Naken79

REGGAE FEVER IRRATSAIOA

Music EU ↓ 383 episodes

Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!

Author

Naken79

Category

Music

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jun 26, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

RF8.4: Zartako-K taldeari elkarrizketa 27.10.2016

Gaurko saioa berezia izango da, gaurko saioan gure lehen elkarrizketa egingo dugu. Zartako-K koekin egon ginen aurreko larunbatean Tafallan eta han hitz egindako entzuteko parada izango duzue. Ez dira faltako Asteko Klasikoa eta nobedadeak. Gozatu Reggae Fever!

Tafalla for the Kids jaialdian parte hartuko dute taldeak entzungai 20.10.2016

Gaurko Reggae Fever irratsaioan "Tafalla for the Rudies" jaialdian parte hartuko duten taldeak entzungo ditugu, Zartako-K eta Skabidean. Beti bezala nobedadeak ere izango ditugu eta Transilvaniansen azken aurreko singlea eta The Cabrians-en lan berria ere izango ditugu. Eta Asteko Klasikoko protagonista zein izango da? Gozatu!

RF8.2: Nobedadeak, nobedadeak eta nobedadeak 13.10.2016

Gaurko Asteko Klasikoaren protagonismoa zoritxarrez Nora Dean-ek hartuko du. Eta zoritxarrez diogu irailaren 28an joan zitzaigulako. Bizitza aurrera doa eta nobedadez beteriko saioa izango da gaurkoa, besteak beste, Madness, The Upshitters, Soweto eta Smooth Beans taldeen lan berriak entzungo ditugu. Gozatu Reggae Fever!

RF8.1: Irlandako reggae musika Reggae Fever saioan 12.10.2016

Hemen gara berriz ere musika jamaikarra lau haizetara zabaltzeko asmoarekin. Zortzigarren denboraldia hastera doa eta horretarako Irlandara joan gara. Aurtengo udan Irlandan ezagututako zenbait talde entzuteko parada izango dugu. Ez dira faltako Asteko Klasikoa eta Nobedadeak. Reggae Fever is back!

Los Siderales eta Liquidator Music 10.10.2016

Hau da denboraldiko azken saioa beraz ezin duzu galdu! Asteko klasikoarekin hasi gara beto bezela eta ondoren nobedade batekin etorri gara. Los Aggrotones talde argentinarrak Los Siderales-en izenpean ateratako bigarren EPa entzun dugu. Ondoren Liquidator Music disketxeak Madrilen ireki berri duen denda fisikoaren irekiera ospatzeko, 19 urte hauetan atera dituen errefrentzia batzuk entzun ditugu....

Rocksteady Ladies eta Daddy Rude Records Reggae Fever irratsaioan 10.10.2016

Aste berri bat eta irratsaio berri bat. Gaurkoan Sustraian Records eta Daddy Rude Records zigiluek atera behar duten Rocksteady Ladies EPa izango da protagonista. Bi urte pasa dira lau abesti hauek argitaratu zirela baina oraingoan binilo formatuan datoz eta ospatu beharra dago. Daddy Rude Recordsen beste erreferentzia batzuk enzuteko aprobetxatuko dugu eta amaitzeko astebururako agenda aurkeztuko...

Liquidator Music eta Reggae Rula Vol.2 02.06.2016

Gaurko Reggae Fever Irratsaioan, asteko klasikoa Trojan Records disketxeak aspaldi ateratako box horietako batekin hasi dugu. Bob Marleyk Liquidator Music disketxeak ateratako Reggae Rula Vol.2 diska aurkeztu digu eta bukatzeko astebururako bi proposamen luzatu ditugu, besteak beste, Nebula Bar tabernan izango den Soul Pil-Pil III eta Garai tabenan ospatuko den 10. Gau Jamaikarra!

Weekender Bizkaitarra 18.05.2016

Aste honetako saioa asteburuan Bizkaian ospatuko diren bi festen inguruan pasako dugu. Asteburu jamaikarra Bilbon hasiko da ostiralean, Stage Live aretoan Bilbomatiks eta The Aggrolites izango ditugu. Ondoren The Ugly Ones selektore taldea Kremlin aretoan goizalderarte. Larunbateko zita Gernikan izango da, bertan VI. Rudelari Eguna ospatzen da eta egun osoko egitaraua prestatu dute Piratak Athleti...

