Naken79

REGGAE FEVER IRRATSAIOA

Music EU ↓ 383 episodes

Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!

Author

Naken79

Category

Music

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jun 26, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Prince Busterri buruzko berezia: Soinu Sistemen arteko guda! 30.06.2017

Aurreko asteetan aurreratu bezala, denboraldia amaitzeko irratsaio berezi bat prestatu dugu. Irailean Prince Buster handia joan zitzaigun eta galera honek zerbait berezia egitea merezi zuen. Lanean jarri eta Bustamanteren musikagintzako lehen urteetan murgildu gara. Sound Systemetatik independentziara!

Udako jaialdi gehiago Reggae Fever saioan 22.06.2017

Gaurko saioan udan ospatuko den beste jaialdi bati eman diogu tartea. Madness taldeak antolatu ohi zuen Madstock jaialdia House of Commons deitzen da orain eta bertan joko duten taldeak entzun ditugu. Baina ez ditugu ahaztu Asteko Klasikoa eta asteburuko proposamenak.

Emakumezkoan ahotsak nagusi 09.06.2017

Aste honetan emakumeak nagusitu dira Reggae Fever-en. Phyllis Dillonekin hasi dugu Asteko Klasiko eta ondoren Doreen Shaffer-ek The Steadytones taldearekin ateratako lan berria entzun dugu. Lan berriekin jarraituko dugu eta Iseo & Dodosound-en Roots in the Air lan luze berritik pare bat abesti entzun ditugu. Saioa amaitzeko bi klasiko entzun ditugu, Bob Marley & The Wailers eta Owen Gray.

Jackie Opel, Spouge musika eta Sputniken Jamaican Mistake 26.05.2017

Jackie Opel izan da aste hontako atalaren protagonista nagusia. Asteko Klasikoaren protagonista izateaz gain Spouge musikara hurbilduok gaitu Barbados uharteetan jaiotako mutilak. Barbados uharteak utzi eta Valentzia aldera joan gara Daddy Rude Records-ek ateratako EP berria entzutera, Sputnik - Jamaican Mistake. Irratsaioa amaitzeko Iseo eta Dodosounden abesti berria entzun dugu.

Taldez-talde, jaialdiz-jaialdi 19.05.2017

Gaurko saioan jaialdiz-jaialdi eta taldez-talde ibili gara. Hasteko Kataluniara joan gara, Nowa Reggae jaialdian parte hartuko duten zenbait talde entzutera. Ondoren, Ipar Euskal Herrira egin dugu jauzi, EHZ-n jotzen duen beste talde bat entzuteko. Alemaniara ere joan gara, This is Ska! jaialdiko taldeak komentatzera. Azkenik Iruñean amaitu dugu, aste honetan ospatzen ari den Ibaiertzean jaialdiar...

Klasikoak, revivala eta talde berriak Reggae Fever saioan 12.05.2017

Ostegun berri batekin dator Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat. Gaur, eta ohikoa den bezala, Asteko Klasikoa sekzioak ireki du saioa. Klasikoetatik Revivalera egin dugu salto uda honetan ospatuko diren Txapel Reggae eta Rototom Sunsplash jaialdiak direla medio. Revival honek Tafallako Galtzagorriak taldea entzutera eraman gaitu. Eta Nafarroan gaudela…Sustraians Revuek Gernikako Rudelari Egu...

VII. Rudelari Eguna larunbat honetan Gernikan 05.05.2017

Hiru asteko atsedenaren ostean bueltan gara eta Rudelari Egunari eman diogu errepasoa. Larunbat honetan VII. Rudelari Eguna ospatzen da Gernikan eta egun osoko egitaraua prestatu dute rudelariek. Hau aprobetxatuz Sustraians Revue Iruñako taldeak eta Bilboko Euskatalites-ek joko dituzten abesti batzuk entzun ditugu. Ez dira faltako Asteko Klasikoa, asteburuko agenda eta nobedadeak.

Madrileko taldeak entzungai, Reggae Fever irratsaioan 07.04.2017

Aste honetako saioa udaberriko oporren aurretiko azkenekoa izan da. Bi asteko atsedena hartuko dugu denboraldiko azken txanpa indarrez hasteko. King Stitt izan da Asteko Klasikoarekin saioa ireki duena eta Thorpedians-en lan berriarekin jarraitu dugu. Gero Madrilera salto egin eta The Dixielites swing-ska talde berria entzun dugu. Madrilen gaudela aprobetxatuz, The Hypocondriacs, Mango Wood eta Th...

