Naken79

REGGAE FEVER IRRATSAIOA

Music EU ↓ 383 episodes

Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!

Author

Naken79

Category

Music

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jun 26, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

13.13: "Askatasuna kontu serioa da" liburuaren aurkezpena Beñat Gabiñarekin 16.12.2021

Aste honetan Beñat Gabiña izango dugu gurekin "Askatasuna kontu serioa da" liburua aurkezten. Beraz, Linton Kwesi Johnson izango da asteko protagonista nagusia. Reggae Sukarra ona da! Aste honetan Beñat Gabiña izango dugu gurekin "Askatasuna kontu serioa da" liburua aurkezten. Beraz, Linton Kwesi Johnson izango da asteko protagonista nagusia. Reggae Sukarra ona da!

13.2: Reggaean Jarrai LParen aurkezpena Andorekin 09.12.2021

Aste honetan bisita berezia izan dugu. Ando Azkarai gurera etorri da "Reggaean Jarrai" LPari buruz solastera. Ea zer kontatzen digun! Reggae Sukarra ona da! Aste honetan bisita berezia izan dugu. Ando Azkarai gurera etorri da "Reggaean Jarrai" LPari buruz solastera. Ea zer kontatzen digun! Reggae Sukarra ona da!

13.11: Drop Collective taldearen lan berria 25.11.2021

Aste honetan Brixton Recordsen argitalpen berria entzutera goaz. Drop Collective deitzen dira eta Bartzelonatik datoz jamaikar eta jazz doinuen fusio zirraragarri batekin. Skarraldearea momentu batez ere joango gara Serotonina Ska Bandaren azken bideokliparen berri emateko. Amaieran Euskatalites taldeak euskarazko reggaearen alde egin dako aportazioa entzungo dugu. Reggaean Jarrai! Reggae Sukarra...

RF13.10: Akatz taldeko Bita eta Borja "Yuyu" aurkezten gurekin 19.11.2021

Aste honetako saioa berezia izango da. Denboraldi berriko lehen elkarrizketa egitera goaz eta izugarrizko gogoekin gaude. Ostegunean Akatz taldeko Bita eta Borja izango ditugu gure artean, atera berri duten "Yuyu" lan luzea aurkezten. Ea zer kontatzen diguten. Reggae Sukarra ona da!

RF13.9 Asteko Klasiko Amundizatua, Astrori omenaldia, Akatzen ez-elkarrizketa eta Skakeoren abestitzarra 12.11.2021

Aste honetako saioan "Asteko Klasiko" berezia izango dugu, Amundak eskua sartu eta Studio One zigiluaren berrargitaratzeak entzungo ditugu. UB40ko Astro eta Brian Traversi gure omenaldi xumea egingo diegu eta Akatzen ez-elkarrizketa ezin ahaztu. Bestetik aste hauetan Euskal Reggaeran defentsan ari gara tinko, musika taldeak haserre ditugu. Aurreko astean Gernikako Bonsaia entzun bagenuen, gaurkoan...

RF 13.8: Ezin dela euskarazko reggaerik entzun? To! 05.11.2021

Aste honetako saioan "Asteko Klasikoa", "Jatorrizkoa eta Moldaketa" eta asteroko nobedadeak ahaztu eta egun hauetan reggaezaleak eta ez hain reggaezaleak astindu dituen berriaren inguruan jardungo dugu. Debekuari aurre egin eta euskaraz abesturiko reggae abestiak entzungo ditugu soilik. Reggaeak ez du barkatuko! Reggae Sukarra ona da!

13.7: Gau Beltza datorrela probestuz, Horror Reggae! 28.10.2021

Aste honetako saioa izara azpian entzuteko modukoa izango da. Gau Beltza asteburuan dela probestuz, Horror Reggaea entzungo dugu batipat. Beldurrezko abestiez gain nobedadeak ere izango ditugu, izan ere, Time To Roots irratsaioak 10 urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko atera duten lana ere entzuteko parada izango dugu. Ez dira faltako Asteko Klasikoa eta Jatorrizkoa eta Moldaketa. Reggae Sukarr...

RF 13.6: Mexikon pasako dugu gaurko saioko minutu asko 22.10.2021

Gaurko saioan Mexikora joateko intentzioa dugu. Asteko Klasikoa eta The Specials-en lan berria aipatu ondoren, hegazkina hartu eta Mexikora joango gara beste nobadade eta ez nobedade batzuk entzuteko, tartean Inspector, Akatz, Travelers Allstars edota Toño Quirazco. Amaitzeko Jatorrizkoa eta Moldaketa. Reggae Sukarra ona da!

