Naken79

REGGAE FEVER IRRATSAIOA

Music EU ↓ 383 episodes

Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!

Author

Naken79

Category

Music

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jun 26, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

Reggae Fever 7.8: Reggae Fever Festari buruzko programa berezia 26.11.2015

Aste honetako irratsaioa larunbatean Lasarten ospatuko den Reggae Fever Fest jaialdiari eskainiko dio esklusiban. Arratsaldetik hasita, Elurtza tabernan diskoen aukeraketan egongo diren selektoreekin hasi, gauean Elebeltz Topagunean arituko diren musika taldeekin jarraitu eta jaiari bukaera apoteosikoa emango dioten selektoreekin amaituko dugu. Esklusiban Sustraians Recordsekoak sortu diguten sint...

Reggae Fever 7.7 19.11.2015

Bi lan berri Reggae Fever irratsaioan: Gaurkoan bi lan berri izango ditugu irratsaioaren ardatz. Alde batetik Los Offbeaters talde balentziarraren "Amazing Reggae" lan berria eta bestetik Hypocondriacs madrildarren azken singlea.

Reggae Fever 7.6 13.11.2015

Aste honetako asteko klasikoa Roy Ellisekin hasi degu eta bera izan da irratsaioaren hari eroalea. Hariari tiraka Liquidator Music-ekin atera duen single berria entzun dugu eta asteburuan Baionan ospatuko den Rude Boy Memories festarekin amaitu dugu.

Reggae Fever 7.5 05.11.2015

Asteburu honetan bi kontzertu eder ospatuko dira Madrilen. Ostiralean "Ska en España. La vida no se detiene" liburuaren aurkezpena egingo da eta Malarians talde mitikoari tributua egiten dion banda bat egongo da jotzen. Larunbatean berriz Crepitans eta Akatz taldeek haien lan berriak aurkeztuko dituzte. Bukatzeko Reggae Fever Fest-eko hirugarren banda aurkeztuko dugu.

Reggae Fever 7.4 05.11.2015

Aste honetan irratsaioak izango dira protagonista. Zaragozako Radio Topo irratiko Skandalo en las ondas irratsaioak 20 urte betetzen ditu eta ospatzeko jaialdi bat ospatu dute azaroaren 13 eta 14ean. Jaialdi hori aurkeztuko dugu gurean. Bukaeran gure jaialdian, Reggae Fever Fest, parte hartuko duen beste talde bat aurkeztuko dugu.

Akatzen Vuelta y Vuelta-ren aurkezpena eta denboradilko 7?koei errepasoa Reggae Fever saioan 26.06.2015

Hau izangda denboraldiko azken saioa eta John Holti omenaldia eginez hasi dugu. Ondoren Akatzen Vuelta y Vuelta LP berriaren aurkezpen azkarra egin dugu eta aurten aurkeztu ditugun 7″koen errepasoa egin dugu. Gozatu Reggae Fever!!

Denboraldi honetan entzun ditugun euskal taldeak Reggae Fever saioan 12.06.2015

Saio osoa denboraldi honi errepasoa egiten pasa dugu. Gramophone Allstars eta Boss Caponerekin hasi gara baina ondoren Euskal Herrira egin dugu salto eta denboraldi honetan entzun izan ditugun euskal talde eta proiektuak berriro entzun ditugu.

Jump Up Recordseko nobedadeak eta denboraldiko errepasoari hasiera Reggae Fever saioan 05.06.2015

Nobedadeak EEBBara eraman gaituzte, Chicagora hain zuzen ere. Bertako Jump up Records zigiliuko zenbait nobedade entzun ditugu. Ekainean sartuak gara eta denboraldiari errepasoa ematea pentsatu dugu opor aurreko saio hauetan. Denboraldian entzundako zenbait talde entzun ditugu.

