Naken79

REGGAE FEVER IRRATSAIOA

Music EU ↓ 383 episodes

Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!

Author

Naken79

Category

Music

Podcast website

www.ivoox.com

Latest episode

Jun 26, 2026

Where to listen?

Podcasts in the app Replaio Radio Coming soon

Podcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts

Get it on Google Play Install for free Android 5M+ downloads · 4.8 rating iOS soon

Episodes

RF 14.4: JamaiCat Vol.2 Bilduma aurkeztuko dugu 14.10.2022

Aste honetan Kataluniatik datozen taldeak biltzen dituen bigarren bilduma aurkeztuko dugu. Orain bi urte atera zen bildumak izan zuen arrakasta eta gero, bigaren alea ateratzea pentsatu dute eta 21 talde batu dira proiektura. Lasartetik datorren reggae proiektu berria ere aurkeztuko dugu. Reggae Sukarra ona da!

14.3: Nobedadeez jositako saioa 07.10.2022

Ostegun honetako saioa nobedadez beterik dator. The Moskito Bitek aterako dituen single berrien artean, oraindik entzuteke genuen abestia ekarri dugu. Liquidator Musicen lan berria ere entzuteko parada izan dugu, George Dekker du protagonista eta Caribbean Uptemporekin batera argitaratu dute. Azkenaldian jende askok espero zuen lan luzea ere entzungo dugu, The Upshittersen Bad Place to the Weak, S...

RF 14.2: Tritone Grabacionesen Latido albuma aurkeztuko dugu gaur 30.09.2022

Aste honetan Tritone Grabacionesekin jarraitu dugu. Aurreko astean pause botoiari zapalduta utzi genuen "Latido" albuma entzun dugu. Album hori entzuten Elsa Kbless, Jester Meyer, Arrate eta Miri Mituren ahotsekin gozatzeko aukera izan dugu. Beste nobedade bat ere izan dugu, Liquidator Musicek argitaratutako Shots in the Dark talde erromatarraren Chiken Blues lan berria. Asteko Klasikoa eta agenda...

RF 14.1 : Denboraldiko lehena 23.09.2022

Bagatoz berriz ere asteroko reggae txutearekin, bagatoz berriz ere reggae sukarra zabaltzeko intentzio osoa duen irratsaioarekin. Denboraldiko lehena izango den honetan eta Donostiako Zinemaldia ospatzen ari denez, soinu banden jamaikar moldaketak entzuten hasiko gara. Zinemaldiak Black is Beltza II pelikularen soinu banda entzutera eramango gaitu. Ondoren reggae nobedadeekin jarraituko dugu, Trit...

13.34: Denboraldiko azkena, oporretara goaz! 01.07.2022

Aste honetakoa denboraldiko azkena izango da, atseden hartzea tokatzen da eta horretarako saio berezia prestatu dugu. Uda gai bezala hartu eta harekin zerikusia duten abestiak aukeratu ditugu: eguzkia, eltxoak, pekatuak, hondarra zapatetan...Irailean bueltan izango gara baina gogoratu Reggae Sukarra ona dela!

RF 13.33: Udan ospatuko diren reggae jaialdiei errepasoa 23.06.2022

Aste honetan udan ospatuko diren reggae jaialdi batzuei errepasoa emango diegu. Armintzara, Bierzora, Bárcena de Pie de Conchara eta Benicassimera joango gara Txapel Reggae, Reggaeboa, Skank eta Rototom Sunsplash jaialdietaz hitz egiteko. Reggae Sukarra ona da! Aste honetan udan ospatuko diren reggae jaialdi batzuei errepasoa emango diegu. Armintzara, Bierzora, Bárcena de Pie de Conchara eta Benic...

RF 13.32: Beroari aurre egiteko reggae freskoa 16.06.2022

Aste honetan Zangozan, Euskal Herri osoan bezala, beroak harrapatuta gabiltza, horregatik "bero" hitza izango da hasierako minutuetako protagonista. Ondoren argitalpen fresko batzuk entzungo ditugu, Harlem Shuffle Recordsen single berriak, Eiraren bideoklipa eta SKAMAG aldizkariaren ale berriaren aitzakiarekin Phyllis Dillon. Reggae Sukarra ona da!

RF 13.31: X. Rudelari Edizioari errepasoa eta abestia PRIIMIZIAN! 02.06.2022

Aste honetako saioan asteburu honetan ospatuko den Rudelari Egunari errepasoa emango diogu eta ospatzeko prestatu duten abestia PRIMIZIAN entzuteko aukera izango dugu. Ez dira faltako "Asteko Klasikoa" eta "Jatorrizkoa eta Moldaketa". Reggae Sukarra ona da! Aste honetako saioan asteburu honetan ospatuko den Rudelari Egunari errepasoa emango diogu eta ospatzeko prestatu duten abestia PRIMIZIAN entz...

