Donostia Kultura
Ispilu Beltza
Artista, margolari eta bidaiariek, behinola, ispilu txiki tolesgarri bat eramaten zuten poltsikoan gordeta: ISPILU BELTZA zeritzona. Ispilu horren bidez, margotu nahi zuten paisaia zatia isolatzea lortzen zuten, koadro batean sartuko balute bezala, gainontzekoa lausotuz. Beltzez tindatutako beira haietatik ikusten zena are ederragoa ikusten zen, baina, era berean are gordinagoa. DK Irratiko ISPILU BELTZA saioa Donostiako paisaia, aktore eta gertakizun kulturalak islatzeko jaio da. Asier Errastik gidatuta, astelehenetik ostiralera entzungai duzue FM 107.4 frekuentzian, irratia.donostiakultura.e...
Author
Donostia Kultura
Category
Podcast website
Latest episode
Jul 9, 2026
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
#1275 umorearen itzaletan 06.02.2025 25:50
Sergio Arrospideri galdetu diogu umorea nola sortzen den Ispilu Beltzan. Gakoa berarentzat gizabanakoen itzaletan topatzen da. --- En Ispilu Beltza hemos preguntado a Sergio Arrospide cómo se hace humor. La clave para él está en las sombras de cada uno.
#1274 Betiko Gaua eta Mariposas Negras Jeannette Enara Díazekin 03.02.2025 20:48
Kresala Zineklubak Betiko Gaua film laburra eta Mariposas Negras pelikula proiektatuko ditu otsailaren 4an. Jeannette Enara Díazekin, Kresala Zineklubeko kidearekin hitz egin dugu proiekzioei buruz. --- Kresala Zinekluba proyectará este 4 de febrero el cortometraje Betiko Gaua y el largometraje Mariposas Negras. Hemos charlado sobre estas proyecciones con Jeannette Enara Díaz, integrante de Kresal...
#1273 - Josemi Beltrán eta Nosferatu zikloko bi emakume 30.01.2025 22:17
Josemi Beltrán, Donostiak Kultura Zinemako zuzendaria, izan dugu Ispilu Beltzan, aurten hasi berri den Nosferatuko ziklo berriari buruz hitz egiteko: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak. --- Hemos estado con Josemi Beltrán, director de Cine de Donostia Kultura, y hemos charlado sobre el cliclo Nosferatu que acaba de comenzar: Clásicas, modernas y extrañas. Historias femi...
#1272 Ipuscuatik Gipuzkoara 27.01.2025 23:55
Aurten 1.000 urte betetzen dira ¨Ipuscua¨ hitza lehen aldiz idatzita aurkitu zenetik, asko aldatu da lurraldea orduztik eta Ispilu Beltzan bilakaera horren gainean hitz egin dugu Iosu Etxezarragarekin, "Ipuscua 1000 urte. Ipuscuatik Gipuzkoara. 1025-2025" erakusketako komisarioarekin. --- Este año se cumplen 1.000 años desde que la palabra "Ipiscua" apareció escrita por primera vez, el territorio...
#1271 Agatha Christie Kanaria uharteetan 23.01.2025 20:16
Querida Agatha Christie antzezlana Donostiako Antzoki Zaharrera dator. Idazleak Tenerifen bizitako esperientzia kontatzen du lanak, fikziozko ukitu batzuekin. Ispilu Beltzan, Carmen Morales antzezlearekin hitz egin dugu horren inguruan. --- La obra de teatro Querida Agatha Christie llega al Teatro Principal de Donostia. Con unas pinceladas de ficción, cuenta la experiencia que vivió la escritora e...
#1270 Moriarti Produkzioak eta Urrezko Danborra 20.01.2025 27:36
Urtarrilaren 20a San Sebastian Eguna da eta aurtengoan Urrezko Danborra Moriarti Produkzioak ekoizpen-etxeak jasoko du. Ispilu Beltzan Xabi Berzosa eta Jon Garañorekin hitz egin dugu sariaz eta baita lan taldeak egindako ibilbideari buruz. ---- El 20 de enero es el Día de San Sebastián y este año la productora Moriarti Produkzioak será quien reciba el Tambor de Oro. En Ispilu Beltza hemos hablado...
#1269 - Oroitzapenak Urumea ibaian zehar 16.01.2025 20:57
Oroitzapenei buruz hitz egin dugu gaurkoan, zehazki, Urumea ibaiarekin zerikusia duten oroitzapenei buruz, horiek oso baliotsuak baitira Urumeako Atlas Emozionala osatzeko. ---- En esta ocasión hemos hablado de los recuerdos, concretamente de los relacionados con el río Urumea ya que son muy valiosos para crear el Atlas Emocional del Urumea.
