Naken79
REGGAE FEVER IRRATSAIOA
Astero Zangozatik egiten dugun reggae irratsaioa. Amets Irratian hasi ginen, ondoren Info 7ra joan ginen. Gaur egun Naiz Irratian gaude. Reggae Fever-en ska, rocksteadya eta reggaea aurkituko dituzu batik bat. Artista klasikoak eta nobedadeak uztartzen saiatzen gara euskal sortzaileei ere leku berezia eginez. Reggae Sukarra ona da!
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
RF14.29: Nobedade eta berrien artean bidaiatzen 25.05.2023 59:02
Aste honetako atala Lord Tanamorekin hasiko dugu. Gero Harlem Shuffle Recordsen argitalpen berriak entzungo ditugu. Nobedadeekin Bartzelonara egingo dugu bidaia eta The Upshittersen berria, Dr. Calypso eta Lord Xeriff entzungo ditugu. Reggae Sukarra ona da! Aste honetako atala Lord Tanamorekin hasiko dugu. Gero Harlem Shuffle Recordsen argitalpen berriak entzungo ditugu. Nobedadeekin Bartzelonara...
RF 14.28: XI. Rudelari Egunari buruzko berezia 19.05.2023 57:08
Aste honetako atala Lester Sterlingi omenaldia egiten hasiko dugu. Bere bakarkako zein The Skatalitesekin jotako abestiak entzungo ditugu. Ondoren XI. Rudelari Egunak ekarriko diguna errepasatuko dugu eta Gernikan izango ditugun taldeak entzungo ditugu. Reggae Sukarra ona da! Aste honetako atala Lester Sterlingi omenaldia egiten hasiko dugu. Bere bakarkako zein The Skatalitesekin jotako abestiak e...
RF 14.27: Keith & Tex eta Rudy Millsen kontzertua oinarri hartu dugu aste honetan 12.05.2023 57:22
Aste honetan BRIXTON RECORDSek antolatu duen Keith & Tex eta Rudy Mills abeslariek The SteadyTones bandarekin batera Bilborock aretoan joko duen kontzertua izango dugu oinarri. Derrick Harrioten The Crystalitesekin hasi eta kontzertuko artistak entzuteaz gain Boss Capone & Patsy, Roy Ellis eta Smooth Beans entzuteko aukera ere izango dugu. Reggae Sukarra ona da!
RF 14.26: Nobedadeek ez dute etenik 04.05.2023 56:40
Gaurko saioa Eugene Paul entzuten hasiko dugu. Bera izango da gure Asteko Klasikoa eta nobedadeen zerrendari hasiera emango diona. Ondoren etorriko dira The Moskito Bite, The Oldians eta La Familia Torelliren single berriak. Intensified entzuteko aukera ere izango dugu. Reggae Sukarra ona da! Gaurko saioa Eugene Paul entzuten hasiko dugu. Bera izango da gure Asteko Klasikoa eta nobedadeen zerrenda...
RF14.25: Bilbomatiks taldeko lagunekin solasaldia 29.04.2023 57:24
Aurreko astean aurreratu genuen bezala, Bilbomatiks taldeko lagunak izango ditugu aste honetan. Haiekin, atera berri duten LP eta mini girari buruz hitz egingo dugu. Reggae Sukarra ona da! Aurreko astean aurreratu genuen bezala, Bilbomatiks taldeko lagunak izango ditugu aste honetan. Haiekin, atera berri duten LP eta mini girari buruz hitz egingo dugu. Reggae Sukarra ona da!
14.24: Bilbomatiksekin hasi eta konturatu gabe punky reggae saioa atera zaigu! 20.04.2023 55:20
Aste honetako atala Jamaikako independentzia ospatzen hasi dugu baina gaurko bidaia Bilbon hasten da, Bilbomatiks taldearekin. Tiraka-tiraka The Aggrolites, Tim Amstrong, Doom Regulator, The Valkyrians, Tatxers eta The Concords entzun ditugu. Reggae Sukarra ona da! Aste honetako atala Jamaikako independentzia ospatzen hasi dugu baina gaurko bidaia Bilbon hasten da, Bilbomatiks taldearekin. Tiraka-...
RF 14.23: London International Ska Festival 2023 31.03.2023 59:46
Aste honetakoa udaberriko oporren aurreko azken saioa izango da. Oporretara goazela ospatzeko, London International Ska Festival jaialdiko kartelari errepasoa emango diogu. Reggae Sukarra ona da! Aste honetakoa udaberriko oporren aurreko azken saioa izango da. Oporretara goazela ospatzeko, London International Ska Festival jaialdiko kartelari errepasoa emango diogu. Reggae Sukarra ona da!
