Naken79

REGGAE FEVER IRRATSAIOA

Music EU ↓ 383 episodes

Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!

Author

Naken79

Category

Music

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jun 26, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

RF 12.21: Ken Boothek ireki eta itxiko du zirkulua 26.03.2021

Gure saioaren zirkulua "Asteko Klasikoa" atalak irekitzen du beti eta aste honetan Ken Boothen txanda izan da. Azkenaldian "Jatorrizkoa eta Moldaketak" ixten du zirkulua eta aste honetan Ken Boothek itxiko du. Bidaian Beñaranks eta Serotonina Ska Bandaren lan berriak entzuteko parada izango dugu. Reggae Sukarra ona da!

RF 12.20 Nobedadeak, kontzertuak eta abestiak aitari 19.03.2021

Aste honetan Euskal Herrian atera berri diren nobedade pare bat entzuteko aukera izan dugu. Nobedade horiek kontzertuekin lotuta datoz eta hori berri ona da musikagintzarentzat eta zaletuontzat. Play eman eta gozatu besteak beste, Akatz, Broken Brothers Brass Band eta Lloyd Charmersekin. Asteko Klasikoa eta Jatorrizkoa eta Moldaketa ere ez dira faltako.

RF 12.19: Le Grand Miercoles eta Western Reggaea aste honetako protagonistak 12.03.2021

Aste honetako protagonistak Valentziako Le Grand Miercoles eta Western Reggaea izan dira. Le Grand Miercoles dira El Paso Recordsek atera berri duen single berriaren autoreak. Hori aprobetxatuz, surf-steady taldearen eta Segoviako zigiluaren aurreko singleak entzun ditugu. Ez dira faltako Asteko Klasikoa eta Jatorrizkoa eta Moldaketa. Reggae Sukarra ona da!

RF 12.18: Bunny Wailer eta The Downbeat Detonators 04.03.2021

Aste honetako saioa Bunny Wailer musikariaren heriotzak baldintzatuta hasi dugu, bera izango da Asteko Klasikoa. Ondoren Holandara bidaia egingo dugu eta The Downbeat Detonators entzungo ditugu. Gaurkoan ere "Jatorrizkoa eta Moldaketa" Reggae Sukarra ona da! Aste honetako saioa Bunny Wailer musikariaren heriotzak baldintzatuta hasi dugu, bera izango da Asteko Klasikoa. Ondoren Holandara bidaia egi...

RF 11.17: Soinu-banda jamaikanizatuak 27.02.2021

Aste honetarako saio berezia prestatu dugu Beti diogu jamaikar musikariek egundoko abilezia izan zutela abestiak moldatzeko. Horren harira, "Jatorrizkoa eta Moldaketa" sekzio berria dugu gurean azken asteetan. Gaurkoa monografikoa izango da, jatorrizkoak eta moldaketak entzungo ditugu baino berezitasun bat izango dute abestiek, soinu bandak izango dira. Telesailetako soinu bandak eta filmeetako so...

RF 12.16: Nobedadez ugariz beteriko saioa 19.02.2021

Aste honetako saioa U-Roy-ren heriotzak markatuko du. Atzo utzi gintuen eta Asteko Klasikoa berarentzat izango da. Ondoren nobedadez josiko dugu gaurkoa, Tacumah, Time To Roots Records eta Chill Mafiaren berriak entzungo ditugu. Aste honetako saioa U-Roy-ren heriotzak markatuko du. Atzo utzi gintuen eta Asteko Klasikoa berarentzat izango da. Ondoren nobedadez josiko dugu gaurkoa, Tacumah, Time To...

RF 12.15: Galtzagorriak taldeari elkarrizketa 12.02.2021

Aste honetan Galtzagorriak taldeko Omar eta Julen izan ditugu gure artean haien "Garunaren Itzalean" diska aurkezten. Diskoaren xehetasunak zeintzuk diren jakiteko irrikitan gaude. Ez dira faltako Asteko Klasikoa eta Jatorrizkoa eta Moldaketa. Reggae Sukarra ona da!

RF 12.14: Trojanen bilduma berriari kasu egingo diogu. 05.02.2021

Aste honetako saioan Trojan Records-ek hilabete honetan atera behar duen Right On Time - Trojan Rocksteady bilduma entzun dugu. Asteko Klasikoa eta gure sekzio berria, "Jatorrizkoa eta Moldaketa", ez dira faltako. Reggae Sukarra ona da! Aste honetako saioan Trojan Records-ek hilabete honetan atera behar duen Right On Time - Trojan Rocksteady bilduma entzun dugu. Asteko Klasikoa eta gure sekzio ber...