#1268 - Pedro Miguel Echenique eta kimikaren edertasuna 13.01.2025 21:28
UPV/EHUko Kimika Fakultateak 50 urte beteko ditu aurten eta ospatzeko urtean zehar hitzaldiak eskainiko dituzte, lehenegoa Pedro Miguel Echeniquerena, DIPCko presidentearena, izanik: Ciencia. Belleza. Futuro. --- La Facultas de Química de la UPV/EHU cumple 50 años y para celebrarlo a lo largo del año ofrecerán diversas charlas. La primera, bajo el título Ciencia. Belleza. Futuro., la ofrecerá...
#1267 - Carlos Hipólito eta astoak 09.01.2025 20:42
2025 urtea ahots berriekin hasi da Maider Uriartek lekukoa hartu baitio Oier Aranzabali, eta zeri buruz hitz egin dute? Astakeriei buruz, hobeto esanda astoen inguruan. --- El 2025 comienza con voces nuevas ya que Maider Uriarte coge el testigo de Oier Aranzabal y ¿De qué han hablado? De burradas, bueno, mejor dicho, sobre burros.
#1266 - Urtea amaitu eta ziklo berriak hasi 19.12.2024 25:58
Urtea amaitzera goaz atal honekin. Eta horretarako aurkeztu berri dituzten bi ziklo ezagutuko ditugu. Josemi Beltranek Nosferaturen ziklo berria aurkeztuko digu, emakume zinemagileak ardatz dituena. Gainera, Kresalako Jon Pache izango da gurean, zineklubaren ziklo berria aurkezteko. Zinema atutiplen! - Cerramos el año presentando dos ciclos de cine que se han presentado esta semana. Josemi Beltrán...
#1265 - Hamaika entzuteko: Maider Uriarte eta Oscar Sipán 16.12.2024 45:59
Hamaika Entzuteko irrati-piezen lehiaketaren X. edizioa ospatu da eta baditugu irabazleak: Maider Uriarte Doiz eta Oscar Sipán Sanz. 'Azken Farozaina' lanarekin lortu du Uriartek lehen saria eta 'El jardín de las flores tristes' piezarekin lortu du Sipanek bigarren saria. Gaur biekin eta Manex Urruzola epaimahaikidearekin hitz egingo dugu Casares Kultur Etxetik bertatik. -- Ya sabemos los ganadore...
#1264 - Idazleen kafetegietan zehar bidaia bat 13.12.2024 26:23
Partekatzen ditugun lekuek berebiziko garrantzia dute. Plazak, liburu-dendak, gertuko dendak eta kafetegiak. Auzoa ehuntzen dute eta komunitatea osatu. Gaur Martin Etxeberriak bidaia bat proposatuko digu idazleen kuttun izan ziren eta diren kafetegietan barrena. Eta agendari errepaso bat emango diogu. -- Los lugares que compartimos son de vital importancia. Las plazas, las librerías, el pequeño co...
#1263 - Josemi Beltran eta Nosferatu itxiko duten bi atalak 09.12.2024 26:17
Nosferatu zikloari bi atal geratzen zaizkio. Bi western moderno: 'Woman Walks Ahead' eta 'The Wind'. Eta Josemi Beltranekin hitz egingo dugu bi pelikula hauen inguruan. Gainera Xabier Etxeberriak liburu bat ekarriko digu besapean opor hauetan irakurtzeko. - Al ciclo Nosferatu 2024 le quedan dos telediarios. Bueno, en realidad son dos westerns modernos: 'Woman Walks Ahead' y 'The Wind'. Hablaremos...
#1262 - Porrotx: "Garai nahasiontzako txertorik hoberena komunitatea egitea da" 05.12.2024 31:45
Atal hau argitaratzen duten egunean bertan Pirritx, Porrotx eta Marimototsek emanaldi bikoitza dute Intxaurrondo K.E-n. 'Ostirala iritsi da' izena du aurkeztuko duten emanaldiak. Gainera, datorren urtean 'Zerua lapurtu digute' espektakulua aurkeztuko dute Victoria Eugenia Antzokian. Gauean izarrak beatzea galarazten duen kutsadura luminikoaz hitz egingo du. Edozein aitzakia ona da Joxe Mari Agirre...
#1261 - Los Misterios de la Taberna Kanogawa 02.12.2024 24:27
Denbora da bizitza hontan benetan balio duena. Eta plazer bat da zurekin partekatzea, entzule. Martin Etxeberriak besapean liburua ekarri digu, 'Los Misterios de la Taberna Kanogawa'. Japonera bidaia egin dugu eta gastronomiaz hitz egin besteak beste. Gainera asteko agenda errepasatu dugu.
#1260 - Edu Muruamendiaraz eta gorputza istorioak kontatzeko 28.11.2024 27:02
Asteburu hontan bi dantza emanaldi eskaintzen ditu Aukeran dantza konpainiak. Bietan Edu Muruamendiaraz izan da zuzendaria. 'Migratzaileak' eta 'Amama' lanen inguruan hitz egingo digu koreografoak. Eta azalduko digu nola kontatzen den ipuin bat dantzaren bidez. - La compañia Aukeran ofrece este fin de semana dos espectaculos de danza. El coreógrafo Edu Muruamendiaraz nos hablará de los trabajos 'M...
