Berria

Dunbala

Music EU ↓ 82 episodes

Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Ihintza Orbegozo eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

Author

Berria

Category

Music

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jun 30, 2024

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

EHZ24 igandea 30.06.2024

Esnatu da igandea Arberatze-Zilhekoan. Azken egunda du EHZ24-k. Jagoba Salvadorrek eta Jaione Dragdommerrek atal berezia prestatu dute agur egunaren nondik norakoak azalduz. Entzun eta goxatu!

EHZ24 IGANDEA 30.06.2024

Esnatu da eguna Arberatze-Zilhekoan. Iritsi da igandea, iritsi da EHZ24-ko agur eguna. Jagoba Salvadorrek eta Jaione Dragdommerrek gaurkoak zer eman dezakeen azaldu dute Dunbala berezi honetan.

EHZ24 Larunbata 29.06.2024

Eguraldi txarrari aurpegi ona EHZn. Dunbala-ko lagunek gaurko egunaren programazioa aletu dute.

Bananas taldeari elkarrizketa 25.04.2024

Gordintasuna eta emozioa ederki nahastu ditu Bananas taldeak 'Errekak Nola' lanean. Bertako kantuei buruz aritu gara, besteak beste, Itzal Uranga taldekidearekin.

Herenegun taldea zuzenean, eta haiekin solasean 11.04.2024

Lehen aldiz Dunbala zuzenean eta publikoarekin grabatutako solasaldi-kontzertu akustiko batekin osatu dugu. Korrika Kulturalaren harira, Donostiako Herenegun taldearekin izan ginen Antigua auzoko Txirain elkartean, eta haien abestiak formatu biluziagoan entzuteko aukera izan genuen.

Pelax 21.03.2024

Pelax taldeak lan berria kaleratu du, eta proiektua hasi zuen Unai Pelayo gonbidatu dugu honen nondik norakoak ezagutzeko. 'Esan gabe doa' diskoan garapen musikal luzeak alde batera utzi eta abesti zuzenagoak sortu dituzte. Gertakari bitxi bat ere izan du elkarrizketak, kasualitate horietako bat, edo ez.

Neu Troia-ri elkarrizketa 07.03.2024

Denboraldi berriko lehen bi gonbidatuak izan dira Julen Azkona eta Gorka Gabilondo, Neu Troia proiektuko kideetako bi. Arriskuaren xarma izeneko lan berria atera berri dute, eta horixe izan da haiekin solasean aritzeko aitzakia. Instrospekzioa, psikodelia eta popa dira haien bidaia musikalaren oinarriak.

2024aren hasierak ekarri diguna 22.02.2024

Dagoeneko 2024aren ia bi hilabete joan zaizkigu, eta saio honetan urte hasiera honek ekarri dizkigun hainbat kanta nabarmendu ditugu. Ez da Gorka Urbizu izan nobedade bakarra; oraingoan Anari, Libe, Cccorrosion, Verde Prato eta Bronquio, Monsieur Lecrêpe eta Eneritz Furyak izan ditugu hizpide.

Beste begirada bat 2023ko uztari 01.02.2024

Badokeko 2023ko disko kuttunen zerrenda guztiak webgunean dira jada! Saio honetan izen entzutetsuenetatik ihes egin dugu, askorentzat oharkabean pasa diren beste batzuk deskubritzeko.

2023ko uzta 17.01.2024

Errepaso modukoa eman diogi iazko diskoen uztari Andoni Tolosa 'Morau' musikari eta kritikaria eta Jaione Dagdrommer 'Gaztezulo' aldizkariko kazetaria bidelagun hartuta.

59. Durangoko Azokari hainbat begirada 15.12.2023

Hemen da Dunbala podcastaren denboraldi berria! Itzulera honetan 59. Durangoko Azokan musikak eskaini digunari egindako hainbat begirada bildu dituzte Ihintza Orbegozo eta Jagoba Salvadorrek. Horretarako, sortzaile, disketxe eta publikoaren partaidetza izan dute, giroaz, formatu fisikoaren balioaz, zuzenekoez, gomedioez eta abar aritzeko.

EHZ festibala, igandea 01.07.2023

Iritsi da EHZ festibalaren hirugarren eta azken eguna ere; igandeak dakarrena aletu dute Eneritz Furyakek eta Jagoba Salvadorrek 'Dunbala'-ren bigarren pilula honetan.

EHZ - larunbata 30.06.2023

EHZ musika jaialdiaren bigarren eguna da gaurkoa; larunbatak dakarren egitaraua xehetu dute Eneritz Furyakek eta Jagoba Salvadorrek 'Dunbala'-ren podcst pilula honetan.

Joseina Etxeberriari elkarrizketa 22.06.2023

Urte asko egin ditu Joseina Etxeberriak (Ataun, Gipuzkoa, 1968) Gaztea irratian esatari modura. Egun Euskadi Irratiko 'Kontu Kantari' saioa aurkezten du egunero. aAren ibili luzeaz egin diogu elkarrizketa .

