Naken79
REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Zangozan Urriaren 19.an ospatuko den Nafarroa Oinezen inguruko Reggae Fever saio berezia 17.10.2014 59:51
Igandean, urriaren 19an, Zangozan Nafarroa Oinez jaia ospatzen dela aprobetxatuz saio monografikoa prestatu dugu. Zangozako ikastolekoek prestaturiko programazioa azaldu eta gure irratsaioaren musikatik gertu dauden taldeak entzun ahalko ditugu. Gozatu Reggae Fever eta igandean denak Zangozara!!!!
Iritsi da jada Reggae Fever irratsaioaren denboraldi berria 10.10.2014 59:53
Lehen saioa Jackie Bernard-i omenalditxo bat egiten hasi dugu. Ondoren, Zartako-K taldearen “Odol Berriia” diska aurkeztu dugu. Bukatzeko kontzertu proposamena eta Entzulearen Txokoa.
Uda pasatzeko proposamenak, eta Iruñatik etorritako proposamen berria Reggae Fever irratsaioan 25.06.2014 59:42
Gaurkoa izan da denboraldi honetako azken Reggae Fever irratsaioa. Uda etorri zaigu eta merezitako oporrak hartuko ditugu. Eta zuek ere oporrak baldin badituzue eta zer egin ez badakizue uda honetan ospatuko diren zenbait kontzertu proposatu dizkizuegu. Hori gutxi ez balitz Iruñeatik etorri zaizkigun reggae proposamen berriak entzun ditugu, Iseo & Dodosound eta Sustraian Recordsen berria.
The Suggs Selection eta Antzuolako Ska Reggae Jaialdia 11.06.2014 59:43
Madness taldeko abeslariak atera duen diska bilduma aurkeztu dizuegu. Hiru diskatan banatu duen aukeraketa bat egin eta selekzio horren abesti batzuk entzun ditugu. Ondoren asteburuko plana jarriko dizuegu, Antzuolako Ska eta Reggae jaialdia! Guztia Reggae Fever irratsaioan.
Gernikako IV. Rudelari Eguna Reggae Fever saioan 04.06.2014 58:06
Asteburu honetan IV. Rudelari Eguna ospatuko da Gernikan. Egundoko asteburua antolatu dute eta nola ez jamaikar musika izango da protagonista. Gaurko saioan bertan egongo diren taldeak entzun ditugu. Gozatu Reggae Fever.
Nafarroa Oinezeko abestia, El Paso Records eta The Upsdessions-en berria, Reggae Fever irratsaioan 21.05.2014 59:55
Nobedadez josiriko saioa izango dugu gaurkoa. The Upsessions talde holandarraren azken diskarekin hasiko dugu saioa. Shake it! jarri diote izena diskoari. Ondoren El Paso Records zigilu berriaren lehen erreferentzia entzungo degu, The Undertakes-en (aka Los Agrrotones) Western Reggae. Hori gutxi bada Tafallako Zartako-K taldeak eginiko Nafarroa Oinez 14ko abestia entzungo degu. Amaitzeko agenda e...
Potato taldeak egindako abestien originalak Reggae Fever irratsaioan 14.05.2014 1:00:41
Saioa berezia izan da. Potato talde gasteiztarra oinarri hartu dugu eta monografiko antzeko bat egin dugu. Saio bitxi honetan POTATOk bereak egin zituen abestien originalak entzun ditugu Reggae Fever irratsaioan.
Big Time Sound System-en zuzenekoaren bigarren zatia 07.05.2014 1:01:31
Otsailean emititzen hasi ginen zuzenekoarekin jarraitu dugu. Big Time Sound Systemek Lasarteko El Bar de Mau tabernan eskainitako zuzeneko saioaren bigarren zatia entzun ahal izan duzue, Reggae Fever irratsaioan.