#1259 - Josemi Beltran eta bi zinema proposamen 26.11.2024 20:15
Bidean segitzen dugu, uhinetan, eta Izaki Gardenak taldearen itzulera ospatu dugu gaurko saioan. 'Orube' izeneko diskoa aurkeztu dute. Gainera Josemi Beltran, Donostia Kulturako zinema zuzendariak bi zinema proposamen egin dizkigu, Nosferatu zikloaren baitan: 'El tren de las 3:10' eta 'Meeks Cutoff'. - Seguimos en la vereda, en las ondas, y hemos querido celebrar el retorno de la banda gazteiztarr...
#1258 - Zuloaren inguruan dantzan 21.11.2024 26:37
Xabier eta Martin Etxeberriarekin ariko gara literaturaz, liburuez, bizitzaz eta Donostiako egitarauaz hizketan. Tartean gerra eta memoria aipatuko ditugu. - Charlaremos con los escritores Xabier y Martin Etxeberria sobre literatura, sobre libros, sobre la vida y sobre agenda cultural de Donostia. Hablaremos de guerras y memoria, entre otras cosas.
#1257 - X plataformaren gainbehera 18.11.2024 30:56
Oier Aranzabal eta Alai Ormazabal lagunekin, Elon Musken X (Twitter) plataformak azken egunetan bizi duen egoeraz jardun dugu. --- Hemos charlado con nuestros amigos Oier Aranzabal y Alai Ormazabal sobre la convulsa situación que vive la plataforma de Elon Musk, X (Twitter).
#1256 - Musika nobedadeak, Jon Gartziarekin 14.11.2024 40:08
Jon Gartzia lankideak azken asteetan Euskal Herriko musika eszenan bolo-bolo dabiltzan kantu berriak ekarri dizkigu. --- Su compañero Jon Gartzia nos trae las nuevas canciones que circulan por la escena musical de Euskal Herria en las últimas semanas.
#1255 - Zinema Tabakaleran, zinema Trueban 11.11.2024 33:29
Donostiako Zine Unitateko Zuzendaria da Josemi Beltran eta gaurkoan 'Nosferatu' zikloaren baitan, datozen asteetan Tabakalerako zinema aretoan proiektatuko diren filmak aurkeztu dizkigu. Berdina egin du Pedro Saldañak, Kresala Zineklubekok kideak. Baina, beraien emanaldiak Trueba Zinematan izaten dira, asteartero arratsaldeko 19:30tan. --- Josemi Beltrán, director de la Unidad de Cine de Donostia,...
#1254 - X. Hamaika entzuteko! irrati-piezen lehiaketa 07.11.2024 28:54
Donostia Kulturak eta DK Irratiak X. “Hamaika entzuteko!” irrati-piezen lehiaketa antolatzen dute. Irrati-pieza labur eta originalen ekoizpena eta difusioa bultzatzea da lehiaketaren helburua. Gaia guztiz askea da eta edozein motatako irrati-piezak aurkeztu daizteke: irrati-fikzioa, irrati-kazetaritza, erreportajea, dibulgazioa… Bost minutu baino gutxiago irauten duten audio-piezak aurkeztu behar...
#1253 - Pello Gutierrez eta Beldurrola 04.11.2024 23:33
Aurten ere Beldurrola ospatuko da Donostian. Datorren azaroaren 8 eta 9an Donostian BELDURROLA ekimena antolatuko du ROLARIAK elkarteak eta EBLA liburudendak. Euskaraz rol jokoetan aritzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, beldurrezko istorioak lankidetzan sortuz . Partiden helburua beldurrezko istorioak elkarren artean kontatuz ondo pasatzea da. Pel...
#1252 - Sara Mansillaren 'Cerca' 31.10.2024 30:52
Sara Mansilla musikariak 'Cerca' diskoa aurkeztuko du Tabakaleran. Elkar etxeak Adunan dituen estudioetan grabatu dute diskoa. Víctor Sánchez izan da soinu-ingeniaria, Nacho Sotoren pianoa eta teklatuak, Víctor Villa eta Juan Oliveiraren gitarrak, Jorge Luengoren baxua, Eneko Arbearen bateria eta bere izena daraman proie...
#1251 - Gau Beltza Beldurrezko Zinemaren Astean 28.10.2024 24:12
Osteguna izango da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. Astearen egun bereziena eta Josemi Beltranek, jaialdiko zuzendariak, prestatu dutenaren inguruko xehetasunak ekarri dizkigu gaurkoan. --- Este jueves será el día más especial del Festival de Cine Fantástico y de Terror de San Sebastián. Y el director del festival, Josemi Beltrán, nos ha traído el día de hoy todos los detalles...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.