LegoReggae jaialdia, Lee Perry eta Sustraians Revue 24.03.2017

Badator ostegun berria Reggae Fever saio berriarekin. The Paragonsekin hasiko gara gaurkoan eta hauek irekiko dute bidea LegoReggae jaialdiari buruz hitz egiteko. Iruñeara ere joango gara, Lee Perry and Sustraian Revue After Partyren kontzertua eta ondorengo jaia aipatzera. Gozatu!

Mojo Workin' jaialdiari buruzko berezia 16.03.2017

Gaurko saioa asteburu honetan Donostian ospatuko den Mojo Workin' jaialdiari buruzko berezia izango da. Ostegunetik igandera iraungo duen jaialdian ikusi ahalko ditugun talde eta abeslariak entzungo ditugu, TT Syndicate-tik The Countors-era edo Sowetotik Betty Harrisera. Gozatu!

IV. Rocksteady Revenge jaialdia 10.03.2017

Aste honetako saioa IV. Rocksteady Revenge jaialdiari eskaini diogu. Beti diogun bezela, hau da urteko jairik garrantzitsuenetakoa eta bere egitaraua aurkezten pasa dugu ordu osoa. Egitarauaren errepaso honetan The Tennors, The Kinky Coo Coo's, Bandits, Laurel Aitken eta The Duke Allstars bezalako taldeak entzuteko parada izan dugu.

Jamaikar klasikoetatik Nafar taldeetara Reggae Fever saioan 03.03.2017

Aste honetan Jamaikan eta Nafarroan ibiliko gara. Jamaikako hiru talde klasiko entzun ditugu saioa hasteko, The Clarendonians, The Maytals eta Lee Perry. Hauek aukera eman digute martxoan eta apirilean Euskal Herrian ospatuko diren zenbait kontzertu komentatzeko eta beste hiru tade nafar entzuteko, Sustraians, Skabidean eta Juantxo Skalari & Rude Band. Gozatu!

Dandy Livingstonetik Neville Staplera 25.02.2017

Saio berri batekin datorkigu berriro ere Reggae Fever Irratsaioa. Gaurko honetan Dandy Livingstone izan da Asteko Klasikoa eta berak bidea ireki digu The Specials taldeko abeslaria zen Neville Staple-n lan berria entzuteko "The Return of Judge Roughneck". Inauteriak direla aprobetxatuz Kortatu eta asteburuko agenda ere izan dugu. Aipatzekoa The Upsttemians taldearen lan berriaren aurkezpen eta agu...

Serotonina Ska Bandaren lehen lan luzea eta astebururako proposamenak 22.02.2017

Ostegunarekin berriro dator asteko reggae txutea. Gaurko saioa The Gayladsekin hasi dugu. Soweto izan da haien Backing Banda azkenaldian eta Bartzelonara joan gara hauek eta Thorpedians entzutera. Ondoren Serotonina Ska Bandaren lehen lan luzea entzun dugu eta amaitzeko ostiralean Donostian eta Iruñean ditugun bi zita aipatu ditugu.

Argentinara bidaia Reggae Fever saioarekin 13.02.2017

Oporretara joateko gogorik bai? Maleta prestatu Argentinara goaz eta. Gaurko saioan Argentinako ska eta reggae taldeak entzuteko parada izan dugu, besteak beste Mimi Maura & Los Aggrotonesen lan berria entzun ahal dugu. Han gaudela, La Sonora Brixton edota Dancing Mood bezalakoak ere ez dira falta izan. Asteko reggae txutea hemen da!

Skabidean eta The Hypocondriacs taldeen lan berriak 08.02.2017

Ostegun berri bat eta Reggae Fever Irratsaioaren atal berri bat entzuteko parada izan duzue. The Tennors taldeko abeslari izandako Ronnie Davisen heriotza medio, The Tennors izan Asteko Klasikoa ataleko protagonistak. Ondoren Skabidean talde gaztearen lan berria entzuteko aukera paregabea izan duzue, esklusiban Reggae Fever irratsaioan. The Hypocondriacs Madrildarrek ere lan berria atera dute eta...

Mango Wood, Hepcat eta 1. Dabadub FEST Reggae Fever irratsaioan 27.01.2017

Atzo gaueko saioa Justin Hinds and The Dominoes taldeak ireki du. Haiek Madrileko Mango Wood talde berria entzuteko aukera eman digute. Hepcat ere gurean izan dira "Right on Time" diskaren 20. urteurrena eskusa bezala hartuta. Amaitzeko Dabadub jaiari buruz hitz egin dugu.