RF 14.22: Asteburuko agendari errepasoa 24.03.2023 57:45
Asteburu honetako agenda, azken boladatakoa bezala, ekitaldiz lepo dator eta hortaz baliatu gara aste honetako saioa egiteko. The Titanians taldeak asteburuan egin behar duen giratxoa, Dennis Alcaponeren boloa eta Zuretzako Mezuak Mr. Mutton Chopsekin batera duen festa aipatuko ditugu. Tartean Tritone Grabacionesen azkena eta The Upshitters entzuteko aukera ere izango dugu. Ez da faltako Asteko Kl...
RF14.21:Primizia mundiala aste honetan 17.03.2023 55:30
Aste honetan ezin dugu alaiago egon, primizia mundiala izan dugu. Bagenekien Pantx Recordsek Dennis Alcapone jamaikar izarrarekin elkarlanean singlea atera behar zuela baina ez genekien single hori PRIMIZIAN aste honetan Reggae Feveren izango genuenik. Lekuek jaialdian jotzen duenez, kontzertuari buruz eta Jailhouse Reggae 2023 festari buruz arituko gara, besteak beste. Hau guztia Naiz Irratian. R...
RF 14.20: Buruan bueltaka dabiltzan abestietatik tiraka 03.03.2023 57:30
Aste honetan azkenaldian buruan dabiltzan abestietatik tiraka hasiko dugu saioa. Ea nora eramaten gaituen! Reggae Sukarra ona da. Aste honetan azkenaldian buruan dabiltzan abestietatik tiraka hasiko dugu saioa. Ea nora eramaten gaituen! Reggae Sukarra ona da. Aste honetan azkenaldian buruan dabiltzan abestietatik tiraka hasiko dugu saioa. Ea nora eramaten gaituen! Reggae Sukarra ona da.
RF 14.19: Agenda aitzaki hartuta talde ugari gaurkoan 24.02.2023 57:34
Aste honetan, egutegiari begira egin dugu saioa. Hasteko otsailaren 24ean Bilboko Kafe Antzokian joko duten bi talde entzungo ditugu: Drop Collective eta The Dance Crashers. Ondoren, hurrengo asteari begira jarri eta Ghost Town Weekend jaialdian zentratu gara eta bertan joko duten taldeak enzun ditugu: The Iberians, Smooth Beans eta Akatz. Amaitzeko Poseidonians. Reggae Sukarra ona da!
14.18: Laurel Aitken ardatz duen atala 16.02.2023 56:46
Laurel Aitken izango da aste honetako atalaren ardatza. Bera izango da gure aste honetako superizarra. Bere zinta batzuk berreskuratu ditu Liquidator disketxeak eta lan berria atera du Mighty Megatons taldearekin batera. Big Boss Sounds ere entzungo dugu. Reggae Sukarra ona da! Laurel Aitken izango da aste honetako atalaren ardatza. Bera izango da gure aste honetako superizarra. Bere zinta batzuk...
RF 14.17: Asteburuko planak (The Reggae Train, Pagasarri Ska Allstars eta Akatz) 10.02.2023 57:21
Astebururako hiru plan aurkeztera goaz aste honetako atalean. The Reggae Trainari emango diogu denbora gehien eta Juantxo Skalari eta La Rude Band eta The Arratiansek joko dituen abesti batzuk entzun ditugu. Baita Jah Inity Sound eta Mr. Bigshotek larunbatean jarriko dituen abesti batzuk ere. Ez ditugu ahaztu nahi Pagasarri Ska Allstarsen ostiraleko kontzertua, ez eta larunbatean Bilboko Kafe Antz...
RF14.16: The Arratians taldeko Aimarri elkarrizketa 02.02.2023 57:41
Aste honetan, The Reggae Train jaialdiaren harira, The Arratians taldeko Aimar izango dugu gurekin hizketan . Elkarrizketa aurretik eta ondoren Judge Dread eta Moskito Bite entzungo ditugu, Zuretzako Mezuak, Gasteizko gaztetxean, antolatu duen kontzertua aitzakia harturik. Skabideanek 40 minutu Rock jaialdirako sortu duen abestia ere entzuteko aukera ere izango dugu. Reggae Sukarra ona da!
RF14.15: Boss Reggae bilduma eta Guerrero Recordsen nobedadeak 31.01.2023 58:49
Aste honetan, klasikoei gordetzen diegun tartean, Boss Reggae bildumaren errepaso bat egingo dugu. Ondoren Guerrero Recordsek argitaratu dituen zenbait nobedade entzungo ditugu, The Gravelites eta Boss Capone & Patsy adibidez. Boss Caponerekin jarraitu eta Brixton Recordsek argitaratu duen Keith & Tex, Rudy Mills eta The Steadytonesen girarekin amaituko dugu. Reggae Sukarra ona da!
14.14: Keith & Texen hariari tiraka Gasteizetik pasatuz 20.01.2023 55:45
Aste honetan gure asteko klasikoei tiraka ibiliko gara. Horren aurretik nobedadeak entzuten hasiko gara, La Panchita Recordsek ekarriko dizkiguna, Pappa Rude eta Sheila Langa. Gero hariari tiraka hasi eta Zuretzako Mezua kolektiboak antolatu duen jaialdiaz hitz egiten ibiliko gara. Juge Dread, The Moskito Bite eta The Steadytones entzuteko aukera izango dugu. Reggae Sukarra ona da!
