Naken79
REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
Smooth Beansen eta Begoña Bang Matu besteak besteak beste Reggae Fever saioan 27.11.2013 1:00:29
Reggae Fever berri bat entzun ahal izango dugu. Azaroko azken astearte honetan Asteko Klasikoari Smooth Beansen single berriak jarraituko dio. Santanderretik Madrilera joan eta Begoña Bang Maturekin egingo dugu topo. Bere ibilbidean ateratako diskak komentatu eta zenbait abesti entzungo ditugu. Saioa Madrilen amaituko dugu bertako zenbait talde entzuten: Skainhead, The Upsttemians eta Sally Brown....
Glaukoma, 12 Tribu eta Akatz besteak beste Reggae Fever saioan 20.11.2013 59:44
Saio honetan, Prince Busterrekin hasi dugu, bera da asteko klasikoa. Ondoren Euskal Herriko hiru talde entzun ditugu, Glaukoma, 12 Tribu eta Akatz. Euskal Herritik Kataluniara joan eta The Pepper Potsen berria entzun ahal izan duzue primizian. Amaitzeko kontzertu proposamena, Liquidator XVI. urteurren kontzertua. Gozatu Reggae Fever!
Ingalaterrako reggae entzugai Reggae Fever saioan 13.11.2013 59:40
Gaurkoan Ingalaterrara egin dugu bidaia Reggae Fever saioan. Bidaia eta bidea Laurel Aitkenek irekiko digu eta Pressure Tenants, The Talks, The Specials, The Meow Meows, The Bionic Rats eta Judge Dread entzun ditugu.
Tony Brevett-i omenalditxoa eta Argentinako doinuak nagusi Reggae Fever saioan 06.11.2013 59:43
Reggae Fever saioa hasteko Tony Brevett-i (The Melodians) gure omenalditxoa egin diogu. Ondoren Bilbon egongo diren bi kontzertu (The Slackers eta New York Ska Jazz Ensemble) aurkeztu ditugu eta bukatzeko Argentinara egin dugu salto. Los Aggrotones, The Crabs Corporation, Los Gigante Magneticos eta Daniel Flores & La Rumba Box entzuteko aukera izan dugu. Gozatu Reggae Fever!
Dantzarako sesioa Reggae Fever saioan 30.10.2013 59:54
Reggae Fever saioa berezia izan da. Platoak eta 7 tako biniloak estudiora eraman ditugu eta zuzeneko sesio bat prestatu dugu zuentzako. Badakizue ba, dantzarako zapatak jarri, sofatik altxa eta gozatu Reggae Fever!
Soul eta reggae doinuak Reggae Fever saioan 23.10.2013 59:51
Reggae Fever saioa nahiko souleroa izan da. Talde ezberdinen lan berriak entzun ahal izan dira, besteak beste The Skatalites, Al Supersonic and The Teenagers, The Excitements eta The Delegators. The Slackers-ek Bilbora egingo duten bixita ere aipatu da. Gozatu Reggae Fever
Smooth Beansen taldea besteak beste Reggae Fever saioan 16.10.2013 59:32
Larunbatean, Urriaren 19an Elgetako Espaloia Kafen Antzokian ospatuko den kontzertua izan dute hizketa gai Reggae Fever saioan. Horrela, alde batetik Smooth Beansen diska entzun da eta bestetik larunbatean egongo diren selektoreek Reggae Fever irratsaioarentzat aukeratutako abestiak entzun dira.
The Clash goes Jamaican diskoa Reggae Fever saioan 09.10.2013 59:48
“The Clash goes Jamaican” diskoari eman dio errepasoa Eneko Alkortak Reggae Fever saiaon. Hortaz gain betiko asteko klasikoa eta kontzertu proposamena izango dira entzugai.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.