13.5: Guerrero Records zigilu independentearen katalagoroari errepasoa 14.10.2021

Aste honetako saioa Los Angeleseko Guerrero Records zigilu independentearen katalogoa errepasatzen pasako dugu. The Zensies, Esco Chirs, Le Birrette eta The Upsessions entzuteko aukera izango dugu. Berriki utzi gaituen Everett Morton, The Beat taldeko kidearen omenez, haien abesti batzuk ere entzutera goaz. Ez dira faltako Asteko Klasikoa eta Jatorrizkoa eta Moldaketa.

13.4: BBC-ren Small Axe eta 2-Tone The Sound of Coventry ikusentzunezkoa mintzagai 09.10.2021

Gaurko saioaren hasiera calypso musikaz bustiko dugu. Ondoren BBC kateak ekoiztutako bi lan izango ditugu mintzagai, alde batetik, "Small Axe" telesail famatua, eta bestetik, atera berri den "2-Tone: The Sound of Coventry" dokumentala. Biak musikaz blai daudenez, haien soinu bandak entzuteko aukera izango dugu. Amaitzeko, Ska Mag aldizkariaren bigarren aleraren promoa eta "Jatorrizkoa eta Moldaket...

RF13.3: Hogei urte atzera egin eta Bang-Matu & Orquesta Kingston-en Magia Negra 01.10.2021

Aste honetako saioan hogei urte atzera egin eta Bang-Matu & Orquesta Kingston-en Magia Negra LPa bergogoratuko dugu. BIdai hori eginda Brixton Records-ek garai hartan ateratako beste talde bat entzungo dugu, The Starlites. Akatz taldearen La misión abesti berria ere entzutera goaz. Ez dira faltako asteroko sekzioak. Reggae Sukarra ona da!

RF13.2: Keith & Tex eta Liquidator Music-eko nobedadeak 24.09.2021

Aste honetako protagonistak Keith & Tex izango dira. Gure sekzioetan agertuko dira Liquidator Music-ekin atera duten single berria aitzaki bezala harturik. Zigilu madrildarraren argitalpen berriak entzungo ditugu ondoren (Alvaro S.S. & His Jamming Sessions eta Ska Jazz Messengers). Reggae Sukarra ona da!

13.1: Denboraldia hasteko, Lee Perry-ri buruzko berezia. 18.09.2021

Hasi dugu Reggae Fever irratsaioaren denboraldi berria. Orain egun gutxi joan zitzaigun Lee Perryri buruzko berezi batekin ekingo diogu hamairugarrena izango den garai berri honi. Hasi termometroak prestatzen lehen saioa bero dator eta! Hasi dugu Reggae Fever irratsaioaren denboraldi berria. Orain egun gutxi joan zitzaigun Lee Perryri buruzko berezi batekin ekingo diogu hamairugarrena izango den g...

RF 12.32: Denboraldiko azkena ospatzeko entzuleen eskaerak entzungai 25.06.2021

Aste honetako saioa aurtengo denboraldiko azkena izango da. Saioa berezia izango da azkena delako eta entzuleen eskariak entzungo ditugulako. Astean zehar entzuleei eskari bat egiteko eskatu diegu eta gaurkoan abesti horiek guztiak entzun ahalko dituzue. Mila esker denei! Reggae Sukarra ona da!

RF 12.31 18.06.2021

Aste honetako klasikoak The Paragons izango dira. Tiraka-tiraka Glen Ricks entzungo dugu eta oharkabean Getarian izango gara Reggaetaria On aurkezten. Jatorrizkoa eta Moldaketa ez da faltako. Reggae Sukarra ona da! Aste honetako klasikoak The Paragons izango dira. Tiraka-tiraka Glen Ricks entzungo dugu eta oharkabean Getarian izango gara Reggaetaria On aurkezten. Jatorrizkoa eta Moldaketa ez da fa...

RF 12.30: Legoreggae artistak aurkezten hasi da! 13.06.2021

Aste honetan LegoReggae Jaialdiak orain arte aurkeztu dituen taldeak entzuteko aukera izango dugu. Kontzertuekin jarraituko dugu Skakeo Taldeak ekainaren 19an joko dutena azalduz. Gure sekzioek ere izango dute haien txokoa. Reggae Sukarra ona da!

RF 12.29: Harlem Shuffle Recordsen katalogoari errepasoa 04.06.2021

Aste honetako saioa Erresuma Batuko Harlem Shuffle Records zigiluaren katalogoari errepasatzen pasako dugu. Lortzeko zailak dauden abestiak single formatuan ateratzeaz arduratzen dira eta orain arte argitaratu dituzten abesti guztiak entzutera goaz gaurkoan. Reggae Sukarra ona da!