Rudelari Eguna berotzen hasi gara lehen taldea aurkezten 13.05.2016

Aste berri bat joatear da eta atal berri batekin dator Reggae Fever Irratsaioa. Betiko martxa jarraituz Asteko Klasikoak ireki du irratsaioa. Gaurkoan LKJk izango da gure protagonista. Berak eman digu "Reggae Rula Vol.2" bilduma aurkezteko bidea. Berri onak ditugu eta maiatzaren 21ean Gernikako Rudelari Egunak aurrera jarraituko duela ospatu dugu bertan jotzen egongo den Majaicans entzuten. Amaitz...

Skinhead Revolt bilduma eta astebururako plana 05.05.2016

Gaurkoa reggae martzianoarekin hasiko dugu, Colonel Elliot & The Lunatics taldea izango da Asteko Klasikoaren protagonista. Ondoren aspaldiko Skinhead Revolt bildumari errepasoa emango diogu eta asteburuan Altsasun ospatuko den jaiarekin amaituko dugu. Gozatu Reggae Fever!

New York Ska Jazz Ensemble eta Ska Jazz musika gaurko protagonistak. 03.05.2016

Gaurko saioa zendu berri den Lord Tanamori omenaldi xume bat eginez hasi dugu. Ondoren Ska Jazz musikak bidea ireki digu eta banda ezberdinak entzuteko parada izan dugu: Don Drummond, Amusic Skazz Band eta Ttak. Saioa larunbatean Iruñean ospatuko den NYSJE taldearen kontzertua aurkezten amaitu dugu. Gozatu Reggae Fever!!

Kataluniatik datozen nodedadeak 22.04.2016

Gaurko saioko zati haundi bat pasa dugu Katalunian. Izan ere Skatalá, Dr. Calypso eta The Oldians entzun ditugu. Lehenengoek Borinot Borinot diska klasikoa berrargitaratu dute binilo formatuan. Bigarrenek Rarities izenarekin bilduma ezberdinetan ateratako abestiak elkartu dituzte eta hirugarrenek diska berria atera zute otsaila aldera. Amaitzeko Western Standard Time Ska Orchestra entzun ditugu, a...

Liquidator Music disketxearen nobedadeak 22.04.2016

Udaberriko oporrak eta gero bueltan da Reggae Fever Irratsaioa. Asteko Klasikoa eta gero Zartako-K talde nafarra entzun dugu, bideoklip berriarekin datoz Tafallarrak. Ondoren Liquidator Music disketxearen bi lan berriak aurkeztu ditugu: Gigantes Magneticos-en Power of Choice LPa eta Alpheus-en So Brave 7" berria. Saioa amaitzeko Asteburuko Proposamena iritsiko da Los Granadiansekin. Gozatu Reggae...

Mojo Working jaialdia aste honetako protagonista Reggae Fever irratsaioan 22.04.2016

Aste honetako saioa Judge Dread haundiarekin hasi dugu. Berak The Upsessions entzutera eramango gaitu. Musika mota aldatu eta Donostian asteburu honeta ospatuko den Mojo Working jaialdiari buruz jardun gara. Bertan parte hartuko duten artistak entzun ditugu. Saioa amaitzeko The Upsetters eta Los Granadians.

Begoña Bang Matu & The Shake it Ups-en EP berria eta Reggae Hit the Botxo Vol.1 04.03.2016

Aste honetakoa The Maytones-ekin hasi dugu. Ondoren Begoña Bang Matu & The Shake it Ups-en EP berria aurkeztu dugu. Ezin izan dugu aipatu gabe utzi aste honetako berri nagusia eta Arnaldo Otegi Aske! abestia ere entzun dugu. Amaitzeko larunbatean Santutxuko Moonstomp Soul Cafe aretoan ospatuko den Reggae Hit the Botxo festa aurkeztu dugu. Entzun Reggae Fever! Asteko Reggae Txutea!!!

Reggae Fever 7.17: The Titanians Iruñeko taldearen lan berriaren aurkezpena. 01.03.2016

The Melodiansekin hasi dugu gaurko atala, haiek izan baitira Asteko Klasikoa ataleko protagonistak. Ondoren The Titanians talde nafarraren lehen lan luzea entzuteko parada izan dugu. Roots Reggae horrek Donostiara eraman gaitu Tacumah Reggae Banda entzutera. Saioa amaitzeko The Oldians entzun ditugu. Reggae Fever, asteroko Reggae txutea!

