Naken79

REGGAE FEVER IRRATSAIOA

Music EU ↓ 383 episodes

Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!

Author

Naken79

Category

Music

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jun 26, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Bi lan berri eta astebururako plana Reggae Fever irratsaioan 08.06.2018

Ekainean sartuta gauden honetan, denboraldiaren azken txanpan sartuta gaudela aitortu behar dugu. Gaurkoan Joe White izan da gure Asteko Klasikoa. Bi lan berri ere ekarri ditugu zuentzako, alde batetik Jim Murple Memorial eta bestetik Fermin Muguruza eta The Cabrians. Astebururako plana ere badugu eta Feel the Rhythm jaialdiaren 5. edizioa ere aurkeztu dugu. Gozatu!

Sustrajah Band taldearen lan berria Reggae Fever irratsaioan 08.06.2018

Arazo teknikoak gainditu eta gero bueltan gara berriz ere. Beti bezela Asteko Klasikoa izan da hasierako protagonista. Ondoren Sustrajah Band taldearen azken lana entzun dugu. Bukatzeko asteburuan ospatuko diren hainbat jai aurkeztu dizkizuegu: Imported Grooves Weekend, Sustraians Revue Arrosadioako jaietan eta Zu2ak.

90. hamarkadako taldeak gaurkoan Reggae Fever irratsaioan 08.06.2018

Irratsaio berri batekin gatoz aste honetan ere eta beti bezela Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu saioa. Ondoren Skáparapid taldearen itzulerak 90. hamarkadako ska taldeak entzuteko aukera eman digu, beste beste: Komando Moriles, Skatalà, Malarians eta The Peeping Toms. Amaitzeko astebururako proposamenak: Wa Do Dem eta Nikasio Jamaicans Fest. Gozatu!

Nikasio Jamaican Fest jaialdia Reggae Fever irratsaioan 03.05.2018

Aste honetan ez dugu Asteko Klasikorik izan, Disko Klasiko izan dugu. Tighten Up bildumaren lehen zenbakia entzun dugu goitik behera. Ondoren hurrengo astean Iruñeako Sanduzelai Peñan ospatuko den Nikasio Jamaican Fest jaialdiari buruz hitz egin dugu. Bukatzeko astebururako plana.

Reggae Fever irratsaioa. Denboraldiko 20.a iritsi da! 26.04.2018

Gure irratsaioko eskema klasikoa jarraituz Asteko Klasikoa atalarekin hasi dugu. Aste honetako protagonistak The Gaylads rocksteady taldea izan da. Diska berrien txanda izan da ondoren eta Liquidator Music-ek aterata The Oldians en We are Reggae lan berriko abesti batzuk entzun ditugu. Ondoren etorri dira Dr Calypso, Zartako-K, Begoña Bang Matu eta asteburuko plana (Banda Bassotti). Gozatu!

Alpheus, Laurel Aitken, Roy Ellis...entzungai Reggae Fever irratsaioan 19.04.2018

Aste honetako saioa The Caribbeans klasikoekin hasi dugu. Ondoren Record Store Day dela eta Liquidator Musicek aterako duen Laurel Aitkenen singlea entzun dugu. Liquidatorrekin jarraitu eta Alpheusen Light of Day diska berriko abesti batzuk entzuteko aprebetxatu dugu. Saioa amaitzeko astebururako proposamena, Revolution Jam Rock 7, Añorgako Tropical Fest eta Pantx Official Selectorsen pintxada. Go...

Entzungabe genituen taldeak izan ditugu Reggae Fever irratsaioan 12.04.2018

Udaberriko oporren ostean bueltan gara uhinetan. Aste honetan, ezagutzen ez genituen taldeak ekartzea pentsatu dugu. Alpeetara, Ipar Irlandara eta EEBBra bidaia egin ostean, Jokerface, The Hacklers eta The Debonaires entzun ditugu gaurkoan besteak beste. Gozatu!