Alpheus abeslariaren diska berria Reggae Fever irratsaioan 30.04.2014 59:41
Reggae Fever saio berri bat entzuteko aukera izan dugu. ALPHEUSen diska berria entzuteko aukera izan dugu. Ondoren Sustraians Recordsen osteguneroko nobedadeak entzun ditugu. Amaitzeko asteburu luze honetarako bi proposamen. Ostegunean Iruñan Sally Brown eta Baionan ostiralean eta larunbatean bi pintxada: From Nothing Hill To Brixton eta Soul & Beer #4#.
Sustraian Records zigilu kolektibo taldearen nobedadeak entzun ditugu besteak beste Reggae Feever saioan 16.04.2014 59:49
%200 Dynamite diskoko abestiak entzuten hasi dugu saioa. Ondoren Sustraian Records Barañaingo zigilu-kolektibo taldearen nobedadeak entzun ditugu, bi EP berri. Amaitzeko Entzulearen Txokoa eta bi aste barru arteko agurra. Gozatu!!!
Astebururako bi plan Reggae Fever irratsaioan 09.04.2014 59:59
Astebururako bi plan luzatu dizkizuegu. Alde batetik Hendaian eta Donostian ospatuko den Txin’goody Paradise jaialdia eta bestetik Eiger Edaritegian ospatuko den Ska-Reggae Gaua. Ez dira falta izan Asteko Klasikoa eta Entzulearen Txokoa.
Berritasunak nagusi izan dira nagusi Reggae Fever irratsaioan 02.04.2014 1:00:01
Alpheus-en diska berriaren aurrerapena entzun ahal izan dugu. Baita Sally Brown madrildarren 10. urtemuga ospatzeko EPa. Rototom Sunsplash 2014ko kartela nola dagoen ere aztertu dugu. Beti bezala, astebururako proposamena, asteko klasikoa eta entzulearen txokoa Reggae Fever irratsaioan.
Astebururako bi plan, asteburuan ospatuko diren bi jaialdi aipagai Reggae Fever irratsaioan 26.03.2014 1:00:30
Asteburu honetan ospatuko diren bi jaialdi aurkeztu dizkizuegu. Urruti xamar ospatzen badira ere aurkeztu ditugu III. MAD SKA FESTIVAL (Madrid) eta SHANTY TOWN DAYS (Badalona). Ez dira faltako asteko klasikoa eta entzulearen txokoa.
Toulouseko ska eszena eta The Delegatorsen lan berria Reggae Fever saioan 19.03.2014 59:56
Toulousen hasi dugu, bertako ska eszenan murgildu eta bi talderen lan berriak entzun ditugu. Toulouse Skanking Foundation-en Vodoo Train eta The Branlarians-en The First But Maybe The Only. Irletara salto egin eta The Delegatorsen lan berria entzun dugu: All aboard. Ez dira falta izan Asteko Klasikoa eta Entzulearen Txokoa. Gozatu Reggae Fever !
Sustraian Records Euskal zigilu berria eta Mojo Workin Jaialdia gaurko protagonistak 12.03.2014 1:00:27
SUSTRAIAN RECORDS euskal zigiluaren ROCKSTEADY LADIES aurkeztu dizuegu. Lau abesti, lau emakume eta lau hizkuntz. Ondoren asteburu honetan, Donostian, ospatuko den MOJO WORKIN jaialdiari buruz hitz egin dugu. Gozatu Reggae Fever!
Liquidator disketxeak argitaratutako lan berriak Reggae Fever saioan 05.03.2014 57:18
Liquidator disketxeak argitaratutako lan berriak eskaini dizkizuegu Reggae Fever saioan: Ruben Lopez and the Diatones, Roy Ellis and the Hurricanes eta Bandits. Entzulearen txokoa sekzio berria ere estreinatu dugu. Gozatu Reggae Fever!