Nola? Fest (Iruñea After Barcina) jaialdia eta nobedadeak Reggae Fever saioan 29.05.2015

Bi nobedadeekin hasi dugu saioa, Jaengo Kriptolites eta Tarregako The Targarians ekarri ditugu lehen aldiz Reggae Fever honetara. Ondoren asteburu honetan Iruñean ospatuko den Nola? Fest Iruñea (After Barcina) jaialdia aipatu dugu eta bide batez The Sustraiansen azken perlak entzun ditugu. Hau da asteroko jamaikar oldie txutea!!!!!!

Rudelari Eguna mintzagai Reggae Fever saioan 22.05.2015

Saioa Dudley Sibley eta Smooth Beansen singlearekin hasi du. Ondoren Iseo eta Dodosounden Cat Platoon entzungo dugu. Amaitzeko Rudelari Egunari errepasoa eman dio.

Berritasunak nagusi Reggae Fever saioan: Dudley SIbley eta Smooth Beans, Akatz 15.05.2015

Berritasunak nagusi Reggae Fever saioan: Dudley SIbley eta Smooth Beans, Akatz…

Rototom Sunsplash jaialdiari errepasoa Reggae Fever saioan 08.05.2015

Ari da aurtengo Rototom Sunsplash jaialdiko Line Up-a osatzen eta hori aprobetxatu dugu atzoko irratsaioa aurrera eramateko. Abuztuan ospatzen den jaialdian parte hartuko duten zenbait artista entzun ditugu. Ez da nobedaderik faltako eta Alpheus-en bideoklip berria ekarri dizuegu. Amaitzeko astebururako proposamenak. Reggae Fever leads the way!

Matiena ska jaialdia Reggae Fever saioan 04.05.2015

Matienan, Abadiñon,Matiena Ska Jaialdia ospatzen ari da eta han egongo diren taldeak entzun ditugu. Siroko, Soweto eta Dr. Ring Ding. Iruñatik nobedadeak ekarri ditugu, Sustraians Recordsekoek abesti berriak sortu dituzte. Ez dira falta asteko klasikoa eta asteburuko proposamena.

Key & Board eta Iseo Dodosound taldeen lan berriak gaur Reggae Fever saioan 24.04.2015

Key amp Board hirukote balentziarraren lan berriak Alton Ellisekin hastera eramango gaitu. Ondoren haien EP berrian azaltzen diren Ellisen 4 abestiak entzungo ditugu. Gero Irunara salto egingo dugu Iseo eta Dodosound-en Cat Platoon lan berria entzuteko. Bukatzeko asteburuko proposamena. Hau da asteroko jamaikar oldien txutea!

Larunbatean Gernikan ospatuko den Rudelorrin Gaba jaialdia mintzagai Reggae Fever saioan 17.04.2015

Asteko reggae txutea El Paso Recordsen erreferentziak entzuten hasi dugu, izan ere, segituan datorkigu erreferentzia berria. Diskoa berriarekin segituan datoztela ospatzeko ere Smooth Beans kantabriarrak entzun ditugu. Atzoko mamia ordea, Gernikako Rudelari Taldeak antolaturiko Rudelorrin Gaba izan da. Bertan joko duten taldeak entzun ditugu eta musika jartzaileek maletan eramango dituzten abesti...

Reggae instrumentala Reggae Fever irratsaioan 27.03.2015

Reggae instrumentalarekin hasi gara. Boris Gardiner eta The Upsetters izango dira hasierako protagonistak. Ondoren Boss Caponeren lan berria azkenean gurean izan dugu. Bukatzeko, Juatxo Skalari eta La Rude Band eta astebukaerako kontzertu proposamena, LIBRE eguna Añorgan. Hau da asteroko jamaikar oldie txutea Gozatu Reggae Fever!!

MOJO WORKIN jaialdiaren aurkezpena gaurkoan 13.03.2015

Saioa arraro xamarra izan dela uste dugu. Ez dakigu Reggae Fever edo Soul Fever izan den atzo gauekoa. Izan ere, Martxoaren 19tik 22ra Donostian ospatuko den MOJO WORKIN jaialdia aurkeztu dugu eta bertan parte hartuko duten abeslari eta taldeak entzun ditugu. Ez dira berriak eta astebururako proposamenak faltako. Entzun Reggae Fever, asteroko jamaikar oldie txutea!

