataria ere izan d...

Eñaut Martikorena, Bertso Jartzeari jarriak 09.09.2023

Eñaut Martikorena. Hernanin (Gipuzkoa) jaio zen 1995ean. 2019ko Gipuzkoako Txapelketan hartu zuen parte, eta finalaurrekoetara iritsi zen. Horri esker, 2022an Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatzeko txartela eskuratu zuen. Azken horretan finalaurrekoen bigarren faseraino ailegatu zen. Doinua: Mainontzi 1. Maltzurki esan zenidan damurik ez al zen nigan laster arte bat bota nuela bien despedi...

Eli Zaldua, Laguntasunari 02.09.2023

Doinua: Eguzkiak urtzen du han goian 1. Maitasunari zenbat olerki, kantu eta omenaldi: Ken Zazpi, U2, Dellafuente, Lana del Rey ta Anari. Nahiz eta noski ohikoena den belaunaldiz belaunaldi, beste gauza bat buruan pasa ditut hainbat azkenaldi. Aprobetxatuz ez nabilela gaiari heltzeko nagi, begiratzeko hark dituen ertz ilunei eta xarmari, erreparatuz ahal dudan eran dudana ta ez dudanari, gaur bert...

Aissa Intxausti, Etxea helmuga 26.08.2023

Doinua: Galerianoarena 1. Malaga, Lekeitio, Salou, Kroazia… eguneroko estresa geldiarazia. Hartu kulero batzuk, krema, orrazia… txoko bat bihur dadin gure oasia. 2. Udan eraldatzen da herria asteka: astelehenak zapatu, eguenak domeka. Kaleak garbituta ta lorez beteta, beste behin bisitariz beteko da eta. 3. Bizitza bilakatzen da ustekabean gauak kaña artean ta goizak harean. M...

Listen to the Bertso jarriak podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.