RF 13.30: Legoreggae Jaialdia, The Magnetophones eta Soul Power '68 26.05.2022

Aste honetako klasikoen txokoa Soul Power '68 bildumak gidatuko du. Trojan disketxeak atera berri duen bildumako abesti batzuk entzun ondoren The Magnetophones Zaragozako taldearen single berria entzungo dugu. Legoreggae jaialdiak hartuko du protagonismoa ondoren eta parte hartuko duten artista batzuk entzungo ditugu. Amaitzeko "Jatorrizkoa eta Moldaketa". Reggae Sukarra ona da!

RF 13.29: Gernikako Rudelariei elkarrizketa X. Rudelari Eguna dela eta. 19.05.2022

Aste honetan elkarrizketa berezia izan dugu. Gernika leku berezia da guretzat eta Rudelari Eguna Euskal Herriko ska eta reggae zaleon elkargune izan da urteetan. Rudelari Egunak X. urteurrena betetzen du eta hori ospatzeko Gerniska Rudelari Taldekoak izan ditugu antolatu duten bi egunetako jaialdia aurkezten. Bertan egongo diren taldeak entzuteko aukera ere izan dugu, noski. Reggae Sukarra ona da!

Rocksteady got soul gira eta nobedadeak 14.05.2022

Aste honetan Keith and Tex eta Rudy Mills abeslari jamaikarrek The Steadytones bandarekin batera egiten ari diren giran zentratuko gara. Bide batez Keith eta Texen lan berria aukeztuko dugu. Nobedadeek aurrera jarraituko dute eta Mango Wood eta Tito Ponteten azken singleak ere entzun ahalko ditu. Reggae Sukarra ona da!

RF13.27: Maiatzak ere nobedade piloa dakar berarekin 05.05.2022

Sartu gara maiatzean eta atal berri batekin gatoz. Aste honetan ere, zorionez, nobedadeez beteriko saioa izango dugu. Berriro ere Iseo eta Dodosound izango ditugu eta oraingoan Blossom lan berria izango denaren bigarren aurrerapen abestiarekin. Tritone Grabacionesek ere lan berria du eskuartean eta gurean entzuteko aukera izango da. Hau guztia gutxi balitz, Harlem Shuffle Recordsek Judge Dreaden b...

RF 13.26: Udaberriko oporretatik nobedadez jositako atala 04.05.2022

Udaberriko oporretatik bueltan gara eta zakua nobedadez bete dugu aste hontako saiorako. NYCko The Slackers taldearen azken lana entzuten hasiko dugu atala. Gero etorriko dira Roy Ellis eta Iseo eta Dodosounden lan berriak. Iruñerria Jamaica Clash kolektiboari agur ere esan nahi diogu. Ez dira faltako gure asteroko sekzioak. Reggae Sukarra ona da!

RF 13.25: Argitalpen berriak aurkezten 08.04.2022

Aste honetan ere argitalpen berriekin bete dugu saioa. Pozgarria da artistek egiten duten lana, gure erraztu egiten baitute. Aste honetan Jim Murple Memorial (Liquidator Music), Dawitt (Time to Roots Records) eta Tito Ramirez (Antifaz Records - El Volcán Música) entzun ditugu, besteak beste. Ez dira faltako betiko sekzioak. Reggae Sukarra ona da!

RF 13.24: Berriak nagusi aste honetan 31.03.2022

Aste honetako saioan berriak izango dira nagusi. Berri txarrekin hasiko dugu atala baina disko eta kontzertu berrien datekin jarraitu eta amaituko dugu. Besteak beste Mighty Diamonds, Jim Murple Memorial, Buster Shuffle eta Iseo eta Dodosound entzungo ditugu. Reggae Sukarra ona da! Aste honetako saioan berriak izango dira nagusi. Berri txarrekin hasiko dugu atala baina disko eta kontzertu berrien...

RF 13.23: Ernest Ranglin & Nobedadeak 29.03.2022

Asteburu honetan Barcelona Boss Sounds Weekend jaialdia ospatuko da eta bertan lanean ariko diren musika jartzaileek eramango dituzten abesti batzuekin hasiko dugu saioa. Ondoren nobedadeek Bartzelona eta Madrilera eramango gaituzte The Oldians eta Javi Martin Boix entzutera. Nobedadeak ez dira hor geratuko eta Steady Rockets eta The Moskito Bite-n berriak ere entzuteko aukera izango dugu. Eta hau...

