Zuzeu Podcast
Urpeko Bonbarda
Suzko arma bat eta musika tresna bat da bonbarda, eta Anartz Bilbaok gidatuta, Zuzeu Podcastek urpetik dakarren musika saioa Urpeko Bonbarda.
Where to listen?
Podcasts in the app Replaio Radio Coming soonPodcasts are coming to the app soon. Install now and be the first to see a whole new take on podcasts
Episodes
#083 - Kutunenak (Jarvis Cocker) 04.08.2022 59:20
urpekoBONBARDA #083 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita hirugarren saioan, Jarvis Cocker kantariaren diskotekari begiratu bat eman eta bere lanik kutunenetako batzuekin osatu dugu urpeko Bonbarda. Brit Poparen ordezkari nagusienetako bat izan zen Pulp taldearen kantu batekin abiatu dugu saioa, kantari britainiarra frontman izan zuelalak...
#082 - Norabide aldaketa (1977) 28.07.2022 52:20
urpekoBONBARDA #082 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita bigarren saioan, Pablo Carrerok hoyesarte.com atarian idatzitako "1977. Pop musika norabidez aldatu zen urtea" idatzia izan dugu ardatz, eta punk doinuak nagusi . Punk britainiarrarekin hasi eta kantu bana entzun dugu The Clash -"Career Opportunities"- eta The Damned talde bikainen...
#081 - Orain 25 urte (1997ko uzta) 20.07.2022 57:27
urpekoBONBARDA #081 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeita batgarren saioan, 1997ko uzta musikala izan dugu entzungai , orain 25 urte lan gogoangarriak argitaratu ziren-eta. Saioa 90eko hamarkadako harribitxietako bat entzunez abiatu dugu, Radiohead britainiar taldearen "Ok Computer" . Eta antipodetara joanda, Nick Cave australiarraren kan...
#080 - Dantza berreskuratuta (Adarretatik 2022) 14.07.2022 38:00
urpekoBONBARDA #080 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Laurogeigarren saioan, bost urtetan nortasun propioa erakutsi duen Zarauzko ADARRETATIK jaialdiari so jarri gara, ohiko pop-rock doinuez haratago, dantzarako proposamena egiten duena, emakumeen eta euskal artisten partaidetza bermatuz. Bosgarrena duen aurtengo edizioan, jaialdiak iazko eskain...
#079 - Ortzadar bat (EHZ 2022) 06.07.2022 54:34
urpekoBONBARDA #079 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita hemeretzigarren saioan, Irisarrin (Nafarroa Beherean) izan berri den EHZ hartu dugu gogoan , eta bertan jo duten talde eta bakarlariak entzun ditugu. Euri jasaren osteko ortzadarra dugu EHZ, Hego eta ipar Euskal Herriak lotzen dituen zubia. Erakusleiho paregabea ere bada, gurean...
#078 - Oporretan (Munduari bira) 01.07.2022 1:00:35
urpekoBONBARDA #078 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita hamazortzigarren saioan, oporretarako proposamena egin dugu munduko musikak entzunez, hiru hilabetero egin ohi dugunez. Honakoan Ines Osinaga kantariarekin abiatu dugu bidaia sonikoa. Gose taldeko kide izanak Mercedes Sosa folk kantari argentinarrak ezagun egindako "Todo cambia" e...
#077 - Deabruaren kunbia (Kolonbiatik Mexikora) 22.06.2022 58:45
urpekoBONBARDA #077 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita hamazazpigarren saioan, kunbia erritmoak izan ditugu nagusi, edo hobe, guk kunbiatzat duguna, batez ere euskal, mexikar eta kolonbiar taldeak entzunda. Joxe Ripiau taldearen "Karpe Diem" laneko kantuak eman dio izena saioari, Riosucioko inauteri harrigarriez mintzo denak (Kolonbia...
#076 - Jazzaldietakoak (2022ko uda) 15.06.2022 59:53
urpekoBONBARDA #076 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita hamaseigarren saioan, gurean jazz musikaren hilabetea uztaila dela-eta, jazzaldi nagusietan jotzekoak diren musikarien kantuekin osatu dugu Urpeko Bonbarda. Astiro bada ere, oholtza nagusietan emakumeek duten presentzia gora doala begitanduta pozik, Getxo, Gasteiz eta Donostiako j...