EHZ jaialdiak antolaturiko lehiaketa eta datozen kontzertuak Reggae Fever saioan 06.03.2015

Boss Caponek aterako duen diska berriarekin hasi dugu saioa. Ondoren EHZ jaialdiak urtero antolatzen duen lehiaketaren inguran jardun dugu eta bertan parte hartu duten zenbait talde entzun ditugu. Bukaeran hurrengo asteetan egongo diren jai eta kontzertuak komentatu ditugu. Hau da Reggae Fever, asteroko jamaikar oldie txutea!

Tacumah Reggae Band Donostiarren Showcase eta Roy & Yvonnen single berria Reggae Fever saioan 13.02.2015

Ostegun gizenarekin batera iritsi da Reggae Fever txute berri bat. Atzokoan bi lan berri aurkeztu ditugu, Tacumah Reggae Band donostiarren Showcase lan luzea eta Roy & Yvonnen single berria. Ez dira falta izan asteko klasikoa eta astebururako proposamenak. Gozatu Reggae Fever!

2014ko diska onenen zerrenda eta askoz gehiago Reggae Fever saioan 06.02.2015

Gaurko irratsaioko ardatza reggae-steady-ska.com weborriak ateratako zerrenda izan da. Bertan azaltzen diren zenbait talde entzun ditugu. Zerrendaz gain Toots Hibbert-en egoera komentatu dugu eta El Paso Records-en Western Reggae Hits seriearen bigarren erreferentzia entzun dugu. Hau guztia Reggae Fever saioan.

Entzun liburu berria eta Los Granadians del Espacio Exterior besteak beste Reggae Fever saioan 12.12.2014

Entzun liburu berriarekin datorren CDko abesti bat eta Los Granadians del Espacio Exterior taldearen 7 berria entzungo ditugu. Ondoren, orain bi igande Madrilen gertaturiko erahilketa salatuz faxismoaren aurkako zenbait abesti entzungo ditugu. Amaitzeko astubururako plana, Akatz eta Potato Durangoko Plateruenan.

Roger Rivas-en Last Goodbye diska eta hainbat berri Reggae Fever irratsaioan 28.11.2014

Aurreko astean aurkeztu gabe utzi genuen Fermin Muguruzaren lan berriarekin hasi dugu Reggae Fever berri hau. Ondoren Roger Rivasen Last Goodbye lan berria etorri da. Amaitzeko larunbatean Lasarteko Mau tabernan ospatuko den jaiaz hitz egin dugu. Gozatu Reggae Fever!!

The Gramophone Allstarsen lan berria, Los Psico Rude Boys eta The Bodysnatchers besteak beste Reggae Fever irratsaioan 21.11.2014

Azken berriekin hasi dugu irratsaioa, protagonistak Los Granadiansen leta The Bodysnatchers izango direlarik. Ondoren The Gramophone Allstars taldearen Jazzmaica diska berria aurkeztu dugu. Amaitzeko Banda Bassotti eta RIP izan dira entzugai. Gozatu Reggae Fever!

Rocksteady Revenge II eta Ttak talde Donostiarraren maketa zaharra gaurko Reggae Fever saioan 07.11.2014

Larunbatean Barañaingo La Nabe de Baran egingo den Rocksteady Revenge jaia aurkeztu dizuegu. Baina ez da hori dena izango, Donostialdeako Ttak! taldearen Ataka Tanaka maketa berreskuratu dugu eta zuei jartzea ere pentsatu dugu. Gozatu Reggae Fever!

John Holt hil eta bere figura omentzeko Reggae Fever saioa 24.10.2014

Urriaren 19an John Holt hil zen eta bere figura omentzeko baliatu dugu osteguneko irratsaioa. Bere hasierako urteetan zentratu gara, The Paragonseko kide zeneko urteetan hain zuzen ere. Omenaldiaz gain Transilvanians Galiziarren azken lana, Echo, Vibes and fire entzuteko denbora ere izan dugu. Gozatu Reggae Fever!

Listen to the REGGAE FEVER IRRATSAIOA podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.