Entzuleen eskakizunak protagonistak Reggae Fever saio berezian 26.02.2014 59:59
Zuek izan zarete protagonista. Aurreko asteetan jasotako proposamenak aintzat hartu ditugu eta zuentzako irratsaio berezia prestatu dugu. Zuek aukeratu dituzue abestiak eta guk zintzo-zintzo jarri ditugu. Gozatu Reggae Fever !
Shanty Town Days Jaialdi berria gaur gauean Reggae Fever irratsaioan 12.02.2014 59:44
Gaurkoan berri eder batekin gatoz Reggae Fever saioan. Urte batzuk aste santuan ska jaialdirik gabe egon ondoren, Badalonatik Shanty Town Days jaialdia dator. Sowetoren 15. urteurrena ere ospatu dugu. Ez dira disko berriak falta: Briatore eta Ruben Lopez And The Diatones.
Larunbaterako proposamenak Reggae Fever irratsaioan 05.02.2014 59:53
Gaurkoan larunbata pasatzeko bi plan ezinhobe eskaini dizkizuegu. Lehenengoa Lasarten, El Bar de Mau tabernan, Dj sesioa BIG TIME SOUND SYSTEM eta CAPITAN LAMBRETTArekin. Bigarrena Barañainen, egun osoko plana, Sustraian Records zigilu berriaren aurkezpen jaia. Zuek aukeratu!
Revolutionary Brothers-en lan berria Reggae Fever irratsaioan 29.01.2014 1:00:00
Jackie Bernarden egoera gogorarazten hasi dugu. Gaurko disko aurkezpena atalak Boss Capone izan du protagonista. Ondoren Revolutionary Brothers-en lan berria aurkeztu dugu. Amaitzeko kontzertu proposamenak Bilboko 7 Katu Gaztetxera eramanen gaitu. Gozatu Reggae Fever!
Bi liburu berrien aurkezpena Reggae Fever irratsaioan 22.01.2014 58:52
Reggae Fever irratsaioan, bi liburu berriren aurkezpenarekin hasi dugu. “Catarsis Rocksteady” eta “50 años de Reggae en España”. Jackie Bernard Kingstonians taldeko abeslariaren egoeraz hitz egin dugu eta nola lagundu diezaiokegun. Amaitzeko Paraguayko The Tempranos taldea entzun dugu.
Reggae Fever, nobedadez beteriko irratsaioa 15.01.2014 57:34
Atzokoan urte berriko lehen irratsaioa entzun dugu. Nobedadez josiriko irratsaioa izan dugu. Los Aggrotones, Roy & Ivonne eta Marta Ren & The Groovelvets taldeen lan berriak entzun ditugu besteak beste.
Run To Fest III ri buruzko kronika Reggae Fever irratsaioan 18.12.2013 58:52
Run To Fest III ri buruzko kronikatxoa egin dugu. Kronikak beste talde batzuk entzuteko kaukera eman digu: The Cabrians, The Specials eta Dr Calypso. Saioa amaitzeko kontzertu proposamena eta gabonak gainean ditugunez reggae gabon kantak! Gozatu Reggae Fever!
Madibaren buruz egindako kantak besteak beste Reggae Fever saioan 11.12.2013 1:00:02
Astearte berri bat eta Reggae Fever berri bat. Gaur gaueko 10etan, hasteko, Madibari buruz egindako kanta batzuk entzungo ditugu. Junio Murvinekin jarraitu eta nobedadeak eta asteburuko proposamenak izango ditugu. Ostiralean Lemoan ospatuko den Run to Fest III jaialdiari aipamen berezia eginen zaio. Gozatu Reggae Fever!
Euskararen eguna reggae doinuez 04.12.2013 59:55
Abenduaren 3a ospatu behar dugu Reggae Fever-en eta horretarako, gaur gaueko 10etan, euskarazko ska eta reggaea entzungo dugu. Nostalgiko xamar jarri gara eta urte batzuk atzera egin dugu EHko ska eta reggae eszenari errepasatxo bat emateko.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.