RF 12.13: Galtzagorriak taldearen "Garunaren Itzalean" diskaren aurkezpena 30.01.2021

Aste honetan Asteko Klasikoa eta gero Tafallako Galtzagorriak Basoko Ska taldearen "Garunaren Itzalean" lan berria entzuteko parada izan dugu. Nobedadeekin jarraitu dugu, izan ere El Paso Recordsen argitalpen berria ere entzuteko aukera izan dugu, Jesse-Lee Jackson & Orquesta Zion. Hau guztia gutxi balitz, bukaeran gure sekzio berria estreinatu dugu.

RF 12.12: The Titanians taldeari elkarrizketa 22.01.2021

Aste honetan urteko lehen elkarrizketa entzuteko aukera izan dugu. The Titanians taldeko Egoitz eta Irati gurekin egon dira atera berri duten Unidad y Fuerza lana aurkezten. Ez da faltako Asteko Klasikoa. Reggae Sukarra ona da! Aste honetan urteko lehen elkarrizketa entzuteko aukera izan dugu. The Titanians taldeko Egoitz eta Irati gurekin egon dira atera berri duten Unidad y Fuerza lana aurkezten...

RF 12.11: Urteko lehenak primiziak dakarzkigu: Txisi Txamas eta The Titaniansen LAN BERRIA! 15.01.2021

Urtea hasteko modu hoberik ezin izan dugu topatu, izan ere The Titanianseko lagunek datorren igandean, urtarrilaren 17an, argitaratu behar duten lan berria gurean aurkezteko primizia eman digute. Beraz, aste honetan, Txisi Txamas & The Titanians taldearen "Unidad y Fuerza" lan berria entzuteko aukera izan dugu. Baina hori ez da bakarrik izango, Asteko Klasikoa, berriak eta agenda ere badugu, galdu...

RF 12.10: Urtea amaitzeko nobedadeez jositako saioa. 18.12.2020

Aste hontakoa, 2020 urte arraro honetako azken saioa izan da eta hori ospatzeko nobedadeez josi dugu gaurko saioa. Besteak beste Galtzagorriak Basoko Ska, Mango Wood Music, Roy & Yvonne Fajador Records, North East Ska Jazz Orchestra... taldeen lan berriak entzuteko parada izango dugu. Gogoratu Reggae Sukarra ona dela!

RF 12.9: Euskaraldia ospatzeko euskarazko ska eta reggae kantak 27.11.2020

Euskaraldian erabat murgilduta gauden honetan, euskarazko abestiak entzun ditugu aste honetan. Gaur egun jamaikar musika euskaraz sortzen duten taldeak entzungo ditugu. Reggae Sukarra ona da! Euskaraldian erabat murgilduta gauden honetan, euskarazko abestiak entzun ditugu aste honetan. Gaur egun jamaikar musika euskaraz sortzen duten taldeak entzungo ditugu. Reggae Sukarra ona da!

RF 12.8: Nobedadez josiko dugu gaurkoa 20.11.2020

Egunean egotea garrantzitsua da gure saioan eta aste honetan inoiz baino serioago hartu dugu . Hiru lan berri entzutera goaz: Transilvaniansen "Soul Space", La Fricativa Sonoraren "Yawina Bobongo" eta Steady Rockersen "Stay Tuned". Reggae Sukarra ona da!

RF 12.7: Pama Records eta bere azpizigiluekin aurrera eta atzera 13.11.2020

Badirudi gustua hartu diogula zigiluak aztertzeari. Asteko honetan Ingalaterrako Pama Records-ek eta bere azpizigiluek argitaratu zituzten abestiak entzungo ditugu. Reggae Sukarra ona da! Badirudi gustua hartu diogula zigiluak aztertzeari. Asteko honetan Ingalaterrako Pama Records-ek eta bere azpizigiluek argitaratu zituzten abestiak entzungo ditugu. Reggae Sukarra ona da!

RF 12.6: Brixton Recordsen erreferentzia berria - Jah Jazz Orchestra &#1277 06.11.2020

Aste honetan Bilbon geratu gara eta BRIXTON RECORDS zigiluak hurrengo astean aterako duen argitalpen berria aurkeztu dugu: Introducing Jah Jazz Orchestra. Hau probestuko dugu bikaitar zigiluaren zenbait erreferenztiei errepasoa egiteko. Aste honetan Bilbon geratu gara eta BRIXTON RECORDS zigiluak hurrengo astean aterako duen argitalpen berria aurkeztu dugu: Introducing Jah Jazz Orchestra. Hau prob...