#075 - Erdal musiketatik datoz (Andoni Ollokiegi) 08.06.2022 53:11
urpekoBONBARDA #075 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita hamabosgarren saioan, erdal musiketatik datozen euskarazko kantu batzuk hautatu, eta jatorrizko ahairea zein moldaketa aurkeztu ditugu, biak bat eginda. Makina bat taldek kantatu dituzten bi kantu herrikoirekin abiatu dugu saioa. Gurean Bizardunak taldeak “Nafarroa gure aberria” b...
#074 - Joan etorriko bidaia (britainiar inbasioa) 02.06.2022 52:06
urpekoBONBARDA #074 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita hamalaugarren saioan, Britainiarren Inbasioa izan dugu mintzagai. XX. mendeko 60.hamarkadan Erresuma Batuan sortutako rock musikak, The Beatles taldeak izandako arrakastak ateak zabalduta, AEBetan izan zuen zabaldundeari British Invasion esan izan zaio, “britainiarren inbasioa”, e...
#073 - Kanta idazlearena (Berria) 25.05.2022 58:46
urpekoBONBARDA #073 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita hamahirugarren saioan, euskal musikariekin lan egiten duten kanta idazleei buruz Berria egunkariak argitaratutako erreportajeari, "Kantatuko diren hitzak sortzea" , erreparatu diogu. Aitor Biainek Harkaitz Cano eta Itxaro Borda eskarmentu handiko idazleen iritziak jaso ditu aipatu...
#072 - Munduari bira (Songlines Sariak) 19.05.2022 59:44
urpekoBONBARDA #072 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita hamabigarren saioan, munduari bira soniko berri bat eman diogu, Songlines aldizkari britainiarrak eman dituen sariak profitatuta. Zazpi ataletan eman ditu sariak, eta atal bakoitzak lau hautagai izan ditu. Zerrenda horretatik egindako hautaketarekin osatu dugu Urpeko Bonbarda. Art...
#071 - Udako jaialdietakoak (emakume musikariak) 12.05.2022 58:04
urpekoBONBARDA #071 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita hamaikagarren saioan, bi urteko etenaldiaren ondoren aurtengo udan gurean izango ditugun musika jaialditzarretan joko duten artistekin osatu dugu kantu zerrenda , soilik emakume musikariei erreparatuta, gogoak eman digulako. Azkena Rock, Music Legends, EHZ , Bilbao Live eta Donost...
#070 - Katalanez (Enderrock 2021) 05.05.2022 57:19
urpekoBONBARDA #070 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hiruroteita hamargarren saioan egungo musika eszena kataluniarra ezagutu gura izan dugu, edo zehatzago, katalanez emandako musikari erreparatu diogu, Enderrock aldizkaria ardatz hartuta. 2021eko lanik onenen zerrendatik hautatutakoak dira entzungai izan ditugun talde guztiak. Iazko diskorik o...
#069 - Bonbardaketak (Gernikatik Donbassera) 28.04.2022 56:48
urpekoBONBARDA #069 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita bederatzigarren saioan, historian zehar jazo diren bonbardaketa latzgarri batzuei erreparatu diegu, izan Euskal Herriak pairatutakoak, Gernikak eta Durangok , berbarako; izan Bartzelonak, Kuwaitek, Sarajevok, Alepok, Donbassek edo Hiroshimak . Bi lan berezirekin eman diogu hasiera...
#068 - Irakurtzen dut (Liburu Eguna) 21.04.2022 54:09
urpekoBONBARDA #068 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita zortzigarren saioan, apirilaren 23an Liburu Eguna ospatzen dela-eta, San Jordi egunez, horixe dugu asteon gaia, literatura eta musika uztarri berean izan baitira sarri. Saioa desamodio kantu gozo batekin hasi dugu, Nick Lowe jaunaren "I Read a Lot" , eta mesanotxean pilatzen ditug...