RF 12.28: Kontzertu berriak begibistan 29.05.2021

Aste honetako saioko protagonista nagusiak Roy Ellis eta bere bandak izango dira. Berarekin hasi eta itxiko dugu gaurko atala. Mamia kontzertuekin beteko dugu. Legoreggae jaialdia bueltan da, Trikoma eta Jah Goikoa eta Reggae Zaharrak ere kontzertuak iragarri dizkigute. Gwa ya banda ezagutzeko aukera ere izango dugu. Reggae Sukarra ona da!

RF 12.28: Kontzertu berriak begibistan 29.05.2021

Aste honetako saioko protagonista nagusiak Roy Ellis eta bere bandak izango dira. Berarekin hasi eta itxiko dugu gaurko atala. Mamia kontzertuekin beteko dugu. Legoreggae jaialdia bueltan da, Trikoma eta Jah Goikoa eta Reggae Zaharrak ere kontzertuak iragarri dizkigute. Gwa ya banda ezagutzeko aukera ere izango dugu. Reggae Sukarra ona da!

RF 12.27: Gaurkoan The Skatailtes jaun da jabe. 21.05.2021

Aste honetako saioan The Skatalites izango dira jaun eta jabe. Asteko Klasikoaren protagonismoa hartzen hasiko dira, ondoren The Gramophone Allstars Big Bandaren maitasun gutunak jasoko dituzte eta azkenik Tommy McCook-en abesti bat entzutera goaz "Jatorrizkoa eta Moldaketa" atalean. Tartean Fajador Recordsen azken lana entzungo dugu. Reggae Sukarra ona da!

RF 12.26: Berriak eta nobedadeak 14.05.2021

Asteko honetako saioa Phyllis Dyllon handiarekin hasi eta bukatuko dugu. Tartean pare bat berri, etortzekoak diren pare bat disko buruzko berriak. Buster Shuffle eta The Slackeresen abesti berriak entzuteko parada ere izango dugu. Reggae Sukarra ona da! Asteko honetako saioa Phyllis Dyllon handiarekin hasi eta bukatuko dugu. Tartean pare bat berri, etortzekoak diren pare bat disko buruzko berriak....

RF 12.25: Dr. Calypso, Skatalá eta Ziztada & Rlantz 07.05.2021

Aste honetan The Ethiopians izango dira saioa ireki eta itxiko dutenak. Tartean Kataluniako bi talde ospetsu entzungo ditugu, Dr. Calypso eta Skatalá. Biek, arrazoi ezberdinengatik, lan berriak aterako dituzte eta aitzakia ederra da hori gurean haien musika entzuteko. Euskal Herritik paseoa ere emango dugu Ziztada & Rlantzen lan berria entzuteko. Reggae Sukarra ona da!

RF 12.24: Betiko atalak, nobedadeak eta agenda 30.04.2021

Apirileko azken ostegun honetan ez dira gure betiko atalak faltako. "Asteko Klasikoa" eta "Jatorrizkoa eta Moldaketa" Jackie Opelen eskuetan geratuko da. Nobedadeek Kataluniara eramango gaituzte The Gramophone Allstars Big Band-en lan berria izango den aurrerapen abestia entzutera, baino gero Euskal Herrira, Bilbora hain zuzen ere, bueltatuko gara Akatz-en "Trilogía Pandémica"rekin j... Ikusi gehi...

RF 12.23: Madriletik paseotxoa 29.04.2021

Aste honetan Madriletik paseotxo bat ematera goaz. Ska Mag aldizkari berria eta Respect Recordsen lan berria (Virginia Rivera) entzungo ditugu. Bidaia aprobetxatuz zergatik ez ditugu Roy eta Yvonne entzuten? Euskal Herrira bueltan, Oskarbi Argitaletxea eta amaitzeko Jatorrizkoa eta Moldaketa. Reggae Sukarra ona da!

RF12.22: Alton Ellis, Bass Lee Music eta ohiko sekzioak 19.04.2021

Udaberriko oporretatik bueltan gara eta indartsu ekin diogu lanari. Alton Ellis izango da Asteko Klasikoa. Hori gutxi balitz Alton Ellisekin zerikusia duten nobedadeak ditugu. Nobedadeen artean Bass Lee Music ekoizle bilbotarraren lan berria entzuteko eta bere katalogoari errepasotxoa egiteko aukera ere izango dugu. Amaitzeko Jatorrizkoa eta Moldaketa.

Listen to the REGGAE FEVER IRRATSAIOA podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.