RF14.13: Urteko lehenengoan Terry Halli omenaldia eta The Reggae Trainaren aurkezpena 13.01.2023 58:38
Urteko lehenengo saioa joan berri zaigun Terry Halli omenaldia egiteko probestuko dugu. The Specialsen abestiak entzuteaz gain, abesti originalak eta Fun Boy Threerenak ere entzungo ditugu. Tartea ere izango dugu hurrengo otsailaren 11ean Andoaingo Gaztetxean ospatuko den The Reggae Trainaren hurrengo geldialdiaz hitz egin eta Juantxo Skalari & La Rude Band eta Arratians entzuteko. Reggae Sukarra...
14.12: Urteko azkena - 2022k0 euskal uztari errepasoa 30.12.2022 54:39
Aste honetan urteko azken Reggae Fever entzutera goaz. Azken saio honetan musika jamaikarra egiten duten euskal taldeek aurten ateratako abestiak entzungo ditugu. Reggae Sukarra ona da!
RF14.11: Ska Beat Records zigilu famatuaren katalagoari errepasoa 16.12.2022 59:02
Aste honetan Ska Beat Records zigilu famatuaren katalagoari errepasoa eman diogu. Reggae Sukarra ona da!
RF 14.10: Xanti Etxeberriarekin solasaldia Jahgoikoa Eta Reggaezarra taldearen singlea aukezteko. 01.12.2022 56:29
Aste honetan Xanti Etxeberria izango da gurean Jahgoikoa Eta Reggaezarra taldearen singlea aukezteko. Pantxek, estreinatu berri duen "Agur eta Ohore" adar berrian aterako du lan hau eta Durangoko azoka alternatiboan aurketuko du abenduaren 7an. Guk aste honetan bi abestiak primizian entzuteko parada izango dugu. Reggae Sukarra ona da!
RF14.9: Eukaraldiaren erdian gaudela aprobetxatuz, aste honetan reggaea EUSKARAZ! 24.11.2022 56:45
Eukaraldiaren erdian gaudela aprobetxatuz, aste honetako abesti guztiak EUSKARAZ abestuak izango dira. Euskal Herriko panoramari argazkia atera eta gaur egungo zenbait talde entzungo ditugu. Nobedadeak ez dira faltako. ReggaeSukarra ona da! Eukaraldiaren erdian gaudela aprobetxatuz, aste honetako abesti guztiak EUSKARAZ abestuak izango dira. Euskal Herriko panoramari argazkia atera eta gaur egungo...
RF 14.8: Nobedade ugari gaurkoan 18.11.2022 57:45
Aste honetan nobedadez beteriko saioa egingo dugu. Brixton Recordsek argitara berri duen New York Ska Jazz Ensemble taldearen lan berria entzuteaz gain Bruselako Badasonic Recordsen argitalpen berriak entzungo ditugu, Hepcat taldearen singlea eta The Appetizers italiarren LPa. Reggae Sukarra ona da!
RF 14.7: Mighty Megatonesen lan berria besteak beste 10.11.2022 57:10
Aste honetakoa Derrick Morganen lehen grabazioekin hasiko dugu. Harek emango digu bidea Mighty Megatons talde madrildarraren azken lana entzuteko. Ondoren etorriko dira Jackien Méndez, Skaparapid eta Tito Pontet. Reggae Sukarra ona da! Aste honetakoa Derrick Morganen lehen grabazioekin hasiko dugu. Harek emango digu bidea Mighty Megatons talde madrildarraren azken lana entzuteko. Ondoren etorriko...
RF14.6: Babilbon diska eta agenda gaurko protagonistak 27.10.2022 55:46
Aste honetako atala Pama Records zigiluko abestiak entzuten hasiko dugu. Ondoren Bilbora joan eta Babilbon diskoko abesti batzuk entzungo ditugu. Saioa amaitzeko agendari indarra eman eta Drop Collective eta Bad Manners bezalako taldeak entzuteko parada ere izango dugu. Reggae Sukarra ona da! Aste honetako atala Pama Records zigiluko abestiak entzuten hasiko dugu. Ondoren Bilbora joan eta Babilbon...
RF: 14.5 Ospakizun ezberdinak 21.10.2022 55:04
Aste honetan ospakizun ezberdinak baliatu ditugu saioa sortzeko. Caymanas Parkeko gertakizuna, Liquidatorren 25.urteurrena eta Skabideanen 10. urtebetzea. Ez dira faltako Asteko Klasiko eta agenda. Aste honetan ospakizun ezberdinak baliatu ditugu saioa sortzeko. Caymanas Parkeko gertakizuna, Liquidatorren 25.urteurrena eta Skabideanen 10. urtebetzea. Ez dira faltako Asteko Klasiko eta agenda.
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.