RF 12.5: Beñaranks reggae abeslariari elkarrizketa 29.10.2020

Aste honetako saioan Donostiako Beñaranks reggae abeslariari egin diogu elkarrizketa. GAste honetako saioan Donostiako Beñaranks reggae abeslariari egin diogu elkarrizketa. Ganbaratik diska berria atera berri du Argizulo DUB Station-ekin batera eta hori aurkezten izan da gurekin. Reggae Sukarra ona da! anbaratik diska berria atera berri du Argizulo DUB Station-ekin batera eta hori aurkezten izan d...

RF 12.4: AEBetara Colemine Records ezagutzera 23.10.2020

Nodedadeak ditugu aste honetako saioan. Mango Wood ek eta Begoña Bang-Matuk elkarlanean eginiko singlearekin hasi gara. Ondoren AEBetara joan gara Colemine Records-ren reggae lanak entzuteko. Ez dira faltako Asteko Klasikoa eta Selektorearen Txokoa. Reggae Sukarra ona da!

RF 12.3: Skakeo taldeari elkarrizketa 16.10.2020

Aste honetako saioan denboraldiko lehen elkarrizketa egin dugu. GuSkakeo TaldeaTaldea-ko Gaizka Etxeberria eta Iker Elizetxea izan dira beraien abesti berriak aurkezten. Ea zer kontatzen diguten! Aste honetako saioan denboraldiko lehen elkarrizketa egin dugu. GuSkakeo TaldeaTaldea-ko Gaizka Etxeberria eta Iker Elizetxea izan dira beraien abesti berriak aurkezten. Ea zer kontatzen diguten!

RF 12.2: Klasikoak beti gurekin! 09.10.2020

Klasikoak (Bunny Lee edo Johnny Nash azkenak) galtzen ari gara ttanttaka-ttanttaka, baina gure asteroko sekzioan haiek omentzen jarraituko dugu. Ondoren, Reggaearen trena hartu eta Madrilera joango gara. Ovejas Negrax Sound System, Skank-A-Bout, Fajador Records eta Top Shotta Band izango ditugu hizpide. Reggae Sukarra ona da!

RF 12.1: Denboraldiko lehenengoa Toots Hibbert-en omenez 02.10.2020

Bueltan gara denboraldi berri batekin, hamabigarrena hain zuzen ere. Hasiera emateko modu bakarra dugu gaur, Toots Hibberti omenaldia egitea, eta halaxe egingo dugu. Reggae Sukarra ona da! Bueltan gara denboraldi berri batekin, hamabigarrena hain zuzen ere. Hasiera emateko modu bakarra dugu gaur, Toots Hibberti omenaldia egitea, eta halaxe egingo dugu. Reggae Sukarra ona da!

09. Udako Reggae Sukarra - Pagasarri Ska Allstars 28.08.2020

Udako Reggae Sukarra berezien bederatzigarren eta azken atala entzun dugu aste honetan. Sesioak alde batera utzi eta zuzeneko bat entzuteko parada izan dugu. Orain urte bete Pagasarri Ska Allstars bandak zuzenean jo zuen Erromoko Ska eta Reggae jaialdian eta audio hori zuentzat lortzeko abilezia izan dugu. Zuekin Pagasarri Ska Allstars

08. Udako Reggae Sukarra - Amunda Selektah 20.08.2020

Udako Reggae Sukarra berezien zortzigarren atala duzu zurekin. Aste honetan Naiz Irratiaren uhinetan, Irundik, Amunda Selektah izan dugu gurekin. Mikelen sesioan 60. hamarkadaren bigarren erdialdeko jamaikara egingo dugu salto, garai hartan rocksteadya eta reggaea izan ziren izarrak eta hori garbi geratuko da gaur. Tiranteak doitu eta botak ongi lotu, bagoaz!

07. Udako Reggae Sukarra - Beñaranks 14.08.2020

Udako Reggae Sukarra berezien zazpigarren atala entzun dugu aste honetan. Naiz Irratiaren uhinetan, Donostiatik, Beñaranks izan dugu gurekin. Sesio honetan 80. hamarkadara salto egingo dugu eta garai hartan ekoiztu zen reggaea entzuteko aukera izango dugu. Adi, termometroak lehertzera doaz!

06. Udako Reggae Sukarra - Little Artibella 07.08.2020

Udako Reggae Sukarra berezien seigarren atala entzun dugu aste honetan Naiz irratian. Aste honetan Ire Ne aka Little Artibella izango dugu gurekin. Ireneren sesioan dantzarako zapaten zola erabat gastatzeko moduko tematzarrak entzungo ditugu. Zauden lekuan zaudela, eserlekutik altxa, igo bolumena eta ekin dantzari! Adi, termometroak lehertzera doaz!

Listen to the REGGAE FEVER IRRATSAIOA podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.