Vibes Room #3, Hondarribia Reggae Town eta Revolution Jamrock 7 jaialdiak, Reggae Fever irratsaioan 22.03.2018

Aste honetako saioan, bihartik hasita eta hurrengo asteetan Gipuzkoan ospatuko diren zenbait jaialdiri buruz aritu gara. Vibes Room #3, Hondarribia Reggae Town eta Revolution Jamrock 7 jaialdietako artistak entzuteko aukera izan dugu, besteak beste: Payoh Soul Rebel, Natty Nature, Skarra Mucci, Dingwash edota Roy Ellis. Ez da asteko klasikorik falta.

Mojo Workin' jaialdiari buruzko berezia 15.03.2018

Urtero bezela Mojo Workin' jaialdia dator Donostiara eta urtero bezela Reggae Fever-en saioa berezia eskaini diogu. Martxoaren 16an eta 17an abesten egongo diren abeslariak entzun ahal izan dugu aste hontako saioan. Gozatu!

Derrick Harriotten rocksteadytik The Upshitters-en reggaera 01.03.2018

Aste hontakoa Derrick Harriotten abestiak entzuten hasiko dugu. Berak soula entzuteko bidea ireki eta Al Supersonic And The Teenagers, The James Hunter Six edo The Travellin´Brothers bezalako taldeak entzungo ditugu. Amaitzeko, asteburuko planak. Run To Fest eta Reggae got Soul & Friends. Gozatu!

London International Ska Festival Reggae Fever irratsaioan 22.02.2018

London International Ska Festival jaialdi famatuak 30 urte betetzen ditu aurten eta ospatzeko 4 egunetako egundoko jaialdia montatu dute. 16 ekitaldi 4 egunetan. Besteak beste, The Clarendonians, Ken Boothe, Derrick Morgan, Fredie Notes... Informazio guztia Reggae Fever irratsaioan!

THE REGGAE TRAIN GIPUZKOA 16.02.2018

Aste hontako saioa Larunbatean Donostiako Guardetxean ospatuko den The Reggae Train jaialdiari buruzkoa izango da. Bertan joko duten Skakeo Taldea, Smooth Beans eta Rude Riddim taldeen abestiak entzuteko parada izango dugu. Gozatu! Aste hontako saioa Larunbatean Donostiako Guardetxean ospatuko den The Reggae Train jaialdiari buruzkoa izango da. Bertan joko duten Skakeo Taldea, Smooth Beans eta Rud...

Urtebetetze festa bikoitza gaurkoan 08.02.2018

Aste honetan urtebetetze festa bikoitza izango dugu. Otsailaren 6an bi jamaikar musikari jaio ziren urte ezberdinetan. Bata hasteko klasikoa izango da, bigarrenak berriz saioa itxiko du. Tartean Skabidean, Zartako-K, Mango Wood Music eta Los Aggrotones taldeak entzunen ditugu. Gozatu!

Dandy Livingstonen haritik tiraka 02.02.2018

Dandy Livingstonen haritik tiraka hasiko dugu gaurko irratsaioa. Tiraka-tiraka Skabidean talde nafarraren lan berria eta aurkezpen kontzertua aurkeztuko ditugu. Asteburuko planekin jarraituko dugu eta Feel The Rhythm #4 jaialdian binilo aukeraketan egongo direnen abestiak entzungo ditugu. Ez galdu asteroko Reggae txutea!

Gure belarritarako talde berriak 29.01.2018

Aste bat gehiago Reggaea zabaltzen, hamargarrena denboraldi berri honetan. Asteko Klasikoaren testigua The Silvertones-ek jasoko dute, haiek the West Kensingtons-ekoei pasa eta hauek Madrilgo Skalone ska-jazzekoei. Bukaera Valentzia aldera bidaiatxoa egin eta Oldfashioneds eta Tito Pontet entzungo ditugu. Reggae Fever is good!

The Sound Dimensionsen riddimetatik Miles Daviserainoko bidaia 19.01.2018

Aste honetan bidai musikala egitera joan gara. The Sound Dimensions eta haien riddimak entzuten hasi gara. Hauek Ruben Lopezen lan berria topatu dute bidean. Lan berriek North East Ska Jazz Orchestra entzutera eraman gaituzte. Italiarrek berriz jazzean utzi eta bertan bukatu da bidaia. Lotu segurtasun uhalak eta gozatu!