Roots Revenge jaialdiaren aitzakiarekin Roots Reggaea gurean 23.01.2017

Datorren larunbatean,urtarrilaren 21ean, Barañaingo La Nabe-n Roots Revenge jaialdia ospatuko da. Ospakizun honek Roots Reggaea entzuteko aitzakia eman digu eta The Abyssinians, Peter Tosh, Truthtown, George Palmer edota Solo Banton entzuteko aukera izango dugu. Skarik gabeko atal bat izatea zaila da eta gaurkoa ez da salbuespena izanen, errusiatik Lollypop Lorry ekarriko ditugu. Hau guztia Reggae...

RF 8.10: 2017ko lehen Reggae Fever-a entzungai 13.01.2017

Gauzak ez dira asko aldatu eta Asteko Klasikoarekin hasi dugu urte berria. Ondoren Keith & Tex-en single berria entzun dugu. Haritik tiraka joan gara eta The Upsttemians, Los Tremendos Corquettes eta The Titanians entzunteko parada izan dugu. Amaitzeko Zartako-k ren abesti pare bat entzun ahal izan ditugu.

RF 8.9: Liquidator Music-en nobedadeak Reggae Fever irratsaioan 15.12.2016

23:00etan Reggae Fever Irratsaioan: gaur gauekoa urteko azken saioa izango da. Gaurkoan Liquidator Music-ek azken hilabeteetan atera dituen lan berrietan zentratuko gara: Roy, Panton, Smooth Beans eta The Upsttemians. Asteburuko eta urte berrirako plan proposamenak ere ez dira faltako. Asteko Reggae txuteaz...GOZATU!

RF 8.8: II. Reggae Fever Fest jaiari buruzko saio berezia 25.11.2016

II. Reggae Fever Fest jaiari buruzko saio berezia izan da. Egitarauari errepasoa eman diogu eta jaialdian parte hartuko duten selektore eta taldeen aurkezpen zehatza egin dugu. Ez dira falta izan Asteko Klasikoa eta hurrengo asterako kontzertu proposamena.

Kuña RF Fest 2016 21.11.2016

Kuña RF Fest 2016 Kuña RF Fest 2016 Kuña RF Fest 2016 Kuña RF Fest 2016 Kuña RF Fest 2016 Kuña RF Fest 2016 Kuña RF Fest 2016 Kuña RF Fest 2016 Kuña RF Fest 2016 Kuña RF Fest 2016 Kuña RF Fest 2016 Kuña RF Fest 2016 Kuña RF Fest 2016 Kuña RF Fest 2016 Kuña RF Fest 2016

RF 8.7: Feel the Rhythm Reggae and Soul weekender 17.11.2016

Asteburu honetan Donostiako Eiger Edaritegian, Reggae Got Soul - Original Boss Sounds selectors kolektiboaren "Feel the Rhythm" Reggae eta Soul Weekender-a ospatuko da eta hori izango da gure hizketagai nagusia gaurko saioan. Jaialdiari buruzko infoa jaso eta bertan egongo diren musika jartzaileen abestiak entzuteko parada izango dugu. Tartean esklusibaren bat entzuteko aukera ere izango da. Amait...

RF8.6:7" eta berri piloa Reggae Fever saioan 17.11.2016

7" eta berri piloa izan ditugu saioan, The Gaylads-ekin hasi gara eta haiek Liquidator Music disketxeko single batzuk entzutera eraman gaituzte, hala nola, Soweto, Alpheus, Transilvanians eta Smooth Beans. Akatz ere zirrikitu batetik sartu eta larunbatean Bilboko Kafe Antzokian ospatuko den Ultima Vuelta kontzertua aurkeztu dugu. Amaitzeko Reggae Fever Fest II-an joko duen beste taldea aurkeztu du...

RF8.5:Skinhead Reggae 1969 "14 jamaican classics" diskaren aurkezpena 08.11.2016

Atal berri batekin datorkigu berriro ere Reggae Fever. Gaurkoan "Skinhead Reggae 1969 -14 jamaican classics" diskaren aurkezpena egin dugu. Sustraian Records-en erronka berria ere ez da falta izan. Amaitzeko Reggae Fever Fest II jaialdian parte hartuko duen talde bat entzun dugu. Reggae Fever, asteroko reggae txutea!

Listen to the REGGAE FEVER IRRATSAIOA podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.