Kuma No Motor-i elkarrizketa 09.06.2023

'Baiona zikina' diskoa kaleratu berri du hardcore punk talde lapurtarrak. Txomin Urriza da taldeko gitarra jpotzailea elkarrizketatu dugu, diskoaren nondik norakoen berri eman dezan. Tooth eta Aho Zakil Konexion ere aipatru ditugu, abesti banarekin.

Bueltan da MEFSST Musika Errebolta Feminista jaialdia 26.05.2023

Ekainaren 3an egingo dute MEFSST Musika Errebolta Feminista jaialdia Zarauzko Hiruputzu gaztetxean, Putzuzuloren ondorengoan (Gipuzkoa). Seigarren aldia izango du, sei urteko eten baten ondoren. Jone Azkuaga eta Gatxi Eizagirre, antolatzaileetako bi, proiektuaren oinarrizko asmoez, orain arteko ibilbideaz eta aurtengo egitarauaz aritu dira saio honetan.

Urtzi Iza musikaria eta ekoizlea 12.05.2023

Ez da erraza Urtzi Izak zer egiten duen zerrendatzea. «Musikan nabil», esan du 'Dunbala' saioan egindako elkarrizketan. Musikaria da, eta Otoi proiektuan murgilduta dabil azken boladan; aurretik, Enkore eta Empty Files taldeetan aritu izan da, besteak beste. Teknikaria eta ekoizlea ere bada, eta Bilboko Eten espazio sonoroa baliatzen du bere lanerako. Haren lanean sakontzeko baliatu du...

Tatxers taldeari elkarrizketa 28.04.2023

Tatxers hirukoteak bere lehenengo disko luzea argitaratu berri du, aurreko lanekin zale ugari bildu ondoren. Martin Ziriza gitarristak azaldu du zer ezaugarri dituen diskoak, eta nola abiatu diren beste soinu baten bila.

Xabier Malbadi eta triklatua 17.04.2023

Bai, ongi irakurri duzu: tri-kla-tu-a. Izan hori jarri dio Xabier Malbadik berak sortu duen gailuari. Trikiti moduko bat da, baina hausporik ez duena eta ordenagailuari konektatzen zaiona. Tresna horri buruz hitz egin du saioan Malbadi trikitilari eta ingeniariak: nola sortu duen eta zer erabilera izan dezakeen kontatu du.

Nokodek bideo eta musika jaialdia 24.03.2023

«Mugako» proiektu bat Nokodek: nahasten dituzte diziplinak, hizkuntzak, artistak eta publikoa... Bideo eta musika sormen jaialdi bat da, eta apirilaren 1ean egingo dute aurten, Hendaiako Borderline fabrikan (Lapurdi). Boladan dagoen adimen artifizialak toki nabarmena hartuko du, Ander Fernandez antolakuntzako kideak Dunbalan azaldu duenez.

Izkander Fernandezen top-ak 13.03.2023

Twitterren ibiltzen baldi bazara, agian ikusiko zenuen Izkander Fernandezek galdetegi berezi batzuk egiten dituela hainbat urtetako diskorik onenak zein izan diren hautatzeko. 'Top' zerrenda horietan ageri diren lan ezagunez, ezusteez eta joerez aritu da 'Dunbala' podcastean.

Zer ekarriko du 2023ak? 24.02.2023

Ez da erraza izenburuko galderari erantzutea, baina Eneritz Furyakek eta Jagoba Salvadorrek badituzte urteak ekarriko duenari buruzko aurreikuspen batzuk. Orain arte ezagututako aurrerapenen bidetik, proposamen berri batzuez aritu dira; zerrenda «nahiko gaztea» osatu dute, azkenerako.

Haritz Harregi teknikariari elkarrizketa 10.02.2023

Gauza askori buruz hitz egiteko aukera eman die aste honetako gonbidatuak Jagoba Salvadorri eta Eneritz Furyaki: Haritz Harregi teknikaria ekarri dute 'Dunbala' podcastera. Haren ibilbideari buruz jardun dute. Musikari aritu da zenbait taldetan; besteak beste, Sen pop-rock taldea sortu zuen 1999an, eta Delirium Tremensekin biran dabil orain. Gainera, musika estudio bat ere badu, eta teknikari arit...

Olaia Inziarteri elkarrizketa 27.01.2023

Olaia Inziartek bere estreinako diskoa atera du: 'Lehengo lepotikan burua'. Hari buruz hitz egin du Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakekin.

Tibalt Alberdi eduki sortzaileari elkarrizketa 13.01.2023

2023ko lehen saioan, Tibalt Alberdi elkarrizketatu dute Jagoba Salvadorrek eta Eneritz Furyakek. 'Gitarra euskaraz' eduki sortzailea da Twitchen eta Youtuben, eta bere proiektuaren eta berri eman du. Urteko lanik gogokoenen zerrenden harira, iazko zenbait kanta ere izan dituzte hizpide.

Listen to the Dunbala podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.