RF13.22 Kataluniara bidaia bertako nobedadeez bustitzera 11.03.2022

Aste honetan nobedadeez beteriko saioa dakarkigu. Gainera gehientsuenak Kataluniatik datoz, beraz bertan pasako dugu saioaren tarte handi bat. Zebrass, The Penguins eta Drop Collective entzungo ditugu, besteak beste. Ez dira faltako betiko atalak. Reggae Sukarra ona da! Aste honetan nobedadeez beteriko saioa dakarkigu. Gainera gehientsuenak Kataluniatik datoz, beraz bertan pasako dugu saioaren tar...

RF 13.21: Ostegun gizenean...Reggae Gizena! 26.02.2022

Aste hontako saioa pozez ospatuko dugu, inauteriak bertan dira eta dantzarako gogoz gaude. Ostegun gizena denez, gizen hitza aipatzen duten abesti batzuk entzungo ditugu. Ostiralean Kafe Antzokian zita dugu eta Akatz entzuteko aukera izango dugu. Ez dira faltako betiko sekzioak. Reggae Sukarra ona da!

RF 13.20: Herrialdez-herrialde eta disketxez-disketxe 18.02.2022

Aste honetako saioan herrialde eta disketxe ezberdinak bisitatu ditugu. Bisita horietan haien ekoizpen batzuk entzuteko aukera izan dugu. Ez dira faltako betiko atalak. Reggae Sukarra ona da! Aste honetako saioan herrialde eta disketxe ezberdinak bisitatu ditugu. Bisita horietan haien ekoizpen batzuk entzuteko aukera izan dugu. Ez dira faltako betiko atalak. Reggae Sukarra ona da!

13.19 Glen Ricks eta Tacumah-ren lan berriak lehen lerroan. 12.02.2022

Aste honetako atalean Glen Ricks abeslari jamaikarraren lan berria etzuteko aukera izango dugu. Donostiako Tacumah taldeak ateratako single berria ere entzungai izango da. Betiko sekzioak ere ez ditugu ahaztuko. Reggae Sukarra ona da! Aste honetako atalean Glen Ricks abeslari jamaikarraren lan berria etzuteko aukera izango dugu. Donostiako Tacumah taldeak ateratako single berria ere entzungai izan...

RF 13.18: Skabidean taldeko Nikolasekin solasaldia 04.02.2022

Aste honetan bisita izango dugu gurean. Iruñeatik Skabidean taldeko Nikolas Leonardo etorriko zaigu "Hiri Zahar Zikina" lan luzea aurkeztera. Diska berriaren nondik norakoen inguruan solastuko gara. Termometroak gori-gori jartzeko intentzio osoarekin dator. Reggae Sukarra ona da!

RF13.17: Harlem Shuffle Records zigiluaren katalogoari buelta eman diogu 02.02.2022

Gaurko atala Londresen emango dugu Harlem Shuffle Records zigiluak azkenaldian argitaratu duena entzuten. Lehen zatia argiratutako eta aurresalmentan dauden azken 7"ekotan zentratuko gara baina bigarren zatian Hot Sauce 2 bilduma aztertuko dugu. Reggae Sukarra ona da!

RF 13.16: Urteko bigarrena 21.01.2022

Urteko bigarren saioa izango dugu gaurkoan eta Only Roots Recordsen argitalpen berriekin hasiko dugu. Skabideanen lan berriko abesti batzuk entzungo ditugu. Ondoren Hegoafrikara bidaiatuko dugu Zorro Five entzuteko eta Jatorrizkoa eta Moldaketarekin amaituko dugu. Kontrolatu zuen termometroak! Reggae Sukarra ona da!

RF 13.15 Urteko lehena nobedadeez josia dator. 14.01.2022

Urte berriarekin badator Reggae Fever-en atal berri bat. Aste honetan nobedadeak izango dira nagusi gurean, gainera Euskal Herritik datoz ia denak. Hasteko Trikomak Pantx Recordsekin atera duen single berria entzungo dugu. Ondoren Skabideanen lan berriaren aurrerapenabestiaz gozatuko dugu eta jarraian Broken Brothers Brass Bandekoek kanpaikaden aurretik argitaratutako lan berriari izena ematen dio...

13.14: Urteko azken atalean 2021eko euskal reggae uztari errepasoa 24.12.2021

Iritsi da 2021 urteari amaiera emateko unea, eta horretarako aurtengo euskal reggaeak eman duen uztari errepasoa emango dugu. Urtean zehar Reggae Feverren protagonista izan diren abestiak entzungo ditugu. Baina urtea oraindik ez da amaitu eta nobedadeak ere izango ditugu. Eira abeslariaren Revelation entzungo dugu lehen aldiz gurean. Urte berri on guztiei! Reggae Sukarra ona da!

Listen to the REGGAE FEVER IRRATSAIOA podcast in Replaio

Radio and podcasts in one app - free, with no sign-up. Install today and do not miss the launch

Get it on Google Play

Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.