#067 - Kaskamotzak (Carles Viñas) 15.04.2022 59:56
urpekoBONBARDA #067 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita zazpigarren saioan, ska, rocksteady, oi! eta punk musikak izan ditugu entzungai , El Diario.es hedabideak Carles Viñasen “Skinheads” saiakerari eskaini dion erreportajea ardatz hartuta. Millie Small kantariak ireki du saioa, 1964ko “My Boy Lollipop” bikainarekin, eta Ian Dury &am...
#066 - Txerrenak (arrabita jotzen du) 07.04.2022 1:06:06
urpekoBONBARDA #066 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita seigarren saioan, deabruaren zenbakiaren bi herenera heldu garela-eta, demonioa izan dugu hizpide. Gaizkiaren jaun nagusiak harreman estua bide du musikarekin, moralaren zaindariek herrialde askotan lotu baitute deabrua orain blues eta gero tritiki doinuekin, dantza eta gorputzare...
#065 - Rafael Berrio zenari (zendu eta bi urtera) 31.03.2022 57:44
urpekoBONBARDA #065 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita bosgarren saioan, musika zaleen artean oso estimatua izan arren, oraindik behar bezain sonarik ez duela begitantzen zaigun musikari bat omendu izan gura dugu, Rafael Berrio donostiarra , atzo martxoak 31 bi urte bete baitziren zendu zela. XX. mendean, eta Donostia Sound txartela s...
#064 - Beste bira bat (herri musikak) 24.03.2022 59:14
urpekoBONBARDA #064 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita laugarren saioan, eta tarteka egin ohi dugunez, hara eta hona ibili gara herri musikak lagun. Munduari bira soniko berri bat eman diogu, akaso batzuentzako entzuten gogor samarra bezain aberasgarria izan daitekeen saioan. David Krakauer klarinete jolearen klezmer musikarekin hasi...
#063 - Errusiari lilura (El Periódico) 18.03.2022 57:31
urpekoBONBARDA #063 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita hirugarren saioan, eta mundua Ukrainara begira dagoen honetan, gerrazaleak musikaz borrokatu nahi ditugu berriro, honakoan Errusiari lilura agertu dioten mendebaldeko musikarien bitartez. Protopunk eta post punk doinuekin abiatu dugu saioa, Ramones taldearen "Rocket to Russia" la...
#062 - 50 urte (1972ko uzta) 11.03.2022 58:43
urpekoBONBARDA #062 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita bigarren saio honetan, atzera begirakoa egingo dugu beste behin , eta orain mende erdiko lan gogoangarri batzuk aurkeztu, 1972ko uzta bikaina ahotan hartuta. Rock & Roll hirukote bikainarekin abiatu dugu saioa, oso maite ditugun Big Star taldearen debut lana, The Rolling Stone...
#061 - Ez da giro (Ukrainan) 03.03.2022 57:55
urpekoBONBARDA #061 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Hirurogeita batgarren saioan, eta mundua Ukrainara begira dagoen honetan, ez baita giro, gerrazaleak musikaz borrokatu nahi ditugu, gaur egungo ukrainar musika ezagutzera emanda. Folk eta metal doinuekin -baina ez black metalarekin- eman diogu saioari hasiera eta bukaera, Ukrainan asko lantze...
#060 - Oholtza ilundu da (Mark Lanegan & Dallas Good) 24.02.2022 59:38
urpekoBONBARDA #060 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. irurogeigarren saio honetan, aste beteren buruan zendu diren lurrazpiko rockaren bi kide itzaltsuri gorazarre egin diegu saioan; Euskal Herriko makina bat oholtza ezagututakoak, biak ala biak. Dallas Good gitarra jole kanadiarra, The Sadies taldeko burua Travis anaiarekin batera, otsailaren 1...
#059 - Keia (Berria, zaharra & mailegatua X) 18.02.2022 58:27
urpekoBONBARDA #059 Zuzeu Podcastek aurkezten du: Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa. Berrogeita hemeretzigarren saio honetan, disko berriak aurkeztu, aspaldikoak berreskuratu eta mailegatutako doinuak ezagutzeko baliatzen dugun formatua erabili dugu hamargarrenez, eta Ane Arruti kantari zarauztarrarekin egin dugu berba , Keia laukote eratu berriak “Erregaia” estreineko diskoa...
Similar podcasts
Replaio is not a podcast publisher; show names, artwork and audio belong to their authors and are distributed through public RSS feeds.