Reggae Fever 7.16: The Skatalites, Western Standard Time Ska Orquestra eta The Oldians 18.02.2016

Aste berriarekin batera Reggae Fever irratsaioaren atal berri bat iritsi da. Atal berri honen gidariak The Skatalites izango dira, asteko klasikoaren protagonistak izango dira eta Western Standard Time Ska Orquestra, The Oldians eta Hepcat bezalako taldeak entzuteko bidea irekiko digute. Gozatu Reggae Fever!

Zaragozako The Magnetophones-en lan berria eta Rotabator Ska jaialdia 11.02.2016

Aste honetako atalean otsailaren 12an Gernikan ospatuko den Rotabator Ska jaialdian zentratuko gara. Bertan parte hartuko duten MG Banda eta Bilbomatiks entzungo ditugu. Ez dira nobedadeak faltako eta The Magnetophones taldearen lan berria entzungo dugu asteko klasikoa eta asteburuko planarekin batera. Gozatu Reggae Fever! Asteroko Reggae txutea!

Reggae Fever 7.14: The Uppertones eta The Slackers taldeen lan berriak besteak beste. 08.02.2016

Atzo gaueko atal berria "Dawning of a new era: The Roots of the Skinhead Reggae" diskarekin hasi genuen. Ondoren, The Uppertones eta The Slackersen lan berrien aurkezpenak. Amaitzeko astebururako proposamena. Gozatu Reggae Fever! Asteroko Reggae txutea!

Reggae Fever 7.13: Iruñean bada giro! 29.01.2016

Gaurko saioa Liquidator Music disketxeak berrargitaratu duen Roy Panton-en single klasiko batekin hasiko dugu. Behin entzunda Iruñara goaz The Sustraians/Aggromondarrek ateratako EP berria entzutera. Iseo eta Dodosoundek ere abesti pare berri bat atera dituzte eta hauek ere entzungo ditugu asteburuko plana aurkezteko, Akatz eta Iseo&Dodosound-en kontzertua Zentral Aretoan eta Binilo Sesioa Nebula...

Reggae Fever 7.12:The Specials taldearen monografikoa Reggae Fever irratsaioan 17.01.2016

Urte bukaerak John Bradbury, The Special taldeko bateristaren heriotza ekarri digu eta urtea hasteko modurik onena bere figurari eta bere taldeari omenaldi bat egitea izango zela uste dugu. Pentsatu eta egin. Gaurko saioa The Specials taldeari buruzko monografikoa izan da. Taldearen diska eta singleak entzun ditugu. Ez dira faltako asteko klasikoa eta astebururako planak. Gozatu Reggae Fever!!!

Marta Ren eta Dr. Calypsoren azken lanak eta Neguko oporretarako planak 17.12.2015

Hauxe izango da aurtengo azkeneko Reggae Fever. Asteko klasikoak gabon kutsua izango du. Ondoren Marta Ren and the Groovelvelts taldearen single berria entzungo dugu. Dr. Calypsoren lan berria ere bertan izango da. Amaitzeko Gabonetarako zenbait plan botako ditugu.

Reggae Fever 7.10: Bilbomatiks taldearen lehen lan luzearen aurkezpena 10.12.2015

Junstin Hinds and the Dominoes izango dira Asteko Klasikoaren testigoa jasoko dutenak. Ondoren Durangoko Azokan aurkeztu den BILBOMATIKSen lehen lan luzea entzungo dugu. Durangoko azokatik ekarritako beste disko batzuk entzun eta gero asteburuko proposamenarekin amaituko dugu

Reggae Fever 7.9: Reggae Fever Fest jaialdiaren errepasoa eta nobedadeak 03.12.2015

Gaur gaueko saioa aurreko larunbatean Reggae Fever Fest jaialdian pasa zenari buruzko kronikatxo bat egiten hasiko dugu. Jaialdian grabatu ziren audio batzuk entzungo ditugu. Nobedadeak ez dira faltako, Aggressors B.C.ren eta The Aggolites-en lan berriak entzungo ditugu. Bukatzeko asteburuko plana, Donostiako Antiguo auzoko Garai Tabernan ospatuko den Summer Is Over festa aurkeztuko dugu.

Sustraians-Reggae Fever 28.11.2015

Sustraians taldeak Reggae Fever irratsaioarentzako egindako abestia.

Listen to the REGGAE FEVER IRRATSAIOA podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.