Amalgamated Records izango da gaurko atalaren gidaria 12.01.2018

Joe Gibbsen Amalgamated zigiluarekin hasi dugu aste honetako saioa. Ondoren Le Grand Miercoles eta MG Bandaren lan berriak entzun ditugu. Buelta egin dugu berriro Amalgamatedera The Reggae Trainaren aitzakiaz eta Smooth Beans entzuteko aukera izan dugu. Atala amaitzeko Joe Gibbsena bueltatu gara berriro.

URTEA AMAITZEKO ARGENTINARA GOAZ: 29.12.2017

Aste hontakoa, urteko azkeneko saioa izango da. Euskal Herriko lurrak utzi eta Argentinara goaz Los Aggrotones eta Hugo Lobo entzutera. Denbora tarte bat bertan eman ostean Euskal Herrira egingo dugu buelta Akatz Ska Taldea ren A go go 2 lana oso-osorik entzuteko. Bukatzeko, eta urtero bezala, reggae gabon kantak. Hurrengo urterarte!

3 single berri aste honetarako Reggae Fever saioan 19.12.2017

Aste honetan hiru single berri aurkeztu ditugu. Lehenik eta behin Alpheus abeslariaren azken lana entzuteko parada izan dugu. Ondoren Zaragozara joan eta The Magnetophonesen azkena entzun dugu. Azkenik Pantx Recordsek atera berri duen Euskatalites taldearen single entzun dugu, euskarazko lehen single jamaikarra. Amaitzeko, astebururako plana!

El Paso Recordsen Western Reggae Hits guztiei errepasoa Reggae Fever saioan 01.12.2017

El Paso Recordsen Western Reggae Hits. Aste honetan Segobiara goaz El Paso Records zigiluaren Western Reggae Hits-ak entzuteko. Hilabete honetan atera berri dituzte beraien azken bi lanak eta hori aprobetxatuz orain arte ateratako sei lanak entzungo ditugu. Gozatu!

Dr. Calypsoren agurra 27.11.2017

Aste honetako protagonistak Bartzelonako Dr. Calypso izan dira. 30 urtetako ibilbidea eta gero furgoneta aparkatzera doaz. Baina guztiz aparkatu aurretik agur esateko gira bat prestatzen ari dira. Hau guztia baliatu dugu gaurkoan, musika itzela entzuteko gurean. Baina Calypsotarraz gain Ken Boothe eta Mango Wood ere entzun ditugu. Aipamen berezia izan du Bilbon igandean ospatuko den 2. Mundialito...

Pantx Kolektiboari elkarrizketa 14.11.2017

Aste honetan Bilbora joan gara irratsaioan egiten dugun bigarren elkarrizketa egitera. Pantx Kolektiboarekin elkartu gara eta proiektu berri eta interesgarri honi buruzko informazio guztia ateratzen saiatu gara. Gainera, beraien lan berriak primizian entzuteko aukera paregabea izan dugu. Pantx Records!

Kataluniako taldeak entzungai 20.10.2017

Denboraldi berriko bigarren atala hemen da! Kataluniako egoera ikusita, bertako taldeak entzutea pentsatu dugu aste honetan. Sowetoren "Turn the Music Again" LP berria entzuten hasiko dugu saioa. Ondoren etorriko dira Sybarites, The Cabrians, Thorpedians eta The Kinky Coo Coo's. Ez da faltako Asteko Klasikoa! Gozatu!

Denboraldi berriko lehen saioa 13.10.2017

Adi gazteak!! Reggae Fever Irratsaioa bueltan da!!! 9. denboraldiari ekin diogu aste honetan eta gurean derrigorrezkoa den bezala Asteko Klasikoarekin, @The Clarendonians-ekin hasi dugu saioa. Atzetik etorri dira Euskal Herrian bogan dauden bi talde, Iseo & Dodosound eta Glaukoma (band). Jarraian aurreko astean zendu zen Javier Olloki, Okimani (Gobeo Bay) gure omenaldi xumea egin diogu eta amaitze...

Naken Selektor 12.07.2017

Naken Selektorrek Usurbilgo On the Rail estudioan grabaturiko sesioa GoodStaff zigiluaren kolaborazioarekin. Fire!

Listen to the REGGAE FEVER IRRATSAIOA podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.